Koskotenekoak
Antton Kazabon Koskotenekoak ... Koskotenekoak ,'.', iI Auspoa Liburutegia 230 I \ El! :'~:'l:¡ "¡"(, ·,NI ... ·,. ; /'h ¡ ""'c'.'b"" I --'--'-'--.. _-, --,--- ---'--'- ¡ SENDOA ARGITALDARIA Ugaldetxo auzoa Tels. (943) 49 35 51 - 49 35 52 - 49 35 53 Fax (943) 49 35 48 20180 OIARTZUN (Gipuzkoa) Antton Kazabon Koskotenekoak Marrazkilaria: Andoni Odriozola Auspoa Liburutegia (1995) © SENDOA ARGITALDARIA Fotokonposaketa eta inprimaketa: ITXAROPENA, S.A., Zarautz ISBN: 84-89080-22-4 Legezko Gordailu: S.S. 666/95 Antton Kazabon Katanbegi galduaren begi-belarriak LUd li2 Orain 40 urteen bueltan gabiltzanon belaunal diaren patua dela dirudi: gazteen artean ibiltzeko zaharregi, eta zaharren artean txoko bat izateko gazteegi, goizegi bezain beranduegi jaioak izatea. Harritu ere egin liteke norbait, Antton Kazabon Auspoan ikusita. Belaunaldi horretxen ordezkari petoa baita Antton. Ez adinez bakarrik, bere bertso paperetara jasotzen duen mundu-ikuskera ere oso belaunaldi horrena dugu. Izan ere, ez ditu urruti garai bateko eta -aita Zabalak hain arduratsu sail honetan bil dutako- zaharragoen kontu haiek. Eskolan euska raz debekatu eta erderaz ezin, eta gisako dezente azaltzen zaizkigu liburu honetan. Ikus, adibidez, Txikitako Bildurrak edo Zertan behar dut sinistu. Berak bizi izan duen mundu horrekiko atxikimentu bat ageri da, halako urruti min moduko bat. Baina geure begien aurrean suntsitzen ikusi dugun mundu horrekiko testigantza nostalgiazkoari, arrapaladan eta ustekabean hasi eta puztu zaigun "mundu berri"aren aipamenak gailentzen zaizkio. Aipamen kezkatuak dira gehienak, kritikoak, garai berrietara nekez eta are gogoz kontra egokitutakoa ren itxuran. Ez da jarrera berria, ba du bere tradi zioa, urrutira gabe gainera: horra Oiartzundik berta ra Oraingo Errenteriari jarritako bertso ezagunak. 7 "Baina urteak ezin ditugu / berriz itzuli atzera." dio Aita, zergatik zaude negarrez sailean, liburu honetan aurkituko duzun benetakoen eta sentitue netakoa den horretan.
[Show full text]