Gipuzkoako Jelkideak, 1904-1923
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
Gipuzkoako jeltzaleak, 1904-1923 Mikel Aizpuru Gipuzkoako jelkideak, 1904-1923 Mikel Aizpuru Historian doktorea (UPV/EHU, UEUko kidea) Laburpena Lan honetan Eusko Alderdi Jeltzaleak Gipuzkoan 1904 eta 1923 bitartean zituen alderdikideen berri ematen da. Horretarako iturri desberdinetatik jasotako 2.333 izenak emateaz gain, bilketaren nondik-norakoa azaltzen da eta pertsona horien ezaugarri sozioprofesionalak eta politikoak eskaintzen dira. Kondaira, 15, 2015, ISSN: 1698-9287 15 Gipuzkoako jeltzaleak, 1904-1923 Mikel Aizpuru Sarrera1 Euskal abertzaletasunari buruz egin diren ikerketa asko Sabino Arana Goiri eta bere jarraitzaileen lan ideologikoen azterketara mugatu dira hein handi batean, eta ez da ikertu herritarrengan izan zuten oihartzuna eta eragina. Beste lan batzuek, EAJren unean uneko estrategiak, ekintzak eta ibilbidea abiapuntu eta helburutzat hartuta, alderdiaren nondik norakoa aztertzen dute. Lan horietan guztietan, gutxi dira azaltzen diren izenak; alderdiko burukide gorenenenak eta prentsako lehen orrialdeetan iritzi-artikuluak idazten zituzten idazleenak dira usu. Nekeza zen jakitea EBBko kideen izenak El Pendulo patriótico argitaratu arte, are zailagoa erki (lurralde) zuzendaritzako buruzagienak eta ia ezinezkoa Uri Buru Batzarretakoak zein ziren zehaztea; zer esanik ez, bazkide arruntei edo jarraitzaile apalei erreparatzen baldin badiegu. Honako lan honen orrialdeetan, hain zuzen, miaketa horren emaitzen zati bat dago. Aipatutako errealitate horretaz jabeturik, nire doktoretza-tesia landu nuenean arreta berezia jarri nuen abertzale arrunten historia azaleratzeko eta haien berri emateko. Hainbat arrazoi zegoen horretarako. Alde batetik, historia soziala nagusi zen nire ikerketa-bidea abiatu nuenean eta “behekoen” historia egin behar zen: zapaldu, baztertu edota ezezagunei erreparatu behar zion historialariak. Nire esperientzia politiko apurrak ere norabide beretik bultzatzen ninduen; izan ere, oinarrizko militantea izan nintzen gaztetan, eta orduan kaleko bizitza zen nire bizitza eta zeregin politikoaren esparru nagusia. Beste arrazoi bat ere bazegoen: hurbilketa historikorako eredu horrek errealitatea hobeto hautemateko aukera eskaintzan zidalako ustea. Are gehiago, alderdiaren propagandista eta ideologoek (Kizkitzak, Aizkibelek edo Enbeitak) azaldutako "abertzale ideala" alde batera utzita, eguneroko jeltzalearen ezaugarriaz jabetzea zen nire nahia. Hurbilketa horri esker, zehatz-mehatz jakin ahal izango genuen non eta noiz sortu ziren abertzale taldeak Gipuzkoan, zeintzuk ziren buruzagiak eta horien artean aldaketarik egon ote zen ala ez. Era berean jakingo genuen, jauntxokeria nagusi zen garai hartan, zer nolako indarra zuten jelkideek beren hautagaiak ateratzeko, zeintzuk ziren eta abar. Hots, alderdiaren bizitza errealaz jabetzeko aukera gehiago izango nuela pentsatu nuen. Horretarako, besteak beste, ahalik eta jelkide gehienen izenak bildu beharra nuen eta ondoren ahalik eta identifikazio datu-gehien bildu. Ahalegin hori 1904tik, hau da, Gipuzkoako lehen Ordezkaria (Engracio Aranzadi) izendatu zenetik, 1923ra arte, Primo de Rivera jeneralaren Diktaduraren garaira arte gauzatu nuen. 1 Lan hau Luis Castells katedradunak zuzentzen duen Euskal Unibertsitate Sistemako IT-708-13 Ikerketa- Taldearen barruan egin da, Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeritzaren “VIOLENCIA POLÍTICA, MEMORIA E IDENTIDAD TERRITORIAL. El peso de las percepciones del pasado en la política vasca (HAR2014-51956-P) ikerketa-egitasmoaren babespean. Kondaira, 15, 2015, ISSN: 1698-9287 16 Gipuzkoako jeltzaleak, 1904-1923 Mikel Aizpuru Nire tesiaren atal batean egin nuen giza multzo horren azterketa, eta ez dut hemen errepikatuko2. Zertzelada txiki batzuk baino ez ditut emango, abertzaleen zerrenda hobeto ulertu ahal izateko; izan ere, lan honen helburu nagusia nire tesirako sortutako datu-basea plazaratzea da —duela hamar urte baino gehiago argitaratu zen tesia—. Iturri desberdinak erabiliz, 2.333 abertzaleren izenak bildu nituen. Gizonak dira bildutako guztiak, jakin, banekien arren, emakume askok egiten zutela bat Sabino Aranaren ideiekin. Oso gutxi dira, ordea, iturrietan izen-abizenekin azaltzen zaizkigunak. Hainbat arazo azaltzen dira horrelako lan bat egin ahala. Nor den abertzalea definitzea litzateke lehena. Definizio horrek bi osagarri ditu: izaera eta denbora-epea. Gure kasuan, oso irizpide sinplea erabili dugu nor den abertzalea zehazteko. Iturriak abertzale moduan definitzen duena da abertzalea guretzat. Denborak ere arazoa sor dezake. Izan ere, pertsona bat ez da abertzale jaiotzen, are gutxiago garai hartan, eta ez du zertan abertzalea izaten jarraitu bere bizitza osoan. Abertzaletasuna norbanako abertzaleen ezaugarri bat dela esan izan da, eta ez aberriarena. Haien mezua zabaltzen hasten denean, ez da inoiz ikusi herri osoa, hau da, lurraldeko biztanleria, gizon bakarra moduan altxatzen atzerritarren jauntxokeriaren aurka. Aldiz, abertzaletasunaren itun berria zabaltzen denean, herritar batzuek mezu hori jaso eta bereganatzen dute, beste batzuk ahozabalka edota iseka hasten dira, hirugarren batzuk beren ondasunez eta senideez arduratzen dira eta azken batzuek poliziarengana jotzen dute pentsamendu berria salatzeko. Abertzale bihurtzen direnen artean, batzuek bizitza guztian eutsiko diete ideia berriei, beste batzuek aste pare batez eta zenbaitek mitinak, jaialdiak, antzerkiak edota erromeriak irauten duen bitartean. Bizitzaren une jakin batean abertzale sutsu agertu eta gero beste norabide batzuetara lerratu zirenen hainbat kasu ditugu. Garaiko hiru pertsona ezagun hauek, besteak beste: Adrian Loyarte idazlea, Alvaro del Valle Lersundi handikia eta Miguel Legarra enpresaria jeltzaleak izan ziren maurismora edo karlismora jo edo itzuli aurretik. Lan honen helburua ez da abertzaletasunaren ideiak bereganatzeko nork zer arrazoi izan zuen aztertzea, hein handi batean hori neurtu ezina baita. Hain zuzen ere, abertzale izateak, beste edozein ideologiatan bezala, bazkide sutsuak eta motelak, ameslariak eta ogibidearen atzetik dabiltzanak estaltzen ditu. Hauek denak izan ziren abertzale: Isaac Lopez Mendizabal intelektuala eta Alkain aita-semeak bertsolariak, Lardizabal burukide eta lurjabea eta Soraluzeko Batzokiko Lehendakaria zen Juan Jose Lete langile xumea. Gizarte-egoera ezberdinaz gain, garbi dago abertzale izateko arrazoi ezberdinak izango zituela horietako bakoitzak. Alderdi politiko bateko kidea izan daiteke abertzalea, karguduna izan daiteke alderdi horretan, dirua eman lezake 2Aizpuru Murua, M. (2000): El Partido Nacionalista Vasco en Guipúzcoa (1893-1923): orígenes, organización y actuación política, Universidad del País Vasco, Bilbo. Kondaira, 15, 2015, ISSN: 1698-9287 17 Gipuzkoako jeltzaleak, 1904-1923 Mikel Aizpuru presoen edo erakunde baten alde, jaialdiak eta mitinak antola ditzake edo ikusle hutsa izan daiteke, hautagaiei botoa ematera muga daiteke edota haiengatik lan egin dezake. Adierazpen era hauetako bakoitzak taldearen ekintza, norbanakoaren arrazoiak baino hobeto azaltzen dizkigu. Lehenago aipatutako zereginerako, hau da, garai hartako ahalik eta abertzale gehienen izen-abizenak biltzeko eta zehazteko, kontutan izanik ez dagoela Gipuzkoako Eusko Alderdi Jeltzalearen Agiritegiaren aztarnarik, gure iturri nagusia prentsa abertzalearen azterketa sistematikoa izan zen, bertan argitaratzen baitziren Uri Buru Batzarren (UBB) datuak eta abertzale ugariren izenak. Hauteskunde-erroldak izan dira bigarren tresna, horietan azaltzen direlako boto-emaileen ogibidea eta adina. Baina bi akats ditu baliabide horrek: batetik, ez dira hogeita bost urtetik azpikoak azaltzen eta bestetik, ogibideari dagokionez, ez dira beti oso zehatzak izaten erroldak. Hainbat agiritegitan aurkitutako abertzaleen eta bazkideen zerrendak izan dira beste informazio-iturri bat. Gehienetan alderdiko agintariak aipatzen dira iturri horietan, baina bazkide soilak ere azaltzen dira sarri. Azalpena Hirugarren eranskinak zazpi zutabe ditu. Lehenengo hirurek ez dute arazo handirik sorrarazten. Pertsonen abizenak, izenak eta bizitokia daude, hurrenez hurren. Ez da arraroa izen abizen bereko bi pertsona topatzea herri berean. Kasuaren arabera, saiatu naiz bigarren abizena topatzen eta ezinezkoa izan zaidanean, ez dut bestelako daturik gehitu. Gipuzkoako ia herri guztietan aurkitu nituen abertzaleak, 8 udalerri txikitan izan ezik, Abaltzisketa, Beizama, Elduain, Gaintza, Hernialde, Larraul, Olaberri eta Orendainen, hain zuzen. Deigarria da ikustea gaur egun ere toki horietan jelkideek eragin txikia dutela. Bestalde, badaude bizitzan zehar herriz aldatu ziren abertzaleak; horrelako kasuetan, lehenengo aipameneko tokian kokatu ditut zerrendetan. Laugarren zutabeak jeltzaleen jaiotze-urtea adierazten du. Azterketa gehienetan, bazkideen ogibidea zehazten saiatzen badira ere, adinari garrantzi gutxiago ematen zaio eta ikertzaile gutxik erreparatzen diote datu horri. Hala ere, azken ikerketetan, garrantzia hartu du, nagusiki gaztediak indar politiko berrien hedapenean izan zuen eragina ezagutzen hasi delako3. Kasu honetan, handitu egiten dira oztopoak, 25 urtez azpiko gazteak ez direlako hauteskunde- erroldan azaltzen. Zailtasunak zailtasun, 930 lagunen adina ezagutzea lortu dugu. Datu horretaz gain, badakigu abertzaleen gehiengoa oso gaztea zela, prentsako azalpenengatik: soldaduskara joan izana, botoa emateko adinik ez edukitzea, pertsona adindun eta ospetsuen falta salatzen 3Ruiz Descamps, N. (2012): Historia de las organizaciones juveniles del nacionalismo vasco: (1893-1923), Universidad del País Vasco, Bilbo. Kondaira, 15, 2015, ISSN: 1698-9287