Ikusi Zituzten
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
LAU HAIZETARA GERRA ZIBILAREN ONDORENGO ERBESTEAZ Josu Chueca Iñaki Goiogana Xabier Irujo Emilio Lopez Adan «Beltza» Patri Urkizu Udako Euskal Unibertsitatea Bilbo, 2010 © Udako Euskal Unibertsitatea © Josu Chueca ISBN: 978-84-8438-332-1 Lege-gordailua: BI-3361-2010 Inprimategia: CUATROAS, Bilbo Azalaren diseinua: Igor Markaida Hizkuntza-zuzenketen arduraduna: Ander Altuna Gabiola Banatzaileak: UEU. Erribera 14, 1. D BILBO telf. 946790546 Faxa. 944793039 Helbide elektronikoa: [email protected] www.ueu.org Elkar Banaketa: Igerabide, 88 DONOSTIA Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, edozein modutara delarik ere, edizio honen Copyright-jabeen baimenik gabe. Aurkibidea SARRERA . 7 1936-1939 ONDORENGO ERBESTEAZ IKUSPEGI OROKORRA, Josu Chueca.. 9 EUSKAL ERBESTERATUEN MUNDURA HURBILTZE BIOGRAFIKO ZENBAIT, Iñaki Goiogana . 31 JOSE ANTONIO AGIRREREN ERBESTEKO JAURLARITZAREN HISTORIA LABURRA (1936-1960), Xabier Irujo . 81 EUSKAL ANTZERTIA ERBESTEAN (1937-1959), Patri Urkizu . 147 EUSKALDUNEN ETENGABEKO ERBESTEAZ, Emilio Lopez Adan . 159 Sarrera Euskal talaietatik, Gerra Zibilak sorrarazi zuen 1936-1939 ondorengo erbestera hurbiltzea helburu izan genuen, 2009ko udan, Euskal Udako Unibertsitatearen bidez antolatu genuen “Lau Haizetara. Gerra Zibilaren ondorengo erbesteaz” deituriko ikastaroan. Astebetez aritu ginen, Iruñeko Hizkuntz Eskolako geletan, baita Donibane Garaziko zitadellera, hau da, gerra-garaian, euskal umeen aterpe- eskolara eta Gurseko kontzentrazio-zelaira egindako irtenaldian ere, gai hori jorra- tzeko. Eta nire uste apalean, denbora motza bazen ere, hainbat begirada sakon eta pizgarri emateko nahikoa izan zen. Hor agerian gelditu zen Espainiako estatutik jendea indarrez kanporatzea ohiko jarduna izan dela. Izan ere, aro garaikidean izan ziren aldaketa politikoak zirela medio, etengabeko erbesteratzeak suertatu ziren. Alde batekoak zein bestekoak, hala nola frantsestuak, karlistak, liberalak, errepublikanoak, ezkertiarrak… Baina, ezbairik gabe, deserriratzerik handiena, kopururen aldetik itzelena izan zelako eta gizarte-klase oro jo zituelako, 1936- 1939 Gerra Zibilaren ondoriozkoa izan zen. Horren inguruko zenbakien dantza dugun arren, ikertzaile guztiek 500.000 erbesteratutik gorako multzoak kalkulatu dituzte erbesteratze itzel hori definitzeko. Bestetik, mugimendu horrek mugetatik kanpo eraman zituen buruzagi politikoez gain, estatuko kultur eragile nagusiak kanporatzeak, askotan, alde kultural hori azpimarratzera eraman ditu ikertzaileak eta historialariak, baina erbesteratze horrek duen jite orokorra eta herrikoia, kla- seen artekotasunaren islaren ezaugarri saihestezina dugu. Izan ere, aipatutako ho- riekin batera, milaka andrek, umek, miliziano ohik, gudarik, langilek… erbestera jo behar izan zuten. Horietako askok, gainera, betiko edo urte askotarako. Jakina denez, gerrarekin batera ezarri zen diktadura frankistaren iraupena zela-eta, erbes- teratze horrek oso luze jo zuen, XX. mendeko bigarren aldia zipristinduz eta, era berean, munduko lau haizetara adierazpide kulturalak zein ekimen politikoak zabalduz. Euskal Herritik begiratuta, ezaugarri komun horiei hainbat bereiztasun gehitu dakizkieke. Lehena: erbesteratze-mugimenduen artean, goiztiarrenetakoa izatea. Izan ere, 1936ko udan bertan hasi ziren ihesaldiak eta deserriratzeak, Nafarroa eta Araba, ia-ia bere osotasunean, matxinoen esku gelditu zirelako. Bigarrena: beste erbesteratze batzuk baino antolatuagoa izatea. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak hainbat kanpoko ordezkaritza 1936az geroztik abiarazteak lagundu zuen, neurri batean, 8 LAU HAIZETARA. Gerra Zibilaren ondorengo erbesteaz euskal erbesteratuen ibilbidea, laguntzak jasotzeko tenorean, beste irtenaldi hainbat prestatzeko, etab. Eta amaitzeko baina ez horregatik desberdintasunik txikiena: diktadura frankistan zehar, bereziki, 1960ko hamarkadaz geroztik, belaunaldi berriek bultzaturiko ekimenek hauspotu zituzten erbesteratzeak, beste kate-maila ugari, gaur egun arte luzatu izan direnak, erbestearen tragediak jarraitzea ahalbidetu dutenak. Gaur egungo lotura hori, zoritxarrez, ez da mugatzen mundu osoan zehar dagoen euskal deportatuen eta erbesteratuen kolektibora. Europako mugak, ia-ia harresi gainidezinak bilakatu dira kanpoko etorkinentzat eta herrialde pobreentzat. Askotan, Europar Batasunak arautzen dituen legeek antza ikaragarria dute 1939-1945 abagune latz hartan, gauzatu ziren lege baztertzaileekin, Espainia- ko gerratik alde eginez atera ziren galtzaileen kontra jo zutenak, baita ondorengo urteetan, judu, gorri eta «zital» guztien aurka legislatu zituztenak. Egun Europaren izenean zabaltzen ari den arrazismo instituzionala, eskuinak zein sozialdemo- kraziak sostengatuakoa, Melillako murruan edo Pas de Calaiseko hesietan, Hen- daiako edo Rivesalteseko «Etorkinen Harrera Esparru»etan 1939ko kontzentrazio- zelaiak eta errefuxiatuen aurkako neurri errepresibo antzekoak berpizturik daude. Egoera anitz horretara hurbildu ginen 2009ko uzatailaren 20 eta 24 bitartean. Talaia eta begirada desberdinen bitartez, ikastaro horretan parte hartu genuen guztiok hortxe esandakoa, eta hainbatek zer edo zer gehiago ere, izkiriatu ostean aukera izan dugu UEUri esker argitara emateko. Alde eta bilakaera politikoez gain, ekimen kultural hainbat eta 1960ko hamarkadaz geroztik, erbestean elkartu ziren belaunaldien arteko harremanez eta kontuez aritu ginen, dozena ikasle jator eta finen aurrean. Hor esandakoa eta zerbait gehiago bilduta dugu ondorengo orriotan, baina den-dena jarritako gaiarekin erabat lotuta. Agian jendea, liburu honekin gosez geldituko da gaiak, horrelako ikastaroek eskaini ditzaketen baino askoz ertz eta esparru gehiago dituelako. Baina euskara hutsez ari den Euskal Udako Uniber- tsitatearen aldetik urrats bikaina izan da gai honi lekua egitea bere ikastaroen artean, baita, oraingoan, bere argitalpenen artean ere. Gai honekiko grinarik duen irakurleari dagokio liburu honetan dauden lerroetan barrena asmoz eta gogoz ibiltzea. Hala izan dadila. 1. 1936-1939 ondorengo erbesteaz ikuspegi orokorra Josu Chueca, (EHU-UPV) UEUko Historia Saila 1.1. ERBESTERATZEAK NOIZNAHI Sarri askotan, Espainiako estatuaren historian erbesteratzeak gauzatu izan dira. Hainbat abagune politikotan, gudetan eta borrokaldietan suertatu diren garaituek zein disidenteek mugaz harantz jo behar izan dute behin baino gehiagotan. Erdi Aroan edo Aro Berrian batasun eta betibatekotasun erlijioso politikoa sustatzea helburu zuten indarrezko kanporatze masiboak ahantzi gabe, gizaldi garaikideak latzenak izan dira garaituak indarrez kanporatzeko joerari dagokionez. 1808-1814 bitartean suertatu zen Independentzia Gerra delakoaren ondorioz, liberalak eta frantsestuak atzerriratuak izan ziren legez, Karlistaldiak zirela-eta, Karlos V.a zein VII.a erregeen nahien partaideek patu bera jasan zuten. Seiurteko demokratiko deiturikoa amaitu zenean, 1874az geroztik, korronte eta erakunde ezkertiarretako bazkideen erbesteratze-aroa zabaldu zen. Izan ere, hortik aitzina, errepublikanoek, anarkistek eta geroago, baita sozialistek ere, une desberdinetan, mugaz bestaldera jo behar izan zuten burua salbatzearren. Hala eta guztiz ere, aurrekari horiek guztiak izan baziren ere, atzerriratze-mugimendurik handiena eta, bere iraupenaren aldetik, luzeena, 1936-1939ko Gerra Zibilaren ondoriozkoa dugu. 1.2. 1936AN HASI ZEN ERBESTEALDIA Oso ohikoa izan da 1939. urtean bertan, hau da, gerraren bukaera militar zehatzean, mugimendu horri hasiera ematea, baina askoz egokiagotzat jotzen dugu 1936ra eramatea haren abiapuntua. Izan ere, Molak, Sanjurjok, Francok eta enparauek urte horretako uztailean jo zuten estatu-kolpea eta jarraian, lehen uneetatik, erbestera- tzeak abiatzen hasi ziren. Azaldu diren testigantza ugariren bitartez, ondo dakigu, faxisten matxinada gauzatutakoan, ehunka iheslarik mugaz bestaldera jo zutela babes edo aterpe bila. Gerra-fronteak egituratzen ari ziren bitartean, etsaien esparruan gelditu zire- nak alde egiten saiatu ziren, hala nola eskuindarrak Madriletik zein Kataluniatik, edo, alderantziz, ezkertiarrak militar matxinatuek kontrolpean zituzten Zaragoza, Nafarroa, Galizia bezalako eskualdeetatik. Gerrak finkatu zituen bi aldeetan, nazionalenean zein errepublikanoenean, izan ziren jokabide errepresiboetatik alde 10 LAU HAIZETARA. Gerra Zibilaren ondorengo erbesteaz egiteko, ahal izanez gero, erbesteko bidea hartu zuten asko eta asko, 1936ko udan bertan. Dena den, garaile suertatu zirenen aurreratze militarrek hauspotu zituzten lehen erbesteratze masiboak, herriak ia-ia osorik, milizianoen multzoak, haurrak eta helduak, hitz gutxitan esanda, klase guztietako jendea kanporatuz. Bidasoako frontetik matxinatuek burututako aurrerapausoak zirela medio, Irun izan zen lehen hiria bere osotasunean hustu egin zena, Hendaiako nahiz Behobiako zubietatik, Frantzia aldera jotzeko. Gerra hasi zenetik, jende-irteerarik handiena izan zen. Estreinako exodo handia izan zen, gudaren ondorioz suertatuko ziren beste hainbaten aitzindari zuzena: milizianoez gain, emakumeak, haurrak, langileak, intelektual zein eskolagabeak, gizarte-esparru guztietako partaideek mugaz bestaldean laketu behar izan zuten, militar matxinatuek zekartzaten gerra era ankerretatik alde egiteko. Atzerrirantz joan zen bigarren jende-uholdea, Ipar Fronteko Bizkaiaren aur- kako erasoaldiaren eraginez gertatu zen. Jakina denez, 1937ko martxoaren 31z ge- roztik, frankistek oldarraldi hori garatu zutenean, egundoko indar-erakustaldia egin zuten, artillerian eta hegazkinerian zuten nagusigoa erabiliz. Horren ondorioz, airetik egindako bonbardaketek milaka umeren