Jaitsi Ezazu Prentsa Ohar Osoa
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
Prentsa Oharra Nota de Prensa Foru Ogasunak eguneratu ditu Mainuetako, Bilarko, Kripango eta Navaridasko katastro balioak Katastro balioak gutxituko dira baina OHZrengatik ordaindu beharreko azken prezioak udal bakoitzak onesten duen zerga tasaren arabera kalkulatuko dira Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 7a. Arabako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onetsi ditu Mainuetako, Bilarko, Kripango eta Navaridasko udalerrietako katastro balioen txosten berriak. Horrela, lurzoruaren eta eraikuntzaren balio berriak, ondasun higiezinen gaineko zergari (OHZ) atxikiak, 2021ean jarriko dira indarrean eta egungo balioak ordeztuko dituzte, haietako batzuk 2008etik indarrean baitaude. Arabako Ogasunak egin duen eguneratzearen ondorioz, katastro balioak batez beste % 10,48 gutxituko dira Mainuetan; % 21,49 Bilarren; % 14,41 Kripanen, eta % 3,81 Navaridasen. Hori guztiori, eraikuntzen prezioak gora egin duen arren, eta udalerri horietako lurzoruaren balioak izan duen beherakada nabarmenari esker. Hala ere, zergadun bakoitzak datorren urteko OHZren fakturan ordaindu beharreko azken zenbatekoa, dagokion udalak ekitaldi honetan onesten duen tasaren araberakoa izango da. Foru Ogasunak jabe bakoitzari jakinaraziko dizkio posta bidez bere ondasun higiezinen katastro balio berriak. Halaber, foru bulegoetara etorrita ere jakinaraziko zaizkie, posta bidez egitea ezinezkoa izanez gero. Katastroaren berrazterketa hainbat udalerritan Lau udalerri horietako balioen berrazterketa aurten egindako berrazterketei gaineratzen zaie, eta Aldundiak Arabako udalerrietako katastro balioak eguneratzeko egin duen apustuaren osagai bat da, gaur egungo higiezin arloaren errealitatera hurbiltzeko asmoz. Izan ere, 2020an, Arabako Foru Ogasunak beste bost udalerritako balioen txostenak berraztertu ditu. Zehazkiago, Donemiliaga, ARABAKO FORU ALDUNDIA / DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Probintzia plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz Tel: 945 18 18 32 Silvia Núñez Castro www.araba.eus – [email protected] 1 Prentsa Oharra Nota de Prensa Asparrena, Zuia, Samaniego eta Lezako udalerriak dira, hiri ondasun higiezinen katastro balio berriak izango baitituzte 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera. Halaber, aurreikusita dago 2020an beste udalerri sorta bateko txosten berriak onestea. Horren barruan, Zalduondo, Eskuernaga, Lapuebla de Labarca, Añana, Burgelu, Iruraiz-Gauna, Berantevilla eta Urizaharreko udalerriak daude. Baita ere, aurreikusita dago Laudioko balioen txostena idazteko lanei ekitea. ARABAKO FORU ALDUNDIA / DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Probintzia plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz Tel: 945 18 18 32 Silvia Núñez Castro www.araba.eus – [email protected] 2 .