NOVENPOPULANIAKO MUGAK

Akitaniarren eremu aurreuskalduna

Antzinako Akitania, K. a. I. mendean (Auguste Longnon, 1885)

Philippe Lartigue 2017-2020

1

Nire adiskide eta herrikide gaskoi eta euskaldun guztiei

2

Novenpopulaniako mugak

Philippe Lartigue

Jatorria eta konkista

Erromatar idazleen arabera, badakigu herri txiki asko bizi izan zirela itsasoak, Garonak eta Pirinioek osatzen duten hirukian. Pliniok, Caesarek edo Estrabonek esan zutenaren arabera, haiek ez ziren batere zeltak, Garonako beste aldean bizi ziren beren auzokoak bezalakoak. Gaskoinia edo Baskonia izango zenaren lehen aipamenetako bat, Diodoro Siziliarrarena da, Kristo aitzineko 60. eta 30. urteen artean idatzitakoa, Galietako hego-mendebaldeko biztanleak, zeltiberoak zirela esanez. Zesarrek, bere Galietako guduaren1 iruzkinetan eta baita bere Gerla Zibilaren kontakizunean ere, akitaniar deitu zituen eta zeltengandik bereiziak zirela idatzi zuen, Garonako beste aldean2 bizi zirenengandik. Akitaniarrek, idazle horien guztien arabera, hizkuntza, lege eta ohitura desberdinak zituztelako. Gure garaiko 20. urtean, Estrabonek, Garona muga tinko bat zela idatzi zuen, eta akitaniarrak oso desberdinak zirela ere gehitu zuen, bestelako itxura fisikoa eta hizkuntza zituztelako; iberoen antza zuten3. Plinio Zaharrak zioenez gero, herri horien izena, Akitania 4 lurraldea deitzeko erabilia zen. Hau da, Ozeanoren, Pirinioen eta Garonaren arteko lurrak. Caesaren Akitania, alegia, lurralde horretan kokatu behar da eta Novenpopulania, gero Baskonia ziterior bihurtuko da. Luchairek, definizio ona eman zuen bere 1877ko liburuan5.

Kristo aurreko 56. urtean, Caesarek, Crassus bere tenientea hara bidali zuen, zelta eta akitaniarren artean biltzea eragozteko. Hala ere, II. mendeko azken hamarkadetan, Lactora- tik, Erromako eraginpean omen zegoena6, ekialdeko Akiataniako populuak menperatzen zituen Erromak, hau da, Consoranni, Convenae eta Lactorates. Crassus-en garaipena nahiko azkarra izan zen, Kristo aintzineko 56. urteko udazkenean. Adiatuanosek, Sotiaten erregeak, amore eman zuen. Baina ez zen erabateko garaipena izan eta Caesarek berak, gurera etorri behar izan zuen bost urte geroago7, akitaniarrak akabatzeko asmoan.

K. a. 39. eta 38. urteetan, Kristo aitzin, Agrippak, Akitania Handiaren agintea lortu zuenak, beste gudu bati ekin behar izan zion. Gauza bera gertatu zen K. a. 28. eta 27. urteetan,

1 Maurice Raten liburua irakur daiteke, César, La guerre des Gaules, Garnier Flammarion, 1964.

2 «Gallos ab Aquitanis Garumna flumen dividit», «Garonak banatzen ditu zeltak eta akitaniarrak», Caius Julius Caesar, Galietako Guduaren Iruzkinak, I. liburua, 1.

3 Estrabon, Geografia, IV, 1, François Lasserre, Paris, Les Belles Lettres, 1996, 145. orrialdean.

4 Baina garai hartan, ezin da jakin Augustoren Akitania handia edo Zesarrena aipatzen duen. Ordainez, Pomponius Melak, (De chorographia, K. o. 43, III, 2) Pirinioen eta Garonaren arteko Akitania horri buruz idazten du.

5 Luchaire 1877 1. eta 2. orrialdeetan.

6 Edo, bakarrik, Probintzia Erromatarrekin kontaktuan zegoena.

7 Caesar-ek, garaipen osoa lortzen du eta bere 51. urteko «kanpaina» ibilaldia besterik ez da. Garaipen honen bidez, beraren gain ematen du Akitaniako konkista. Bitartean, Licinius Crassus eta bere aita, 53. Kristo aintzin hil dira, Carresen.

3

Corvinus Messalaren txangoarekin. Azkenean, K. a. 26. eta 25. urteetan Augustok, kantabriarren aurkako gerlarekin batera, benetan amaitu zuen Akitaniako konkista.

Akitaniarrak zigortzekotan, Augustok Loireraino zabaldu zuen Akitaniako lurraldea, egiazko akitaniarrak itotzeko nahian, zelten erdian. Egiazko akitaniarrak, gaur egun aurreuskaldunak edo aitzineuskaldunak deitzen direnak, gutxiengoan bihurturik, ez ziren jada arriskutsuak. Augustoren bakea, ongi antolatua, arin hedatu zen. Esan behar da Akitania osoa menperatuta gertatu zela K. a. 16. eta 13. urteen artean, kultu berria ezarriz eta erromanizazioa hasiz. Augustok, asimilazio arina aurreikusten zuen horrela.

Baina horrek ez zuen akitaniarren, gaur egun aitzineuskaldunak8 deituak, kontzientzia etnikoa aldatu. Akitaniarrak ez ziren batere ados izan probintzia berri horrekin eta beren burujabetasun pentsaerak, beren kontzientzia etnikoak bultzatu zituen Erromako enperadoreari probintzia berezia eskatzera. Erromatar agintariek bazekiten Estrabonek edo Plinio Zaharrak idatzitakoa, ezagutzen zuten akitaniarren berezitasun etnikoa eta, dirudienez, azken horiek beren estatusa lortu zuten. Augustoren garaitik aurrera, finantzialki eta baita fiskalki ere, antzinaroko Akitaniak bazituen arau desberdinak, beste Akitania Handiaren biztanleengandik, Garonako beste aldetik hedatzen zena eta zeltez jendeztatua. Azkenean, bigarren mendearen amaieran edo hirugarrenaren hasieran, akitaniarrek lortu zuten beren probintzia edukitzea eta iparraldean bizitzen ziren zeltengandik bereiztuta geratu ziren. Bereizketa berri bat agertu zen Garonaren hegoaldean, benetako akitaniar populuen berezitasun linguistikoa, kulturala eta etnikoa errespetatzen zituena. Badago, Hazparnen, harri bat, Hazparneko harria deitua9, idazki bat daramana eta gertaera hori aipatzen duena. Zerrenda bat ere badugu, Veronarena10, 314. urtekoa, hamabi populu zerrendatzen dituena, latinez novem populi. Probintzia horrek Novenpopulania izena hartu zuen, baina Aquitania tertia edo Aquitania propria ere deitzen zen. Lehenengo bederatzi eta gero hamabi populuz osatuta zegoena. Probintzia honen hiriburua, Elusa izan zen, gaurko (Eusa gaskoieraz). Ziur asko, elkartze etnikoa izan zen eta, idazle gehienen arabera, zatiketa berri hori, bederatzi populu horien nortasun sakona aintzat hartzen zuen. Garai haietako akitaniarrak, gaur egungo euskaldun eta gaskoien arbasoak dira. Galietako probintzia eta zibitaten oharrak (K. o. V. mendea) hamabi hiri zerendatzen ditu Provincia Novempopulana horretarako:

 Aquae Tarbellicae, Akize (Tarbelli)  Aturri/Atura-Vicus Julii, Aire-sur-l’Adour (Aturenses)  Boios-Civitas Boiatium, Lamothe, Biganos eta Le Teichen arteko mugan (Boiates)  Civitas Consorannorum, Saint-Lizier-en-Couserans (Consoranni)  Cossio-Civitas Vasatium, Bazas (Vasates edo Basates)

8 Anakronikoa litzateke akitaniarrak gaurko euskaldunak bezalakoak zirela esatea. Aurreuskaldun edo aitzineuskaldun izena, egungo euskaldunak, Antzinaroko eta Erdi Aroko baskoi-akitaniarren aztarnak besterik ez dira. Baskoi eta akitaniarren antzinako ahaidetza sinesteak, nahasdura sor dezake. Akitaniarrak=baskoiak=gaurko euskaldunak ekuazioa, nahiz eta oso liluragarri izan, sinplifikatzea besterik ez da. Ez da erabat okerra, baina ez da ezta axioma ere.

9 k. o. II. mendearen amaieran. edo III.aren hasieran. 7. orrialdean.

10 Laterculus Veronensis edo Veronako zerrenda, Erromatar Inperioaren probintzia eta elizbarrutien zerrenda zehatza erakusten du. Dioklezianoren garaian agertu zen. K. o. 314. eta 324. urteen artekoa da.

4

 Elimberri-Augusta Auscorum, (Auscii)  Elusa, metropoli, Eauze (Elusates)  Iluro-Civitas Lurunensium, Oloroe (Iluronenses)  Lactora, (Lactorates)  Lascurris-Benearnum, Lescar (Benearnenses)  Lugdunum Convenarum, Saint-Bertrand-de-Comminges (Convenae)  Turba, Aturbe (Bigerriones)

Novenpopulaniak Zesarren Akitania 11 luzatu zuen eta aitzinetik itxuratu zuen Baskonia izango zena. Bederatzi populutik hamabi populura igarotzea hori, iluronenses, benearnenses eta vasates herriak Aquae Tarbellicae eta Boios hirietatik bereizi izanarekin uler daiteke. Hor dago, hain zuzen ere, Gaskoinian, Ipar Euskal Herrian, Nafarroan eta Aragoi Garaian kokatu behar den gaurko euskaldun eta gaskoien seaska etniko, kultural eta linguistikoa. Azpimarratu beharrekoa da gaskoiak, euskaldunen lehengusuak direla12 eta biak herri bakar gisa hartu direla XI. mendera arte. Hizkuntza ohitura desberdinek banatu zituzten; basko- akitaniar erromanizatuak eta aurreuskara edo aitzineuskara erabiltzen jarraitu zuten basko- akitaniarrak. Jatorrizko Akitania, hego Pirinioetan dagoen Baskoien lurralde osoa bezala, gaur egungo euskal ezaugarrien seaska kultural eta liguistikoa13 da. Badirudi, gero eta ziurragoa dela, akitaniarrak eta baskoiak etnikoki eta linguistikoki ahaide hurbil-hurbilak zirela.

Novenpopulaniaren garaia, bederatzi edo hamabi populuen azken « erromatar » unea izan zen. Erromanizazioa desberdin hedatu zen, esaterako, hirigune ziren Burdigala, Tolosa, Elimberri edo Lugdunum convenarum zehar14. Lehenik, probintzia zeharkatzen zuten bideek kanpoko eraginak sarrarazi zituzten Novenpopulanian, sortzen ari ziren merkataritza harremanen bitartez. Mendebaldeko eskualdeari dagokionez Bordeletik Astorgara zihoan bidea zen, iparraldetik hegoaldera. Hala ere, merkataritza eta komunikabideak, mendebaldetik ekialdera ziren nagusiak, sortaldeko Novenpopulania Galia Narbonensis eta Mediterraneoarekin lotzen zituztenak. Ozeanoaren ertzak, harreman horietatik at geratu ziren, gutxi gorabehera. Seviac eta Montmaurinen dauden villa direlakoek harreman horiek frogatzen dituzte. Hizkuntzaren aldaketak eta asimilazioak hiri eta goi-mailako jendearen bitartez hedatu ziren hiritar nahiz baserritar aberatsen artean. Laburtzeko, gizartea menperatzen duen eredu kulturala, pixkanaka nagusitzen doa.

11 Egiazko Akitania, Pirinioen bi aldeetan dago, gaurko Gipuzkoa eta Nafarroaren zati batzuk barruan izanik.

12 Baliteke lehenago aipatu dugun ekuazio hori, hain segur, horrelakoa izatea: akitaniarrak+baskoiak = egungo euskaldun eta gaskoiak.

13 Halere, euskalduntze edo baskoitze berantiarra ez da oso sinesgarria. Teoria horren arabera, ekialdeko Akitaniarrek (zergatik ekialdekoek bakarrik? Mendebaldekoak ere aitzineuskaldunak ziren), aurreuskera edo aitzineuskaraz mintzatzen zirenek hegoaldera eta hego - mendebaldera migratu zuten, Akitania-Novenpopulaniatik (gaurko Gaskoiniatik eta Ipar Euskal Herritik), batez ere VI. eta VII. mendeetan. Pirinioez haragoko baskoiekin batera, beroiak (Errioxa, Araba eta Nafarroaren zati bat), autrigoiak (Ason eta Nerbioi ibaien artean), Bizkaiko karistiarrak eta Gipuzkoako barduliarrak (Deba eta Bidasoaren ibarretan izan ezik, baskoiez edo, beharbada, akitaniarrez jendeztatuak) euskaldundu zituzten. Azken populu horiek indoeuroparrak ziratekeen eta ez aitzineuskaldunak. Teoria horrek Frantzian erabilita beste teoria antzekoa du, hau da, baskoien inbasioak Novenpopulanian, hegoaldetik iparalderantz. Inbasio haiek Baskonia ziteriorreko euskalduntzearen etorkia lirateke (Gaskoinian eta baita ipar Euskal Herrian ere). Alta bada, bi teoria horiek elkar baliogabetzen dute. Izan ere, nola VI. eta VII. mendeko baskoiek, Novenpopulania euskaldundu egingo zukeen, akitaniarrak Pirinioen hegoalderantz migratzen ziren garai berean eta hango herriak euskalduntzen zituzten bitartean. Zentzurik gabekoa da guztiz.

14 Schmidt 1978, 319-326. orrialdeetan.

5

Badakigu gaur Ebro eta Garonaren arteko herriek, gisako mintzaira erabiltzen zutenak, erromanizazioaren aurkako jarrera izan zutela15. M. Gomez Moreno-k eta A. Tovar-ek egindako ikerketen arabera, hizkuntzalariak bat datoz akitaniera, protoeuskera, aitzineuskara edo aurreeuskara ez zela iberiera bezalakoa esatean. Humboldtek 1821ean16 idatzitako eta berrogeita hamar urte geroago Luchairek17 hartu zuen teoria hori zen onartua orain gutxi arte. Kultura, gizarte eta hizkuntza trukatze trinkoak izan ziren, noski, bi talde etnikoen artean, baina desberdinak ziren18. Gaveli dagokionaz, ez da batere ziur euskara mintzaira iberikoa zenik, hizkuntza piriniotarraren aztarna baizik, iberiarren etorria baino lehen sortua eta iberikoen eragin handiak izan zituena19. Baldingerren iritzia ere horrela da. Haren ustez, Novenpopulania erromanizatua zen jadanik germaniar inbasioen aurretik. Etnikoki, euskaldunak eta iberiarrak bestelakoak zirela idatzi zuen, lehenak benetako herritar aurreiberiarrak zirela esanez eta bazegoela lotura bat euskara eta antzinako akitaniarren hizkuntzaren artean, gaskoieraren egiazko substratua baita20. Latinez –anum edo galo- erromanikoz –acum atzizkiak daramatzaten toki izenen banaketak eta dentsitateak erakusten digute «erromatar kolonizazioaren hedadura eta intentsitatea21». Aitzitik, -osse, - ous, -ost, -oz edo -ués atzizkiak hartzen dituzten toponimoek «herritarren erresistentzia indartsua» baieztatzen dute22. Akitaniarren dialektoak eta latina sinbiosi eder batean bizi izan ziren zenbait mendez23. Horri buruz, hona Baldingerrek idatzitakoa: «Antzinako Akitania, oso berandu izan zen erromanizatua eta hizkuntza aitzinerromanikoak edo aitzinzeltiak luzez iraun zuen» 24. Akitania zaharra, Iberiar penintsulari begira zegoen guztiz, baina erromanizazioa amaitu eta gero, Akitanian gertatutako aldaketak Galiarekin izan ziren lotuta, penintsularekin baino gehiago. Achille Luchairek, 1877. urtean, bere liburuaren azalean aurkezten zuen aipamen hori: «Akitaniera, Pirinioen aldean, mintzaira iberiarra zen zalantzarik gabe, Galiako zeltaz errotik bestelakoa» 25.

Paradoxikoki, erromanizazioak epigrafiaren bitartez erakusten digu akitaniarren etorki etnikoa. Izan ere, jainko akitaniarrentzako aldareak botu idatziekin eraiki zituzten, eta zenduen ohoretan egindako marmolezko plakak jarri zituzten hilarrietan.

15 Laburpen garbia irakur daiteke, Gerhard Rohlfsen 1977ko liburuaren lehen kapituluan.

16 Luchaire 1877, III. eta IX. orrialdeetan.

17 Luchaire 1877, 2. eta 3. orrialdeetan, Luchaire 1879, 1-43. orrialdeetan.

18 Gomez Moreno A., «Sobre los iberos: El bronze de Ascoli», Homenaje a D. Ramon Menendéz Pidal, III, Madrid, 1925. Tovar A., El euskera y sus parientes, Madrid, 1959. Bähr G., «Baskisch und Iberisch», Eusko Ikaskuntza, T II, 1948.

19 Gavel 1936, 36-43 orrialdeetan.

20 Baldinger 1958, 42.-43., 65., 280. orrialdeetan. Allières 1993 irakur daiteke ere bai. Euskaldunak=akitaniarrak= baskoiak=gaskoiak ekuazioaren ikuspegi orokor ona ematen baitigu.

21 Rohlfs 1977, 26. orrialdean.

22 Rohlfs 1977, 32. orrialdean.

23 Corominas J., «Euskararen biziraupena, Behe Erdi Arora arte», Estudis de toponimia catalana, 1. liburukia, Bartzelona, 1965, 93-151 orrialdeetan.

24 Baldinger 1958, 278. orraldian. Artikulu berean, VI. edo VII. mendeak aipatzen ditu.

25 Luchaire 1877, azaleko orrian, Littré-tik hartuta, Histoire de la langue française, II. tomoa.

6

Aldare horietan idatzitakoa ezagutzera ematen dizkigu, onomastikaren bitartez, Akitaniarren mintzaira «misteriozkoaren» porroskak 26 . Idazki horiek adierazten dute gaur egungo euskararekin daukaten ahaidegoa, ondoko izenek irudikatzen duten bezala: Andere, Sembexo, Belexenn, Aherbelste, Lurgorr27.

Akitaniako bederatzi herrien erromanizazioaren aldirik garrantzitsuenetako bat, probintziaren giristinotzea da, dudarik gabe, IV. mendean gertatu zena. Aturan, adibidez, «Santa Kitariarena» deitzen den sarkofagoa, garai hartakoa da. Arkeologoen arabera, kristauen izatea frogatzen du hilobi horrek. Zidonioren lekukotasuna aintzat hartzen badugu, gotzain baten presentzia ondorioztatu daiteke, eta baita kidego giristino batena ere, 475. urtean Elimberrin, Lugdunum Convenarumen eta Cossion28. Beste zenbait tokitan bezala, giristinotasuna hirietan kokatu zen lehenik. Alabaina, erlisione honen hedatzea motelagoa izan zen baserrialdeetan. Eliza erromanikoen ugarien eraikuntzak, antzinako villaen tokietan aurkitzen ditugunak, kristautzea frogatzen du. Basabazterretan, alderantziz, baserritarrek (pagani deituak) erlisione berri horren aurkako ihardukitze kementsua erakutsi zuten29. Inbasioak

Basatien edo barbaroen erasoek amaitu zuten erromatar garaia, baina ez erromanizazioa. Novenpopulaniarren nortasuna ez zen asko ahuldu eta, nahiz eta bisigodoak eta frankoak etorri, Akitaniarren burujabetasun pentsaera ez zen batere desagertu. Germaniarrek kopuru nahiko urria zirenez, ezin zuten Akitaniarren nortasun etnikoa aldatu ezta bere germaniar zen hizkuntza bortxaz ezarri ere. Bisigodoak, Erromako enperadorearen baimenarekin, Novenpopulanian plantatu ziren, 418. urtean. Han geratu ziren 507. urtean Vouillé galdu arte, non frankoak garaituak izan ziren. Novenpopulaniarrak ezin ziren moldatu beren nagusi berriekin eta ez zituzten haien zatiketa politiko ohikoak gustoko. Godonvalden jazartzeak, 584. urtean gertatu zenak estatu autonomoa sortzeko aukera eman zien Nove npopulaniako akitaniarrei, etengabeko pikatzeak amaitzekotan. Dena den, ez dago batere ziur errege frankoek egiazko kontrola izan zutenik Novenpopulaniako herrien gainean.

Baskoiak

Txilperiko lehenaren erregealdian (525-584) agertu ziren lehenengo aldiz, VI. mendearen amaieran. Gregorio Tourskoak aipatu zituen 581. eta 587. urteetan, Novenpopulanian «kolpez» hedatu zirenean. Fredegariok 30 herri eponimoa sagaratu zituen, 602. urtean, Novenpopulania Baskonia deitua izan zen lehen aldiz (629. urtea aipatzen da ere bai, izenaren agerraldia agertzeko). Egia esateko, ez dakigu gauza askorik Baskonian izandako

26 Atura eta Vielle-Tursaneko idazkunak ikusi behar dira (Carte Archéologique de la Gaule, 40., 49.-50. eta 159.-160. orrialdeetan). Inbentario ia osoa ikus daiteke Luchaire-ren liburuan, 1879, 44.-96. orrialdeetan.

27 Andere, gaur bezala; sem(b)e, gaur bezala (izen txikigarria, agian); aker eta beltz, gaur bezala; akerbeltz, gaur bezala (Euskal Herriko panteoiaren jainkoa); lurgorri edo lurgor, gaur bezala.

28 Zidonio, Epistula VII, 6, 7, «Topographie chrétienne des agglomérations» liburuan aipatua, 391.-430. orrialdeetan.

29 Hala izango da, garai erromanikora arte eta monasterio handien oldarera arte, lekaide zelta edo zelta bihurtutakoek gidatuak, Irlandatik etorrita edo han moldatuak.

30 “Fredegarioren kronika”, bilduma historiografikoa da, Goi Erdi Aroko Galian osaturik. Kronika Unibertsala deritzon generokoa. Munduaren sorkuntzatik 768ko urriaren 9ra arte (Karlomagno eta Karloman bere anaiaren erregetzearen unean) bere bertsio luzeagoan.

7 baskoien nagusitasunari buruz, VI. mendearen amaieratik IX. mendera arte. Badirudi bere botere politiko eta militarra hedatu zela Garonaraino. Baskonia ziteriorrek, ibaiaren hegoaldean kokatuak ziren lurralde guztiak zeuzkan, Bordele eta Ageneko eskualde zatiak barne. 620. urtetik aurrera jarri ziren eta, dirudienez, novenpopulaniarrek oso ongi hartu zituzten baskoi horiek eta ia berehala onartu zuten baskoi izendapena. Dirudienez, ez zen gatazkarik izan bertakoen partetik, are gehiago, gelditzen zen tokiko akitaniar-erromatar aristokrazia baskoi buruzagiekin nahastu zen. Baskoi izendapen hori Pirinioen bi aldeetan bizi ziren herritarrek bermatzen zuten eta antzinako akitaniarren herrialdearen etengabeko zatiketa amaitu egin zen. Pentsa daiteke akitaniar nortasun zaharrak bere berezitasun eztabaidaezina berpiztu zuela. Ahaidetasun etniko horrek artzain eta sedentario, giristino eta jentil arteko talka mugatu zuen. Baina daukagun dokumentazioa hain urria denez, oso zaila da kanpotik etorri ziren ezaugarri berriak eta bertako herritarren substratu hala-holatsu erromanizatua bereiztea. Haatik, Luchairek 1877. urtean idatzi zuena 31 eta zientzialariek onarturik dutena eta hizkuntzalari batek ere gaur egunera arte ukatu ez duena onetsi behar dugu: «Hegomendebaldeko euskaldunak (guk akitaniar izendatzea nahiago ditugunak) hor izatea, 587. urteko baskoien inbasioa baino zaharragoa da». Beraz, badago substratu linguistiko paleoeuskalduna Pirinioen bi aldeetan.

Zatikatze feudala eta Baskoniako dukerriaren akabantza

Novenpopulaniaren ondokoa zen Baskoniako dukerriak idazkiek argitu zuten garaian gero eta zatikatze azkarragoa pairatu zuen, IX. mendean eta X.aren hasieran. Antxo VI.a Gilen, Baskoniako azken dukea, gizonezko oinordekorik gabe hil zen, 1032. urtean. Heriotza horren ondorioak, dukerriaren amaiera iragartzen zuten nahasmenduak izan ziren. Akitaniako Gilenen heriotzaren ondoren, 1058. urtean, Gui Geoffroi bere anaia, jadanik Baskoniako dukea zena, Akitaniako dukea bilakatu zen, Gilen VI.a izenarekin. Hark Poitou handiko lurretara eraman zuen Baskonia. 1063. urtean Bernard II.a Tumapaler Armagnaceko kondearen galtzea Baskoniaren amaiera izan zen. «Batasun gisa, XI. mendean desagertzen da Baskonia32».

Oharra: lan hori, Auguste Longnonek (1844-1911) idatziriko lanei esker gehiengoz egina dago. Novenpopulaniako eta Baskoniako antzinako elizbarrutien mapa historikoak eta kartularioak ere erabili ditugu. Zehaztu behar dena da diozesen mugak ez direla sistematikoki alegiazko diren Antzinaroko herri akitaniarrekin gainezarriak. Ondoko zedarri politiko eta administratiboak aieru baliosak dira XI. mendera arte. Feudalismoa agertu zenean, mugarrien azterketa gero eta korapilatsuagoa da. Izan ere, feudoen mugak oso aldakorrak bihurtu ziren, ondare arazoengatik, ezkontzengatik eta oinordekotzengatik, esaterako, baita etengabeko lurralde galtze eta konkistengatik ere. Batez ere Baskoniako dukerriaren desagertzearen ondoren, 1063. urtean. Hemen emandako mugarriak alegiazkoak direla oroitarazi behar da. Izan ere, zaila da Novenpopulaniako herrien lurraldea nolakoa zen jakitea. Hala ere, ideia ona izan daiteke. Bereizketa zehatza edukitzeko udalerrien zedarriak daramatzaten mapak erabili ditugu. Herriz herriko marraztutako zedarriztatzea eman dugu.

31 Luchaire 1877, II. zatia, 52. orrialdeko oharra.

32 Baldinger 1958, 284. orrialdean.

8

Dokumentu gehigarriak

FLAMEN . ITEM DVMVIR.QUAESTOR PAGIQ.MAGISTER VERVS.ADAVGVS TVM.LEGATOMV NEREFVNCTVS PRONOVEMPOPTI NVIT POPVLIS.SE IVNGERE GALLOS VRBE.REDV.X.GEN NIOPAGI.HANC DEDICAT.ARAM33

Hazparneko harria, K.o. II. mendearen amaiera edo III.aren hasiera (Hazparne, Lapurdi)

Herriz herriko Novenpopulaniako zedarriak

 Gironda 33: Le Porge, Le Temple, Lanton, Audenge, Marcheprime, Mios, Salles, Lugos, Belin (Beliet herria, 1974. urtean bakarrik ez zen Belin udalerriari lotua).

 Landak 40: Mano, Argelouse, Sore.

 Gironda 33: Bourideys, Préchac, Uzeste, Le Nizan, Mazères, Langon, Toulenne, Saint- Pierre-de-Mons, Saint-Pardon-de-Conques, Saint-Loubert, Caudrot, Sainte-Foy-la- Longue, Saint-Laurent-du-Bois, Saint-Félix-de-Foncaude, Saint-Sulpice-de-Pommiers, Saint-Brice, Daubèze, Frontenac, Lugasson, Bellefond, Jugazan, Rauzan, Saint-Aubin- de-Branne, Lugaignac, Branne, Cabara, Saint-Jean-de-Blaignac, Saint-Vincent-de- Pertignas, Sainte-Florence, Civrac-sur-Dordogne, Saint-Pey-de-Castets, Mouliets-et- Villemartin, Flaujagues, Juillac, Gensac, Massugas, Pellegrue, Esclottes (47), Sainte- Colombe-de-Duras (47), Dieulivol, Cours-de-Monségur, Taillecavat, Saint-Vivien-de- Monségur.

33 Ez hitzez hitzeko itzulpena: «Flamine (gurtza inperialaren apaiza), du(u)mvir (zibitate buru ziren bi magistratuen biltzarraren kidea), zerga biltzaile eta herrialdearen administratzaile, Verus, Augustorenganako (enperadorea) mandatu batekin igorria, bederatzi populuak (akitaniarrak) galiarrengandik bereiziak izan daitezela lortu du. Hiritik (Erromatik) itzulitakoan, herrialdeko Jainkoari eskaintzen dio aldare hori».

9

 Lot eta Garona 47: Saint-Géraud, Caubon-Saint-Sauveur, Castelnau-sur-Gupie, Mauvezin-sur-Gupie, Beaupuy, Sainte-Bazeille, Gaujac, Montpouillan, Fourques-sur- Garonne, Samazan, Bouglon, Grézet-Cavagnan, Poussignac, Casteljaloux, Beauziac, Saint-Martin-Curton.

 Gironda 33: Saint-Michel-de-Castelnau, Lartigue, Giscos.

 Landak 40: Maillas, Losse, Lubbon, Arx.

 Lot eta Garona 47: Boussès, Sos, Sainte-Maure-de-Peyriac.

32: Labarrère, Castelnau-d’Ausan, Caseneuve, Lagraulet-du-Gers, Lauraët, , Valence-sur-Baïse, Maignaut-Tauzia, Saint-Puy, , , , Lagarde, Laroque-Engalin, , Pouy-, Saint-Mézard, Pergain-Taillac, , Gimbrède, Sistèls (82), Saint-Antoine.

 Tarn eta Garona 82: Auvillar, Saint-Michel, Merles, Saint-Nicolas-de-la-Grave, Caumont, Saint-Arroumex, Lavit, Maumusson.

 Gers 32: Castéron, , , , Homps, Montfort, , Sérempuy, , Saint-Antonin, Saint-Sauvy, Sainte-Marie, , , Saint-Caprais, , Tirent-Pontéjac, , Mongauzy, Gaujac, , .

 Garona Garaia 31: Boissède, L’Isle-en-Dodon, Anan, Saint-Frajou, Fabas, Salerm, Saint-André, Boussan, Montoulieu, Alan, Le Fréchet, Mancioux, Roquefort-sur-Garonne, Ausseing.

 Ariège 09: Fabas, Tourtouse, Lasserre, Montardit, Contrazy, Montesquieu-Avantès, Lescure, Rimont, Montseron, Durban-sur-Arize, Allières, Labastide-de-Sérou, Cadarcet, Alzen, Montagagne, Sentenac-de-Sérou, Boussenac, Massat, Le Port, Aulus.

 Arango harana.

 Nafarroako Foru Erkidegoa: gaur egungo Nafarroako muturreko iparmendebaldea, Tarbelliarren lurraldean kokatua omen zegoen, Novenpopulanian. Ondotik, Aquae Tarbellicaeren jatorrizko elizbarrutian, Baskoniako dukerrian (Baskonia ziteriorean) eta, azkenean, Lapurdi-Baionako diozesan, XVI. mendearen amaiera arte 34. Beraz mugarria, Atlantikorantz alde batetik eta Mediterraneorantz beste aldetik doazen urak bereizten dituen mendi gaineak da. Udalerri horiek dira: Luzaide, Baztan, Bertizarana, Donamaria, Oitz, Urrotz, Labaien, Saldias, Eratsun, Ezkurra, Leitza, Areso, Goizueta eta Arano.

 Gipuzkoa probintzia: iparmendebaldeko Nafarroari buruz egin ditugun oharrak Gipuzkoako iparrekialdeari dagokionez ere baliagarriak dira. Urumeako ibarra Novenpopulaniako muga zen, Donostia eta Hernani omen barne. Udalerri horiek Baskonia ziteriorean zeuden: Hondarribia, Irun, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Errenteria eta Astigarraga

34 Haatik, 1566. urtean, Pio V.a aita sainduaren erabakia lortu eta gero, Filipe II.a Espainiakoak Hegoaldeko lurraldeak Iruineko artxidiozesiari lotu zizkion.

10

Novenpopulaniako herrien herrialdeen barneko mugak

 Aturenses: 40 Bourriot-Bergonce, Saint-Gor, Vielle-Soubiran, Estigarde, Créon d’Armagnac, Lagrange. 32 Monclar-d’Armagnac, , , Lias- d’Armagnac, , Castex, Montguilhem, . 40 Hontanx, Lussagnet, Cazères-sur-Adour, Aire-sur-Adour, Ségos (32), Latrille, Miramont-Sensacq, Lauret, Pimbo, Lacajunte, Arboucave, Mant, Monségur, Morganx, Lacrabe, Labastide- Chalosse, Momuy, Cazalis, Brassempouy, Saint-Cricq-Chalosse, Maylis, Larbey, Saint- Aubin, Mugron, Nerbis, Toulouzette, Cauna, Lamothe, Le Leuy, Campagne, Saint- Martin-d’Oney, Geloux, Garein, Vert, Labrit, Le Sen, Lencouacq, Retjons.

Aturako Santa Kitaria eliza (Atura/Aturri-Vicus Julii)

 Auscii: 32 Maignaut-Tauzia, Saint-Puy, Roquepine, Mas-d’Auvignon, Lamothe-Goas, , , Lalanne, Pis, , Augnac, Saint-Antonin, Saint-Sauvy, Sainte-Marie, Aubiet, Juilles, Saint-Caprais, Bédéchan, Aurimont, Tirent-Pompéjac, Saramon, Mongauzy, Gaujac, Sabaillan, Cadeillan, Tournan, Boissède (31), Molas (31), , , Sarcos, Saint-Blancard, Lalanne-Arqué, Mont-d’Astarac. 65 Thermes-Magnoac, Villemur, Pouy, Monléon-Magnoac, Lassales, Monlong, Tajan, Réjaumont, Uglas, Recurt, Galan, Libaros, Bonnefont, Lustar, Tournous-Darré, Vidou, Lalanne-Trie, Lapeyre, Bernadets-Debat. 32 Castex, Miélan, Aux-Aussat, , , Cazaux-Villecomtal, Sembouès, Saint-Justin, , Juillac, Beaumarchés, Lasserrade, , Aignan, , Belmont, Préneron, Roquebrune, Caillavet, Biran, Jégun, , Castéra-Verduzan, .

Auch (Elimberri-Civitas Auscorum)

11

 Benearnenses: 64 Laneplaa, Laà-et-Mondrans, Biron, Castétis, Balansun, Mesplède, Lacadée, Labeyrie. 40 Beyries, Castaignos-Souslens, Argelos, Poudenx, Peyre, Monget, Malaussane, Philondenx. 64 Poursiugues-Boucoue, Coublucq, Boueilh- Boueilho-Lasque, Garlin, Moncla, Portet, Diusse, Aubous, Aydie, Arrosès, Crouzeilles, Bétracq, Monpezat, Moncaup, Bassillon-Vauzé, Luc-Armau, Peyrelongue-Abos, Momy, Sèdze-Maubecq, Bédeille, Lombia, Saubole, Eslourenties-Daban, Lourenties, Espoey, Livron, Barzun, Bénéjacq, Labatmale, Saint-Vincent, Montaut, Lestelle- Bétharram, Asson.

Lescar (Lascurris-Benearnum)

 Bigerri: 65 Arrens-Marsous, Arbéost, Ferrières, Saint-Pé-de-Bigorre, Lourdes, Pontacq (64), Luquet, Gardères, Séron, Escaunets, Villeneuve-près-Béarn, 64 Maure, Bentayou, Lucarré. 65 Vidouze, Lahite-Toupière, Sombrun, Lascazères, Hagedet, Soublecause, Madiran, Saint-Lanne. 32 Maumusson-Laguian, Cannet, Cahuzac-sur- Adour, , , Plaisance, Saint-Aunix-Lengros, Ladevèze-Rivière, . 65 Auriébat, Sauveterre, Monfaucon, Buzon. 32 , , , Laguian-Mazous, Estampes. 65 Estampures, Mazerolles, Antin, Lubret-Saint-Luc, Luby-Betmont, Villembits, Bugard, Orieux, Montastruc, Bonrepos, Galez, Clarens, Lannemezan, Avezac-Prat-, Labastide, Esparros, Campan, Bagnères-de- Bigorre, Barèges, Luz-Saint-Sauveur, Gèdre, Aragoiko mugarria.

Tarbes, Antzinaroko villae baten zimenduak (Turba)

12

 Boiates35: 33 Le Porge (luzaz Le Porge-en-Buch deitua), Le Temple (Longnon eta Aufan-en arabera). Uko egiten diogu Lacanau Boiateen lurraldean sartzeari. Izan ere, herri hori askoz ere geroago izan zen lotua eskualde horri eta ez Antzinaroan. Lanton, Audenge, Marcheprime, Biganos, Mios, Salles (Salles-en-Buch ere deitua. Salomacum ez zela ematen du). Lugos, Belin (baina ez Beliet). 40 Mano, Argelouse, Sore, Trensacq, Sabres, Solférino, Escource, Sindères (beharbada Coaequosa, Tarbelliarren mugarrian), Onesse-et-Laharie, Lévignacq, Uza, Saint-Julien-en-Born.

Eyreko delta, Lamothetik hurbil (Boios-Civitas Boiatium)

 Consoranni: 09 Fabas, Tourtouse, Lasserre, Montardit, Contrazy, Montesquieu- Avantès, Lescure, Rimont, Montseron, Durban-sur-Arize, Allières, Labastide-de- Sérou, Cadarcet, Alzen, Montagagne, Sentenac-de-Sérou, Boussenac, Massat, Le Port, Aulus-les-Bains, Ustou, Couflens, Lez, Les Bordes-sur-Lez, Bonac-Irazein, Sentein, Antras, Saint-Lary, Galey, Saint-Jean-du-Castillonais, Buzan, Balaguères, Cazavet, Prat-et-Bonrepaux, Mercenac, Bagert, Cérizols.

Saint-Lizier-en-Couserans eta bere harresiak (Civitas Consorannorum)

35 Boiateen jatorrizko zibitatea itsasadarra izan zen ertzeetan, eta egun Arcachoneko badia den tokian zegoen, Eyreko behe ibarrean, hain zuzen ere. Itsasaldeko ibai txiki hori Signatis izenpean agertzen zen Antzinaroan. Badirudi Novenpopulaniako iparmendebaldeko populurik boteretsuena zela. Bere eragina hegoalderantz zabaldu zuen pixkanaka eta gaur egungo Born herria hartu zuen. Itxura guztien arabera, Eyreko ibar osoa kontrolatu zuen, bere abantailan zelako. Cocosate gehienak Boiateen alegiazko eta iragankor antzinako elizbarrutian barne bizi ziren. Herri akitaniar gehienak beren auzokoak ziren beste populu indartsuagoen menpe izan ohi ziren. Onartzen dugu Longnonek erakusten duen Pagus Boiorum zabaldua, gure mapan agertzen dena. Antzinaroaren amaieran edo Erdi Aroaren hasieran Bordele, Bazas eta Akizeko diozesetan banatu zen ustezko jatorrizko elizbarruti hori. Antzinako Erregimenean ikusten zen erlisionezko zatiketa konplexutasuna zatikatze horren ondoria omen da.

13

 Convenae: 31 Mirambeau, l’Isle-en-Dodon, Puymaurin, Nénigan, Lunax, Péguilhan, Boulogne-sur-Gesse, Gensac, Saint-Loup-en-Comminges, Bazordan (65), Boudrac, Arné (65), Pinas, Cantaous, Tuzaguet, Escala, Labarthe-de-Neste, Izaux, Lortet, Hèches, Beyrède-Jumet, Aspin, Arreau, Ancizan, Aulon, Vielle-Aure, Piau-Engaly, Aragnouet, Tramezaygues, Saint-Lary-Soulan, Génos, Loudenvielle, Oô, Cazaux-de- Larboust, Castillon-de-Larboust, Saint-Aventin, Bagnères-de-Luchon, Arango arana (Lleida probintzia), Melles, Boutx, Razecueillé, Millas, Herran, Fougaron, Urau, Francazal, Saleich, Castagnède, His, Touille, Betchat (09), Escoulis, Belbèze-en- Comminges, Ausseing, Roquefort-sur-Garonne, Mancioux, Le Fréchet, Alan, Terrebasse, Samouillan, Benque, Boussan, Saint-André, Fabas, Saint-Frajou.

Saint-Bertrand-de-Comminges (Lugdunum Convenarum)

 Elusates: 32 Valence-sur-Baïse, Beaucaire-sur-Baïse, , Rozès, Saint-Paul-sur- Baïse, Saint-Jean-Poutge, Vic-Fézensac, Castillon-Debat, Dému, Margouët-Meymes, Avéron-Bergelle, , Bouzon-Gellenave, Fustérouau, Termes-d’Armagnac, , Viella, , , Sarron (40), Saint-Agnet (40), , Bernède, Barcelonne-du-Gers, , , Mormès, -d’Armagnac, Maupas, , Salles-d’Armagnac, , Campagne-d’Armagnac, Larée, . 40 Gabarret, Herré, Losse, Lubbon. 47 Boussès, Arx, Sos, Sainte-Maure- de-Peyriac. 32 Labarrère, Castelnau-d’Auzan, Cazeneuve, Lagraulet-de-Gers, Lauraët, Mouchan.

Eauze (Elusa)

14

 Iluronenses: 64 L’Hôpital d’Orion, Orion, Orriule, Castetbon, Audaux, Bugnein, Bastanès, Méritein, Navarrenx, Ogenne-Camptort, Lucq-de-Béarn, Cardesse, Oloron, Goès, Estialescq, Lasseube, Lacommade, Aubertin, Lasseubetat, Buzy, Rébénacq, Sévignacq, Meyracq, Lys, Louvie-Juzon, Louvie-Soubiron, Béost, Eaux-Bonnes, Laruns, Urdos, Borce, Accous, Lescun, Lées-Athas, Arette, Lanne-en-Barétous, Aramits, Esquiule, Géronce, Saint-Goin, Geüs-d’Oloron, Préchacq-Josbaig, Gurs, Sus, Angous, Charre, Lichos, Nabas, Espiute, Saint-Gladie-Arrive-Munein, Guinarthe- Parenties, Autevielle-Saint-Martin-Bideren, Abitain, Oraas, Sauveterre-de-Béarn, Burgaronne.

Oloroe (Iluro-Civitas Lurunensium)

 Lactorates: 32 Pouy-Roquelaure, Saint-Mézard, Pergain-Taillac, Sempesserre, Gimbrède, Sistèls (82), , , Saint-Antoine. 82 Auvillar, Saint- Michel, Merles, Saint-Nicolas-de-la-Grave, Caumont, Saint-Arroumex, Lavit, Maumusson, Castéron, Gaudonville, Tournecoupe, Estramiac, Homps, Montfort, Labrihe, Sérempuy, Mansempuy, , Saint-Brés, , , , , Castelnau d’Arbieu, Lectoure, , Blaziert, Marsolan, Lagarde, Laroque-Engalin, Berrac.

Lectoure (Lactora)

15

 Tarbelli: 40 Lit-et-Mixe, Linxe, Lesperon, Garrosse, Morcenx, Arjuzanx, Arengosse, Luglon, Ygos, Ousse-Suzan, Saint-Yaguen, Meilhan, Souprosse, Gouts, Laurède, Lourquen, Lahosse, Caupenne, Bergouey, Gaujacq, Amou, Nassiet, Marpaps. 64 Sault-de-Navailles, Sallespisse, Orthez, Salles-Montgiscard, Salies-de-Béarn, Castagnède, Escos, Labastide-Villefranche. Ipar Euskal Herriko hiru probintziak. Nafarroako Foru Erkidegoko iparmendebaldea, Belateko mendateko iparraldean, Atlantikorantz edo Ebrorantz doazen urak bereizten ditu marrak. Gipuzkoako ekialdea, hau da Urumeako ibarrako sortaldea, Donostiatik Hernanira. Hondarribia, Irun, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Errenteria eta Astigarraga barne.

Akizeko galo-erromaniko harresiak (Aquae Tarbellicae)

 Vasates: 40 Luxey, Callen. 33 Bourideys, Préchac, Uzeste, Mazères, Langon, Toulenne, Saint-Pierre-de-Mons, Saint-Pardon-de-Conques, Saint-Loubert, Caudrot, Sainte-Foy-la-longue, Saint-Laurent-du-Bois, Saint-Félix-de-Foncaude, Saint-Sulpice- de-Pommiers, Saint-Brice, Daubèze, Frontenac, Lugasson, Bellefond, Jugazan, Rauzan, Saint-Aubin-de-Branne, Lugaignac, Branne, Cabara, Saint-Vincent-de- Pertignas, Sainte-Florence, Civrac-sur-Dordogne, Saint-Pey-de-Castets, Mouliets-et- Villemartin, Flaujagues, Juillac, Gensac, Massugas, Pellegrue. 47 Esclottes, Sainte- Colombe-de-Duras. 33 Dieulivol, Cours-de-Monségur, Taillecavat, Saint-Vivien-de- Monségur. 47 Saint-Géraud, Castelnau-sur-Gupie, Caubon-Saint-Sauveur, Mauvezin- sur-Gupie, Beaupuy, Gaujan, Montpouillan, Fourques-sur-Garonne, Samazan, Bouglon, Grézet-Cavagnan, Poussignac, Casteljaloux, Beauziac, Saint-Martin-Curton. 33 Saint-Michel-de-Castelnau, Lartigue, Giscos, Maillas (40), Captieux, Lucmau.

Bazas (Cossio)

16

Novenpopulaniako mapa. Philippe Lartiguek marraztua

17

Mapan agertzen diren toki izenak

GIRONDA 33 Alingo (Langon), Boios (Lamothe-Biganos), Burdigala (Bordeaux), Condate (Libourne), Cossio (Bazas), Lucaniacus (Lugaignac), Riuncium (Rions), Salomacum (Mons inguruan, Belinen), Sirio (Cérons). LANDAK 40 Aquae Tarbellicae (Dax), Atura (Aire-sur-Adour), Coaequosa (Sindères), Losa (Sanguinet), Mosconnum (Mixe), Oscineum (Losse), Segosa (Saint-Paul-en-Born), Tellonum (Liposthey). PIRINIO ATLANTIKOAK 64 Aspalluga (Accous), Forum Ligneum (Urdos-Lescun), Iluro (Oloron), Imum Pyrenœum (Saint-Jean-Pied-de-Port), Lapurdum (Bayonne), Lascurris-Benearnum (Lescar). LOT ETA GARONA 47 Aginnum (Agen), Fines (Calezun, Vianne), Sotium (Sos), Pompeiacum (Le Mas d’Agenais), Tres Arbores (à proximité de Cours-les-Bains (33) et d’Antagnac (47). TARN ETA GARONA 82 Cosa (Albias), Fines (Bressols) GERS 32 Ad Sextum (, entre Montégut et Aubiet), Belsinum (Samaran), Besinum (Vic-Fézensac udalerrian), Cassinomagus (), Condomagos (Condom), Elimberri (Auch), Elusa (Eauze), Lactora (Lectoure), Sarralis (), Vanesia (Saint-Jean- Poutge). PIRINIO GARAIAK 65 Aquae Convenarum (Capvern-les-Bains), Turba (Tarbes). GARONA GARAIA 31 Aquae Siccae (Cazères), Calagorris (Saint-Martory), Ilixon (Bagnères-de-Luchon), Lugdunum Convenarum (Saint-Bertrand-de-Comminges), Tolosa (Toulouse). ARIEGE 09 Civitas Consorannorum (Saint-Lizier). NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA Pompaelo (Iruinea/Pamplona). GIPUZKOA Oiasso (Irun). IBAIEN IZENAK. Signatis (Eyre), Garumna (Garona), Duranius (Dordoinia), Aturri/Aturrus (Aturri).

18

Erreferentzia bibliografikoak

Allières, Jacques. De l’aquitain au basque. La langue basque parmi les autres, influences et comparaisons. Actes du colloque international de l’URA 1055 du C.N.R.S. réunis par Jean- Baptiste Orpustan. Baigorri: Izpegi, 59.-70. orrialdeetan, 1993

Baldinger, Kurt. La position du gascon entre la Galloromania et l’Ibéroromania. Revue de linguistique romane n° 22, 241.-292. orrialdeetan, 1958.

Etxegorri, Philippe. Biarnoko Euskaldunak, historiaren eta hizkuntzen bidegurutzean, 2012.

Gavel, Henri. Remarques sur les substrats ibériques, réels ou supposés, dans la phonétique du gascon et de l’espagnol. Revue de Linguistique Romane XII, 36.-43. orrialdeetan, 1936.

Longnon Auguste. Atlas historique de la depuis César jusqu’à nos jours, Hachette, 1885.

Luchaire, Achille. Les origines linguistiques de l’Aquitaine. Pau: Imprimerie et lithographie Véronèse, 1877.

Luchaire, Achille. Études sur les idiomes pyrénéens de la région française. Paris: Maisonneuve, 1879.

Orpustan, Jean-Baptiste. L’onomastique basque dans le «Cartulaire de Dax» (latinezko idazkiak, XI., XII. eta XIII. mendekoak).

Rohlfs, Gerhard. Le gascon: études de philologie pyrénéenne. Tübingen, Pau: Max Niemeyer Verlag, Marrimpouey, 1977.

Schmidt, C. Quelques particularités du vocabulaire roman de la Gascogne. Hommage à Jean Séguy II, Via Domitia tome XIV, 319.-326. orrialdeetan, 1978.

Zink, Anne. Pays ou circonscriptions, les collectivités territoriales de la France du Sud-Ouest. Publications de la Sorbonne, Paris, 2000.

19