Amaia Monterok Bakarkako Hirugarren Diskoa Aterako Du, Si Dios Quiere Yo También
AMAIA MONTEROK BAKARKAKO HIRUGARREN DISKOA ATERAKO DU, SI DIOS QUIERE YO TAMBIÉN Palabrasekin izandako arrakasta aurkezpen-gutun onena duelarik, hemen dator Amaia Montero Si Dios quiere yo también lanarekin; bakarkako hirugarren diskoa, eta erakustaldi bat, betiko Amaia eta eraberrituriko soinua, biak ere ezin hobeto bat eginik. Lana irailaren 17an kaleratu da, eta Londresen grabatu zen, gaur egungo ekoizle handienetako baten zuzendaritzapean: Martin Terefé suediarra. Diskoan, Erresuma Batuko musikaririk onenetako batzuek parte hartu dute; kutsu anglosaxoia emate dio horrek albumari, eta ezin hobeto egiten du horrek bat kantariaren estilo berezi horrekin, zeinari esker ohorezko lekua lortu baitu Espainian egiten den musikaren panoraman. Amaia Monero 2 lana atera zuenetik pasatu den denboran, artistak bilakaera emankorra burutu du autore eta interprete gisa. Konposizio aldetik, etapa bizi eta emankorra izan da, eta, horri esker, berak sinatu ditu diskoko kanta guztiak. Amaiak modu berezian landu ditu disko berriko kantetako hitzak; urtarrila eta apirila bitartean grabatu zuen, Londresko Kensaltown estudioetan. Martin Terefék ematen dion ukituak Jesse & Joy, Mason Mraz, James Blunt edo a-ha artistentzat egindako lanak gogorarazten ditu. Grabazioan, sekulako musikari taldeak hartu zuen parte: Kristoffer Sonne eta Karl Brazil perkutsioetan; Bastian Juel baxuan; Nikolaj Torp Larsen eta Glen Scott teklatuetan, eta James-Bryan, Paco Salazar eta Cass Lowe gitarretan; gainera, Terefé bera, gitarra eta baxua jotzen baititu. Diskoan parte hartzen du The Love Sponge Strings hari-laukoteak ere, David Davidson buru dela, bai eta Grooveline Horns haize-hirukoteak ere. Azken asteetan, Amaia Montero bi kantarekin ari da arrakasta lortzen, Palabras eta Darte mi vida, nahiz eta bigarrena ez den kaleratu single gisa, baizik eta diskoaren erreserbaren aurrerakin gisa iTunes-en.
[Show full text]