San Telmo Museoak Remigio Mendibururen “Txalaparta” eskultura gehitu du bere bildumara “Txalaparta”, museoko Euskal Artea aretoan ikusgai dagoena, eskultorearen obraren eta euskal artearen pieza esanguratsua da; baina bere izaera artistikotik harago, euskal kulturaren pieza ikonikoa ere bada San Telmo Museoak Remigio Mendibururen (Hondarribia 1931 – Bartzelona 1990) Txalaparta (1965) eskultura txertatu du bere bilduman eta erakusketa iraunkorrean. Pieza hau Mendibururen obraren eta euskal artearen pieza esanguratsua da, eta Ez Dok Amairu (1960-70) musika mugimenduaren ikono eta logoa izan zen. Artistaren familiari erosi dio museoak Txalaparta; Mendibururen lanak kontserbatu eta ezagutzera emateko lan garrantzitsua egiten du bere familiak, eta haiek erraztu dute ere Txalaparta San Telmo Museoko bildumaren parte izatea. Museoak bazituen Remigio Mendibururen lanaren adibide batzuk bere erakusketa iraunkorrean. Hala, euskal arteari eskainitako aretoan, Burua (1979) eta Izenbururik gabe (1973-1974) daude. Baina Txalaparta obrak 60ko hamarkadako arte eta eskultura mugimenduari eskainitako eremua aberasten 1 eta osatzen du, eta laguntzen du garaiko artistek kultura tradizionalaren sinboloak unean uneko 2 5 4 4 hizkuntzetara egokitzeko eta aldatzeko zuten interesa islatzen. Txalapartak Oteiza, Chillida, Amable n Arias, Sistiaga, Zumeta, Basterretxea eta Ruiz Balerdiren lanekin partekatuko du espazioa museoan. I Remigio Mendiburu (1931-1990) Txalaparta (1965) Haritza 86 x 430 x 68 cm SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 – 20003 Donostia / San Sebastián T. (0034) 943 481 580 E.
[email protected] www.santelmomuseoa.eus Txalaparta Remigio Mendiburuk zurezko habeekin egindako lehen lanetako bat da. Eskultoreak material organiko horrekiko eta herri kulturako elementuekiko zuen interesaren isla da, bai poetikoki zein kontzeptualki. 1965ean aurkeztu zen lehen aldiz Madrilgo Neblí Aretoan, eta urtebete geroago, Donostiako Barandiaran galerian Gaur erakusketari buruzko erakusketan.