LEINTZ GATZAGA / Salinas De Leniz HONDAKIN KUDEAKETA
LEINTZ GATZAGA / Salinas de Leniz HONDAKIN KUDEAKETA KOKAPENA Leintz Gatzaga Gipuzkoako hegomendebaldeko muturrean dago, Araba eta Gipuzkoa arteko mugan. Leintz bailarako lehenengo herri hau Debagoieneko eskualdean dago. Izan ere, bailarari izena ematen dion ibaiak, Debak, Leintz Gatzagako lurretan du jaiolekua. HONDAKIN KUDEAKETA Leintz Gatzagako herritarrok sortzen ditugun hondakinen kudeaketa Debagoineko Mankomunitatearen esku dago. Mankomunitate hau Elgeta, Bergara, Antzuola, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako udalak osatzen dugu, 62.720 biztanleei zerbitzua emanez. Mankomunitateak bakarrik zein udalekin batera era partekatuan bere gain hartzen du hondakinen kudeaketa. Bere baitan Ingurumen Zerbitzua kudeatzen du, beste gauzen artean, etxeetako zein hiri hondakinen bilketa, Arrasate, Bergara eta Oñatiko Garbiguneak, Garbigune Mugikorra, Epeleko hondakin inerteen zabortegia, azpiegiturak… Baliabideen, herritarren ohituereen eta zerbitzuen beharreen eboluzioari egokitzen den kudeaketa. http://www.debagoiena.eus/eu/ingurumena UDALERRIAREN ETA HONDAKIN KUDEAKETAREN EZAUGARRIAK Administrazioek behartuta gaude sortzen ditugun hondakinen kudeaketaren prebentzio eta optimizazioa sustatzera, hondakinik ez sortzeari lehentasuna emanez. Sortzen ditugun hondakinen ezaugarrien azterketa egin ostean, nabarmena da materia organikoaren kantitatea hiri-hondakin bezala, pisu totalaren % 40-50 izanik. Hau dela eta, 2014an erabaki zen hondakin honen kudeaketa tokian bertan burutzea, herrian erabili ahal izateko lehengaia bihurtuz
[Show full text]