![Novempopulaniako Mugak](https://data.docslib.org/img/3a60ab92a6e30910dab9bd827208bcff-1.webp)
NOVENPOPULANIAKO MUGAK Akitaniarren eremu aurreuskalduna Antzinako Akitania, K. a. I. mendean (Auguste Longnon, 1885) Philippe Lartigue 2017-2020 1 Nire adiskide eta herrikide gaskoi eta euskaldun guztiei 2 Novenpopulaniako mugak Philippe Lartigue Jatorria eta konkista Erromatar idazleen arabera, badakigu herri txiki asko bizi izan zirela itsasoak, Garonak eta Pirinioek osatzen duten hirukian. Pliniok, Caesarek edo Estrabonek esan zutenaren arabera, haiek ez ziren batere zeltak, Garonako beste aldean bizi ziren beren auzokoak bezalakoak. Gaskoinia edo Baskonia izango zenaren lehen aipamenetako bat, Diodoro Siziliarrarena da, Kristo aitzineko 60. eta 30. urteen artean idatzitakoa, Galietako hego-mendebaldeko biztanleak, zeltiberoak zirela esanez. Zesarrek, bere Galietako guduaren1 iruzkinetan eta baita bere Gerla Zibilaren kontakizunean ere, akitaniar deitu zituen eta zeltengandik bereiziak zirela idatzi zuen, Garonako beste aldean2 bizi zirenengandik. Akitaniarrek, idazle horien guztien arabera, hizkuntza, lege eta ohitura desberdinak zituztelako. Gure garaiko 20. urtean, Estrabonek, Garona muga tinko bat zela idatzi zuen, eta akitaniarrak oso desberdinak zirela ere gehitu zuen, bestelako itxura fisikoa eta hizkuntza zituztelako; iberoen antza zuten3. Plinio Zaharrak zioenez gero, herri horien izena, Akitania 4 lurraldea deitzeko erabilia zen. Hau da, Ozeanoren, Pirinioen eta Garonaren arteko lurrak. Caesaren Akitania, alegia, lurralde horretan kokatu behar da eta Novenpopulania, gero Baskonia ziterior bihurtuko da. Luchairek, definizio ona eman zuen bere 1877ko liburuan5. Kristo aurreko 56. urtean, Caesarek, Crassus bere tenientea hara bidali zuen, zelta eta akitaniarren artean biltzea eragozteko. Hala ere, II. mendeko azken hamarkadetan, Lactora- tik, Erromako eraginpean omen zegoena6, ekialdeko Akiataniako populuak menperatzen zituen Erromak, hau da, Consoranni, Convenae eta Lactorates. Crassus-en garaipena nahiko azkarra izan zen, Kristo aintzineko 56. urteko udazkenean. Adiatuanosek, Sotiaten erregeak, amore eman zuen. Baina ez zen erabateko garaipena izan eta Caesarek berak, gurera etorri behar izan zuen bost urte geroago7, akitaniarrak akabatzeko asmoan. K. a. 39. eta 38. urteetan, Kristo aitzin, Agrippak, Akitania Handiaren agintea lortu zuenak, beste gudu bati ekin behar izan zion. Gauza bera gertatu zen K. a. 28. eta 27. urteetan, 1 Maurice Raten liburua irakur daiteke, César, La guerre des Gaules, Garnier Flammarion, 1964. 2 «Gallos ab Aquitanis Garumna flumen dividit», «Garonak banatzen ditu zeltak eta akitaniarrak», Caius Julius Caesar, Galietako Guduaren Iruzkinak, I. liburua, 1. 3 Estrabon, Geografia, IV, 1, François Lasserre, Paris, Les Belles Lettres, 1996, 145. orrialdean. 4 Baina garai hartan, ezin da jakin Augustoren Akitania handia edo Zesarrena aipatzen duen. Ordainez, Pomponius Melak, (De chorographia, K. o. 43, III, 2) Pirinioen eta Garonaren arteko Akitania horri buruz idazten du. 5 Luchaire 1877 1. eta 2. orrialdeetan. 6 Edo, bakarrik, Probintzia Erromatarrekin kontaktuan zegoena. 7 Caesar-ek, garaipen osoa lortzen du eta bere 51. urteko «kanpaina» ibilaldia besterik ez da. Garaipen honen bidez, beraren gain ematen du Akitaniako konkista. Bitartean, Licinius Crassus eta bere aita, 53. Kristo aintzin hil dira, Carresen. 3 Corvinus Messalaren txangoarekin. Azkenean, K. a. 26. eta 25. urteetan Augustok, kantabriarren aurkako gerlarekin batera, benetan amaitu zuen Akitaniako konkista. Akitaniarrak zigortzekotan, Augustok Loireraino zabaldu zuen Akitaniako lurraldea, egiazko akitaniarrak itotzeko nahian, zelten erdian. Egiazko akitaniarrak, gaur egun aurreuskaldunak edo aitzineuskaldunak deitzen direnak, gutxiengoan bihurturik, ez ziren jada arriskutsuak. Augustoren bakea, ongi antolatua, arin hedatu zen. Esan behar da Akitania osoa menperatuta gertatu zela K. a. 16. eta 13. urteen artean, kultu berria ezarriz eta erromanizazioa hasiz. Augustok, asimilazio arina aurreikusten zuen horrela. Baina horrek ez zuen akitaniarren, gaur egun aitzineuskaldunak8 deituak, kontzientzia etnikoa aldatu. Akitaniarrak ez ziren batere ados izan probintzia berri horrekin eta beren burujabetasun pentsaerak, beren kontzientzia etnikoak bultzatu zituen Erromako enperadoreari probintzia berezia eskatzera. Erromatar agintariek bazekiten Estrabonek edo Plinio Zaharrak idatzitakoa, ezagutzen zuten akitaniarren berezitasun etnikoa eta, dirudienez, azken horiek beren estatusa lortu zuten. Augustoren garaitik aurrera, finantzialki eta baita fiskalki ere, antzinaroko Akitaniak bazituen arau desberdinak, beste Akitania Handiaren biztanleengandik, Garonako beste aldetik hedatzen zena eta zeltez jendeztatua. Azkenean, bigarren mendearen amaieran edo hirugarrenaren hasieran, akitaniarrek lortu zuten beren probintzia edukitzea eta iparraldean bizitzen ziren zeltengandik bereiztuta geratu ziren. Bereizketa berri bat agertu zen Garonaren hegoaldean, benetako akitaniar populuen berezitasun linguistikoa, kulturala eta etnikoa errespetatzen zituena. Badago, Hazparnen, harri bat, Hazparneko harria deitua9, idazki bat daramana eta gertaera hori aipatzen duena. Zerrenda bat ere badugu, Veronarena10, 314. urtekoa, hamabi populu zerrendatzen dituena, latinez novem populi. Probintzia horrek Novenpopulania izena hartu zuen, baina Aquitania tertia edo Aquitania propria ere deitzen zen. Lehenengo bederatzi eta gero hamabi populuz osatuta zegoena. Probintzia honen hiriburua, Elusa izan zen, gaurko Eauze (Eusa gaskoieraz). Ziur asko, elkartze etnikoa izan zen eta, idazle gehienen arabera, zatiketa berri hori, bederatzi populu horien nortasun sakona aintzat hartzen zuen. Garai haietako akitaniarrak, gaur egungo euskaldun eta gaskoien arbasoak dira. Galietako probintzia eta zibitaten oharrak (K. o. V. mendea) hamabi hiri zerendatzen ditu Provincia Novempopulana horretarako: Aquae Tarbellicae, Akize (Tarbelli) Aturri/Atura-Vicus Julii, Aire-sur-l’Adour (Aturenses) Boios-Civitas Boiatium, Lamothe, Biganos eta Le Teichen arteko mugan (Boiates) Civitas Consorannorum, Saint-Lizier-en-Couserans (Consoranni) Cossio-Civitas Vasatium, Bazas (Vasates edo Basates) 8 Anakronikoa litzateke akitaniarrak gaurko euskaldunak bezalakoak zirela esatea. Aurreuskaldun edo aitzineuskaldun izena, egungo euskaldunak, Antzinaroko eta Erdi Aroko baskoi-akitaniarren aztarnak besterik ez dira. Baskoi eta akitaniarren antzinako ahaidetza sinesteak, nahasdura sor dezake. Akitaniarrak=baskoiak=gaurko euskaldunak ekuazioa, nahiz eta oso liluragarri izan, sinplifikatzea besterik ez da. Ez da erabat okerra, baina ez da ezta axioma ere. 9 k. o. II. mendearen amaieran. edo III.aren hasieran. 7. orrialdean. 10 Laterculus Veronensis edo Veronako zerrenda, Erromatar Inperioaren probintzia eta elizbarrutien zerrenda zehatza erakusten du. Dioklezianoren garaian agertu zen. K. o. 314. eta 324. urteen artekoa da. 4 Elimberri-Augusta Auscorum, Auch (Auscii) Elusa, metropoli, Eauze (Elusates) Iluro-Civitas Lurunensium, Oloroe (Iluronenses) Lactora, Lectoure (Lactorates) Lascurris-Benearnum, Lescar (Benearnenses) Lugdunum Convenarum, Saint-Bertrand-de-Comminges (Convenae) Turba, Aturbe (Bigerriones) Novenpopulaniak Zesarren Akitania 11 luzatu zuen eta aitzinetik itxuratu zuen Baskonia izango zena. Bederatzi populutik hamabi populura igarotzea hori, iluronenses, benearnenses eta vasates herriak Aquae Tarbellicae eta Boios hirietatik bereizi izanarekin uler daiteke. Hor dago, hain zuzen ere, Gaskoinian, Ipar Euskal Herrian, Nafarroan eta Aragoi Garaian kokatu behar den gaurko euskaldun eta gaskoien seaska etniko, kultural eta linguistikoa. Azpimarratu beharrekoa da gaskoiak, euskaldunen lehengusuak direla12 eta biak herri bakar gisa hartu direla XI. mendera arte. Hizkuntza ohitura desberdinek banatu zituzten; basko- akitaniar erromanizatuak eta aurreuskara edo aitzineuskara erabiltzen jarraitu zuten basko- akitaniarrak. Jatorrizko Akitania, hego Pirinioetan dagoen Baskoien lurralde osoa bezala, gaur egungo euskal ezaugarrien seaska kultural eta liguistikoa13 da. Badirudi, gero eta ziurragoa dela, akitaniarrak eta baskoiak etnikoki eta linguistikoki ahaide hurbil-hurbilak zirela. Novenpopulaniaren garaia, bederatzi edo hamabi populuen azken « erromatar » unea izan zen. Erromanizazioa desberdin hedatu zen, esaterako, hirigune ziren Burdigala, Tolosa, Elimberri edo Lugdunum convenarum zehar14. Lehenik, probintzia zeharkatzen zuten bideek kanpoko eraginak sarrarazi zituzten Novenpopulanian, sortzen ari ziren merkataritza harremanen bitartez. Mendebaldeko eskualdeari dagokionez Bordeletik Astorgara zihoan bidea zen, iparraldetik hegoaldera. Hala ere, merkataritza eta komunikabideak, mendebaldetik ekialdera ziren nagusiak, sortaldeko Novenpopulania Galia Narbonensis eta Mediterraneoarekin lotzen zituztenak. Ozeanoaren ertzak, harreman horietatik at geratu ziren, gutxi gorabehera. Seviac eta Montmaurinen dauden villa direlakoek harreman horiek frogatzen dituzte. Hizkuntzaren aldaketak eta asimilazioak hiri eta goi-mailako jendearen bitartez hedatu ziren hiritar nahiz baserritar aberatsen artean. Laburtzeko, gizartea menperatzen duen eredu kulturala, pixkanaka nagusitzen doa. 11 Egiazko Akitania, Pirinioen bi aldeetan dago, gaurko Gipuzkoa eta Nafarroaren zati batzuk barruan izanik. 12 Baliteke lehenago aipatu dugun ekuazio hori, hain segur, horrelakoa izatea: akitaniarrak+baskoiak = egungo euskaldun eta gaskoiak. 13 Halere, euskalduntze edo baskoitze berantiarra ez da oso sinesgarria. Teoria horren arabera, ekialdeko Akitaniarrek (zergatik ekialdekoek bakarrik? Mendebaldekoak ere aitzineuskaldunak
Details
-
File Typepdf
-
Upload Time-
-
Content LanguagesEnglish
-
Upload UserAnonymous/Not logged-in
-
File Pages19 Page
-
File Size-