Murgian, Bi Mila Eta Hamabiko Urtarrilaren Hiruan, Ordu Biak Eta
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
AYUNTAMIENTO DE ZUIA ZUIAKO UDALA MURGIA (ALAVA) MURGIA (ARABA) Murgian, bi mila eta hamabiko urtarrilaren hiruan, ordu biak eta hamabost minutu direnean, aurretik legearen arabera deialdia eginda, Ez-ohiko Bilkura egin da Udaletxeko Bilkura Aretoan. Behean zerrendatzen diren zinegotzi jaun-andreak bildu dira, Unai Gutiérrez Urkiza alkate jaunak zuzendu du bilkura eta Susana Zubiaur Zorrilla andreak Udalbatzako idazkari lanak egin ditu.- ALKATEA UNAI GUTIÉRREZ URQUIZA JN. BERTARATU DIREN ZINEGOTZIAK RUBÉN RICO GUTIÉRREZ JN. OHIANA RUIZ CUEVAS AND. MERTXE ITURRATE DEL REGUERO AND. KARLOS AIZPURU OTXOA DE ERIBE JN. CONCHI LOPEZ LOPEZ AND. LUIS ORTIZ DE PINEDO COTILLAS JN. JUAN CARLOS ALONSO MORAZA JN. SUSANA MARTÍNEZ DE ARAMAYONA URIARTE AND. JOSE ANTONIO EGUILUZ ABECIA JN. BERTARATU EZ DEN ZINEGOTZIA LUIS MARIA SAUTU APELLANIZ JN. Arratsaldeko ordu biak eta laurdenean bilkura publikoa irekita, Lehendakaritzaren aginduz aurreikusitako gai-zerrenda landu da, eta adierazten dudan ondoko erabakia hartu da. 1.- BESTE UDALERRI BATZUEKIN ELKARTZEA CAJA VITAL KUTXAN IZANGO DITUZTEN KONTSEILARIAK IZENDATZEKO.- Alkate-udalburuak deialdiaren arrazoia azaldu du: erabakitzea Zuia udalerria beste batzuekin elkartuko den edo ez Caja Vital Kutxako Batzar Orokor berrian arituko diren ordezkariak izendatzeko; hori egiteko azken eguna hilabete honetako 5a izango da. Jarrian proposatu du Zuia udalerriko taldea osatzea —Alegría-Dulantzi, Aramaio, Asparrena, Legutio, Okondo, Agurain, Urkabustaiz eta Zigoitikoarekin batera—, Caja Vital Kutxako Batzar Orokorrean arituko diren hiru ordezkari/kontseilari izendatzeko.- Udalbatzaren gehiengoak, BILDU Taldearen zinegotzien (4) baiezko botoarekin eta gainerakoen abstentzioarekin, honakoa ERABAKI DU: LEHENENGOA.- Alkate-udalburu jaunak egindako proposamena berrestea eta ALEGRÍA-DULANTZI, ARAMAIO, ASPARRENA, LEGUTIO, OKONDO, AGURIAN, URKABUSTAIZ eta ZIGOITIA udalerriekin ekartzea CAJA DE AHORROS DE VITORIA Y ALAVA-ARABA ETA GASTEIZKO AURREZKI KUTXAKO Batzar Orokorrean arituko diren ordezkariak izendatzeko.- BIGARRENA.- Alkate-udalburu Unai Gutiérrez Urkiza jaunari, edo legearen arabera bere ordez ari denari, gaitasuna ematea erabaki hau gauzatzeko behar diren agiri guztiak egin ditzan udalaren izenean eta ordezkaritzan.- AYUNTAMIENTO DE ZUIA ZUIAKO UDALA MURGIA (ALAVA) MURGIA (ARABA) Eta aztergai gehiagorik egon ez denez, alkate-udalburu jaunak bilkura amaitutzat eman du 14:25ak direnean, eta nik, idazkaria naizen honek, hori guztia egiaztatu egin dut.- Idazkaria, .