Bestelako Xedapenak
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 192. zk. 2014ko urriaren 9a, osteguna BESTELAKO XEDAPENAK EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA 4190 EBAZPENA, 2014ko uztailaren 10ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioa- ren zuzendariarena. Honen bidez, onura publikoko deklaratzen da Basauri-Llodio (1 eta 2) 132 kV-ko linea elektrikoaren (z.b.) Barazar TAko deribazioan, zortasun-eremuan, egindako egokitzapena, Zeanuri, Areatza, Artea, Zeberio, Ugao-Miraballes eta Arrankudiagako udalerrie- tan, eta, halaber, egokitzapen horrek izango duen ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpen sinplifikatua egiten da. ERREF.: L-7802 ASS/TLE 48-AT-H-2013-31 AURREKARIAK 1.– 2013ko ekainaren 5ean Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak eskatu zuen onura publikoko deklaratzeko Basauri-Llodio (1 eta 2) 132 kV-ko linea elektrikoaren (z.b.) Barazar TArako deribazioan, zortasun-eremuan, egindako egokitzapena, Zeanuri, Areatza, Artea, Zebe- rio, Ugao-Miraballes eta Arrankudiagako udalerrietan; horrez gainera, egokitzapen horrek izango zuen ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpen sinplifikatua egiteko ere eskatu zuen. Horretarako, eskaera bat aurkeztu zuen, eta, horrekin batera, proiektu teknikoa, Eneko Santamaría Franco industria-ingeniariak izenpetua, eta Ingurumen Inpaktuari buruzko Azterlan sinplifikatua. 2.– Iragarki bat argitaratu zen 2014-04-02ko BAOn, 2014-03-27ko EHAAn eta 2014-04-04ko El Correo egunkarian, honako xedapen hauetan ezarritakoaren ondorioetarako: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA); abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE); errege dekretu horren azken xedapenetatik lehenengoan; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamen- duko 17. artikuluan; Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan; Proiektuek Ingurumenean duten Inpaktua Ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 9. artikuluan (2008-01-26ko BOE); Eus- kal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteko azaroaren 27ko 3/1998 Legean (1998-03-27ko EHAA). 3.– 2014ko martxoaren 28an, ofizio bat helarazi zitzaien egokitzapenaren eraginpean dauden udalei (Zeanuri, Areatza, Artea, Zeberio, Ugao-Miraballes eta Arrankudiaga), aipatutako iragar- kia euren udaletxetako iragarki-oholetan erakutsi zezaten, eta eskatu zitzaien, halaber, txostena eman zezaten instalazioa onura publikoko deklaratzeko egokitasunaz eta, hala behar izanez gero, aurkez zitzaten egoki iritzitako baldintza teknikoak. Beharrezkoa izan zenean, berriz egin zen eskaera. 4.– Informazioa jendaurrean erakusteko epean Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan jasotako ale- gazioak –zenbait erakundek egindakoak– eta eskatzaileak horiei emandako erantzunak jasota geratu dira espedientean, eta eskatzaileak aintzat hartuko ditu. 5.– 2013ko apirilaren 4an Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Sailburuordetzak emandako txostenaren arabera, proiektuak ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazio sinplifikatua baino ez du behar, eta organo eskudunak eman beharko dio administrazio-baimena proiektuari. 2014/4190 (3/1) EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 192. zk. 2014ko urriaren 9a, osteguna 6.– Espedientean aurkeztutako dokumentazio aztertuta, identifikatu egin da zein diren proiektuak eragindako kalte nabarmenenak, eta ezarri egin dira horietarako neurri zuzentzaileak, aipatutako Ingurumen Inpaktuari buruzko Ebaluazio Txosten Sinplifikatuan ezarritakoari jarraituz. 2013ko uztailaren 12an, txosten horren aldeko balorazioa egin zuen Saitec, S.A. ingurumen-arloko era- kunde laguntzaileak (akreditazio-kodea: 16R03/2013/00000694). OINARRI JURIDIKOAK 1.– Espedientean bete egin dira arauzko izapideak, honako xedapen hauetan agindutakoak: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean; Energia elektrikoa garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko, saltzeko jarduerak eta instalazio elektrikoak baimentzeko prozedu- rak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legean; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan; Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko agindu espezifikoak ezartzen dituen Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean; Proiektuek Ingurumenean duten Inpaktua Ebaluatzeko Legearen testu bate- gina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuan (2008-01-26ko BOE); Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteko azaroaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean (1998-03-27ko EHAA); eta bat datozen gainerako legeetan. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak ematen dion eskumena baliatuz (2013-04-24ko EHAA), Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak honako hau EBAZTEN DU: 1.– Ingurumen Inpaktuari buruzko Aldeko Adierazpen Sinplifikatua egitea, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko egokitzapenari buruz, aipatutako dokumentazioa aintzat hartuta. 2.– Instalazioa onura publikoko deklaratzea, hain zuzen ere Basauri-Llodio (1 eta 2) 132 kV-ko linea elektrikoaren (z.b.) zortasun-eremua egokitzeko –Barazar TAra egindako deribazioa– Zeanuri, Areatza, Artea, Zeberio, Ugao-Miraballes eta Arrankudiagako udalerrietan. Hona hemen linearen ezaugarri behinenak: – Zerbitzu-tentsioa: 132 kV. – Eroaleak: 3, 354 mm2-koak (AL-AC 354). – Euskarriak: altzairuzko sareta. – Jatorria: Barazar TA. – Bukaera: 69. euskarria. 3.– Deklarazio honek berekin dakar –azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xeda- tutakoaren arabera– eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta haien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak berekin dakartza, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondo- rioekin. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xeda- tutakoarekin bat etorriz, eta ondoko baldintza orokorrekin ematen da ebazpen hau: 2014/4190 (3/2) EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 192. zk. 2014ko urriaren 9a, osteguna 1) Onartutako proiektuari eta aurkeztutako dokumentazioari –lehenago aipatutakoari– jarraituz egingo dira obrak, eta ingurumen-zaintzako programaren emaitzak gutxienez bi urtez gordeko dira sustatzailearen espedientean, instalazioa zerbitzuan jartzen denetik hasita. 2) Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik hasita. 3) Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Bulegoari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta martxan jartzeko agiria egite aldera. 4.– Baimen hau emateak ez du esan nahi udalek eta probintziek eman beharreko lizentziak eta baimenak eta obrak egiteko beharrezkoak diren gainerakoak eskuratu behar ez direnik, eskatzai- leak horiek ere lortu beharra baitauka. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utziz. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 10a. Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria, JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA. 2014/4190 (3/3).