SARRERA Zerrendak
Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak SARRERA Zerrendak Guztira 8.414 sarrera daude, lau arlo nagusitan sailkatuak eta 8 zerrendatan banatuak. Hona hemen sailak: 1. Toponimia (leku-izenak) Hiru zerrenda daude: 1.1. Toponimia historikoa (politikoa batez ere) 1.2. Gaur egungo toponimia (fisikoa eta politikoa) 1.3. Euskal Herriko hidronimo nagusiak (ibaiak, urtegiak...) Euskal Herriko bestelako leku-izenak, hala nola herriak, udalerriak, probintziak eta mendiak, lehendik erabakita ditu Euskaltzaindiak (edo erabaki bidean) eta Euskaltzaindiaren web gunean aurki daitezke: http://www.euskaltzaindia.net/eoda/). Zerrenda honetan hidronimo nagusiak (ibaiak, urtegiak, kanalak...) ematen dira, eta proposamen gisa eskaintzen dira, ez baitaude Euskaltzaindiak araututa. 2. Antroponimia (pertsona-izenak) Bi zerrenda daude: 2.1. Euskal Herritik kanpoko pertsona-izenak 2.2. Euskal Herriko pertsona-izenak 3. Bestelako onomastika 3.1. Zerrenda bakar batean sartu dira leku-izenak, pertsona-izenak edo artelanen izenak ez diren gainerako guztiak, Euskal Herrikoak zein kanpokoak. 4. Artelanak 4.1. Euskal Herritik kanpoko artelanak 4.2. Euskal Herriko artelanak I Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak Zerrendak ulertzeko oharrak • Euskarazko izenak '-a' edo '-ak' amaiera duenean, eta '-a' hori berezkoa ez bada, ondoan '(-a)' edo (-ak) jarri da toponimoetan, artikulua dela zehazteko. Adibidez, Afrikako Adarra (-a)'. Horrek esan nahi du deklinatzeko orduan 'a' hori ez dela kontuan hartzekoa, eta, beraz, 'Afrikako Adarrean, Afrikako Adarreko...' deklinatuko da. Toponimiatik kanpo, ez da esplizitatu. Halaber, toponimoa izanagatik, toponimoa osatzen duen azken hitza arrunta bada, ez da esplizitatu. Adibidez, 'Txinako Harresi Handia' agertzen da zerrendan, eta ez 'Txinako Harresi Handia (-a)'. • Batzuetan, parentesi artean, erabilera adierazteko adibideak jarri dira.
[Show full text]