NaTuRa I El clima en Artikutza Peio Lozano Valencia1, Itxaro Latasa Zaballos2 1- Sociedad de Ciencias Aranzadi 2- Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
[email protected] Artikutzako klima Artikutzako klima bere latitude ertainak asko baldintzatzen du, kontinente euroasiarraren mendebaldeko fatxadan dago ozeano Atlantikoaren masaren eragin handiarekin. Oso kontuan izan beharreko beste ezaugarri bat da mendebaldearen zirkulazio orokorra eta Mediterraneo itsasoaren itsas masaren gertutasuna, nahiz eta lerro zuzenean 300 kilometrotik gora egon, eragin handia baitu. Horrek guztiak itsasaldeko klimaren erakoa sortzen du, urte osoan tenperatura atseginekin eta ondo markatutako lau urtarorekin. Horrelako baldintzak direla eta Artikutzako klima “Cfb” gisa sailkatzen da, Köppen-en sailkapenaren arabera. Batez besteko tenperaturei dagokienez, hilabeterik hotzenak abendua, urtarrila eta otsaila dira, 7,1º, 6,4 º eta 6,4ºC, hurrenez hurren. Bestalde, hilabeterik beroenak hauek dira: abuztua (18,8 ºC), uztaila (18,7 ºC), eta ekaina eta irailak batezbesteko berdina partekatzen dute (16,7 ºC). Maxima absolutuek inoiz ez dute gainditu 40 ºC- ko tenperatura eta minimo absolutuak inoiz ez dira -15 ºC-tik beherakoak izan. Izotzik gabeko garaia apirila erdialdetik urriaren erdialdera arte da. Ez dirudi diferentzia handirik dagoenik serieko antzinakoenak diren urteen eta modernoenen artean. Prezipitazioei dagokienez, eskualdeko gainerako estazio eta herriekiko desberdinak dira. Gogoratu behar da Artikutzako behatokia 300 m ingurura dagoela; halere, prezipitazio oso handiak ditu, zehazki 2.604 mm-koak. Europan erregistro handiagoak izaten diren sektore eta behatokiak daude (Eslovenia, Kroazia, Monte Negro, Portugal, Suitza), baina horiek, guztiak, 1.000 metrotik gora daude. Hori dela eta, Artikutzak errekor erlatiboa du 500 m-tik behera dagoen Europako estazio euritsuen gisa.