Belaunaldi Literarioak Auzitan
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
Ur Apalategi Idirin (arg.) Belaunaldi literarioak auzitan Utriusque Vasconiae / Laboratoire de recherches en langues et littératures romanes. Études basques, espace caraïbe © Ur Apalategi Idirin (arg.) © Utriusque Vasconiæ Lehen argitaraldia: Donostia, 2005eko urria ISBN: 84-934066-2-7 Lege-gordailua: Azala: Ur Apalategi Idirin Maketazioa:P.I.A. UTRIUSQUE VASCONIAE Ategorrieta Hiribidea, 3-3. 20013 Donostia. Tel.: 943-270433 Banatzailea: BITARTE - 31195 Berriozar (Nafarroa). Tel.: 948-302239 Ur Apalategi Idirin (arg.) Belaunaldi literarioak auzitan Liburu hau Ur Apalategi Idirinek zuzenduriko KRITIKA LITERARIOA sailean argitaratzen da AURKIBIDEA HITZAURREA . 7 1. BELAUNALDI LITERARIOAZ . 11 Paulo Iztueta Armendariz: “Belaunaldiaren kontzeptua tradizio soziologikoan” . 13 Fito Rodriguez: Belaunaldiak edo eskolak? Euskal literaturaren pedagogizatzea eta haren ondorioei buruzko gogoeta . 49 Jon Kortazar: “ Belaunaldi literarioa; Kontzeptu ahistorikoa” . 59 Iratxe Retolaza Gutierrez : “Literatur generoak eta belaunaldiak” . 67 2. BELAUNALDIAK . 89 Iban Zaldua: «Sandwich-aren sindromea» . 91 Txomin Peillen: «Euskal idazle izatea 1950-1960 urteetako hamarkadan» . 119 Ibon Egaña: “Poetak lubakietan. Periferiatik erdigunerantz” . 149 Jon Casenave: “Eskualduna astekariaren «gizaldi gaztea» (1877-1888)” . 167 Lourdes Otaegi: “Gerra aurreko belaunaldia: Olerkariak” . 185 Aurelia Arkotxa: «Oihenarten L’Art Poetique basque» . 209 5 Hitzaurrea Belaunaldi literarioek euskal letretan duten tokiaz hausnartzeko asmoz kongresu bat antolatzeko ideia azken bi urteotan prentsa bitartez garatuz joan den eztabaidaren beroan sortu zitzaidan. Interes handiz irakurri nituen Iban Zaldua, Jon Alonso, Juanjo Olasagarre, Karlos Linazasoro, Mikel Hernandez Abaitua eta aitortuki edo aitorgabeki belaunaldi hartakoak bide zirenen iritziak. Izan ere, nor- malean halako kontzeptuekin gertatzen ez den bezala, idazl eak beraiek izan baitziren belaunaldi hitzaz baliatu zirenak ezinegon kolektibo bat izendatzeko orduan. Badakigu, jakin, idazleak izatez (idazletzaren mitologia okzidentalak hala eskatzen duelako erromantizismoaz geroztik) bakartiak direla, «sailkagaitzak». Eta izan bada ethos profesional horretatik hitz egin duen frustrazioaren belaunkiderik eztabaida horretan esku hartu dutenen ar- tean. Denegazio mekanismo inkontziente eta susmagarri bati jarraiki, ausaz, egozten zitzaien belaunkidetza ozen - ki ukatu dute azken (mohikano?) hauek. Baina, orohar, esan dezakegu hemendik aurrera «tropela», «sandwitch», «galdua» ala «frustrazioarena» izenarekin ezagutuko dugun belaunaldiko idazleek lotsarik gabe heldu diotela kontzeptuari, arma berri bat bihurtzeko asmoz, antza. Zerbaitek bultzatuko zituen baina idazle hauek, be- launkide barik gutxienez «garaikide» diren idazle hauek, punk iraultzaren garaian nerabe edo gaztetxo izan ziren 7 idazle hauek (eta zer urrunagoa belaunaldiaren kutsu korporatista kolektibistatik punk izpiritua baino?), zer - baitek bultzatuko zituen baina, nioen, lerroak tinkatzera eta talde gisa gizarteak zor liekeen ezagupena eskatzera. Nago azalpena epidemiologikoa dela. Hau da, idazle gaz- teago batzuek Lubaki banda osatu ez balute, eta halako ospe (edo bederen hauspo) mediatikoa jaso ez balute ez zatekeela gertatuko halakorik. Jakina, nire begirada, hasiera batean bederen, idaz- learena izan zen eta ez unibertsitariarena. Alegia, nire aurreneko begirada guztiz afektiboa eta epidermikoa izan zela. Ni neu, idazle gisa non kokatzen nintzen, izan ere? Denegazio erreflexua nola cow-boyak errebolberra atera nuen nire argudioen zorrotik. Agudoegi? Ni ez nintzen Lubaki bandakoa (adinez eta lehen lanen argitaratze datari zegokienean asimilagarria bihur banintekeen ere), ez horixe. Ez nuen parte hartu talde horren ezein argital- penetan, ezta ezein bileratan ere, nahiz kideetako batzue- kin harremanak izan nituen ( Gauak eta hiriak Xabier Mendigurenek Harkaitz Cano eta beste zenbait lubaki - tarrei eman zien irakurtzeko, artean argitaragabea zela, eta beraien irakurketa txosten batzuk oraindik etxean ditut artxibaturik). Ez izanki partaide ez nuen nahi be- launaldi izaera aitortua izan zekion Lubakiri. Hori guztia zera ondorioztatzeko, belaunaldiaren kontzeptuan idaz- lea deseroso sentiarazten duena berari (pertsonalki, eta oso modu nartzisikoan) aitortzen zaion toki eskasa dela. Hobe beraz, apika, Zalduak eta enparauek egin bezala, belaunaldi kontuetan aitzindari eta eragile izatea autoko bosgarren gurpil bilakatzea baino. Historiak esango du, dena den, zer joko den belaunalditzat eta nor non ko- katuko den azkenean, baina kontua zen liburuaren atari honetan, zertzelada hauen bitartez, belaunaldi kontzep - tuaren aurreko idazlearen funtzionamendu psikologikoa partez behintzat argitan jartzea. 8 Belaunaldi literarioa Jainkoa bezala da. Ez da exis - titzen (objektiboki, zientifikoki), baina bere ideia exis - titzen da eta errealitatean badu eraginik. Eta hori dela eta ikerketa zientifikoarentzat ekai bihurtzeko zilegitasuna ikusten nion. Hortik kongresuaren xedea. Akta liburu honetan irakurleak aurkituko duena hausnarketa kolek - tibo bat da, baina anitza. Baionako fakultatean, 2005eko otsailaren 11n ospatu zen «Belaunaldi literarioak auzitan» izeneko kongresua, Paueko eta Aturri Herrietako Uni- bertsitateko Laboratoire de recherches en langues et littéra - tures romanes, études basques, espace caraïbe -k babesturik. Adin desberdinetako ikerle edo idazleen mintzaldiak bil- tzen dira hemen eta bi atal nagusitan zatiturik aurkezten dira. Izan ere, eta berez gertaturiko zerbait da, ohartu baikara bi testu motaren aurrean gaudela. Batetik «belau - naldi» kontzeptuaren beraren inguruko gogoeta episte - mologiko bat proposatzen dutenak leudeke. Bestetik, kontzeptua zuzenki epaitu ala haztatu barik bere balio- garritasuna adibide konkretu baten bitartez frogan jar- tzen dutenak. Lehen zatian, bada, Paulo Iztuetak belaunaldiaren kontzeptuak tradizio soziologikoan izan duen harrera aztertzen du, zientifikoki zehaztuezina izan arren ikerle labealdi bakoitzak bere definizio proposamena egiteari ezin izan diola eutsi erakutsiz. Fito Rodriguezek, ikuspe - gi funtzionalista batetik, kontzeptuak duen finalitate pe- dagogikoa hartzen du aintzat, begirada kritikoak duela- rik azken hitza: irakurketak ekintza askea izan beharko lukeenean berau baldintzatzen duen aurreirakurketa litzateke belaunaldi literarioa. Jon Kortazarrek espainiar tradizioan belaunaldi literarioaren ideiak izan duen arrakasta eta ondorengo gainbehera darabiltza bere balio- gabetasuna azaldu eta idazleen sailkatze lan estetiko bat hobesteko. Iratxe Retolazak, berriz, bere lana liburu ho- nen bi zatien arteko zubian aurkitzen delarik, belaunal - 9 diak nola inkontzienteki genero literario batekin asimi- latu ohi ditugun aztertzen du, bere ikerle esperientzia pertsonalean oinarrituz. Bigarren zatia irekiz, Iban Zalduaren testu hibrido bat aurkituko da, zeinetan gogoeta teorikoa, fikzioa, autoanalisi sarkastiko-ironikoa eta beste hainbat osagai nahasten diren «Sandwich» belaunaldiaren portreta egi- terakoan. «Zientzia fikzioa», beraz, baina hitzaren zentzu benetakoan, alegia jakintza fikzioaren bitartez garatua. Modu berean, Txomin Peillenek berea ere baden belau - naldi heterodoxoaren erretratoa proposatzen du, baina modu klasikoago batean, oroitzapena duelarik gidari. Ibon Egañak Lubaki bandaren «belaunalditasuna» galdezkatzen du literaturaren ikuspegi sistemikoa dara - bilelarik bandaren estrategia existentziala aztertzerakoan. Jon Casenavek Iparraldeko prosa tradizioan hainbesteko garrantzia izan zuen belaunaldi bat belaunaldiari eskuar - ki egozten zaizkion ezaugarri teknikoen galbahetik pa- satzen du, talde horren homogeneitatea agerian utziz. Lourdes Otaegik belaunaldi izena merezi izan zuen lehen idazle taldea du hizpide, gerraurreko olerkariena. Belau- naldi izendapenaren genesiaren berri ematen digu bere egokitasunaz hausnartzearekin batera. Azkenik, Aurelia Arkotxak euskal testu zaharren irakurketa kritiko berri bat aldarrikatzen du –kritika literarioan ere «belaunaldi» berri baten beharra aldeztuz–. Oihenartek bere aurreko euskal poetei buruz zuen iritzia erlatibizatu beharreko belaunaldi edo eskola estetiko ezberdinen arteko talka bezala irakurri behar dela erakusten du eta ez epai absolu - to gisa. Oihenarten testuaren azterketa genetiko zehatz eta arretatsua eginez ezartzen ditu ikuspegi aldaketa horren oinarriak. Ur Apalategi Idirin, UPPA 10 1. B ELAUNALDI LITERARIOAZ Belaunaldiaren kontzeptua tradizio soziologikoan Paulo Iztueta Armendariz , E.H.U. 1.Sarrera Aldika, trumoi haserretuaren antzera, idazle-multzo baten deiadarrak entzuten dira gizartean beren lekua es- katuz. Normalean gazteak izaten dira berritasun zerbai- ten ekarle sentitzen direnak eta beren ahotsa entzuna eta aintzakotzat hartua izatea errebindikatzen dutenak. Euskal kulturaren mundutxoan, azkenaldion, lite- ratur sailetik jalgi da galdera, batzuetan ozenki, besteetan zalantzaz beteta egina: belaunaldi berri baten aurrean ote gaude? Eta hala bagaude, zein ote dira hori baieztatu ahal izateko arrazoiak? Badirudi, asmoetan bederen, euskal letren zohardian izarrez aldatzeko tenorea iritsia dela. Harritzekoa ere bada belaunaldien kontuak horre - lako burrunba ateratzea, kontzeptu hori kritikak aspal- ditxotik auzitan jarria, hila edo erdi-hila zelakoan bai- keunden. Baina bai zera! Literaturatik haragoko beste sailetan ere, edozein kultur gertakari dela eta, noiznahi agertzen da hitz hori, bereziki hedabideetan, liburuak 13 aurkezten direnean, norbait elkarrizketatua denean, eta horrelakoetan. Bestalde, hitz