EAE-Anvren Alkateen Konpromisoak
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
BERGARAKO EKITALDIA Maiatzako hauteskundeek hainbat ikasgai eskaini diote herri honetako klase politikoari. Batetik, herritarren borondateari bizkar ematea, herritarren borondatea ez kontuan hartzea, ezin duela izan eredu datozen lau urteotako instituzioak osatu eta martxan jartzerakoan. Herritarren borondateak errespetatua behar du izan, udaletan, instituzio orotan, eta gatazkaren konponbideari begira. Herritarren borondateari zor diogu gaur gu hemen egotea eta herritarren borondateari jarraikiz lan egingo dugu, gu guztiok, datozen lau urteotan. Konpromiso hau izan dadila gaurkoan herriaren aurrean hartzen dugun lehena. Baina bada maiatzaren 27ko hauteskundeotatik atera beharreko beste ikasgai nagusi bat ere, herritarrek orain arteko udalen kudeaketaren aurrean erakutsi dutena: hogeita hamar urteren ondoren, herritarrek “Aski da!” esan diote instituzioen eta Udalen kudeaketa eredu bati. Aski da! esan diote herritarrek, . Dekretu bidez gobernatzeko ereduari. Alkate presidentzialistak gobernatutako kudeaketa ereduari. Herriaren alde lan egitea, karguak dituztenen aberasbide bihurtzeari. Langile medio baten soldata hirukoiztu eta laukoizten duten kargu publikoen soldata ereduari. Lau urtean behin bozka jaso dutenek, herritarrekin ezertarako kontatu gabe eta hauen iritzirik jaso gabe gobernatzeko ereduari. Herritarrei udalean gertatzen denari buruzko informazioa ezkutatzeari. Eremu publikoan etekinak ateratzeko esku pribatuari ate denak irekitzen dion ereduari. Administrazioari zuzenean eragiteko ahalmena kendu eta enpresa paramunizipal instrumentalen bidez kudeaketa burutzeko ereduari. Honi guztiari esan diote “aski da” herritarrek, eredu berri baten aldeko bozka emanez. 1 Guk, EAE-ANVko alkate garenok, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, badugu beste eredu bat, parte hartzailea, garbia, zintzoa. Herria udalera eta udalak herriaren zerbitzura ipintzea da hartzen dugun erronka publikoa. Eredu honen aurrean, eta herritarrek egindako aldaketa zabal baterako deiarekin bat eginaz, EAE-ANVko zinegotzi eta alkate garenok, urrats sendoak ematearen beharra aldarrikatzen dugu eta norabide horretan honako konpromiso hauek hartzen ditugu. 1. Gure esku dauden udaletan ahalik eta eperik laburrenean AUDITORIA independente bat egiteko konpromisoa. - Udalaren egoeraren berri zehatza izateko. - Udala zein egoeratan hartu dugunaren oinarri bat izateko. - Datu hauen berri herritarrei emateko. 2. Udaletan liberatzeko erabakia hartzen duten KARGU PUBLIKOEN SOLDATAK jaistea. - Azken urte hauetan, eta bereziki ezker abertzalea udaletatik ofizialki kanporatu duten hainbat herritan, liberatutako kargu publikoen kopurua eta hauen soldatak, biderkatu egin dira. EAE-ANVk kopuru hauek jaisteko konpromisoa hartzen du. 3. Herriarengan eragiten duten azpiegitura eta makro proiektuen aurrean, HERRIARI ZUZENEAN HITZA emateko bitartekoak jartzea. - Proiektu hauen aurrean, informazioa jaso, iritzia eman eta erabaki nahi du herriak. - Erabaki hori kontutan hartzea eskatzen dute herritarrek. - Herri bakoitzean bertako errealitatea eta erritmoak aztertuz jarriko ditugu bitarteko horiek martxan. Neurri hauek, herritarren partehartzean, demokrazian eta gardentasunean oinarritu behar duen kudeaketa eredu berri baten oinarrizko lehen urrats gisa aurkezten ditugu. Ziur gaude gu guztiok ordezkatzen ditugun udaletara haize berria ekartzeko gai izango garela neurri hauek gauzatuz. Ziur gaude herritarrek bat egiten dutela, guztiz, planteatzen ditugun neurriekin. Ziur gaude urrats 2 honen ondotik, etorkizunean gauzak beste modu batera egiten hasteko bide onean izango garela. Azken finean, herriak udalera egin dezan eta udalak herritarren zerbitzura jar daitezen gutxieneko neurriak dira hauek eta gaurko egunean publiko egiten ditugu Bergaratik, gu guztiok batera agertuz. 3 ALKATETZAK GIPUZKOA ADUNA: Arantxa Aburuza AIZARNAZABAL: Aizpea Manterola ALEGIA: Aitor Sarasola ANOETA: Periko Peñagarikano ANTZUOLA: Pedro Iturbe ARRASATE: Ino Galparsoro AZPEITIA: Iñaki Errazkin BERGARA: Agurne Barruso ESKORIATZA: Pedro Lasagabaster HERNANI: Marian Beitialarrangoitia IKAZTEGIETA: Eneritz Maiz IRURA: Maribi Ugalde ITSASONDO: Xabier Iturrioz LEGORRETA: Iñaki Oiarbide LEZO: Haritz Salaberria OIARTZUN: Aitor Etxeberria OREXA: Unai Elola PASAIA: Maider Ziganda SORALUZE: Jose Luis Arizaga URRETXU: Iñaki Zabala USURBIL: Xabier Mikel Errekondo VILLABONA: Maixabel Arrieta ZESTOA: Alazne Olaizola BIZKAIA AJANGIZ: Koldo Carbonell ATXONDO: David Cogos AULESTI: Jon Bollar ELORRIO: Niko Moreno GAUTEGIZ: Lurdes Bilbao IGORRE: Galder Olivares IZURTZA: Lorea Muñoz MALLABIA: Aitor Loiola UBIDE: Ane Ajuria ARABA ARAMAIO: Asier Agirre 4 NAFARROA GOIZUETA: Migel Jose Goizueta LEITZA: Jabier Zabalo BERA: Josu Irazoki LARRAUN: Jose Maria Astiz LAKUNTZA: Jose Ramon Garin ARBIZU: Jesus Maria Mendinueta BASABURUA: Benito Alberro NABASKOITZE: Antonio Iriarte ARAITZ: Imanol Iriarte 2007-06-27, Bergara EAE-ANV 5.