Proiektua Jeitsi [2.34
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
URUGUAYKO EUSKAL KOLEKTIBITATEARREN MANIFESTAZIO KULTURAL BATZUK JAIALDIAK, MUSIKA ETA DANTZA URUGUAYKO EUSKAL KOLEKTIBITATEAREN MANIFESTAZIO KULTURAL BATZUK JAIALDIAK, MUSIKA ETA DANTZA. ESKERRAK Jorge Aríni emandako testigantza eta material guztiengaitik Baldomero Anzóri Margarita Luongori, Museoko zuzendariari Daniel Ramelari, San José hiriko historialaria, eskainitako laguntza eskuzabalarengaitik. Teresita Pérezi, Tacuarembóko intendentziako kultura sailaren zuzendaria dena. Tacuarembóko kultur etxean lan egiten duten Víctor Amaral Maisuari, Isai López eta Olga Piedrari. Óscar Padrón Favreri, Duraznoko Museo Casa de Riverako zuzendariari. Aitor Otaño eta Barbara Blancori emandako laguntza guztiarengaitik. Oscar Alvarez Gilari beti bertan egoteagaitik. - 2 - 2 URUGUAYKO EUSKAL KOLEKTIBITATEAREN MANIFESTAZIO KULTURAL BATZUK JAIALDIAK, MUSIKA ETA DANTZA. AURKIBIDEA Zer da euskaldun izatea? Aurrekariak eta immigrazioa. Euskal musikari buruzko lehenengo erreferentziak Uruguayen (1848 – 1876) 1848 – Euskal batailoiak Guerra Granden. 1850 – Pilota Kantxak (pilotalekuak). 1867 – Filarmoniken sorrera. Mercedesko Filarmónica. Facundo Alzola Lazcano Gerónimo de Amilivia Idiarte Borda Euskal presentzia San Jose de Mayon. San Jose de Mayoko Filarmonikak. Luis Astigarraga Atanasio Zabala 1869 – Betharramitar Aitak Hemeretzigarren mendeko euskal elkarteak (1876 -1900) 1876 – Laurac Bat, euskal inmigrazioaren babes elkartea. 1883 – Laurac Bateko Fiestas Euskaras ( euskal festak). Bandera berri bat eta himno (ereserki) berri bat. Krisi finisekularra. Laurak Bat berria. Ihauterietako konpartsak San Jose de Mayon Montevideon Madrilgo dukearen bisita, Carlos Juan Isidro de Borbon jauna (1886) Euskal elkarte berriak Nuevas sociedades vascas (1911 – 2007) 1911 Centro Euskaro Español Sortu aurreko aurrekariak Gau ekitaldi literario musikalak eta landa ibilaldiak 1913 - Santa Isabel de Paso de los Toroseko “Fiestas Euskaras” 1912 Euskal Erria Euskal Senidetasun Erakundea Sortu aurreko aurrekariak 1914 – Komisioak eta bere ongintzazko ekintzak. 1914 – Dantza elkartea 1917 – Festa sozialak domizializatzen dira: el Recreo de Malvín. - 3 - 3 URUGUAYKO EUSKAL KOLEKTIBITATEAREN MANIFESTAZIO KULTURAL BATZUK JAIALDIAK, MUSIKA ETA DANTZA. 1919 – Euskal Erria orfeoia. 1923 – Jaialdi bat pelikulan. 1924 - Aita Donostia Uruguayen. 1933 – Coro Vasco. 1935 – Jota lehiaketa. 1980 - Eusko Abeslariak abesbatza. Euskal musika eta kulturaren zabalkunde radiala. 1932 – Euskal Ordua. 1940 – Euskaldun Itza. 1953 – Emisora Colonia. Montevideoko Jesuiten Seminarioko abesbatza. Felipe Larrimbe eta Ortiz de Urbina. Lorenzo Olaverri eta Ollo. Euskal frantziskanoak. Kultura, ideia politikoen trasmisore bezala. 1943ko Gran Semana Vasca Biografiak Aguirre, Avelino, Maisua. Aguirre, Fernando. (Facundo Alzolaren ordezkoa) Alberdi, Juan. Soinularia. Alzola, Facundo. Konpositorea. Algorta, Jorge Anzó, Baldomero. Soinularia. Argul Arrangoitz, María Josefina. Arin Aristizabal, Manuel Martín. Danbolin-jolea Arrambide, Martín. Aldudeseko betharramitar erlijiosoa. Arricivita, Luis Víctor. Musika maisua. Arricivita Zavallo, María del Carmen. Konpositorea. Artola Iturraldle, Héctor María “Quico”. (Ramela) Aseguinolaza, Luis. Abesbatza zuzendaria. Astarloa, Esteban. Astigarraga, José. Astigarraga García, Luis. Astigarraga Arrieta, Ramón Ayestaran Fernández. Lauro. Musikologoa Ayestarán, Ramón Bidegain, Asencio. Txistularia. Bidegaray Pons, Mangacha Barrutia Zabala, Carlos. Txistularia. Berro y Larrañaga, Bernardo Prudencio Bombet, Juan Calvo, Carmelo. Crehuet Andueza, Narciso Constantino, Florencio. - 4 - 4 URUGUAYKO EUSKAL KOLEKTIBITATEAREN MANIFESTAZIO KULTURAL BATZUK JAIALDIAK, MUSIKA ETA DANTZA. Donostia, Fray José Antonio Duvigneau Andrade, Cora. Echeverria, Leonardo. Abesbatzako zuzendaria. Eguileor, Dugen. Elorriaga, Manuel Ramón. Dantza irakaslea. Erausquin, Violeta. Etchevarne, Pascalina. Frantchez, Ana. Garayalde Zubizarreta, María Julia Gómez Goiri, Jesús Gorosabel, Fidel. Danbolin-jolea. Goyeneche, Bruno. Haran, Fernando. Heguy Larravide, Ana María Huarte Mendicoa, Lina Idiarte Borda, Filarmónica bateko partaidea. Iparragirre Balerdi, José María. Iguain Azurza, Cruz. Organista, Konpositorea. Abesbatza zuzendaria. Iñurrategui Urcelay, Miguel. Irigaray, Carlos Alberto. Irigoyen, María. Iturralde de Pereira, Catita. Euskaro Españoleko dantza irakaslea. Iturriberry, Juan José. Labaca Larrumbide, Julián Lacroix Esáin, Miguel Benigno. Larrimbe de Olaverri, Edurne. Larrimbe Ortiz de Urbina, Felipe. Pianista, Konpositorea. Abesbatza zuzendaria. Lizarazu, José. Txistularia. Lizarralde, Emeterio. Biolinista. Martínez Oyanguren, Julio. Gitarrista, Konpositorea. Mitxelena Ceitiegui, Antonio. Txistularia. Mugica Gaztañaga, José Tomás. Pianista, Konpositorea. Mugica Mugica, María Eugenia. Muniain Pascual, Ignacia Ochoa, Pedro. Mangako salesianoak. Olaechea. J.J. Olaverri Larrimbe, Eduardo. Olaverri y Ollo, Lorenzo. Abesbatza zuzendaria. Peña Muniain, María Victoria Peña Muniain, Maritxu. Rey, Ceferino. Musika maisua. Ricieri Pedemonte Ruiz Luzuriaga, Ángel Maria. Musika maisua. Saralegui Ruiz de Gopegui, José Pedro. Sarasate, Pablo Sarrasqueta, Juan Maria. Sostoa Zuloaga, Juan José. Franciscano (Apoland) Tosar Errecart, Héctor. Uranga, José Cirilo. Urquizu, Fabián. Paysanduko Hispano Uruguayo eskola. Goyenecheren adiskidea. Urquizu Istueta, Luís Hermógenes. Vidaurre, Claudio. - 5 - 5 URUGUAYKO EUSKAL KOLEKTIBITATEAREN MANIFESTAZIO KULTURAL BATZUK JAIALDIAK, MUSIKA ETA DANTZA. Zabala Carriquiri, Atanasio Jose. Pianista. Zabarte, Enrique Zubeldia Inda, Emiliana Zer Abesten zuten Uruguayen bizi ziren euskaldunak? Euskal kantutegiak eta Jorge Arinen testigantza. - 6 - 6 URUGUAYKO EUSKAL KOLEKTIBITATEAREN MANIFESTAZIO KULTURAL BATZUK JAIALDIAK, MUSIKA ETA DANTZA. Aurkezpen moduan Izenburuak dioen bezala, ikerketa honek Ekialdeko Uruguayko Errepublikan euskal kolektibitatearen adierazpen kulturalak jasotzen ditu, non musika eta dantza protagonista izan baitziren. Gerra Grandeko (1843-1851) euskal batailoien musika bandak, jaialdietan euskal etxeen abesbatzak, txistulariak, trikitilariak eta dantza taldeak, euskal eginkizunak zabaldu nahian igorritako irrati entzunaldiak, erlijio elkarteei lotutako abesbatzak eta musikarien, konpositoreen, abeslarien eta orkestrako zuzendarien parte hartzea agerraldi bezala kontutan hartzen dira. Azpimarratutakoaz gain, euskal musikari eta abeslari lirikoek Hego Ameriketan zehar egindako biren barruan, herrialde honetara egindako bisitaldiak jaso egin dira. Aztertu ditugun pertsonaiei emandako trataera ezberdina, batzuekiko preferentziarik ez dela egon adierazi behar dugu. Biografia osatuagoak egiten utziko ligukeen dokumentazioa aurkitzeko izan ditugun zailtasunengatik izan da. Alde honetatik, gure frustrazio nimiñoa agertzen dugu, kasu batzutan izenak bakarrik aipatzen baititugu eta beste batzutan aldiz, ekitaldi ezberdinetan banakako batzuen parte hartzea. Hala ere, lan honetan txertatzea egokia iruditu zaigu, nahiz eta bakarrik etorkizun batean ikertzen jarraitzeko balio izan. Lan hau hasteko orduan, gure ikerketak zein pertsonai aztertuko zituen bilatu nahian eta irizpide bat jarraitzeko beharrak, hurrengo galderara eraman gintuen: “Zer da euskaldun izatea?”. Gure nahia, ez da hain zahar eta berria den galdera filosofiko- etniko-politiko honen zehaztasun erudituetan sartzea, baizik eta ikerketa zentzuzko parametro batzuetan mugatzeko tresna bat izatea. Ekialdeko Uruguayko Errepublika, ameriketako herrialde gehienak bezala, jatorri ezberdineko etorkinez osatutako biztanleria batetaz osatua zegoen. Gure kasuan, gehienbat iberiar eta italiako penintsuletatik iritsitakoak ziren eta Euskal Herrian jaiotakoen presentzia oso handia zen. Gainera Ameriketako beste lurraldeekin alderatuz, biztanleri indigena oso txikia zuen. Egoera honen emaitza bezala, ohikoa da euskal agerpenen berri jasotzea historia nazionalaren orrialdetan. Honen ondorioz, kaleen nomenklaturan aurkitzen diren euskal abizen kopuru handia jatorri honetako bisitarien arreta deitzen du. Orduan, erraza da pentsatzea, belaunaldiz belaunaldi hauen kopurua handitzen joango zenez, erabakiko genukeen ikerketaren ezaugarriak edozein izanda ere, abizen hauekin topo egingo genukeela. Militarren, medikuen, abokatuen, irakasleen, kirolarien eta lanbide askoren historian sartuko bagina, Zazpirak Bat elkartera zuzenduko gintuen abizenen kopuru handiak harrituko gintuen. Musikariekin ere ez da salbuespena izan. Orduan sortzen da egindako galderari erantzun emateko beharra. Irizpide bat ezarriko ez bagenu, akats handiak izateko arriskua izango genuke, euskal nortasun gisa honetako abizena daraman edozeini emanez. Akats hauek ez egiteko, egiaztatu eta gero, Euskal Herriko jatorria zuten pertsonaiak jaso ditugu bakarrik, berezkoak edo etorkinen ondorengo bezala. Azkeneko kasu honetan, bistan izan dugun dokumentazioaz baliatu gara beraien oinordekoen testigantzaz aurrekoa lortzerik ez genuenean. Ziurrenik, aukeraketa zorrotz honek kulturari ekarpen interesgarriak eginiko euskal jatorriko pertsonai bat baino gehiagori ateak itxi dizkiola. Hala ere, uste dugu, irizpideak beste modu batean kontuan hartu izan begenitu, gisa honetako ikerketa batek ez lukeela beharrezko zorroztasuna izango. Nahiz eta aurrekoa esan, irizpide hau batzutan alde batera utzi dugula adierazi behar dugu. Nahiz eta indibiduo batzuk euskal jatorririk ez izan, elkarte honen ekintzetan parte hartze handia izan zutela uste dugu. Agian, kasu adierazgarriena