Miren Azkarate Villar Euskaltzaindian Sartzea
MIREN AZKARATE VILLAR EUSKALTZAINDIAN SARTZEA (Egoitza, 1992-11-27) MIREN AZKARATE VILLAR EUSKALTZAINDIAN SARTZEA Egoitza, 1992.11.27 Jean Haritschelhar euskaltzainburua Agintari agurgarriak, Euskaltzain kideak, Andereak eta Jaunak, Euskaltzainburu naizen lau urte hauetan, bostgarren aldikotz egiten diot euskaltzain berri bati ongi etorria. Rola agurtu ditut Ibon Sarasola, l)onostian; Jose Antonio Arana-Martija, Gernikan; Txomin Peillen, Baio nan; Befiat Oihartzabal, Angelun eta, egun, Miren AZkarate, lehenbiziko euskaltzain emaztea Euskaltzaindiaren egoitza berrian, Bilbon. Bi -gertakari ohargarri beraz: - Lehen aldikotz emazte bat sartzen dela Euskaltzaindian. - Gure egoitzan, lehen aldikotz, egiten dela sarrera mintzaldia. Ez da dudarik aro berri batean sartzen ari dela Euskaltzaindia. AIde batetik, bost euskaltzain gazte bereganatuz, gaztetzen ari da eta hori epe labur batean. Edozein Akademia baino gazteago da Euskaltzaindia, horrek esperantzaz betetzen nauelarik. Alabainan, indar eta ahal gazteen beha rretan dago Euskaltzaindia, hain da haundia bere aurrean daukan lana. Bertze aldetik, emakume bat sartzen da orai artio gizonez bakarrik hornitua izan den erakunde batean. Ez da harritzekoa! Azken hogeita bost urte hauetan, emazteen balioa ezagutua da eremu guzietan: politi kan, administrazioan edo funtzio publikoan, hezkuntzan bereziki, Uni bertsitatean halaber, erakasle edo ikerle gisa -hau da euskaltzain berria ren kasua- komunikabideetan, literaturan, bertze akademietan, nahiz frantsesean, nahiz espainiolean. Galdeginen dit norbaitek: zertako iragan da hainbeste denbora ema kume baten onartzeko Euskaltzaindian? Erantzunen diot 300 urte baino gehiago iragan direla frantses Akademian emazte bat hautatua izaiteko 1118 EUSKERA - XXXVII (2.aldia) eta espainiol Akademian 200 urte baino gehiago, hau berantago sortu zelakotz. Guk, aldiz, 75.urtean sartzera goazilarik, jadanik hautu hori egin dugu. Bertze batek -emazteen aurka dagoen batek eta badira holakoak oraindik- erranen dit moda berri bati jarraiki zaiola Euskaltzaindia.
[Show full text]