Orozko Haraneko Kondaira Mitikoak
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
Jakintza-arloa: Antropologia Orozko haraneko kondaira mitikoak Bilduma eta azterketa Egilea: ANUNTXI ARANA Urtea: 1996 Zuzendaria: JEAN-BAPTISTE ORPUSTAN Unibertsitatea: UB-BU ISBN: 978-84-8428-244-7 Hitzaurrea Orozko haraneko kondaira mitikoak tesiaren oinarria Orozkon eginiko inkesta da: 1980tik 1992ra, kondaira mitologikoei eta sinesteei buruz hogeita lau orozkoar galdezkatu eta haien ahotik 200 bat kontakizun bilduak izan ziren orotara, bertsio desberdinetan. Lanak bi zati nagusi ditu, corpusa eta analisiak. Lehen zatian (corpus) kondaira bakoitza bi zutabe paralelotan idatzia dago: ezkerrekoan ezpainetatik harakoan, transkripzio fonologikoan, eta eskuinekoan bizkaiera literarioan. Izaki mitikoen eta gaiaren arabera sailkatuak dira kondairak (sorginak, laminak, Anbotoko Anderea eta ekaitzegileak, familiarrak, deabrua eta Ama Birjina, leku aipagarriak, ospakizunak, berriemaileen iritziak, bizimoduak). Bigarren zatian (analisi), corpuseko testuak analizatzen dira, hartan ageri diren ordenan gehienetan, hau da, corpuseko kapitulu bakoitzari analisi kapitulu bat doakiola. Eskola zehatz baten irizpideei mugatu gabe, ikusbide anizkoia aukeratu da mitoei begiratzeko; esan nahi baita, haien edukia, forma eta funtzioa kontuan hartu direla, eta beste mitoei erkatu, Euskal Herrikoei zein kanpokoei. Bertako testuinguruan aztertuak eta auzoen mitologiaz argituak, konparazioei esker munduko beste mitologietan ere sartzen gara, gurea hobeto ulertzeko; eta, alderantziz, bertsio eta aldagarri desberdinek elkarren argigarri baitira. Azterketa egin arau, ikusten ahal da mitologia autoktonoak nola jokatu duen elementu arrotzak hartzeko eta bereganatzeko, nola bere egitura propioan sartu dituen kristianismoari mailegatu dizkion pertsonaiak (deabrua eta Ama Birjina, adibidez), eta nola horretarako aldarazi dituen, behar zituzten ezaugarriak eratxikiz. Finean, Orozkotik abiatuta, ikerketa eta konklusioak ez dagozkio bakarrik corpusari baina euskal mitologia osoari. Eta, bide batez, erkaketak baieztatzen du euskal mitologia ez dela isla bat, Europakoan kokatua dela eta harekin harreman estuetan. Mitoek bere ingurumenean betetzen dituzten funtzioak eta bideratzen dituzten gogoetak nabarmentzen dira: ekonomikoak sozialak, existentzialak, izpiritualak... Kezka horiei mitoek eskaintzen dizkieten irtenbideak sinbolikoak direnez, sinboloen ibilmodua eta haien efikaziaren mekanismoak agerraraztea da kontua. Bestalde, mitoek osatzen duten egitura sarea erakusten saiatzen da. Erredundanteak izan zein kontraesankorrak izan, elkarren komunikazio eta eraginean hartzen dute zentzua: mito bakar baten esanahia ezin da ulertu besteekin dituen antza eta diferentzietan ez bada. Konklusioa da Orozkon bildu mitoek egiazko sistema bat osatzen dutela, eta ez direla funtsik gabeko nahasketa; eta hori da baieztatu nahi den lehen hipotesia, euskal mitologia osoari zabal dakiokeena. Hartatik bereiztu ezina, bigarren hipotesia hauxe da: mito horiek jendarte batek eta pertsonek ukan dezaketen sinbolizazio beharra asetzen ahal dutela, beren kezka material eta izpiritualei buruz gogoetak eta irtenbideak eskaintzen dizkietelarik. Gaur egun mitologia autoktonoak duen egoera murriztuan ezin badu horrelako eginbehar soziala burutu, atzo eta gaur bildu materialak aski dira erakusteko mito eta errito horiek erlijioa osatzen dutela eta erlijio baten funtzioak bete izan dituztela, kolektiboki onartuak eta sinetsiak izan direlarik. Anuntxi Arana Oharra: Tesia 1998an argitaratu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak. Argitalpen digital honetan, aurkibideetako orrialde-zenbakiak ez dira beti zuzenak, eta Corpusean gerta daiteke transkripzio fonologiko eta literarioaren zutabeetako testuak ez izatea lerrorik lerro elkarren aurrean. UNIVERSITE MICHEL DE EUSKAL HERRIKO MONTAIGNE - BORDEAUX III UNIBERTSITATEA Études Basques Antropologia Saila OROZKO HARANEKO KONDAIRA MITIKOAK BILDUMA ETA AZTERKETA Lehen tomoa CORPUSA Anuntzi ARANA MURILLOren doktorego tesia (Europako kotutela) Zuzendariak: Jean-Baptiste ORPUSTAN Bordale III-ko Unibertsitateko irakaslea Joxemartin APALATEGI Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Baiona 1996ko ekaina Orozko Haraneko kondaira mitikoak: bilduma eta azterketa Doktorego tesia 1996ko ekainaren 17an aurkeztua izan zen Baionako Unibertsitate-arteko Ikastokian; Jean Baptiste Orpustanen eta Joxemartin Apalategiren ko-zuzendaritzapean, Txomin Peillenek, Joxe Azurmendik, Aurelia Arkotxak eta Pilar Etxeberriak osatu epaimahaiaren "Ahobatezko cum laude" aipamena(mention Très Honorable avec les félicitations du jury à l'unanimité) erdietsi zuen. ESKERRAK Hainbat jenderen laguntza jaso dut lan hau egiteko. Lehenik eta behin eskerrik asko Orozkoko berriemaileei, eta batez ere haienganaino eraman ninduten Jose Ramon Garigortari eta Jose Angel Aramendiri; Lurdes ahizpari zor diot beraien ezagutzea. Eskerrak halaber beren belarri bizkaitarrez grabaketaren pasarte zenbait ulertzen lortu duten Maite Idirini eta Jasone Salaberriari. Ezin ahantzi Bordeleko Unibertsitatean tesia euskaraz egin ahal izateko sostengua eman duten guztiak, bereziki horretan ihardun duten Aines Dufau eta Jasone Salaberria. Testu osoa irakurri, aholkuak eman, aurkibideez eta maketazioaz arduratu den Emilio Lopez Adani ere milesker. 4 - Aurkibidea AURKIBIDEA Sarrera: XEDEAK ETA BIDEAK A. Lanaren xedeak eta bideak 30 A. 1. Corpusa eta analisiak A. 2. Kanpoko eta barreneko antropologia B. Definizioak B. 1. Sinetsiak eta sakratuak B. 2. Aintzinean edo lehenengo batean B. 3. Hiru ezaugarri C. Hipotesiak E. Metodologia E. 1. Ikerbideak E. 2. Sailkapena Aurkibidea - 5 Lehen zatia: CORPUSA Kapitulu I: OROZKOKO INGURUMENA 43 I. A. Orozkoko ibarra 43 I. A. 1. Ekonomia eta sozietatea 45 I. A. 2. Kultura 46 I. A. 3. Kanpotarren eritzia 47 I. B. Lanaren topogida 50 Kapitulu II: BILKETA LANA ETA BERRIEMAILEAK 60 II. A. Lekuan lekuko lana 60 II. B. Orozkoko berriemaileak 62 Kapitulu III: OROZKOKO HIZKERA, TRANSKRIPZIOKO ERIZPIDEAK HIZTEGIA ............................................... 81 III. A. Orozkoko hizkera 81 III. A. 1. Ezaugarri fonologikoak 82 III. A. 1. a. Bokalak 82 III. A. 1. b. Kontsonanteak 83 III. A. 2. Ezaugarri morfologikoak 85 III. A. 2. a. Deklinabidea 85 III. A. 2. b. Aditzaren morfologia 86 III. A. 3. Ezaugarri sintaktikoak 87 III. A. 3. a. Izen sintagma 87 III. A. 3. b. Aditz sintagma 88 III. A. 3. c. Perpausa txertatuak 88 III. B. Corpuseko transkripzioak 89 III. B. 1. Zergatik transkripzio egokitua 90 III. B. 2. Zergatik transkripzio literarioa 91 III. B. 3. Transkripzio egokitua ezaugarriak 92 III. B. 4. Transkripzio literarioaren ezaugarriak 92 HIZTEGIA 95 Kapitulu IV: AGERPENAK, HILAK ETA GAUEKOAK 107 Teila kendu - Angelaren bertsioa....................... 107 Hilbegirak - Angelaren bertsioa........................ 108 6 - Aurkibidea Hilbegirak - Mariren bertsioa.......................... 109 Ehorzketak - Mariren bertsioa.......................... 110 Kanposantuaren beldurra - Mariren bertsioa............. 111 Kanposantutik etxera - Mariren bertsioa................ 112 Bidegurutzetan - Sofiren bertsioa...................... 113 Txoria - Mariren bertsioa.............................. 114 Hilak urten - Mariren bertsioa......................... 115 Ahiztak urten - Sofiren bertsioa....................... 116 Lagunak urten - Sofiren bertsioa....................... 117 Kakoerrekan su eta gar - Sofiren bertsioa.............. 118 Abemariak - Angelaren bertsioa......................... 122 Jentil zulon - Ferminen bertsioa....................... 123 Auto-stop Okondon - Eulaliren bertsioa................. 125 Ikazkinak - Sofiren 1. bertsioa........................ 126 Ikazkinak - Sofiren 2. bertsioa........................ 126 Gauez bideetan - Sofiren bertsioa...................... 128 Sologoitin - Moisesen bertsioa......................... 129 Gorbeian - Moisesen bertsioa........................... 131 Oihukaria - Moisesen bertsioa.......................... 132 Zaratak - Moisesen 1. bertsioa......................... 133 Misererea - Moisesen bertsioa.......................... 134 Zaratak - Moisesen 2. bertsioa......................... 135 Ikutu arraroa - Sofiren bertsioa....................... 136 Gau argiak eta olio usaina - Angelaren bertsioa........ 137 Kate hotsak - Pabloren bertsioa........................ 138 Satanas eta Barrabas - Eulaliren bertsioa.............. 140 Satanas eta Barrabas - Mariren bertsioa................ 141 Kanposantuan gauez - Pabloren bertsioa................. 142 Kanposantuan gauez - Mariren bertsioa.................. 143 Kanposantuan gauez - Angelaren bertsioa................ 144 Kanposantuko belarra - Jose Mari eta Angelaren bertsioa 145 Izara eta kalabaza - Angelaren bertsioa................ 146 Izara eta kalabaza - Pablo eta Eulaliren bertsioa...... 147 Gaua gauezkoentzako - Eulaliren 1. bertsioa............ 149 Gaua gauezkoentzako - Eulaliren 2. bertsioa............ 150 Gaua gauezkoentzako - Sofiren 1. bertsioa.............. 151 Gaua gauezkoentzako - Sofiren 2. bertsioa.............. 152 Behor bihurriak - Sofiren 1. bertsioa.................. 153 Behor bihurriak - Sofiren 2. bertsioa.................. 154 Kapitulu V: SORGINAK................................... 159 Araneko hilbegira - Pabloren eta Eulaliren bertsioa.... 161 Araneko hilbegira - Eulaliren bertsioa................. 162 Araneko gizakatua - Eulaliren bertsioa................. 165 Araneko gizakatua - Angelaren bertsioa................. 168 Zaloako katu baltza - Eulali eta Pabloren bertsioa..... 170 Zaloako katu baltza - Mariren bertsioa................. 173 Meza liburua eta sorginak - Angelaren bertsioa........