Piarres Lafitteren Ekintzabideak (1920-1944) Kultura Jasoko Euskaltzaleen Sarearen Baitan
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
AMELIA HERNÁNDEZ MATA PIARRES LAFITTEREN EKINTZABIDEAK (1920-1944) KULTURA JASOKO EUSKALTZALEEN SAREAREN BAITAN Zuzendariak: Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga Javier Díaz Noci IKER-20 EUSKALTZAINDIA 2007 © EUSKALTZAINDIA / R.A.L.V. / A.L.B. Eskubide guztiak jabedunak dira. Ez da zilegi liburuki hau osorik edo zatika kopiatzea, ez sistema infomatikoekin beronen edukia biltzea, ez inongo sistema elektroniko edo meka- nikoz, fotokimikoz, magnetikoz, elektrooptikoz, fotokopiaz, erregistratuz edo beste bitarte- koz berau transmititzea, aipamenetarako izan ezik, argitaratzailearen edo copyrightaren ja- bearen aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe. Preinpresioa: Composiciones RALI, S.A. Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao Inprimategia: GRAPHICEMS, Gáficas CEMS, S.L. San Miguel industriagunea 31132 Villatuerta Nafarroa / Navarra ISBN: 978-84-95438-30-0 Lege-gordailua: NA-3060-07 AURKIBIDEA HITZAURREA ............................................... 9 0. SARRERA .............................................. 19 I. PIARRES LAFITTE ...................................... 27 I.1.Bizitza .............................................. 27 I.2. Piarres Lafitteren garaiko politika Iparraldean ................ 33 I.3.Jean Ybarnégaray ..................................... 38 II. PIARRES LAFITTEREN GIRO KULTURALA 1920. ETA 1930. HAMARKADETAN ...................................... 43 II.1. Société des Sciencies, Lettres et Arts de Bayonne ................ 43 II.2. Le Réveil Basque...................................... 47 II.3. Eskualduna 1920. eta 1930. hamarkadetan ................. 51 II.4.Eskualzaleen Biltzarra ................................. 66 II.5.Eusko Ikaskuntza ..................................... 83 II.6.Euskaltzaindia ....................................... 88 II.7. Gure Herria ......................................... 111 II.7.1. Gure Herria elkartea ............................. 120 II.7.2. Gure Herria lagunkideen espresabide bezala ........... 132 II.7.2.1. Gure Herriaren beraren lankideei buruzko iritziak . 132 II.7.2.2. Société des Sciencies, Lettres et Arts de Bayonne eta kideei buruzko aipamenak .................. 136 II.7.2.3. Eskualzaleen Biltzarkideei buruzko aipamenak . 145 5 AURKIBIDEA II.7.2.4. Eusko Ikaskuntzari eta kideei buruzko aipamenak 148 II.7.2.5. Euskaltzaindiari eta euskaltzainei buruzko aipa- menak ................................ 150 II.7.3. Gure Herriak islaturiko Iparraldeko sare intelektuala. 163 II.8. Bulletin du Musée Basque ............................... 170 III. PIARRES LAFITTEK SUSTATURIKO EKINTZAK 1930. HA- MARKADAN ............................................ 179 III.1. Begiraleak ......................................... 179 III.2.Menditarrak ........................................ 184 III.3. Euskalzaleak taldea ................................... 186 III.3.1. Eugène Goyheneche ........................... 198 III.3.2. Euskaltzaleen pentsabidearen puntu nagusiak ........ 202 III.4. Aintzina hilabetekaria ................................. 206 III.5. Euskaltzaleak Iparraldeko sare intelektualean ............... 215 IV. PIARRES LAFITTEREN DIZIPULUEK BURUTURIKO EKIN- TZAK ................................................. 219 IV.1. Bigarren Aintzina .................................... 219 IV.2. Eskualdun Gazteen Batasuna ........................... 229 V. HERRIA ASTEKARIAREN LEHENENGO PAUSOAK .......... 233 VI. ONDORIOAK .......................................... 239 VI.1. 1920tik 1944ra bitarteko Iparraldeko sare kulturalaren kideak . 273 VI.1.1. Lagunkideen bizitzari buruzko datuak .............. 273 VI.1.2. Lagunkideen karguak 1920. eta 1930. hamarkadetako elkarte kulturaletan ............................ 278 VI.1.3. Lagunkideen partaidetza garaiko sare kulturaletan ..... 282 VI.1.4. Lagunkideen lanen kopuruak 1920. eta 1930. hamarka- detako aldizkarietan ........................... 388 VII. BIBLIOGRAFIA. 395 VII.1. Piarres Lafitteren bibliografia .......................... 395 VII.1.1. Artikuluak ................................. 395 6 AURKIBIDEA VII.1.2. Liburuak .................................. 419 VII.1.2.1. Liburu osoak ....................... 419 VII.1.2.2. Liburu atalak ....................... 421 VII.2.Bibliografia orokorra ................................ 422 VIII. ITURRIAK ............................................. 433 VIII.1.Ahozko iturriak .................................... 433 VIII.2.Aldizkariak ....................................... 434 VIII.3.Artxibo fondoak ................................... 435 IX. ERANSKINAK .......................................... 437 IX.1.Kronologia ......................................... 437 IX.2. Menditarrak taldearen egitaraua ......................... 439 IX.3. Eskualdun gazteen bileren aktak / Federations des jeunes bas- ques… ............................................ 441 7 HITZAURREA Tesi honen izenburuak erakusten duen bezala, Piarres Lafitte idazle la- purtarra dugu lan honen protagonista. Hala ere, Piarres Lafitte gramatikari, etnografo edo filosofoaren emaitza bibliografikoa aztertu beharrrean, lan intelektual horren parean bilakatutako beste intelektualekiko harremanak arakatu nahi izango genituzke, kultura mailakoak. Euskaltasunaren zein kulturgintzaren erakusgarri izango zen sare hartan Piarres Lafitte kokatzearekin batera, ahaleginduko gara azaltzen nora- ino izan ziren garrantzitsuak Lafittek buruturiko ekintzak, zer nolako eragina izan zuten nabarmenduz, XX. mendeko kulturgintza berri baten sortzaileak zirenetz ikustearren. Jakina, Lafitte pentsalariaren aro entzutetsuaren aurretiko urteak ekin- tza intelektualez josirik baino ezin dira egon; pentsalari, intelektual eta zientifikoez inguraturik baino ezin dira egon, ekintzok burutu ahal izateko. Izan ere, intelektual baten emaitzak emankorrak izanez joango dira bestee- kiko ez adostasunek eta eztabaidek eraginda, iritziok pentsalari horren pen- tsamoldea landuaraziko baitute. Erakusle gisa, Piarres Lafitteri buruzko gure lan hau, non jende ikasia baino ez zaigun agertuko irakaslearen sare- kideen artean. Argi dago, beraz, kultura jasoko sare baten aurrean gaudela. Izan ere, Piarres Lafitte eta beronekin batera intelektual bilakatu ziren pertsonak –adintsuenek Lafitte eta adiskideak intelektual bilakarazten lagundu zituz- ten– jende ikasia zen. Lanbidez, apaiza izateaz gain, irakaslea izan zen Lafitte, beste hogeita hamabost lagunkide bezala (euretariko batzuk apaizak ere bazi- ren); haietako, lagunarteko hamalau lagun bakarrik ari izan ziren apaiz lane- tan. Lagunkideen lanbideaz aipatzearekin jarraituz, hamalau legegizon ziren, hamabi mediku; zortzi artzibozain, historialari edo etnografo ziren eta lau funtzionario moduan ari izan ziren; baditugu bost enpresari, bi politika gi- 9 AMELIA HERNÁNDEZ MATA zon, bi ingeniari, bi publizista, bi arkitekto, itsasgizon bat, margolari bat, diplomazialari bat, musikari bat eta militar bat ere. Kontuan harturik zerren- daturiko ehun eta hamahiru lagunkideetatik1 hamalauk bakarrik zutela bi- zibide ezezaguna, esango dugu maila intelektual handiko kideek osatu zutela aztertu nahi dugun Lafitteren lagunartea, 1920tik 1944ra bitartekoa. Atzera joz lagunkideen bizitzan, begira diezaiogun Lafitteren eta lankideen prestakuntza kulturalari hasiera eman zion ikas tokiari. Haietariko hiruk La- rresoroko apaizgaitegi txikian ikasi zuten, hamalauk Ustaritzekoan, hiruk Be- lokekoan eta hamaikak Baionako apaizgaitegi handian; hiruk Baionako Saint Louis de Gonzague ikastetxean, hiruk Saint-Cyreko eskola militarrean eta batek Lilleko Kazetaritza fakultatean. Hainbat lagunkideren ikastokia ezagutu ez arren, ikusten da Piarres Lafitte eta lagunkideen intelektualtasunaren iturri na- gusia Eliza izan zela. Gazteon hezkuntza apaizgaitegietan bilakaturik, suposa genezake ikas- leei helaraziko zioten pentsamoldea orduko egoera soziopolitikoarekiko jarre- raren isla izango zela. Jakinik Elizaren pentsaera nahiko aldagaitz dela, apaiz irakasle gehienek XIX. mendeko Elizaren ikusmoldeaz heziko zituzten gaz- teok, berauek XX. mendearen hasieran burutu arren ikasketak. Apaiz horiek Eliza aurkeztuko zioten ideologia kristauaren babesle bezala, Liberalismoaren ideiei aurka egitea helburu zuena. Zehaztu beharra dago, hala ere, XIX. mendearen lehenengo hamarka- detan apaiz euskaldun guztiak ez zirela liberalismoaren berrikuntzen kon- tra. Larresoroko apaizgaitegian berean katolizismo liberalaren ideiak nagu- situ ziren garai hartan, Lammenais, Gerbet, Lacordaire eta Montalembert apaizen eskutik. Ez ziren errotzera heldu, ostera, 1831n Mgr. d’Arbou Baio- nako apezpikutegira heldu baitzen, katolizismo liberalaren jarraitzaileak sakabanatuz katolizismo berriaren ideiak desagerraraztearren2. Pio IX.a ere ideia modernista horien kontra agertu zen, “Syllabus” izeneko gaitzespena kaleratuz. III. Errepublika 1875ean ezartzearekin, areagotu ziren Elizaren ahalegi- nak arrazionalismo positibistaren kontra; arrazionalismoari aurre egiteaz gain, urte horietan protestantismoaren eragina ere murriztu behar zuen. Hain betebehar neketsua burutzeko Elizaren buruek beharrezko ikusi zuten apaiz- ¹ Ikus hogeita bederatzigarren laukia. ² Goyhenetche, J.: Les basques et les leur histoire. Mythes et réalités, Elkar, 1993, 186-187. orr. 10 PIARRES LAFITTEREN EKINTZABIDEAK (1920-1944) gaiak prestakuntza inelektualaz hornitzea. Horrela, Victor Dubarat apaizak, Trabaux historiques Ministerioaren urgazle izandakoak, proposatu zuen 1895ean apaizgaiek irakaspen teologiko sakonagoak jaso zitzatela, Tolosako Institutu Katolikoan3. Apaizgaiak kulturizatzeko erabaki hori aurrepauso handia eta erabakigarria izan