Haur eta Gazte Literatura gida 2001-2014 -liburu oso gomendagarriak 1 Haur eta Gazte Literatura gida 2001-2014 -liburu oso gomendagarriak Argitaratzailea: MONDRAGON UNIBERTSITATEA Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Erredakzioa Idazkaritza: MONDRAGON UNIBERTSITATEA Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegia Dorleta Auzoa, z/g 20540 - Eskoriatza Tfnoa: 943 714 157 - Faxa: 943 714 032 E-mail:
[email protected] www.mondragon.edu/huhezi 2 Haur eta Gazte Literatura gida 2001-2014 -liburu oso gomendagarriak SARRERA Haur eta Gazte Literatura, 2001-2014 2001-2014 Irakur Gida talde zabal baten lan jarraituaren eta 1.614 libururen irakurketa konpartituaren emaitza da. Lan horretan, Haur Liburu Mintegiak gomendatutako liburuak bildu ditugu, bakoitzari dagokion iruzkin laburrarekin batera, azken 14 urteotan argitaratu diren gidetatik hartuta. Urte hauetan asko ikasi dugu, eta, horrek liburuak aztertzeko eta aukeratzeko irizpideak fintzera eraman gaitu. Ondorioz, konturatzen gara orain dela 10 urte gomendatuko libururen bat gaur egun ez genukeela gomendatuko, eta, baita ere, beste modu batean idatziko genukeela hainbat iruzkin. Hala eta guztiz, liburu gomendagarriak urteroko gidetan argitaratu ziren moduan bildu ditugu, eta idatzi ziren moduan mantendu ditugu iruzkinak. Kuriositate moduan: irakurritako liburuetatik, 686 jatorriz euskaraz argitaratuak dira; 184, emakumeek idatzitakoak; eta emakume euskaldunek idatzitakoak, berriz, 58. Guztira, 192 izan dira gomendatu eta iruzkindutako liburuak. Gida hau ontzeko edizio lanean iruzkin guztiak irakurri ditugu berriz, eta gu geu harrituta gelditu gara zenbat liburu on daukagun euskaraz, eta eskura. Denek ez dute balio bera, baina badaude liburu oso onak, eta, iruzkinak jarraituz, irakurlea jabetuko da horietako askoren balioaz. Bestalde, beti bezala, iruzkinean jartzen den adina orientazio bat baino ez da; izan ere, garapen-erritmoak, haurren zaletasunak eta testuinguruak, besteak beste, sailkaezinak baitira.