Arrasate. Memoria Partekatu Baterantz
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ 1956 - 2018 Arrasate- Mondragón HACIA UNA MEMORIA COMPARTIDA MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ Pag. 1-321 orr. HACIA UNA MEMORIA COMPARTIDA Pag. 325-649 orr. 1956 - 2018 Arrasate - Mondragón MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ ARGITUZ, Giza Eskubideen Aldeko Elkartea 2018ko maiatza IKERKETA-TALDEA Gamiz, Aintzane Moñux, Jon Ormazabal, Sabino Salinas, Maitena ARAU-ESPARRUA Astigarraga, Juana Mari Pego, Laura Diseinua eta inprenta: ORIGINAL komunikazio grafkoa LEGE GORDAILUA: SS-1386-2018 ISBN: 978-84-09-07224-8 Memoria Partekatu Baterantz 1 Prologoa Arrasateko EAJ, Arrasateko EHBildu, Arrasate-Mondragón-eko PSE-EE, Arrasateko Baleike Udal Taldea eta Irabazi-Arrasate 2016ko irailean, Arrasateko Udaletxean ordezkaritza politikoa zuten alderdi guztiek osaturiko Memoria eta Bizikidetza mahaia abian jarri zen, EAJ-PNV, EHBildu1, PSE-EE, Baleike eta Irabazi2 ko ordezkariez osatutakoa. Mahaiko kideak jabetzen ziren, ger- tatutakoaren memoria lantzeak, hau da, jasandako giza eskubide urraketa larriei eta sufrimenduei erreparatzeak, gaur egun oraindik oso bizirik diren zauriak eta zenbaite- tan ukatuak edo isilduak izandako sufrimenduak izendatzea suposatzen zuela. Bai eta egindako lanak, bizikidetzaren berreraikuntzari ekarpen bat egin ziezaion iraganarekiko begiradaren inguruko kontsentsua ezinbestekoa zela ere jabetzen ziren. Azkenean eta hilabeteetako elkarrizketa sakonen ondoren —non Argituz eta Intxorta 1937 Elkarteko adituen aholkularitza nahitaezkoa bilakatu den— , memoria parteka- tua eraikitzeko beharrezkoak ziren oinarrizko kontsentsuak lortzea posible izan da. Aurkezten diren liburuetan jasota gelditu den memoria alegia. Bide honi ekiteak elkarren arteko eskuzabaltasun ariketa bat suposatu du, non bakoitzak izan ditzakeen iraga- narekiko irakurketa desberdinetatik harago, bizikidetzaren bideari ekiteko beharrezko akordioa lehenetsi egin da. Guzti honek fokua irekitzea suposatu du, gureak bezala bizitu izan ditugun sufrimen- duez harago jo eta urrunago sentitu ahal izan ditugun horiengana hurbilduz. Ezer ber- dindu edo nahastu nahi gabe, baizik eta gertatutako guztiari tokia emateko, ahanzturan erori gabe. Lan hauen bitartez biktima guztiei dagozkien egia, justizia eta erreparazio- rako oinarriak jarri nahi dira, bai eta Udalerriko sufrimendu egoera guztiak ikustarazten lagundu ere. Gertatutako guztiari zentzua emateko, memoria lanketa II. Errepublikaren ezarpene- tik abiatu eta gaur egunera arte heldu behar zela adostu ondoren, arrazoi metodolo- gikoengatik lana bi garaietan banatzea adostu zen. Intxorta 1937 Elkarteak, Memoria Historikoa berreskuratzen eskarmentu handikoa eta jada Arrasaten lan handia aurrera- tuta zuena, 1936-1956 garaian gertatutakoa jaso du. Ikuspegi historiko zabal batetik, II. 1 EHBildu, Sortu, EA, Alternatiba eta independienteak osaturiko koalizioa. 2 Irabazi Ezker Anitza-IU, Equo eta independienteak osaturiko koalizioa. 2 Memoria Partekatu Baterantz Errepublikaren aurkako Altzamentu militarrak eta Frankismoak Arrasateko emakume eta gizonengan izandako eragina jasotzen saiatu den lana gauzatu du. Bestalde, Argituzek, giza eskubideen aldeko Elkarteak, jada Udalerri desberdinetan egindako lan desberdinek frogaturiko eskarmentua izanik, 1956-2018 garaiko memoria lanketa egin du. Bere lanean eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen ikuspegi- tik, Udalerrian izandako giza eskubideen urraketak eta indarkeria-ekintzak jasotzen dira. Lan bakoitzak, testuinguru bakoitzari dagokion berezko hurbilketa metodologikoa errespetatu nahi izan du, baina zenbait elementu komun partekatuz: egiaztaturiko eta onarturiko metodologia bat erabili, gertatutakoaren egiazko memoria zehatza jaso, eta memoria inklusiboa eta ez partziala jaso. Hau da, bi lanek gure Udalerriko bizikidetza- ren eraikuntzari ekarpen bat egitea izan dute helburu. Beraz, Intxorta 1937 Elkarteak eta Argituzek egindako bi liburuak izenburu berarekin aurkezten dira, hau da, “Memoria partekatu baterantz”. Jabeturik —urte luzetako kon- frontazioaren ondoren— izandako indarkeria-ekintzen eta giza eskubideen urraketen egiaren eremu komun eta partekatu baterantz abiatzea prozesu dinamiko bat dela. Azkenik, hilabete hauetan zehar Memoria eta Bizikidetzaren mahaia osatu dugun kideok, bihotzez eskertu nahi dugu bai euren testigantza emanez edo informazioa, dokumen- tazioa edo datuak erraztuz euren laguntza eta konfantza adierazi duten pertsona oro. Jasotako narratiba pertsonalak eta bizipen zintzoak dira, zalantzarik gabe, Udalerrian hamarkadetan gertatutako guztia dimentsionatzen laguntzen dutenak, euren ekar- pena ere bizikidetzari ekarpen bat bilakatuz. Aldi berean mahaiak, Intxorta 1937 eta Argituzeko kideek egindako dokumentazio bilketa izugarria, azterketa eta erredakzio lanak eskertu nahi ditu. Euren lanari esker mahai kideen borondatea eta konpromisoa egingarria bilakatu delako. Jakinda lan hauek ez direla prozesuaren bukaera, gure nahia Udalerriko bizikidetzaren berreraikuntzan aurrera egiten jarraitzeko lagungarria izango zaigun oinarri partekatua izatea da. Memoria Partekatu Baterantz 3 AURKIBIDEA SARRERA 6 1. ZERGATIA, HELBURUA, EDUKIA ETA IRIZPIDEAK 9 1.1 Zergatia eta helburua 9 1.2 Edukia 10 1.3 Kasuak sailkatzeko irizpideak 17 2. ARAU-ESPARRUA: BIKTIMA KONTZEPTUA ETA HAREN ESKUBIDEAK 21 2.1 Biktima-izaeraren eta biktimaren eskubideen inguruko 21 nazioarteko 18 adierazpenak eta gomendioak 2.2 Biktimaren estatutua Europar Batasunean 26 2.3 Estatuko legeria 26 2.4 Autonomia Erkidegoko legeria 29 3. GIZA ESKUBIDEEN URRAKETAK ARRASATEN 33 3.1 Bizitzeko eskubidearen urraketa 33 3.2 Osotasun fsikoaren, psikikoaren eta moralaren urraketak 49 3.3 Giza eskubideen beste urraketa batzuk 64 4. ARGITZEKO DAUDEN KASUAK 83 5. LABURPEN TAULA 91 6. BESTE INDARKERIA ETA SUFRIMENDU GERTAERA BATZUK 93 7. UDALERRIAN BEREZIKI ERAGIN DUTEN GERTAKARI 99 AZPIMARRAGARRIAK 8.ZENBAIT TESTIGANTZA: INDARKERIAZ, GGEEEN URRAKETEZ, BIZIKIDETZAZ ETA MEMORIAZ 115 8.1 Indarkeria-gertaerek solaskideengan eragindako zirrarak 116 8.2 Giza eskubideen urraketak eta biktimak 137 8.3 Bizikidetza 175 8.4 Memoria eta etorkizuna 196 8.5 Formula berriak 211 9. TESTUINGURUAREN KRONOLOGIA: INDARKERIA-GERTAKARI BATZUK, ARRASATEN 217 9.1 Frankismoaren azken urteak 217 9.2 Francoren heriotzatik Konstituziora arte 242 9.3 Konstituzioaren ondoren 254 10. PROPOSAMENAK ETA AZKEN APUNTEAK 311 EPILOGOA 315 BIBLIOGRAFIA ETA ITURRIAK 317 Memoria Partekatu Baterantz 5 SARRERA Memoria kolektiboari heltzea kontuzko lana da; izan ere, memoria horren inguruko pertzepzioa aldatu egiten da metatutako esperientzien arabera. Gizarte gisa memoria inklusiboa eta partekatua negoziatzeak ia ezinbestean dakarkigu gurea eta kanpokoa erkatzea. Kasu zehatz honetan, gizarteak oro har eta biktimek bereziki pairatutako sufri- mendua, hainbat modu eta indarrekin funtsezko giza eskubideak sistematikoki urratuz eragindakoa: hilketak, torturak, bahiketak, estortsio ekonomikoa, jazarpen-indarkeria eta sabotajeak, besteak beste. Txosten honen helburua Arrasate herriarekin lotutako gertakizunak eta zenbait biktima agerraraztea da; gaur egun, eta agian etorkizun laburrean, tokiko bizilagunen arteko bizikidetza erreala eta iraunkorra zailtzen duen guztia argitzeko. Txostenaren ikuspe- giak Giza Eskubideei dagokienez Nazioarteko Zuzenbideak darabilen printzipio unibert- saletako bat du oinarri: “giza eskubide urratu bakoitzeko, egia-, justizia- eta errepara- zio-eskubidea”, bazterketarik ezaren printzipioarekin bat eginik. Ez dagokio txosten hau idatzi duen taldeari azaltzen duena baloratzea edo epaitzea, ezpada, liburu honen bidez, Arrasaten edo herriarekin lotuta gertatutakoa ikertzea, aztertzea, biltzea, erkatzea eta argitaratzea, betiere helburu politikoekin 1956tik 2018ra bitartean gertatutako indarke- riari dagokionez. Gertakizunen kronologiak, hainbat pertsonaren lekukotzek, argitalpen honen eraketan erabilitako irizpideek, baita oinarritzat hartu diren printzipio juridikoek ere, behar besteko zorroztasuna ematen diote txosten honi bai kuantitatiboki, bai kua- litatiboki. Halaber, helburua da udalerrian (eta, zabalduz, euskal gizarte osoan) biziki- detza berreskuratzea eta memoria partekatu bateranzko bidea egitea. Garrantzitsutzat eta premiazkotzat jotzen dugu indarkeriaren gordintasuna zuzenean bizi izan duten eta biktima izan diren pertsonen lekukotasuna biltzea, hain zuzen, Memoria bizi horrek bere izatea utzi aurretik eta errealitateen (ezen ez usteen) gainean lan egiteko aukera galdu aurretik. Sufrimenduak ahitzerainoko mina egin duenean era guztietako sentsibilitateei lekua egiteak dakarren zailtasunaren jakitun izanik, txosten hau bizikidetzan aurrera egiteko beste tresna bat balitz bezala irakurtzeko gonbidapena egiten dugu, ikuspegi eta errealitateak hurbildu daitezen edo, gutxienez, besteenak eza- gutu ditzagun. Azken batean, memoria partekatua eraikitzen laguntzea da helburua. Zauriak osatu nahi baditugu, isiltasuna ez da aukera bat. Hori erakusten digu histo- riak; beraz, gure ikuspegia da gertakizunak eta horiek eragindako traumak eta eragin emozional, psikologiko eta fsikoak ezagutaraztea. Askotariko egiak erakustea, oina- rrizko esparru bat onartuta: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eta nazioarteko tratatu, arau eta aholkuak. Pertsonen duintasuna errespetatzea bere alderdi guztietan. 6 Memoria Partekatu Baterantz Garrantzitsua da aipatzea txosten honetan egia guztiak azaltzen direla, kontakizun guztiak, gertakizun guztiak, bildu ahal izan ditugun ikuspegi guztiak. Datuak eta ger- takizunak faltako dira, eta akatsak ere izango dira beharbada: aldez aurretik eskatzen dugu barkamena horiek