ASTE NAGUSIA 2018 SEMANA GRANDE: BALANTZEA

SU ARTIFIZIALEN 55. NAZIOARTEKO LEHIAKETA:

œ Lehiaketa, aurten ere, Aste Nagusiko ekitaldi erakargarrienetako bat izan da.

œ Piroteknia-etxeek maila handiko ikuskizunak eskaini dituzte. Hori oso positiboa da gure lehiaketaren ospea zabaltzeko eta Espainian eta atzerrian ezagutzera emateko.

œ Suak ikusteko gauero jende kopuru handia bildu bada ere, nahiko irregularra izan da. 11, 14, 15, 17 eta 18ko ikuskizunek bildu zuten ikusle kopuru handiena. Aste Nagusiko azken egunetan itsasgora suertatu izanak lehiaketa ikustera bertaratu ohi diren pertsona asko hiriko beste leku batzuetara joan ziren ekitaldia ikustera. Itsasgoraren ondorioz galtzen zen espazioa ordezkatzeko Kontxa pasealekua ixteak ez zuen espero zen arrakasta izan. Eskerrak eman ekitaldi hau ikustera bertaratutako eta bildumak gogo handiz eta euren irizpidea jarraituz txalotu zuten ikusleei (txalotuenak palmaresean jasota daude).

œ Aipamen berezia merezi dute Badiaren erdian kokatutako plataformatik egindako jaurtiketek. Astearen hasieran jaurti zuten piroteknia-etxeek oso proposamen xumeak egin bazituzten ere, astean zehar mailak gora egin zuen, lehiaketaren azken egunera heldu arte. Piroteknikariek aitortu zuten plataformatik suak jaurtitzea lehiaketan oso modu positiboan eragin dezakeen erronka interesgarria dela.

œ Palmaresa:

IFK-CIF Q2000541I 1. Hermanos Caballer (Castelló) 2. 2. First Class (Alemania) 3. 3. Pirotecnia Parente (Italia) Gazteen saria: Pirotecnia Parente (Italia) Hasiera ikusgarrienaren saria: First Class (Alemania)

œ Eguraldiak ikuskizun piroteknikoak arazorik gabe burutzen lagundu zuen. Hala ere, piroteknietako bat —lehen egunekoa—, Esteban Martin, puntuaketatik kanpo geratu zen, ondorioak izateagatik Donostian araudiz debekatuta dagoen “zizaretxo” gisa ezagutzen den efektua erabili zuelako.

œ Ikuskizun piromusikala: munduko piromusikalen diseinatzaile onenetako bat bezala aitortuta dagoen Martin Hildeberg-en eskutik (Góteborgs Fireworks), ikuskizuna dotorea, koloretsua eta ikusgarria izan zen; orain arte programatutako piromusikalekin alderatzen badugu, diferentea. Soinu-erakustaldi bikainak, koloreen konbinazioak, aukeratutako musikak… guztiak Aste Nagusiari amaiera ematen dion ekitaldi ederra jendetsuena eta txalotuena izaten lagundu zuen.

œ Hiriko leku diferenteetatik (hondartza, Kontxa pasealekua, portua, Apaizen pasealekua, Urgull, Ondarreta, Igeldo mendia, Miramar jauregia, Mirakontxa, Badia bera eta suak saiheska ikusten diren beste leku batzuk) bildumak ikustera aurten bertaratu diren pertsonen kopurua kalkulatuz, 650.000 inguru izan direla esan daiteke.

Donostia / San Sebastián Festak Konstituzio plaza, 1 • 20003 Donostia / San Sebastián tel (0034) 943 481 168 • faxa 943 481 177 [email protected] www.donostiakultura.com/festak ASTE NAGUSIA

œ Programatutako ekintza guztiak gorabehera azpimarragarririk gabe gauzatu dira. Haize- boladen ondorioz bertan behera utzi behar izan zen 17rako programatutako filma (La La Land) eta 16rako Harrobieta plazan aurreikusitako puzgarrien haur-jarduera izan ezik, ekitaldi guztiak finkatutako orduetan burutu ziren.

œ Hilaren 11 Udaletxeko terrazatik jaurti zen kanoikada kulturanazitunarekin eta Arraun Lagunak elkarteko emakumeen traineruaren Ondarroako estropadaren garaipenarekin —Eusko Tren Ligaren barruan— hasi zen.

œ Sagueseko zabaldegian eskainitako ikuskizunak arrakastatsuak izan ziren: Amaia Montero, Iseo Do Do Sound, Alvaro Soler, Vendetta eta Jarabe de Palo-ren kontzertuek bildu zuten jendetza handiena; baina Zea Mays (4.500 pax) , Dvicio (5.500 pax) eta Marky Ramone-ren (4.500 pax) kontzertuetan ere jende ugari bildu zen. 74.000 pertsona inguru izan ziren bertan. 2017an baino pixka bat gutxiago: argi dago taldeak Donostian diferentzia markatzen duela.

œ Kontzertu gehienetan ikusleek gogotsu kantatu zituzten bertan jotzen zuten taldeen abesti ezagunenak.

œ Bereziki aipagarria da kontzertu bakoitzera hurbildu ziren eta euren artista gogokoenak agertokitik bertatik ikusi ahal izan zituzten mugikortasun urriko pertsonen kopuru handia.

œ Zezensuzko berrituek txikiak eta helduak gozarazi zituzten. Meltxor, Sebas, Sua, Artillero, Blas IFK-CIF Q2000541I eta Txistu izan dira, segur aski, gure Aste Nagusian argazki gehien atera dizkieten “artistak”.

œ Agertoki berriak: Intxaurrondok eta Altzak Aste Nagusiaren “hiriko festarako” beste puntu bat eskaini dute. Bertan egindako ekitaldiak arrakastatsuak eta txalotuak izan dira; bertaratutako publikoak Aste Nagusiaren hurbiltasuna eskertu eta programazioarekin gozatu zuen. Zezensuzkoen bisita festa amaitzeko oso ekitaldi txalotua izan zen bi auzoetan. Datorren urtean, proposamen berriak eramango ditugu auzo horietara.

œ Boulevard zumardia: arratsaldeetan, musika-banden jarraitzaile leialen gunea. Ekitaldia hasi baino ordu eta erdi lehenago aulkiak okupatuak. Iazko Aste Nagusiarekin alderatuta, gauetan jende gehiago ibili da bertan.

œ Easo plazak dantzaldietako publikoa erakartzen jarraitzen du. Bertan, modako abestiak entzuteaz eta kantatzeaz gain, hara hurbildutako pertsonek diseinatutako koreografiekin dantzatzen dituzte. Musika-eskaintza berrienen erritmoan dantzatzea eta dibertitzea gustukoa duten pertsonentzako elkargunea.

œ Barraka-guneetan jende asko bildu da, bai Pasealeku Berrian bai Koldo Mitxelenan. Ia eguraldi-eragozpenik gabe, giro bikaina eta gure inguruko jai gehienetan baino prezio baxuagoak. Noriaren berrikuntzak —askorentzako “Donostia Eye”— jende asko erakarri zuen. Harrera ona ikusirik, atrakzio honek irekita jarraituko du abuztuaren 26ra —igandea— arte. Ilaren 24an, 17.00etatik 20.00etara sarrera doan izango da.

Donostia / San Sebastián Festak Konstituzio plaza, 1 • 20003 Donostia / San Sebastián tel (0034) 943 481 168 • faxa 943 481 177 [email protected] www.donostiakultura.com/festak œ Aipamen berezia merezi du hilaren 18ak. Jaien amaiera bi gertaera garrantzitsuk ezarri zuten:

• Emakumeen Donostiarra traineruak Aste Nagusiko II Bandera —emakumeen modalitatea— irabazi zuen. Urbycolan etxeari esker, hau da sari ekonomikoa duen ETE ligako bandera bakarra. Estropada Urumea ibaian jokatzen da hiru ziabogatara.

• Eta 2018ko edizioari amaiera emateko GÖTEBORGS FYRVERKERYFABRIK etxeak eskainitako ikuskizun piromusikal bikaina. 2019. urtean aurtengo emaitza hobetzea espero dugu guztion laguntzarekin. Ikuskizun piromusikal horrek munduko leku diferentetako kultura piroteknikoa ezagutzera emango diguten beste sortzaile batzuk programatzeko ateak zabaldu dizkigu.

œ Gure web orrian egindako kontsulten datuak zehatz mehatz jakin aurretik hauek dira, hizkuntza guztien artean (euskara, gaztelania, frantsasa eta ingelesa) kontsulta gehien izan dituzten atalak eta nabarmentzeko datuak:

ß Programaturiko jardueren kontsultak (gaztelaniaz): 323.207 izan dira ß Sagueseko kontzertuen kontsultak (gaztelaniaz) 110.683 ß Su artifizialen lehiaketaren kontsultak (gaztelaniaz) 49.725 ß Berdintasun Serbitzuko kanpaina ”baietzik gabe, ezetz da” kontsultak (gaztelaniaz) 34.541

œ Gure web orrian aktibitateetan izen emateak edo/eta lehiaketetan parte hartzeko erabileraren datuak:

ß Back stage Sagues: 607 IFK-CIF Q2000541I ß Su artifizialen argazki lehiaketa: 55 ß Su artifizialen bozketa on line: 876

Donostia / San Sebastián Festak Konstituzio plaza, 1 • 20003 Donostia / San Sebastián tel (0034) 943 481 168 • faxa 943 481 177 [email protected] www.donostiakultura.com/festak Esker ona: Aste Nagusia behar den segurtasun-baldintzekin, errespetuarekin eta bereizketarik gabe burutu dadin laguntzen duten pertsona eta enpesa guztiei.

Programa aurrera atera ahal izaten laguntzen duten enpresa babesle eta laguntzaile guztiei:

Amstel Coca Cola Euskaltel Eroski

FCC Urbycolan Frigo Nestlé AFADE Supermercados BM Insalus Super Amara

ESKERRIK ASKO!! IFK-CIF Q2000541I

Donostia / San Sebastián Festak Konstituzio plaza, 1 • 20003 Donostia / San Sebastián tel (0034) 943 481 168 • faxa 943 481 177 [email protected] www.donostiakultura.com/festak