AITOR ANDUAGA EGAÑA Lurralde : invest. espac. 44 2021 p: 291-328 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) EUSKAL HAZIENDAK FILIPINETAKO AZUKRE-INDUSTRIAREN MODERNIZAZIOAN: LEKU FISIKOTIK ENPRESA-ESPAZIORA AITOR ANDUAGA EGAÑA 1, 2 1 Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU-UPV, Liburutegi eraikuntza, 3. solairua, 48940, Leioa, Bizkaia 2 IKERBASQUE. Zientziarako Euskal Fundazioa, Bilbo
[email protected] Azukre haziendak XIX. eta XX. mendeko Filipinetako ekonomia garapenaren kokapen nagusiak bihurtu ziren. Euskal haziendak, bereziki, Filipinetako azukre-industriaren modernizazioa aztertzeko kokaleku aproposa dira, hauen presentzia handiak hango eskualde produktiboagoan (Negros uhartean) azterketa konparatiboa ahalbidetzen duelako. Euskal emigranteek prozesu honetan hainbat modutan lagundu zuten: atzerriko teknologiak ezarriz, azukre fabrika zentralak sortuz eta azukre kanabera barietate berriak haziz. Artikuluak hiru berrikuntza hauek hartzen ditu eboluzio indize gisa eta hauen hedapena Filipinetan zehar aztertzen du. Euskal (jatorriko) hacenderoek, azukre ekoizteko aurreko sistemak aldatuz, leku fisikoa zena (hazienda) enpresa-espazioa (azukre zentrala) bihurtu eta ondorioz eskualdearen giza geografia eraldatu zuten. Giltza hitzak: Filipinetako uharteak, euskal emigrazioa, azukre, haziendak, berrikuntza, merkataritza, eraldaketak, ekoizpena. Lurralde : inves. espac. 44 (2021), p. 291-328 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 291 AITOR ANDUAGA EGAÑA HACIENDAS VASCAS EN LA MODERNIZACIÓN DE LA INDUSTRIA AZUCARERA EN FILIPINAS: DE LUGAR FÍSICO A ESPACIO EMPRESARIAL” Resumen Las haciendas azucareras se convirtieron en los centros principales del desarrollo económico en Filipinas en los siglos XIX y XX. En particular, las haciendas vascas son un emplazamiento ideal para examinar la modernización de la industria azucarera filipina, habida cuenta que su gran presencia en la región más productiva del país (la isla de Negros) facilita los estudios comparativos.