Euskal Hedabideen Etxea Tokikoen Ikuspegitik
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
EUSKAL HEDABIDEEN ETXEA, tokikoen ikuspegitik Gogoeta taldea ❖ 2013ko udazkena Laguntzailea Babesleak EUSKAL HEDABIDEEN ETXEA, tokikoen ikuspegitik ATARIKOA XXI. mendean komunikazioa da komunitategile nagusia. Hain da hau horrela, komunikazio-egitura propiorik eraikitzen ez duen komunitateak kolokan duela biziraupena. Bidegurutzean da euskararen komunitatea ere. Ez da bidean galdu, baina ez du etorkizuna ziur. Mundu berrian ezinbestekoa du informazioa landuko duen komunikazio-egitura sendo bat eraikitzea. Baditu horretarako osagai batzuk: hizkuntza garatua, herri ekimenez sortutako hedabideak, erakunde ahalmendunak, teknologiaren ezagutza... Orain behar ditu behintzat beste bi: norabide argia eta eragileen arteko lankidetza. Bigarrena abian da, horren lekuko dira TOKIKOMen sorrera toki hedabideen azpisektorea ardazteko eta HEKIMENena, euskal hedabideen sektorean dinamika bateratuak sustatzeko. Lehen osagaia –norabidea argitzea- izan da gogoeta honen helburua. ❖ Abiapuntuan badago konbentzimendu bat: komunikabideen ordua da. Euskararen erabileran eragiteko modurik eranginkorrena eta errentagarriena delako, hizkuntza bera biziagotzen eta hiztunak ahalmentzen dituzten heinean. Eta aukera handia dagoelako euskal hedabideak egitura funtzionalean antolatzeko eta Euskal Herrian legokeen komunikazio talderik handiena sortzeko. ❖ 2012ko martxoan eratu zenean TOKIKOMi eman zitzaion egiteko potolo bat: bere bazkideen integrazioa lantzea. Eztabaida abiatzeko zirriborroa prestatu eta Jardunaldia egin zen ekainean, sektoreko 100 lagun bilduta. Ondoren hainbat tailer eta mintegi egin dira TOKIKOMen baitan, han identifikatutako korapiloen gainean. Lana garatu ahala, ikerketa eta landa-lana gehitu zaizkio 2013aren lehen erdian, hainbat laguntzaileren eskutik. Prozesu osoaren ondorio da dokumentu hau. Lehen atalean neronek idatzi dut erabilitako ideien eta txostenen sintesia, eta ideia nagusiak TOKIKOMenak diren bezala, xehetasunen edo ñabarduren erantzukizuna nirea da. Atxikitako txostenetan, bakoitzak darama bere egilearen izena eta hauek dira bakoitza berearen erantzule. Biziki eskertzen diegu guztiei egindako lana. Honenbestez, hau da toki komunikabideon proposamen irekia euskal hedabideen sektoreari eta herri erakundeei, lankidetzan abia gaitezen etorkizunera bidean. Mikel Irizar TOKIKOMen presidentea TOKIKOMen Gogoeta taldea, 2013ko udazkena 2 EUSKAL HEDABIDEEN ETXEA, tokikoen ikuspegitik Aurkibidea 1. atala: ABIAPUNTUA ➲ Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea............................................... 5 ➲ Egindako ibilbidea........................................................................................... 5 ➲ Egungo egoeraren zertzeladak.................................................................... 7 ➲ Ahuleziak eta indarrak.................................................................................. 7 2. atala: JOERAK ➲ Kontsumitzailearen figura berria................................................................ 9 ➲ Informazioa kontsumitzeko modu berriak............................................... 9 ➲ Digital first....................................................................................................... 12 ➲ Papera, patxadaz............................................................................................ 12 ➲ Telebista, nahieran........................................................................................ 12 ➲ Irratia, bateragarri......................................................................................... 13 ➲ Tokikoa, gertukoa, hiperlokala.................................................................. 13 ➲ Berriemailea eta kazetaria........................................................................... 14 ➲ Teknologiak ahalbidetu, edukia errege.................................................... 15 ➲ Negozio eredua............................................................................................ 15 ➲ Ikerketaren garrantzia................................................................................. 17 3. atala: AUKERAK ➲ Euskararen inguruan lankidetza................................................................. 18 ➲ Gizarte ekimena eta erakundeen ahalmena............................................ 18 ➲ Kopuru hegemonikoak................................................................................ 19 ➲ Etxe osoaren planoak.................................................................................. 19 4. atala: LANDA-LANA ➲ Toki komunikabideen mapa eta egoera................................................... 21 ➲ Esperientzia arrakastatsuak......................................................................... 22 ➲ Ondorioak eta gomendioak........................................................................ 23 5. atala: ETXEAREN PLANOAK ➲ Bi solairu: behean tokikoak, goian orokorrak........................................ 28 ➲ Tokikoen egitekoa, ikuspegia eta balioak................................................ 28 ➲ Tokikoen antolamendu eredua................................................................. 30 ➲ Tokikoen helmugako mapa eta ibilbideak............................................... 36 ➲ Tokikoen arteko eduki partekatuak........................................................ 37 ➲ Tokikoak eta komunitatea......................................................................... 37 ➲ Tokikoen negozio eredua.......................................................................... 38 ➲ Hedabide orokorrak................................................................................... 39 ➲ Bi solairuen arteko harremanak............................................................... 42 6. atala: LOGISTIKA ➲ Finantzazio publiko egonkorra.................................................................. 45 ➲ Autoritatea: Euskal Hedabideen Behatokia............................................ 50 TOKIKOMen Gogoeta taldea, 2013ko udazkena 3 EUSKAL HEDABIDEEN ETXEA, tokikoen ikuspegitik 7. atala: AZKEN HITZA ➲ Sintesiaz........................................................................................................... 52 8. atala: TXOSTENAK Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea..................................... 53 Nekane Goikoetxea, MU/HUHEZI-Sorguneak ikertegia Analyzing University Students News Consumption Patterns and Confronting Them with Local Media Provision........................................................................................................... 56 Egaña, Zuberogoitia & Bidegain, MU/IKO-Hezikom ikertegia Analyzing university students news consumption and its possible contribution to local media provision........................ 72 Egaña, Zuberogoitia & Bidegain MU/IKO-Hezikom ikertegia Euskarazko tokiko hedabideen erradiografia................................. 94 Bidegain, Zuberogoitia & Egaña MU/IKO-Hezikom ikertegia Kartografia...................................................................................................... 192 Gaindegia, TOKIKOM & MU Finantzazio publikoa: deialditik hitzarmenera.............................. 195 Haritz Solupe Euskal hedabideen Behatokia/Behategia.................................... 224 Alberto Barandiaran, HEKIMEN TOKIKOMen Gogoeta taldea, 2013ko udazkena 4 EUSKAL HEDABIDEEN ETXEA, tokikoen ikuspegitik 1. atala: ABIAPUNTUA ABIAPUNTUA ➲ Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea Euskal hedabideak jaio dira euskararen aldeko jarreretatik, berezkoa dute hiztun komunitatearekiko lotura. Hala ere, aztertzekoa da ea beti eta behar bezainbat konsziente diren sorrera horri dagokion erantzukizunaz, eta ea modu eraginkorrean betetzen ote duten hiztun komunitatean duten egitekoa. Gai hau proposatu genion Jardunaldian Nekane Goikoetxeari (MU/HUHEZI-Sorguneak ikertegia) eta bere txostenetik atera dira ondoko ideiak: • Hitzaldiaren hartzaile zuzenak dira TOKIKOMeko hedabideak, baina euskal komunitatea elikatzen diharduten komunikabideek badute bertan hausnarketa- gairik. • Hedabideen egitekoa da euskarazko komunikazio esparrua eraikitzea, euskal komunitatea osasuntsu eta iraunkor gara dadin. • Euskara elkarteen hedabideek asmatu dute hizkuntza komunitatea erdigunean jartzen eta alderdikerietan ez erortzen, baina kritikotasuna kamusten joan da. • Euskaldunen bateragunean eragin behar dute euskal hedabideek: euskal canon- ak sustatu, euskara jendearentzat kaltegarri diren diskurtsoak auzitan jarri, euskaldunen autoestimua areagotu, euskararen framing berria eraiki... • Aniztasuna ona da baina testuinguru subalternoan osagarritasuna landu behar da, garesti ordaintzen du hizkuntza komunitateak elkarri bizkarra emanda jarduteak. • Hedabideetan dago sareko dinamiken bidez herritar aktiboak erakartzeko sormen esparrua eta botere kulturala artikulatzeko gune interesgarrienetakoa. Gogoeta ondo abiatzeko, beraz, komeni da ideia hau azpimarratzea: euskal hedabideen sorreran euskara dago, euskaltzaletasuna, hizkuntzaren aldeko borondatea eta konpromisoa. ABIAPUNTUA ➲ Egindako ibilbidea Hiru aro nagusi nabarmentzen dira toki komunikabideen historian: • Lehen loraldia. Arrasate Press aldizkariaren sorrerarekin hasten da 1988an eta 90etan jotzen du goia, 50 aldizkarirekin, gehienak herri bakarrekoak. Arrakasta handia –urrezko domina- izan zen hurbileko komunikazioaren esparrua euskararentzat irabaztea. • Eskualdekoak. Milurte aldaketarekin egin ziren urratsak eskualdeka, arrisku berriei aurre egite aldera. Batzuk tokikoen baitatik –Goiena, Anboto- eta beste batzuk Berria taldeak eraginda –Hitzak-. Aro hau ez zen aurrekoa bezain oparoa izan, hedadura mugatuagoa