Euskal Pentsamendu Berritzailearen Sorrerak
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
EUSKAL PENTSAMENDU BERRITZAILEAREN SORRERAK ZABAL TESTU HAUTATUAK PRESTATZAILEAK Paulo Iztueta Jokin Apalategi Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du © Paulo Iztueta eta Jokin Apalategi © Utriusque Vasconiae Lehen argitaraldia: Donostia, 2015eko ekaina ISBN: 978-84-942531-8-8 Lege-gordailua: SS-665-2015 Azaleko argazkia: Zabalen azala Maketazioa: P.I.A. UTRIUSQUE VASCONIAE - Ategorrieta Hiribidea, 3-3. 20013 Donostia. Tel.: 943-270433 Banatzaileak: BITARTE – 31195 Berriozar (Nafarroa). Tel.: 948-302239 JAKIN – 64100 Baiona (Lapurdi) Tel.: 05592232 https://sites.google.com/a/utriusque.com/utriusque-vasconiae/ Debekatuta dago, legean aurrikusitako kasuetan izan ezik, liburu honen erre- produkzioa, banaketa, komunikazio publikoa eta eraldaketa egitea jabe tza in- telektuala duten titularren baimenik gabe. Aipatutako eskubideak haustea jabe- tza intelektualaren kontrako delitutzat har daiteke (Kodigo Penaleko 270 art. eta ond.) EUSKAL PENTSAMENDU BERRITZAILEAREN SORRERAK ZABAL TESTU HAUTATUAK PRESTATZAILEAK Paulo Iztueta Jokin Apalategi Utriusque Vasconiae AURKIBIDEA Aitzin-solas - Paulo Iztueta .................. 13 KULTURA SAILA Egungo kulturaren ildotik Paulo Iztueta . 29 Kultur mugimenduaz ikuspegi politiko bat Jokin Apalategi ........................... 37 POLITIKA SAILA Azken gose grebaz zenbait gogoeta Beñat Oihartzabal ........................ 53 Euskal departamenduaz Jean-Louis Davant ........................ 69 Euskal iraultzaz gogoeta zenbait Andolin Eguzkitza ........................ 89 Bozak Ipar Euskal Herrian Battita Larzabal .......................... 99 Militargintza euskal iraultzan Jokin Apalategi ........................... 109 ETAko batzuk autokritikatuz datozkigu Jose Manuel Odriozola ..................... 115 Irlanda kolonizatua Paulo Iztueta ............................ 123 5 Marxismoa eta alderdia Joxemartin Apalategi ....................... 143 ERLIJIOA SAILA Eleiz-gizonak Paulo Iztueta ............................ 173 Eliza berri Baionan Piarres Xarriton .......................... 187 PEDAGOGIA SAILA Ikastolak Hego aldean Koldo Aristegi ............................ 203 Ikastolak Ipar aldean Manex Goihenetxea ....................... 217 Uztaritzeko agerpena dela eta Jesus Maria Larrazabal ..................... 229 FILOSOFIA SAILA Louis Althusser-en autokritika-gaia Jon Sudupe .............................. 251 GENERO SAILA Hilaurtzeaz Kattalin Idiart ........................... 273 ZABAL-eko lankideak . 293 6 Hitzaurrea Zilarrezko ezteiak egin eta urrezkoak egiteko bidean doa Zabal aldizkaria: 42 urte egin ditu 1973ko maiatzeko lehen zenbakiak. Data hartatik urruntzen goaz inoiz gazteagoak izandakoak eta, be- rantetsi gabe, haren bildumatik testu hautatu batzuk berrargita- ratzea otu zaigu, orduko mezuak bere jarraipena izan dezan euskal irakurleria zaletuaren memorian. Proiektu kolektibo horrek lau urteko iraupena baino ez zuen izan eta hemeretzi zenbaki argitaratu zituen. Urte intentsiboak izan ziren frankismoko azken urte haiek. Biziki beroak euskal politika- ren zein kulturaren zelaian, zalapartatsu bezain nahasgarriak pentsa- menduarenean. Gertatzen ari zen sakoneko gizarte-aldaketa baten seinale zen hura. Erritmo bizi-bizian sekularizatuz eta eraldatuz ze- torren euskal gizarte asaldatu batean atarian geunden. Testuinguru soziopolitiko, kultural eta ekonomiko honetan jaio zen Zabalen proiektua, euskal pentsamendua paradigma berrietara moldatzeko bokazio irmoarekin. Ez goaz hemen zergatik eta zertarako sortu zen esatera, ezta egin zuen ibilbideaz eta lortu zituen emaitzez jardutera ere, horietaz lehendik ere jardunak baikara Erbesteko euskal pentsamendua libu- ruaren bigarren zatian (Utriusque Vasconiae, 2001, 149-226). Han idatziak hemen errepikatzen aritzeak ez du zentzurik. Bego esana, halere, Euzko-Gogoa eta Zabal erbesteko bi aldizkari bezala elkarren ondoan aurkeztean, gerra aurreko eta ondorengo belaunaldi biren arteko antzekotasuna zein etena –aurpegi biak–, nabarmendu nahi izan genuela. Zabalek bere burua aurkeztu zuenean lehen “Aitzinsolas”ean, ikuspegiz zabala eta jarreraz kritikoa, helburuetan sozialista eta in- dependentista, antolaketa eta funtzionamenduaren aldetik autono- moa, Euskal Herri osoko gizarte errealitateari so egingo ziona, izan 7 nahi zuela aitortzen zuen. Eta esan liteke bere hitza neurri handi batean bete zuela. Euskal Herriko arazoak, Iparraldekoak bezala Hegoaldekoak, aztertu ziren, baita mundu zabalekoak ere, bereziki Europakoak. Begiratu besterik ez dago landutako gaien zerrendari. Kudeatzaileek zioten bezala, “beste nehon irakurriko ez dituzun ar- tikuluak aurkituko dituzun Zabalen. Mugaz bestaldeko astekari eta agerkarietan ezin delakoz, gobernu-zentsurarengatik… Eta mugaz honaindikoetan (Herria, Gure Herria, Otoizlari…) apezen eskue- tan direnez gain, hauen zentsurarengatik” (“Aitzinsolas”, Zabal, 3, 1973, 1). Gaien berritasuna, beraz, bermatua dago. Bestalde, alde bietako idazleak elkarlanean aritzea ere, aldizkari honen beste meritu aipagarri bat da, euskalgintzako proiektu kolek- tibo batean bateratze hori ordura arte ez baitzen ohikoa. Ezaugarri hauek nolabaiteko berezitasuna eman diote aldizkariari, bere mailan “bakarra” izatearena, hain zuzen, “Aitzinsolas”ean (Zabal, 7, 1974, 1) irakur daitekeen bezala. Sentipen hori bizi izan zen Iparraldeko taldekideen artean. Gure xedea bilduma osoa argitara ematea zen, baina gaurko finantza egoerak amets horretarako bide ematen ez duenez gero, gure ahalen neurrian, soilik testu hautatu batzuk eskaintzea erabaki dugu. Noski, edozein hautaketak nahitaez testu batzuk bazter uztea eskatzen du eta kasu honetan –doluz, noski–, merezi zuten hainbat artikuluk ez dute bilduma honetan sarbiderik izan. Eta mu rrizketa honek hautaketa egiterakoan zein irizpideri jarraitu diogun esatera garamatza. Zabalen proiektu kolektiboarekin identifikatuak sen- titu direnen eta beren lankidetza maiztasunez eskaini dutenen la- nak lehenetsi dira, eta horien artean, berriz, gaiaren sakontasun eta gaurkotasunagatik adierazgarrienak iruditu zaizkigunak. Garaiko giro intelektualaren lekuko, eztabaida sukartsuak piztu ziren, ze- hazki nazio-arazoaz eta marxismoaz, sozialismo-mota desberdinez, estrukturalismoaz, egun ere beren baliagarritasuna baluketenak. Hainbat egilek parte hartu zuten eztabaida horietan. Eztabaiden kate osoa emateak luze jotzen baitu, hemen sorrera eman zutenak baino ez datoz. Nolanahi ere, zehaztu dezagun, Beñat Oihartzabal eta Jean-Louis Davantek Iparraldeko politikaz, edo Andolin Eguz- kitza, Paulo Iztueta eta Joxe Azurmendik marxismoaz eta nazio ara- zoaz, edo Jokin Apalategik eta Larresorok hizkuntzaz, pentsaeraz eta herrikidetasunaz, edo Joxe Manuel Odriozolak eta Larresorok sozia lismoaz izandako eztabaidak bere testuinguruan eta elkarren segidan irakurri beharrezkoak direla. 8 Arestian esan da Zabal adi egon zela mundu zabalean eta Euro- pan harrotzen ziren korronte intelektual eta gizarte mugimendu be- rrietara, bereziki kultura eta hezkuntzaren sailean. Bestalde, ordura arte ez bezala, sekularizazioak, feminismoak, sexu askatasunak eta nuklearren gaiak beren lekua hartzen dute eta horiei artikulu bat baino gehiago eskaintzen zaizkie. Gai zabaletan, 1975eko 14. zen- bakian, hain zuzen, “nukleartegien” gaia lantzen da hiru artikulutan. Gure testu hautatu hauetan, ordea, ez dator gai horri buruzkorik, horiek itzuliak baitziren, ez sortuak. Aipagarriak dira, halere, geroago Lemoizko auziaren inguruan sekulako hautsak harrotuko baitira. Zabaleko lankideen zerrendan ikus daitekeenez, luze samarra da ezizenen eta izenik gabekoen soka. Horien atzean zeudenak nortzuk ziren ziurtasunez jakin izan dugunetan bakarrik jarri di- tugu beren izen-abizenekin. Zabalen proiektu horretan parte hartu zuen kolektibo horri nola deitu behar zaion? Belaunaldiaren kontzeptuak oinarritzat adi- narena hartzen baitu, iruditzen zaigu operatiboa dela kezka intelek- tual eta gizarte egitasmo bertsuak edo antzekoak dituztenen idazle taldearena erabiltzea. Kasu honetan, noski, taldearen batasuna ez litzateke oinarrituko faktore biologikoan soilik, bereziki espiritu- kidetasunean baizik. Dena dela, Zabalekoen artean haste-hastetik zegoen bere ekinaldiarekin euskal kulturgintzan eta, areago orain- dik, euskaldungoan zerbait berria hasten zeneko ustea, beste “Aitzin- solas” honetan adierazia datorren bezala: “Behin baino gehiagotan entzun duguna da, euskal kulturaren, politikaren eta sozia lismoaren sailetan euskaldungo berri bat sortu eta eraiki beharrez lan eta lan ari direnak, ideialari huts eta buru-bero batzuk baizik ez direla” (Za- bal, 4, 1973, 1). Unibertsitate ikasketak bukatzean hasten da idazle talde hori bere ibilbide akademikoa egiten eta, berrogei urte pasa eta gero, curriculum profil aberatsa erakutsiko du, liburu honetan ikus daitekeen bezala. Guk, ordukoa gaurko gaindegitik begiratuta, “euskaldungo be- rri horren sorreran”, euskal gizarte eraldatuarekin ematen den etena kausitzen dugu ohargarrien, Zabal baita, garaiko kultur aldizkarien artean, errotiko gizarte aldaketa horren islarik garbienetako bat. Liburu honekin batera etorriko beste argitalpen batean joan- go gara Zabal aldizkariaren edukia gaiez gai aztertu eta ezagutzera ematen eta orduan, seguru asko, hobeto ulertuko da euskal pentsa- mendu berritzailearen bilakaeran izan duen garrantzia. 9 Zabaleko taldea aski homogeneoa da bai pentsamoldez eta bai adinez, gehien-gehienak 1940. urteaz geroztik jaiotakoak edo ho- rren hurbilekoak eta, zentzu honetan, esan dezakegu bide berri bati ekiten dion talde homogeneo baten aurrean aurkitzen garela eta