Eitbren Estilo Liburua Informazioa Eta Aktualitatea Estilo
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
LIBRO DE ESTILO_euskara3_inpr.pdf 1 12/7/16 13:07 EITBren estilo liburuak banan-banan heltzen die Euskal Herriko erredakzioetan maiz zalantzak EiTBren eta debateak eragiten dituzten aktualitateko gaiei eta arazo deontologikoei. Gai eta arazook aztertu, eta horien gainean jarrera finkatzeko saio bat egiten du, hedabide publikoa den aldetik estilo liburua dagokion erantzukizuna aintzat hartuta: zerta- rako ari garen, eta zelan ari garen. Informazioa eta Aktualitatea UPV/EHUk eta EITBk elkarlanean eraman duten 3. EDIZIOA asmo honetan, diziplinarteko talde profesional batek finkatu ditu tratamendu informatiboaren eta Aktualitatea Informazioa eta jardunbide profesionalaren jarraibideak, kalitatezko kazetaritza bultzatzeko helburuz. Obra hau komunikazioaren profesionalei zuzen- duta dago, bai eta komunikatzaileak prestatzen dituen irakaskuntzako eta unibertsitateko C munduari ere; halaber, informazioaren kalitateaz M kezkatuta dauden herritarrei. Y CM MY CY CMY ren estilo liburua K EiTB 2 EITBren estilo liburua Informazioa eta Aktualitatea UPV/EHUk eta EITBk elkarlanean sorturiko obra EITB EITBren estilo liburua: informazioa eta aktualitatea / Rosa M. Martín Sabarís, María José Cantalapiedra, Begoña Zalbi- dea Bengoa ; editorea, Andoni Aranburu Iturbe ; [euskarazko bertsioa, Asier Larrinaga Larrazabal].— 3. argit.— Bilbo: EITB, 2020 236 or.— 28 cm Eranskinak.— Bibliogr. ISBN 978-84-09-24799-8 1. Euskal Irrati Telebista 2. Ikus-entzunezko kazetaritza—Estilo eskuliburuak 3. Euskara—Estilo eskuliburuak 4. Gaz- telania—Estilo eskuliburuak I. Martín Sabarís, Rosa M. II. Cantalapiedra González, María José III. Zalbidea Bengoa, Begoña IV. Aranburu Iturbe, Andoni, ed. 654.19:070.431.1 Erabat debekatuta dago, EITBren Zuzendaritzaren baimen idatzia izan ezean, obra hau osorik zein zatika erre- produzitzea edozein baliabidez eta edozein prozeduraz, erreprografia eta tratamendu informatikoa barne. UPV/EHUk eta EITBk elkarlanean sorturiko obra Jatorrizko izenburua: EITBren Estilo Liburua – Informazioa eta Aktualitatea Testuen egileak: 1., 2., 3., 4. atalak: Rosa M. Martín Sabarís, María José Cantalapiedra, Begoña Zalbidea eta EITBko profesional-talde bat. 5., 6. atalak: Rosa M. Martín Sabarís, María José Cantalapiedra, Begoña Zalbidea, EITBko profesional-talde bat eta EITBko Euskara Zerbitzua. Eranskinak: EITBko profesional-talde bat, EITBko Euskara Zerbitzua, ETBko Produkzio Zuzendaritza eta ETBko Zuzenda- ritza Artistikoa. Edizioa: Andoni Aranburu Iturbe. Eskerrik beroenak: Jaime Arrese, Galo Bilbao, Emakunde, Jonan Fernández, Ihobe, Fabián Laespada, Jon-M. Landa, Jose Luis Lizundia, Carmen López, Maite Pagazaurtundua, Txema Urkijo. Argitalpena: Working Paper: 2013ko urtarrila. Bigarren edizioa: 2016ko uztaila. Hirugarren edizioa: 2020ko azaroa. Euskarazko bertsioa: Asier Larrinaga Larrazabal Azaleko argazkia: Iñaki Eskubi Diseinua eta maketazioa: Mediaprint, S.L. ISBN: 978-84-09-24799-8 Lege-gordailua: Bi 01636-2020 © EITB, 2020 Helbidea: EITB –Basurtuko Kaputxinoak, 2 – 48013 Bilbo (Bizkaia) Telefonoa: (00 34) 946 563 126 [email protected] 4 Aurkibidea Hitzaurrea 07 Aplikagarritasuna – Estilo liburuaren irismena eta xedea 09 1. Aurkezpena 11 1.1. EITB, komunikazio-taldea 12 1.2. Zerbitzu publikoa 12 1.3. Informazio-eskubidea 14 2. EITBren informazio-misioa 17 2.1. Oinarrizko printzipioak 18 a) Bizikidetzaren herritar-balioak defendatzea eta sustatzea 18 b) Berdintasun-printzipioa eta pluralismo politiko, erlijioso, sozial, kultural eta linguistikoa errespetatzea 18 c) Euskal kultura eta euskara sustatzea 19 d) Haurrak eta gazteak babestea eta sustatzea 19 2.2. Euskal komunikabidea 20 2.3. Komunikabide elebiduna 21 2.4. Komunikabide multimedia 22 3. Etika, deontologia eta jardunbide profesionala 23 3.1. Oinarrizko printzipioak 24 a) Objektibotasuna, egiazkotasuna, inpartzialtasuna, neutraltasuna eta independentzia 24 b) Ohorea, izen ona, irudia eta intimitatea errespetatzea 24 3.2. Betebehar profesionalak 25 a) Errugabetasun-presuntzioa 25 b) Bateraezintasunak 26 c) Informatzaile gisa identifikatzea 26 d) Eskupekoak, opariak, gonbidapenak eta sariak 27 3.3. Profesionalen eskubideak 27 a) Kontzientzia-klausula 28 b) Sekretu profesionala 28 3.4. Publikoaren eskubideak 29 a) Erantzuteko eta zuzentzeko eskubidea 29 4. Legezko erantzukizuna 31 5. Informazioa lantzeko jarraibideak 33 A1 Giza eskubideak, biktimen aitorpena eta bakea 35 A2 Gatazka armatuak eta gerrak. Terrorismoa 38 A3 Ezbeharrak, hondamendiak eta istripuak 41 A4 Suizidioa 43 A5 Laikotasuna eta pluraltasun erlijiosoa 45 A6 Genero-berdintasuna 46 A7 Indarkeria matxista 49 A8 Adingabeak eta nerabeak 52 A9 Immigrazioa, arrazakeria eta xenofobia 54 A10 Desgaitasuna eta gaixotasuna 56 A11 Droga-mendekotasuna eta bestelako adikzioak 58 A12 Kirolarekin loturiko indarkeria 61 A13 Animalien aurkako indarkeria 63 A14 Delituak, informazio poliziala eta judiziala 65 A15 Bide-segurtasuna 67 A16 Laneko istripuak, gaixotasunak eta prebentzioa 70 A17 Ingurugiroa eta jasangarritasuna 73 A18 EITBri buruzko informazioak 75 6. Jardunbide profesionalerako jarraibideak 77 B1 EITB marka eta EITBren markak 79 B2 Informazio-iturriak 81 B3 Adierazpenen hizkuntza-tratamendua 84 B4 Zuzeneko emankizunak 89 B5 Informazio politikoa 92 B6 Hauteskundeen gaineko informazioa 94 B7 Ikerketak eta inkestak 97 B8 Titularrak 99 B9 Albisteak 102 B10 Elkarrizketak 105 B11 Kronikak 108 B12 Irudien eta soinuen grabazioa, toki publikoetan eta pribatuetan 111 B13 Gertalekutik berri ematea 113 B14 Artxiboko materiala 115 B15 Besteren materiala 118 B16 Sare sozialak 120 B17 Herritarren parte-hartzea 123 B18 Autoretza eta sinadura 126 B19 Pertsonen deiturak 129 B20 Euskal Herriko toki-izenak 132 7. EITBren Erredakzio Estatutua 135 8. Eranskinak 157 I EITBren komunikazio-esparruko egiturak 159 II Glosarioa 171 III Azpidazketa bidezko itzulpenak 181 IV Arazo grafikoak euskaraz eta gaztelaniaz 187 V Lokuzio-arazoak euskaraz eta gaztelaniaz 191 VI ENG ekipoen bidez grabatzeko jarraibideak 195 VII Telebistako kredituei buruzko araudia (ETB) 203 VIII Euskal Herriko udalerriak eta jentilizioak. EITBn erabiltzeko jarraibideak 209 Erreferentzia orokorrak 231 Hitzaurrea Kazetarien erantzukizuna informatzea da, eta hedabideena, informazio-eskubidea bermatzea Estilo-liburu hau EITBko eta beste edozein hedabidetako profesional eta kazetariei zuzendu- ta dago, egunero aktualitatearen tratamenduan izaten dituzten buruhausteak gogoan. Liburua haientzako guztientzako proiektu erabilgarri bat izatea nahi da, baita gogoeta eta debate akade- mikorako tresna bat ere, egungo gizartean handi baitira sortzen diren dilemak, eta are handiago informazio egiazko eta arduratsuaren beharrizana. «Egiazko kazetaritza nahitakoa da: helburu bat ezarri, eta aldaketaren bat eragiten ahalegintzen da. Kazetarien betebeharra informatzea da, gizadiari laguntzeko moduan informatzea, eta ez gorrotoa edo harropuzkeria sustatzeko moduan. Albisteak bestearen ezaupidea handitzeko ba- lio behar du, bestearen errespetua handitzeko. Gerrak beti hasten dira lehen tiroa entzun baino askoz lehenago; hedabideetako hiztegi-aldaketarekin hasten dira». Ryszard Kapuscinskiren go- goeta horrek, aurreko edizioetan jasoa, indarrean segitzen du, eta funtsezko gakoak ematen ditu zintzotasun informatiboaren ezaugarriak ulertzeko. Esku artean duzun liburu hau lan kolektibo bat da, EITBk eta UPV/EHUk elkarlanean sortua. Hiru- garren edizio eguneratu honetan, erredakzio-taldeak, bere profil eta ibilbide ezberdin eta plura- letatik, testuak berrikusi eta gai berriak erantsi ditu. Jarrera jakin bat hartu aurretik, sentsibilitate ezberdinen entzute aktiboa egin du, parte-hartzea eta hitza eskainiz UPV/EHUri, EITBri —bertako profesionalen eta Erredakzio Kontseiluaren bidez— eta gizarte-eragile ugariri, informazioaren lanketarako eta jardunbide profesionalerako ikuspegiak eta jarraibideak balioztatzeko helburua- rekin. EITBk, komunikazio-talde publiko gisa, estilo-liburu honen bidez aldarrikatu nahi du gogoeta-gu- neen premia dagoela kazetaritza-lanean kalitatez aritzeko, eta hedabideek herritarren informa- zio-eskubidea bermatzeko betebeharra dutela. 7 8 Aplikagarritasuna – Estilo liburuaren irismena eta xedea Helburua: Informazioa prestatzen duten profesionalei aplikagarri zaizkien printzipio deontolo- gikoak finkatzea, eta jarraibide adostuak ezartzea berariazko tratamendu informati- boa edo jardunbide profesionala behar duten kazetaritza-alderdiei buruz. Irismena: EITBren sozietateen telebistako, irratiko eta Interneteko kanaletan egiten den infor- mazio- eta aktualitate-eskaintza guztia. Liburuan ezarritakoa, hauek guztiek bete behar dute: a. EITBko profesionalak, behin-behineko langileak eta praktikan ari diren ikasleak. Zehatzago esanda: kazetariak, editoreak, errealizadoreak, kamerariak, grafistak, soinu-teknikariak, produktoreak, dokumentazio-teknikariak, eta abar. b. Edukiak prestatzen dituzten kanpo-profesionalak. c. Era guzietako saioak, baldin eta aurkezlearen edo gidariaren hitzek edo iritziek liburu honetan landutako gairen bat ukitzen badute. d. Iritzi- eta debate-saioen gidariak, liburu honetan landutako gairen bat ukitzen badute. e. Publikoak eitb.eus-en duen parte-hartzea kudeatzen eta administratzen duten pro- fesionalak. f. Telebistako programen azpidazketa automatizaturako sistemekin lan egiten du- ten profesionalak. Metodologia: Estilo liburu hau prestatzen, pertsona hauek hartu dute parte: • EHUko idazketa-taldea. • EITBko idazketa-taldea. • EITBren sozietateetako informazioaren profesionalak, testua egiaztatuz, ekarpenak eginez eta bertsioak berrikusiz. Working paper edizioan,