Txillardegiren Bibliografia Hautatua Aurkezpena
TXILLARDEGIREN BIBLIOGRAFIA HAUTATUA AURKEZPENA Era honetako liburuetan ohitzen denari jarraiki, Txillardegiren bibliogra- fia ageri da hemen, omenduaren liburuaren atarian. Hiru multzotan eman dugu bibliografia: lehenik, lan akademikoak; biga- rrenik, hainbat idazlan eta saiakera, eta hirugarrenik, Txillardegik berak hau- tatutako beste zenbait idazlan. Ez da erraza gertatu aurreko bi sailak bereiztea, muga ez baita garbia. Fun- tsean, hizkuntzalaritza, soziolinguistika eta historiari buruzko lanak sartuak daude lehenbiziko sailean. Bigarrenean, berriz, eleberriak, ipuinak, saiakerak, eta egunkari eta aldizkarietako artikuluak sartu ditugu. Bigarren sail honetan, ordea, batzuk agian lehenbizikoan sar litezke, gaiaren eta gaia tratazeko moduagatik. Baina beude hor, irakurlearen jakingarri eta eskuragarri. Hirugarren zerrenda, berriz, egileak berak egindako hautaketa baten emaitza da, esan bezala. Hiru zerrenda hauetaz gain, guztiz ugaria da egilearen idazlanen zerrenda, bizitza betearen ispilu, bai eta haren kezken adierazgarri ere, gure Herriaren eta egungo munduaren eta gizakiaren arazoen aurrean. Ezin konta ahaleko emari horren zati gehiena ordenagailuz kontsulta daiteke Euskaltzaindiaren web gunean (www.euskaltzaindia.net), Azkue Biblioteka atalean, aski delarik katalo- goan Txillardegi hitza teklaz jotzea mila item bibliografikotik gora ikusteko. Hautatu beharra zegoen, beraz, eta lan hori H. Knörrek hartu du bere gain. Aldiz, hautaketa horren oinarrian dagoen bibliografia zabala (ezen ez oraingoz oro-besarkatzailea) P. Gartziaren
[Show full text]