Kalendrera, Edo Ortodoxia Erreformistarekiko Talka
Kalendrera, edo ortodoxia erreformistarekiko talka PATXI SALABERRI MUÑOA* 0. SARRERA izakia bezain zaharra da denbora kontrolatzeko ametsa. Halere, ezinta- G sun horren aurrean, historiaren uneren batean gizakiari aski iruditu zi- tzaion denboraren martxa ezagutzea eta, ahal zuen heinean behintzat, den- bora bezatzea. Egutegiak, beren xumetasunean, oso tresna egokia gertatu izan zaizkio eginkizun horretarako. Ilargiaren zikloetan zein eguzkiaren ibilaldian oinarrituta, harrian lan- duak zein paperezko euskarrietan aurkeztuak, egutegia (kalendrera izenekoa zein almanaka) denboraren dinamikaren berri modu sistematizatuan emate- ko asmakuntza da. Gaur bezala, atzo ere. Baina horrezaz gain, ideologiak eta jarrera erlijiosoak erakusteko eta za- baltzeko ere balio izan dute historian zehar, atzo bezala, egun ere. Jakina, egutegien bilakaera beste edozein tresnarenaren parekoa izan da, ez baitira beti bat eta berdinak. Batzuetan ideologiak, bestetan ekonomiak, maiz asko denbora neurtzeko sistemen berrikuntzak…, egutegiek historiaren araberako aldaketak eta egokitzapenak ezagutu dituzte. Eta, adibide batera- ko, orain urte bakar baterako baino ez diren egutegi estilizatuak, beste garai batzuetan zenbait urtetan erabiliak izateko pentsatuak ziren. Edo, areago, egin, beti(ra)ko ere egiten ziren, Erdi Arotik iritsi zaizkigun Kalendarium per- petuum haiek erakusten duten bezala. * Euskal Herriko Unibertsitatea. [1] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 111 (2009), 281-321 281 PATXI SALABERRI MUÑOA 1. ERDI AROKO EGUTEGI-TRADIZIOA Inprimatu gabeko egutegi “betiereko” haiek gutxienez honako atalak izan ohi zituzten: hilabete bakoitzeko egunen taula, auri nombrea delakoa, letra dominikalak, eguzki-egunen eta ilargi-egunen kopurua, zodiakoaren zeinue- tan sartzen zireneko adierazpenarekin, hilabetean egunek eta gauek batez beste zuten iraupenaren oharra, jai erlijioso finkoak (Eguberria, Purifikazioa, etab.) eta, azkenik, pare bat bertsolerroko esaeraren bat hilabeteko, ez beti egungo perspektibatik ulergarriak.
[Show full text]