Genero, Nazio Eta Nazio Hezkuntza: Ikastoletako Irakasleria Jakintza-Arloa
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
Jakintza-arloa: Soziologia Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako irakasleria Egilea: MILA AMURRIO VELEZ Urtea: 2001 ZuzendariaK: JESÚS ARPAL POBLADOR, KEPA FERNÁNDEZ DE LARRINOA Unibertsitatea: UPV/EHU ISBN: 978-84-8438-113-6 Hitzaurrea Edozein ikerketaren abiaburuan ezbaitasuna aurkitzen da. Esku artean duzuen ikerketaren kasuan ere bai. Nire ustea errealitatean ezereztatua ikusi nuen. Uste hori beste batzuek ere partekatzea ene baitasunaren oinarria zen, sen komunak eskaintzen duena, alegia. Horrela, nire aburuz, andereñoak euskaraz hezkuntza ekimen baten orokortze prozesuan subjektuak ziren eta, beraz, euskal identitatearen igortze eta zabaltze prozesuan eragileak ere bai. Haatik, Teresa del Valle antropologo feministaren esanetan, euskal nazionalismoak emakumeei esleitu dien ardura geroko abertzaleen heziketa da, bai; baina, ardura hori amaren rolaren ondorio baino ez da. Hortaz, funtzio horrek familia egitura indartzea du helburu, ez, ordea, gizarte eta kontzientzia etnikoaren garapenean funtsezkoa den gizarteratze prozesua burutzea. Kritika feminista horren ildotik andereñoak subjektuak barik objektuak lirateke, hau da, euskal nazionalismoak objektuak egingo lituzke. Masa hezkuntzaren sorrera eta garapen prozesua nazio eraikuntzari loturik agertzen da, bai XIX. mendeko Europar nazio-estatuek bideratutakoak, bai Estatu Batuetako gizarteak sortua. Masa hezkuntzaren garapena, hortaz, naziotasunari zein hiritartasunari loturik ageri da. Komunitate politikorik ez duten nazioen nazionalismoek ere alfabetatze unibertsalaren garrantziaz jabetu ziren nazio sentimendua piztu eta igorri ahal izateko, nazio bera bizirik irauteko, hau da, komunitate politikoa lortu ahal izateko. Euskal nazionalismoa ez da salbuespena. Horren kultur iratzartze urrats desberdinez, euskaraz eskolatze eta alfabetatze unibertsalarekiko kezkaren gauzapenaz eta gauzapen horretan euskal emakumeak subjektu izan zirela,lan honen tesi nagusia da. Ikerketa lan hau defendatu nuenetik sei urte pasa direla goian aipatutako tesiak indar berarekin defendatzen segitzen dut. Orain, ikerketa lan hau irakurtzera animatzen direnei dagokie esatea nire tesi hori partekatzen duten ala ez. Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako irakasleria Doktoregaia: Milagros Amurrio Velez Tesi zuzendariak: Jesus Arpal Poblador eta Kepa Fdz de Larrinoa Leioa, 2000ko Abendua Euskal Herriko Unibertsitatea Soziologia saila AURKIBIDEA Orr. ESKERRONAK V SARRERA VII Lehen zatia: Genero Soziologiaren ildotik 17 1.atala: Feminismoak Soziologiari egindako ekarpenak 19 1.1.-Feminismoaren hastapenak Soziologian: Aitzindariak 20 1.2.-1960ko hamarkadatik aurrera ikertzaile feministek eginiko kritikak, 27 berrikuntzak eta ekarpenak 1.2.1.-Teoria ezberdinen kritika eta topiko berrien aurkikuntza 29 1.2.2.-Eta Metodologiaz zer? 33 1.2.2.1.-Hiru abiapuntu metodologiko 39 1.2.2.2.-Metodologia feministaren komuneko ezaugarriak 43 1.3.- Berrikuntza edo iraultza feminista Soziologian? 47 1.4.- Teoria feministez 62 2.atala: Egiturazko Genero Teoria eraikiz 79 2.1.-Osotasun sozialaren bereizketa: Ekoizpena eta ugalketaren inguruko eztabaidak 83 2.2.- Generoari buruzko egiturazko teoria baten bila 105 2.3.- Soziologian generoari dagokion tokia: sexu roletatik, instituzio generizatuetara 121 3. atala: Generoa Soziologi Teoria Klasikoan: Generoa eta Komunitatea 127 3.1.-Rousseauren komunitate morala eta honen baitako genero antolakuntzari buruzko irakurketa desberdinak 134 3.2.- Comteren gizarte positiboa eta hark emakumezkoei esleituriko funtzio sozialaren izaera patriarkala 149 3.3.- Tocquevilleren gizarte demokratikoan emakumeei ematen zaien gehiagotasuna 166 Bigarren zatia: Generoa eta Nazioa 181 4. atala: Nazioaz eta nazionalismoaz zenbait ideia 183 4.1.- Nazioa egiten duten osagaien jorraketa arin bat 185 4.2.- Nazioa eta estatuaren arteko erlazioaz 198 4.2.1.- Nazio kulturala, nazio politikoa eta Estatua 198 4.2.2.- Nazioa eta Estatuaren arteko batasun ezari eman ohi diren irtenbideak. 205 4.3.- Nazionalismoaren helburuak eta ekite moduak 217 4.3.1.-Estatua daukan nazioaren nazionalismoa 221 4.3.2.-Estaturik gabeko nazioaren nazionalismoa 223 4.3.3.-Naziorik gabeko Estatuaren nazionalismoa 224 4.3.4.-Nazionalismo, hizkuntza eta hezkuntza 229 5. atala: Nazioen eraikitze prozesu generizatuak 239 5.1.-Nazioaren auzia feminismoaren eskutik: generoa erdigunean 243 5.1.1.-Generoa eta nazioaren arteko erlazioa ulertzeko lehenengo saio 244 teorikoak. 5.2.-Generoaren teoria eta Nazioaren teoria uztartuz 252 5.2.1.-Emakumeak eta nazioaren birsorkuntza biologikoa 264 5.2.2.-Kulturaren birsorkuntza eta genero harremanak 268 5.2.3.- Herritartasuna eta desberdintasuna 275 5.3.-Estaturik gabeko nazionalismoetan emakumeen askapenaren 279 bideragarritasunaz Hirugarren zatia: Euskal nazioa eraikitze prozesu 289 generizatua 6. atala: Estatu integrazioari jarkiz 291 7 atala: Foruzaletasunetik nazionalismora 313 7.1.- Sabin Aranaren volknation eta genero diskursoa 315 7.2.- Kultura-eta politika-arloen antolaketa generizatua 325 8. atala: Nazionalismo berriaren ekarpenak 351 8.1.-Kulturnation eta genero diskursoa 358 8.2.-Emakumeek nazio-komunitatea sortzen: ikastoletako andereñoak 376 Laugarren zatia: Generoa eta Euskal Hezkuntza 405 9.atala: Euskal nazioaren erakitze prozesua transizioaldian 407 9.1.-Euskal nazionalismoaren gorabeherak Hego Euskal Herrian 414 9.2.-Genero diskurso berrien agerpena euskal nazionalismoan 421 9.3.-Hizkuntza, Hezkuntza eta Generoa 429 10. atala: Ikastoletako Irakasleria 451 10.1.-Andereñoak ala irakasleak? 452 10.2.-1990eko ikastoletako andereñoen kolektiboa Euskal Autonomia Erkidegoan 489 10.2.1.- Ezaugarri soziodemografikoak 497 10.2.2.- Euskaldunok eraikitako eskola eredu batean irakastea 504 10.2.2.1.-Adina aldagi independientearen garrantziaz 516 10.2.2.2.-Antzinakotasuna 527 10.2.2.3.- Aukera politikoa 535 10.2.2.4.-Euskarazaletasuna 544 10.2.2.5.-Ikastola utzi? 557 10.2.3.- Genero eta irakaskuntza 564 10.2.3.1.-Genero diskursoak 585 10.2.3.2.-Genero diskursoak eta ikastolan irakastea 596 ONDORIOAK 611 BIBLIOGRAFIA 631 ESKERRONAK Lana amaitu eta ostean, urte hauetan lagundu didaten pertsona guztiei zein instituzio ezberdinei eskerrak eman gurako nizkieke. Batetik, esan behar dut ikerketa honen landa lana burutu ahal izan dudala, lehenik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak emandako doktoreaurreko bekari esker eta, bigarrenik, ikastola askotako zuzendarien eta irakasleen partaidetza zabalari esker. Haiei guztiei mila esker. Bestetik, urte hauetan zehar, une eta modu desberdinetan asko izan badira ere lagundu didatenak, horien guztien artean bereziki eskerrak eman gura dizkiet: Juanan Barrenetxeari, hari zor baitiot lan honetan lantzen diren zenbait gairekiko jakinmina nigan piztu izana. Baita Karmele Vazquezi ere, feminismoaz eta genero soziologiaz berak egindako hausnarketak eta lanak nirekin partekatzeagatik. Paulo Iztuetari tesia euskaraz idaztera animatzeagatik. Txoli Mateoseri, tesiaren idazketari eta edukiei eskainitako arreta, pazientzia eta egindako iradokizunengatik. Ane Larrinagari, eta Santi Urrutiari ozeano zeharkatu ostean eskua luzatu didatelako, hainbat aldiz, ez nadin ito. Azkenik, tesi zuzendari biri, Jesus Arpali eta Kepa Fdz de Larrinoari, eskainitako arreta eta denboragatik. Guztioi, bihotz-bihotzez, eskerrik asko. Amaiari, Inoiz ulertuko dauelakoan amak zertan ematen eban hainbeste denbora. SARRERA Generoa eta nazioa, feminismoa eta nazionalismoa, gizarte zientzietako literaturara heldu berri diren gaiak dira, jakina, ez banan-banan elkar erlazionaturik baino. Hala ere, azken hamarkadan zehar aztergairik handienetako bat bihurtu dira, berauen inguruan produzitutako idazlanen hazkunde ikaragarriak erakusten duen bezala. Lanen oparotasunak, alta, ez du jakin-mina asetzeko beste aberastasun teorikorik ekarri. Eta zergatik diogu hori? Batetik, generoa eta nazioa, biak, identitate kolektiboaren iturri gisa ikusiak badira ere, nazionalismoari buruzko ia lan guztietan nazioa delako gorengo identitate eta leialtasun iturria, beste identitate kolektiboen iturriak bere baitan bilduz. Eta, bestetik, ikerlari feministek gaiari heldu diotela, edozein nazio proiektu aztertzerakoan identitateen arteko gatazka atzeman eta agerian utzi baino ez baitute egin. Horrela, ikerlari feminista horien lan handiari esker, jakin badakigu, nazionalismoek nola bihurtzen dituzten emakumeak objektu (sinbolo, tradizio, bortizkeria eta abarren bitartez); baina, oraindik, nazio eraikitze prozesuetan emakumeek berauen partaidetzaz, subjektu gisa, diotenari buruz oso-oso gutxi dakigu. Lan handi horrek, hortaz, argitu beharreko auzia, alegia, nazio eraikitze prozesuetan zenbateraino bideragarria den emakumeen askapena, erantzunik gabe utzi du. Euskal Herrira etorrita, klasiko bihurtu diren lanek erakusten duten bezala1, hizpide dugun gaiaren inguruko ikerkuntza ere egoera bertsuan aurkitzen da. Tesi honek nolabait aipatu hutsune hori betetzea du helburu, hau da, euskal nazioaren eraikuntzan emakumeek izandako partaidetzaren nolakotasuna ezagutzea eta ulertzea, edozein nazionalismorentzat nazio identitatea igortzeko eta zabaltzeko funtsezkoa den eremu batean: hezkuntzan. Hasieran esaten genuen gai hauek heldu berriak zirela gizarte zientzietara; ez dira, ordea, bat ere berriak banan-banan hartuak. Aitzitik, horietako bat tradizio handiko ikertze lerroa dugu: nazioa eta nazionalismoa. Bestea, generoa eta feminismoa, aldiz, ailegatu berri-berria ez bada ere, bada ikertze tradizio VI Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako irakasleria gutxiagokoa, batik bat, gure diziplinan, soziologian.