ALKARBIDE Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
ALKARBIDE Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea 2016ko Jardueren txostena 0SARRERA Alkarbide bilgunearen hamaseigarren ekitaldia izan dugu 2016koa, foroa hasi zenetik hamabosgarren ekitaldi betea. Bilguneak aurten egindakoak jaso ditugu oroitza-txosten hau osatzen duten ondoko orrialdeetan, hurrenkera honetan: koordinazioa eta komunikazioa, proiektugintza eta prestakuntza. Horiez gain, Alkarbide bilguneak 2016an landutako harremanak eta lankidetzak, bilgunearen egungo egoera eta teknikariekin baterako bideratutako hausnarketaren emaitzak jaso dira oroitza-agiri honetan. Izan ere, esan beharra dago ALKARBIDE bilgunearen oraingo egoeraz eta etorkizuneko lan-ildoez hausnartzeko ekinbidea abiatu genuela 2015ean, lan-mahaietako koordinatzaileen bidez abiatu ere. Balorazio gisa, teknikarien ekarpen eta iradokizun horiek guztiak jaso ditugu2. eta 3. eranskinetan. ALKARBIDE BILGUNEA :: 2016ko Jardueren Oroitza-txostena :: 1 ALKARBIDE Bilgunearen datu esanguratsuenak 2016an 56 91 117 euskara zerbitzu udalerri teknikari 5 3 5 4 3 bilera bilera bilera Hizkuntza- bilera bilera A lan-mahaiak B lan-mahaiak ahalmentzeko C lan-mahaiak D lan-mahaiak lantaldeak 4.372 90.000 6 14 2 lankidetza- prestakuntza- mezu bisita (web) proiektu erkide -egitasmo -ekimen ALKARBIDE BILGUNEA :: 2016ko Jardueren Oroitza-txostena :: 2 1KOORDINAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA ALKARBIDE bilgunearen egitura berria: LAN-MAHAIAK Lehen aipatu dugun gogoeta estrategikoaren emaitzetan funtsaturik, EBPNren arabera erabakitako lehengo lan-mahaiak (A, B, C, D) alde batera utzi eta eta eskualde geografikoak aintzat hartzen dituen sarea eratzeko proposamena egin da ekitaldian. Bost lan-mahaiz osatutako sarea da, irizpide geografikoak eta, azken urteotako esperientziak dioskunez, euskara zerbitzuek hainbat egitasmo elkarrekin garatzeko gaur egun darabilten antolaera kontuan hartuta. Lan-mahaiak, oro har, informazio- eta koordinazio-guneak izango dira eta, gutxienez, birritan batuko dira ekitaldian, (baten, ekitaldia amaitu baino lehen, hurrengo ekitaldiko lehentasunak ezarri, lantaldeen jardunbidea bideratu, egitasmoen berri eman eta prestakuntza-beharrizanak aztertzeko, eta bestean, ekainaren amaieran, urteko egitasmoen jarraipena egiteko). Hala, lan-mahaietan adosten diren estrategiak lantaldeen bidez bideratuko dira. Lan-mahaietan, koordinatzaile bana izendatuko da eta Idazkaritza Teknikoko kide batek jardungo du idazkari. Lan-mahai guztietako koordinatzaileak, berriz, urtean behin batuko dira abenduaren bigarren hamabostaldian ekitaldiko balantzea egiteko eta, gainera, teknikarien batzarra egingo da urtean behin. Azkenik esan beharra dago lan-mahaiek euskara zerbitzua duten toki erakunde guztien ordezkagarritasuna bermatzen dutela bilgunean, lantaldeetan parte hartu ala ez hartu. Hauexek izango dira lan-mahaiak: Arratia/Nerbioi-Ibaizabal Bilboaldea Busturialdea / Lea-Artibai Durangaldea Uribealdea ALKARBIDE BILGUNEA :: 2016ko Jardueren Oroitza-txostena :: 3 Eta ondoko udal-mankomunitateek parte hartzen dute lan-mahaietan: Arratia-Nerbioi Arratia Nerbioi-Ibaizabal Arantzazu Arakaldo Areatza Arrankudiaga Arteaga Arrigorriaga Bedia Basauri Dima Etxebarri Igorre Galdakao Lemoa Orozko Ubide Otxandio Zeanuri Ugao Urduña Zaratamo Zeberio 14.000 biztanle 53.000 biztanle Euskaldunen ehunekoa, batez beste: % 25-% 80 ALKARBIDE BILGUNEA :: 2016ko Jardueren Oroitza-txostena :: 4 Bilboaldea Bilbo Enkarterri Ezkerraldea Meatzaldea Bilbo Alonsotegi Barakaldo Abanto Zierbena Artzentales Portugalete Muskiz Balmaseda Santurtzi Ortuella Galdames Sestao Trapagaran Gordexola Zierbena Gueñes Karrantza Lanestosa Sopuerta Turtzioz Zalla 340.000 biztanle 31.500 biztanle 225.000 biztanle 35.000 biztanle Euskaldunen ehunekoa, batez beste: % 15-% 20 ALKARBIDE BILGUNEA :: 2016ko Jardueren Oroitza-txostena :: 5 Busturialdea / Lea-Artibai Busturialdea Lea-Artibai Ajangiz Amoroto Arratzu Aulesti Bermeo Berriatua Busturia Etxebarria Ea Gizaburuaga Elantxobe Ispaster Ereño Lekeitio Errigoiti Markina-Xemein Forua Mendexa Gautegiz-Arteaga Munitibar Gernika-Lumo Ondarroa Ibarrangelu Ziortza-Bolibar Kortezubi Mendata Morga Mundaka Murueta Muxika Nabarniz Sukarrieta 46.000 biztanle 26.500 biztanle Euskaldunen ehunekoa, batez beste: % 80-% 95 ALKARBIDE BILGUNEA :: 2016ko Jardueren Oroitza-txostena :: 6 Durangaldea Amorebieta-Etxano Durangaldea Amorebieta-Etxano Abadiño Atxondo Berriz Durango Elorrio Ermua Garai Iurreta Izurtza Mañaria Zaldibar 18.000 biztanle 72.000 biztanle Euskaldunen ehunekoa, batez beste: % 30-% 80 ALKARBIDE BILGUNEA :: 2016ko Jardueren Oroitza-txostena :: 7 Uribealdea Hego Uribe Mungialdea Txorierri Uribe Kosta Erandio Arrieta Derio Barrika Getxo Bakio Larrabetzu Berango Leioa Fruiz Lezama Gorliz Gamiz-Fika Loiu Lemoiz Gatika Sondika Plentzia Laukiz Zamudio Sopela Maruri-Jatabe Urduliz Meñaka Mungia 133.000 biztanle 26.500 biztanle 17.000 biztanle 35.000 biztanle Euskaldunen ehunekoa, batez beste: % 30-% 75 ALKARBIDE BILGUNEA :: 2016ko Jardueren Oroitza-txostena :: 8 ALKARBIDE bilgunearen egitura berria: LANTALDEAK #1 #2 #3 ALKARBIDE bilgunearen IDAZKARITZA TEKNIKOA #4 #5 #6 #1 LANTALDEA :: FAMILIA BIDEZKO TRANSMISIOA #2 LANTALDEA :: IRAKASKUNTZA eta EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA #3 LANTALDEA :: ADMINISTRAZIOA #4 LANTALDEA :: ARLO SOZIOEKONOMIKOA #5 LANTALDEA :: AISIA eta KIROLA #6 LANTALDEA :: KULTURGINTZA ALKARBIDE BILGUNEA :: 2016ko Jardueren Oroitza-txostena :: 9 Interes desberdinak izan ditzaketen pertsonez osatuta dagoen neurrian, lantaldeak talde biziak eta dinamikoak dira eta denboraren poderioz bilakatuko dira, ezinbestean. Eskarmentuz, badakigu bilakaera hori ezin dela aurreikusi eta lantaldearen garapena edo heldutasuna baldintzapen askoren menpekoa izango dela. Edozelan ere, lan-mahaietan izandako esperientzia ikusita, pentsatzekoa da lan-taldeen finkatze-aldia (Norming) eta ekintza-aldia (Performing)1 nahikoa azkar gertatuko direla lantaldeen bilakaera igartzeko epe ertainean. Abiapuntua Zeinahi lantalde eratzerakoan, hainbat alderdi aintzat hartu behar dira: lantaldearen beraren xedea (zertarako eratzen den),helburuak (zer lortu nahi duen), lantaldeak erabiliko duen metodologia (zer arauri jarraiki jardungo duen), emaitzak (taldeak zer lortu beharko lukeen) eta lantaldeak eskura dituen edo eskura ditzakeen baliabideak (denbora, aurrekontua, babesa, baliabide informatikoak eta bestelako tresnak, aholkularitza, prestakuntza…). Horiek guztiak aintzat hartuta ere, gogorarazi behar dugu ALKARBIDE bilguneak ia 16 urtez jardun duela irizpide funtzional batzuei jarraiki eta, hortaz, esan beharra dago oraingo honetan proposatzen den eraberritzea ez dela abiarazten lehengo funtzionamendua zuzentzeko, ezpada, teknikariok hartutako aje batzuk apurtu eta bilgunearen lana eraginkorragoa izate aldera. Horren haritik, lan-mahaietan adostu eta gero, hauxe izan da lantaldeak eratzeko proposamena: #1 LANTALDEA :: FAMILIA BIDEZKO TRANSMISIOA (Euskararen jabekuntza) #2 LANTALDEA :: IRAKASKUNTZA eta EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA (Euskararen jabekuntza) #3 LANTALDEA :: ADMINISTRAZIOA (Euskararen erabilera) #4 LANTALDEA :: ARLO SOZIOEKONOMIKOA (Euskararen erabilera) #5 LANTALDEA :: AISIA eta KIROLA (Euskararen erabilera) #6 LANTALDEA :: KULTURGINTZA (Euskararen elikadura) 1 Tuckman-en ereduari jarraiki: (1) Eraketa-aldia (Forming); (2) Gatazka-aldia (Storming); Finkatze-aldia (Norming); Ekintza-aldia (Performing). ALKARBIDE BILGUNEA :: 2016ko Jardueren Oroitza-txostena :: 10 Bestalde, ezin ditugu ahaztu lehendik dabiltzan lan-mahaiak, trebaGUNE, zeharkako lantaldeak (Kirola, Biscaytik…) eta ordezkaritza kontuak direla eta abian ditugun batzordeak (ABJB, Euskara Bizia, Osakidetza, Metro Bilbao, Berritzeguneak…) Horiek guztiak orain arte moduan kudeatuko dira, behintzat, lantaldeak erabat garatu arte. Lantaldeetako partaideak ALKARBIDE bilgunea osatzen duten pertsona guztiak euskara teknikariak teknikariek betetzen dituzten eginkizunei erreparatuta, haien artean aldeak egon daitezkeen arren direnez gero, lantalde jakin batean parte hartzeko irizpide bakarra teknikariaren interesa da, funtsean, lantaldean parte hartu nahi izate hutsak berezkoak izan beharko lituzkeelako lantaldearen jardunbidea arteztu behar duten oinarrizko printzipioak: profesionaltasuna (arduraz jokatzea), sormena (ekimenez jardutea), eraginkortasuna (emaitza onuragarriak bilatzen dituzten proiektuetan lan egitea), talde-lana (lantaldearen ekimenean parte-hartzea ardura jakin batzuk bereganatuz), ahalduntzea (teknikariaren garapen profesionala ahalbidetzea, erronketan parte hartuz), herritarrentzako zerbitzua eta gardentasuna. Dena dela, lantaldeak eratzeko orduan, egokientzat jo dugu, batetik, Bizkaiko eredu soziolinguistiko guztietako teknikariak egotea lantalde guztietan eta, bestetik, lantaldeko partaideek aurretiaz neurtzea norberak proiektuari eskain diezaiokeen arduraldia, eragingarritasunaren mesedetan. Azkenik, aintzat hartu dugu lantaldearen tamainak eragina izan dezakeela proiektuaren arrakastan edo porrotean. Lantalde txiki batek (3-4 kide) nahikoa arin lan egin eta erabakiak har ditzake, baina ikuspegien aniztasuna txikia da. Lantalde handi batek (10 edo 12 kidez edo gehiagoz osatutakoa), aldiz, ikuspegien aniztasun handiagoa dauka eta ideia/irtenbide gehiago proposa ditzake, baina zailagoa da kudeatzen eta, askotan, azpitalde ugaritan banatu behar da eraginkorra izango bada. Esandakoan oinarriturik, gure iritziz, 8 kidez (7 euskara teknikari + bideratzailea (Idazkaritza Teknikoko kidea edo lan- mahaiaren idazkaria) osatutako lantaldea egitura egokiena da. Nolanahi ere, ALKARBIDE bilguneak garatzen dituen proiektuen