PDF Osoa Deskargatu
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
Euskaltzainak Bilduma Euskaltzainak izeneko bilduma berrian euskaltzain Argitaratuak: izan direnen eta direnen obrak eta eurei buruzko GRATIEN GRATIEN ADEMA ADEMA 1. Gratien Adema. Zaldubi azterketak argitaratuko dira, Akademiaren ZALDUBI ZALDUBI Saindu batzuen biziaz. 2007 historiarako esanguratsu gertatu diren egileetatik hainbaten lanak ere alboratu gabe. 2. Pierre Charritton Pierre Broussain. 2007 HENRI DUHAU Beskoitzen sortua 1942an. 21 urtetan, lur berri egiten Donapaleutik, teknikari gisa. 1968an Senpererat ezkondurik 3. Pierre Lhande ARTZAIN BELTXAREN merkataritzan erretretarat heldu arte. Lehen artikulua euskaraz, Yolanda eta beste euskarazko idazlanak. 1961eko urtarrilean Gazte kazetan. Beti jarraitu du idazten: Herria astekarian, Otoizlari, Dantzariak, Ekaina, Denak Argian, eta bereziki 2007 NEURTITZAK Enbatan. Liburuak: lehena Hasian-hasi (1993, sorterriko euskara); Euskal aditz batua (1996); Aupa batasuna! (2000); Hasian-hasi Argitalpenaren paratzailea: Henri Duhau (bigarrena, 2002); Hortzak izerdi (artikulu bilduma, 2005); Dufau 4. Gratien Adema. Zaldubi bi anaiak (2006); Saindu batzuen biziaz. (G. Adema) (2007). Artzain beltxaren neurtitzak. 2008 ISBN: 978-84-95438-37-9 Euskaltzaindia Real academia de la lengua vasca Académie de la langue basque EUSKALTZAINAK BILDUMA Laguntzaileak: EUSKALTZAINDIA ARTZAIN BELTXAREN NEURTITZAK BELTXAREN ARTZAIN SENPEREKO UDALA EUSKALTZALEEN BILTZARRA 4 GRATIEN ADEMA “ZALDUBI” ARTZAIN BELTXAREN NEURTITZAK Adema, Gratien (1828-1907) Artzain beltxaren neurtitzak / Gratien Adema “Zaldubi” ; argitalpenaren paratzailea, Henri Duhau. – Bilbo : Euskaltzaindia, 2008 XVI, 234 orr. : ir. ; 24 cm. – (Euskaltzainak ; 4) L.G.: BI-471-08 ISBN: 978-84-95438-37-9 I. Duhau, Henri. II. Título. III. Serie. © Miquel Gros i Lladós, 2007 © EUSKALTZAINDIA / R.A.L.V. / A.L.B. Eskubide guztiak jabedunak dira. Ez da zilegi liburuki hau osorik edo zatika kopiatzea, ez sistema informatikoekin beronen edukia biltzea, ez inongo sistema elektroniko edo mekanikoz, fotokimikoz, magnetikoz, elektrooptikoz, fotokopiaz, erregistratuz edo beste bitartekoz berau transmititzea, aipamenetarako izan ezik, argitaratzailearen edo copyrightaren jabearen aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe. Aurreinprimatzea: Ikur, S.A. Diseinua: Ikeder, S.L. Inprimatzea: Baster, S.L.L. ISBN: 978-84-95438-37-9 Lege-gordailua: BI-471-08 GRATIEN ADEMA “ZALDUBI” ARTZAIN BELTXAREN NEURTITZAK Argitalpenaren paratzailea: Henri Duhau Jagon Saila EUSKALTZAINDIA BILBO 2008 AURKIBIDEA —I— Gratien ADEMA “Zaldubi” (1828-1907) Haren biziaz eta lanez zer dioten adituek Euskaltzainburuaren aurkezpena . XV Jean Hiriart-Urruty (1859-1915) 1907. « Gratien Adéma apeza » . 1 Jean Etchepare (1877-1935) 1910. « Zalduby Aldudan » . 5 Piarres Lafitte (1901-1985) 1933. « Les compositeurs de cantiques basques » . 9 « M. le Chanoine Adéma » . 12 Piarres Charritton 1985. « Gratien Adéma Zalduby-ren bizia eta lanak » . 31 Bildumagile eta paratzailearen bizpahiru oharpen . 39 —II— ZALDUBI : Artzain beltxaren neurtitzak . 43 Aitzin hitzak . 47 Ohore laborantzari . 51 Xuriko (Mehetegiko xakurra) (1867) . 55 Ameriketarako bidean (1854) . 60 Martin eta Katalin (1851) . 64 Amaxo (1879) . 67 Mende jende mendre (1882) . 71 Pattin dirudun ez fededun (1880) . 75 Bildotsa eta otsoa (1873) (lehen saria) . 79 Belea eta axeria (1873) (lehen saria) . 82 Asto bate errelekiekin (1864) . 84 Axeria eta akerra (1850 inguruan) . 86 Kuia eta ezkurra (1850 inguruan) . 89 Abereak izurritearekin (1866) . 91 Hartz bat eta bi ihiztari (1876) . 96 Aita biltzaileari seme barreiari (1865) . 99 Hartz pereka latz (1882) . 102 Burdina eta baxera (1879) . 104 Beharraren indarra (1882) . 107 Otsoa eta amiamokoa (1887) . 110 Pello ikazkina (1889) . 112 Erleak eta lixtorrak (1887) . 116 Elhez ez, nahiz biz (1888) . 119 Hitzuntzi (1857) . 122 Pilotariak (1857-1890) . 127 Otsoa eta xakurra . 139 Gatua eta arratoinak . 144 Haitza eta ihia . 147 Bettirisants (1875) (“Utsalegi” izenpeturik) . 150 Errepublika (1876) . 157 Eskualdunak (1892) . 181 Gauden gu eskualdun (1893) . 194 HIZTEGITXOA . 231 Eskerrak laguntzaile eta aholkulariei : Pierrette Dourisboure, artxiboen begiralea ; Arnaud Dourisboure, Jean Dourisboure, Bernadette Mazet Dourisboure, laurak Gratien Ademaren ilobaren arra-haurrak. Eta : Andres Urrutia, Euskaltzainburua ; Beñat Oihartzabal, Euskaltzainburuordea ; Jean Haritschelhar, Euskaltzaina ; Piarres Charritton, Euskaltzaina ; Piarres Aintziart, Euskaltzaleen Biltzarreko elkarteburua ; Elena Touyarou-Phagaburu, euskara irakaslea ; Pantxika Solorzano, musikaria ; Paxkal Duhau, partituren paratzailea ; Ales Bengoetxea, 1990ean egin zuen lanarentzat ; Janbattitt Dirassar, Herria astekariko zuzendaria ; Peio Jorajuria, Herria astekariko idazleburua ; Senpereko Erretora ; Senpereko Auzapeza. Diruztatzaileak ahantzi gabe : Euskaltzaleen Biltzarra ; Euskararen Erakunde Publikoa ; eta oroz gainetik, Euskaltzaindia. Gratien ADEMA “Zaldubi” (1828-1907) Jaun Kalonje senpertarra Jarririk Gratien ADEMA-ZALDUBI Xutik ezkerretarik : Jean-Blaise ADEMA haren iloba apeza GRATIEN ADEMA-ZALDUBI 1828-1907 Brontzezko oroitgarria, Senpereko Herriko Etxeak eraikia, Euskaltzaindiaren eta Euskaltzaleen Biltzarrarekin batean estrenatua 2007ko abenduaren 20an. I ——————————————— Gratien Adema “Zaldubi” (1828-1907) Haren biziaz eta lanez zer dioten adituek Andres Urrutia XV AURKEZPENA Zaharrak berri esango du, ezbairik gabe, irakurle ohartuak, Zaldubi zena- ren liburu hau esku artean hartzen duenean. Merezi al zuen?, gehituko dio beste norbaitek, adi-adi, aspaldikoaren sunda orrialde horietan atzematen duenean. Egia esan, bata eta bestea aintzat hartu beharko ditugu, Gratien Adema kalonjearen lana berriro argitaratzen den honetan. Izan ere, aspaldikotasuna- ren doinuak ez dakartza, nahitaez, zahartasunaren ajeak eta ahuleziak. Beste- la esanik, aspaldiko horrek, Zaldubiren kasuan, klasikotasuna jartzen digu agerian. Modernotasuna! Horra hor askoren aldarria egunotan. Modernotasuna, hala ere, modu askotara uler daiteke. Ez maltzurrena, esan gabe doa, sustraiak eta erroak sendo ezarri eta gibelera behatu gabe, aitzina doanarena. Halakoetan datorkigu Zaldubi senpertarra. Hain zuzen ere, beste behin erakustera belaunaldi baten maisutasuna, euskara dela eta. Nork baztertuko ote ditu euskal letretatik, egun ere, Jean Etxepare eta Hiriart-Urruty? Nork utziko du aldamenean Zaldubiren egina, euskarak ordurik beharrenak ditue- nean, euskarak berak diskurtso bilbatzaile eta duin baten jabe izan behar due- nean? Horra hor galdera. Erantzuna, aldiz, aspalditik eman zigun 1909. urteko Almanaka berriak, Zaldubi hilberriaz ari zela: Ikhusgarri da zein ongi zakien Jaun Aphez horrek, Fedezko gauza ukigarrienen bertsu ederrenetan ematen, eta hori hain garbiki eta hain choragarriki, non fededunek adit baitzetzaketen eta atchik ere den gutieneko nekherik eta uzkurtasunik gabe. Bertso eta kantikak nagusi, hemen dugu beste behin ere Zaldubi olerka- ria, sona eta entzute handia ekarri zioten bertso eta kopletan murgildua. Izan ere, Artzain Beltxaren neurtitzak izeneko testua horretara dator. Esku fin, letra paregabea, musikaren doinuak... oro dira jatorrizko eta aspaldiko libu- ruaren isla ederrak, Hendi Duhauk eskuratua eta artezki paratua. Euskaltzainburuaren aurkezpena XVI Aspaldikoa izateak berarekin dakar, bestalde, egunotako irakurketa- -ohituretara alderatu beharra. Hala egin du, artez eta trebe, ohi duenez, Henri Duhau senpertarrak Zaldubi herrikidearen lanekin. Adi egon bekio irakurlea berak esandakoari eta adierazitakoari. Horregatik, Duhauren bidelagun izan gara, ibilbide horretan, Euskaltzaindia eta Euskaltzaleen Biltzarra, uste baitugu Euskal Herri euskaldun honetan, idazle klasikoak euskal kultura beregain baten zimentarri irmoak direla. Izan dadila, beraz, oraingo hau geroko batean elkarrekin egin daitekeen lanaren seinale, Eus- kaltzaindiak behar duelako Euskal Herriaren lurralde bakoitzari berea ematea. Hitzño bat ere gorde dezadan esateko, liburu hau Zaldubiren azkena ez dela izango Euskaltzaindiaren argitalpenetan behinik behin, segida ede- rra izan dezakeelako honek gerogarrenean etor daitezkeen beste batzuen aldetik. Hainbatez, Euskaltzainak izeneko bildumara bigarrenez dator Zaldubi. Ez, ordea, azkenez, bilduma horrek bere baitara bideratuko bai- titu Akademiaren historiaren barruan jokabide esanguratsua eta pisuzkoa izan duten kideen obrak nahiz ikerketak, eta, orobat, eurei buruzko azter- ketak, hizkuntzaren historia ere alboratu gabe. Gratien Adema senpertarrak euskal lanaren aitzindaritza eraman zuen, eta halaxe jokatzen erakutsi zigun. Geurea da orain txanda. Atxik dezagun eskuara! Andres Urrutia euskaltzainburua 2008.urteko uztaila Jean Hiriart-Urruty 1 GRATIEN ADÉMA APEZA Eskualdun bat hil da. Balinbazen eta izan bada egundaino egiazko eskualdunik, hura zen. Eztut erran nahi eskualdunaren on-gaitz guziak oro bazituela ; bainan haren gogoa, bihotza, lana, hots, haren izaite guzia, solas eta urrats, Eskual Herriari, eskualduntasunari zatxikizkola, ba. Eskuararen eta eskualdunen aipamena, zoin eder, zoin handi, zoin zahar, leihorrez leihor, menderen mende, hel ahala urrun oro zauzkala, loria zen haren aditzea. Etzitzaioken beti jarraik, ez baitzuen gizagaixoak hasiz geroz baratze- rik. Bainan hain zen solas-egile maitagarria, haur ona : bere zaharrean ere haur bat bere aita amez espantuka bezala mintzo beti Eskual Herriaz, eskuaraz, Eskualdunez, non onerat baizik ez baitzitazken har haren ateral- diak. Koplaria zen lehenetarik ; bainan egun zortzi mintzatuko gira hemen Adéma zenaren kopla ederrez. Egun