EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 96. zk. 2014ko maiatzaren 23a, ostirala

BESTELAKO XEDAPENAK EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA 2249 EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 8koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez herri-onurakotzat jotzen baita Laudio 1. eta 2. zirkui- tuak izeneko 30 kV-ko aireko linea elektrikoa, Bizkaiko Basauri, , Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, eta Arabako Laudio udalderrietan, zuhaitzik gabeko paxa librea han- ditzeagatik.

Erref.: L-7995. ASS/BIZ / 01-AT-H-1991-15109.

Esp.: AT-H-2013-00041 / 01-AT-I-2013-00004.

AURREKARIAK

1.– 2013ko uztailaren 18an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (San Adrian etorbidea 48, ) eskatu zuen gorago zehaztutako linea herri-onurako deklaratzea, linea horren zortasuna handitzeak eragiten dien ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatzeko; izan ere, arboladirik gabeko zerrenda handitu egiten da-eta; enpresa horrek dokumentazio ego- kia aurkeztu zuen.

2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abendua- ren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietatearen aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2014ko urtarrilaren 22ko BAOn, eta EHAAn eta 2014ko urtarrilaren 28ko El Correo egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen zituen ondasu- nen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

3.– 2014ko urtarrilaren 15ean, ofizio bat igorri zien Basauriko, Arrigorriagako, Ugao-Miraba- lleseko, Arrankudiagako eta Arakaldoko Udalei, udaletxeetako iragarki-oholetan erakusteko proposatutako jarduketari buruzko iragarkia, eta udal horiei eta Bizkaiko Foru aldundiari eta Urari eskatu zitzaien, halaber, txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuen ala ez instalazioa herri-onurakotzat aitortzea.

4.– Horretarako ezarritako jendaurreko erakustaldian, Ugao-Miraballeseko eta Arrigorriagako Udalek linea eraikitzeko dauden mugei buruzko baldintzak aurkeztu dituzte, eta onuradunak eran- tzun du ezen burutu behar den jarduerak ez dakarrela egun dauden mugez bestelako mugarik. 2014-03-26an, idazki bat bidali zitzaien Basauriko, Arrankudiagako, Arakaldoko Udalei eta Urari, baina ez zen erantzunik jaso.

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetan ezarritakoak: 24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta ins- talazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legea; 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, Eusko Jaurlaritzarena; Goi-ten- tsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena.

2014/2249 (3/1) EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 96. zk. 2014ko maiatzaren 23a, ostirala

3.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezar- tzen duen Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2013-04-24ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DU:

Herri-onurakotzat jotzea Basauri-Laudio 1. eta 2. zirkuituak izeneko 30 kV-ko airetiko linearen instalazioa (zortasunik gabeko zerrenda handitzeari dagokionez), honako tarte hauetan:

Jatorria Bukaera Luzera Tarteak (euskarri-zenbakia) (euskarri-zenbakia) (m) 1. tartea Str Basauri 9004 598 2. tartea 9004 9007 876 3. tartea 9007 2802 510 4. tartea 2802 2800 14 5. tartea 9007 9010 626 6. tartea 9010 3008 1.147 7. tartea 9010 9011 301 8. tartea 9011 9014 678 9. tartea 9014 6602 347 10. tartea 6602 6603 8 11. tartea 9014 9018 815 12. tartea 9018 9052 330 13. tartea 9052 6100 139 14. tartea 9052 9020 207 15. tartea 9020 3512 1.792 16. tartea 3512 3700 84 17. tartea 3512 3514 300 18. tartea 3514 3800 65 19. tartea 3514 3500 85 20. tartea 9020 9022 636 21. tartea 9022 4100 442 22. tartea 9022 9023 139 23. tartea 9023 4400 138 24. tartea 9023 4500 762 25. tartea 9023 9026 815 26. tartea 9027 9032 1.090 27. tartea 9032 4700 131 28. tartea 9032 9041 1.351 29. tartea 9041 4800 59 30. tartea 9041 9043 600 31. tartea 9046 9047 153 32. tartea 9047 5403 316 33. tartea 5403 5500 64 34. tartea 5403 5405 209 35. tartea 9047 9000 531

2014/2249 (3/2) EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 96. zk. 2014ko maiatzaren 23a, ostirala

Deklarazio horrek berekin dakar –abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatu- takoaren arabera– eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Proze- dura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 8a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria, JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

2014/2249 (3/3)