Dosierra Txapalarta Mendiburu
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
San Telmo Museoak Remigio Mendibururen “Txalaparta” eskultura gehitu du bere bildumara “Txalaparta”, museoko Euskal Artea aretoan ikusgai dagoena, eskultorearen obraren eta euskal artearen pieza esanguratsua da; baina bere izaera artistikotik harago, euskal kulturaren pieza ikonikoa ere bada San Telmo Museoak Remigio Mendibururen (Hondarribia 1931 – Bartzelona 1990) Txalaparta (1965) eskultura txertatu du bere bilduman eta erakusketa iraunkorrean. Pieza hau Mendibururen obraren eta euskal artearen pieza esanguratsua da, eta Ez Dok Amairu (1960-70) musika mugimenduaren ikono eta logoa izan zen. Artistaren familiari erosi dio museoak Txalaparta; Mendibururen lanak kontserbatu eta ezagutzera emateko lan garrantzitsua egiten du bere familiak, eta haiek erraztu dute ere Txalaparta San Telmo Museoko bildumaren parte izatea. Museoak bazituen Remigio Mendibururen lanaren adibide batzuk bere erakusketa iraunkorrean. Hala, euskal arteari eskainitako aretoan, Burua (1979) eta Izenbururik gabe (1973-1974) daude. Baina Txalaparta obrak 60ko hamarkadako arte eta eskultura mugimenduari eskainitako eremua aberasten 1 eta osatzen du, eta laguntzen du garaiko artistek kultura tradizionalaren sinboloak unean uneko 2 5 4 4 hizkuntzetara egokitzeko eta aldatzeko zuten interesa islatzen. Txalapartak Oteiza, Chillida, Amable n Arias, Sistiaga, Zumeta, Basterretxea eta Ruiz Balerdiren lanekin partekatuko du espazioa museoan. I Remigio Mendiburu (1931-1990) Txalaparta (1965) Haritza 86 x 430 x 68 cm SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 – 20003 Donostia / San Sebastián T. (0034) 943 481 580 E. [email protected] www.santelmomuseoa.eus Txalaparta Remigio Mendiburuk zurezko habeekin egindako lehen lanetako bat da. Eskultoreak material organiko horrekiko eta herri kulturako elementuekiko zuen interesaren isla da, bai poetikoki zein kontzeptualki. 1965ean aurkeztu zen lehen aldiz Madrilgo Neblí Aretoan, eta urtebete geroago, Donostiako Barandiaran galerian Gaur erakusketari buruzko erakusketan. Lau proiektu elkartu ziren galeria horren ibilbide laburrean: Gaur (artea), Argia (dantza), Ez Dok Amairu (musika) eta Jarrai (antzerkia). Topaketa horretatik sortu ziren sormen-esparruen arteko zeharkako elkarrizketak, eta Mendibururen piezak lotura berriak sortu zituen landa-tradizioaren eta arte garaikidearen artean. Lanak sortu zuen miresmena zela-eta 1967an Nestor Basterretxea eskultoreak Ez Dok Amairu musika mugimenduaren logotipo eta ikur bilakatu zuen. Eskultorearen ondorengo lanetan ere islatuko da Txalapartaren arrastoa, baina bere izaera artistikotik harago, euskal kulturaren pieza ikonikoa bihurtu zen. 1 2 5 4 4 n I Litografia, 1968. Diseinua: Nestor Basterretxea Kartela, 1970. Diseinua: J. M. Zabala SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 – 20003 Donostia / San Sebastián T. (0034) 943 481 580 E. [email protected] www.santelmomuseoa.eus Honela nabarmentzen du piezaren garrantzia Gregorio Díaz Ereñok, Oteiza Museoko zuzendariak. "Txalapartak Remigio Mendibururen (1931-1990) ibilbide artistikoaren lehen aldiko piezarik esanguratsuenetako bat da, eta adierazten du hirurogeiko hamarkadako euskal artisten asmoa kultura herrikoiaren berezko elementuei esanahi berriak emateko posizio estetiko aurreratuetatik eta bere garaiko lengoaiekin bat etorrita. Lan hau 1966ko apirilean Donostiako Barandiaran galerian egindako erakusketa mitikoaren parte izan zen. Bertan Gaur Taldea aurkeztu zen, eta Mendiburuk beste artista batzuekin batera parte hartu zuen: Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea, Eduardo Chillida, Rafael Ruiz Balerdi, Amable Arias, José Antonio Sistiaga eta José Luis Zumeta. Talde honen agerpena aparteko gertaera izan zen eta euskal artearen berrikuntzaren oinarria ezarri zuena. Artistek gizarte-eraikuntzan parte hartzea aldarrikatu zuten, kultura ofizialaren tarte estuetatik kanpo sortutako adierazpide askeagoak ahalbidetuz. Eskultura espazioan kokatzen da, eta idulkia utzi du espazio bitalistago bat estreinatzeko, arruntaren esparrukoa dena. Obra musika-tresnaren kolpearen kadentziari egindako hausnarketa bisuala da, gaur egun euskal kulturaren iruditeriaren parte dena. Urte haietan, adierazpen musikal ia galdu bat aldarrikatzeko balio izan zuen, goi-mailako kulturatik oso urrun zegoela uste zena. Adierazten du Mendiburuk eta bere belaunaldiko beste artista batzuek zuten konbikzioa forma kulturalak 1 kolektiboarenak direnaren inguruan, eta artistaren erantzukizuna dela forma horiek bereganatzea eta 2 5 4 4 n gizarteari itzultzea, sorkuntza artistikoaren hausnarketa-prozesutik abiatutako esanahi I zabalduagoarekin. Obra hau Ez Dok Amairu musika-mugimenduaren ikur gisa aukeratzeak Gaur proiektu artistikoak lortu nahi zuen erresimbolizazio-funtzioa bete zuen eta artearen lurraldea interakzio sozial handiagoko testuinguru berrietara hedatu zuen. Beraz, Txalapartak artistak duen borondatea gorpuzten du eskulturaren praktikatik trama formal eta sinbolikoak aktibatzeko, eta denboran zehar izan duen presentziak garai horretako euskal artearen pieza ikoniko bihurtu du. " Era berean, Mikel Lertxundi artearen historialariak museoarentzako egindako txosten batean Txalaparta funtsezko lana dela nabarmentzen du, besteak beste, "Aizkolariari omenaldia (1960) lan garaikidearekin batera artistaren ekoizpen pertsonalenaren sorrera ezartzen duelako: bere hizkuntzaren bilakaera, beste sortzaile batzuen eraginak atzean uzten zituena, Julio González edo Picasso kasu, eta euskal mundu atabikoarekin lotzen zuena erabilitako materialaren bidez (egurra) eta interpretatu nahi zuen elementuaren sintesiaren bidez. Obra erakusketa askotan egon da 1965ean Madrilgo Neblí Aretoan aurkeztu zenetik. Besteak beste, Barandiaran galeriako Gaur Taldea erakusketan (Donostia, 1966), Bilboko Arte Ederren Museoko Gaur eta Emen Taldeak erakusketan (Bilbo, 1966) eta Veneziako Bienalean (1966). San Telmo Museoan ere ikusi ahal izan da: 1989an, artistari buruzko erakusketa monografiko batean, eta, oraintsuago, 1966 | Gaur konstelazioak | 2016 erakusketan, museoak eta Donostia 2016k antolatua. Azken erakusketa Gaur, 1966: L 'art basque en resistance = Euskal arte ihardukitzailea da, Baionako Euskal Museoan (2018). SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 – 20003 Donostia / San Sebastián T. (0034) 943 481 580 E. [email protected] www.santelmomuseoa.eus Miaka 4: Mendibururen Txalaparta: enblema eskultoriko eta kulturala; Fernando Golvano Txalaparta museoaren bilduman eta erakusketan sartu dela eta, San Telmok Fernando Golvanori enkargatutako ikerketa bat argitaratuko du bere webgunean. Estudioa Miakaren laugarren zenbakia izango da, museoak formatu digitalean argitaratzen dituen ikerketa koadernoak, hain zuzen ere. Jarraian Fernando Golvanoren analisi honetako pasarte batzuk laburbilduko ditugu. “Nire adierazpenerako hurbilen izan dudan materiala egurra da, zuhaitza. (…) Horrek ekarri dit gure herrian oso zabaldua dagoen egurraren tradizio oso batekin topatzea. Tradizio horrek berebiziko garrantzia dauka nire obran, hori gabe ez bainion gaur egungo kulturaren ulermenari ekarpenik egin izan nire testigantza indibidualaren bitartez.” Mendiburu, Ohar pertsonala, 1974. “Mendibururen Txalaparta lanak zentro edo museoren batean egon behar badu, iruditzen zait ezbairik 1 2 gabe San Telmo Museoan egon behar duela, arte-bilduma eta etnografia-bilduma garrantzitsuak 5 4 4 n baitauzka. Hori dela eta, ezin egokiagoa deritzot obra hori museoaren bildumarako eskuratu izanari.” I “Mendibururen zuhaitzarekiko pasioa eta herri-kulturaren berrinterpretazioa xehekiago aztertzera igaro aurretik, atzera begirako errepaso hau laburbildu nahi nuke honako gogoeta honekin. Beste toki batean idatzi dudan bezala (Golvano: 2004), haren eskultura-lanen potentzia semiotikoak hiru adierazletan jarrarazten digute arreta: obraren materialtasun propioan, bitartekaritza sinbolikoan eta morfologia eraikitzailean. Lehendabiziko adierazleari dagokionez, egurra du material kuttuna (haritza, lizarra, pagoa, ezpela eta beste), eta lehenespen horrek antzinako murmurioak dakarzkigu gogora, baserri-giroari lotutako artisau-tradizio bat berreskuratzeko desioarekin batera. Egurraz gain, beste material batzuk ere egokitu izan dira Mendibururen imajinazio kartsu eta mitikora (alabastroa, letoia, burdina, brontzea, hormigoia...). Bigarren adierazleari dagokionez, dagoeneko aipatu dut Mendibururen eskultura- praktikak baduela itzal erromantiko bat; izan ere, ikusgai dena ospatzetik harago, bere obrek –eta jokoan jartzen diren esperientzia estetikoek– gure imajinarioa zabaltzen dute adierazezinerako beste ihes batzuen bitartez edo munduaren eta gertakarien bestelako birsemantizazio batzuen bitartez. Azkenik, eraikitze-poetikari buruz. Poetika hori marrazki eta obra grafikoan ere ikusgai geratzen da, eta, beraz, euskarri artistiko desberdinetan betetzen den halako lege isomorfiko bat osatzen da obraz obra. Gisa horretako mihiztadurek poetika informalista eta adierazkor bat ekartzen digute gogora, sormen- prozesuaren denborazkotasuna aintzat hartzen duen poetika bat. Mendibururen proposamenek eta eskultura-praktikek erakusten dutenez, arteak bizitu eta pentsatu daitekeenaren figura berriak zabaltzen ditu. Pieza horiek helbururen bat baldin badute, hauxe da: predeterminazio estetiko, metafisiko edo politiko guztiak alde batera utzi, eta testuinguru kultural eta artistikoarekin konektatzeko bestelako moduen eta bestelako esperientzien zelatan aritzea. Ez da SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 – 20003 Donostia / San Sebastián T. (0034) 943 481 580 E. [email protected] www.santelmomuseoa.eus harritzekoa, hortaz, Mendiburuk honako lerro hauek idatzi izana: ‘Uste dut