ESKOZIA KNOYDART PENINTSULA Ipar Highlands
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
ESKOZIA KNOYDART PENINTSULA Ipar Highlands 2017ko datak Ekainaren 24tik uztailaren 1era Uztailaren 22tik 29ra Abuztuaren 12tik 19ra The Knoydart Penintsula; adierazgarrienak Uharte txikietako urruneko mendietan barrena, Eskoziako ibilaldiarik eder eta bakartienak; itsasontziz helduta Urruneko txoriak eta hainbat animalia basati Tokiko sukaldaritzarik jatorrena, eta bakarrik itsasontziz hel litekeen landetxea Knoydart penintsula oso urrun dago mendebaldeko beste highlandsetatik. Knoydart urrun dago, eta itsasontzia da hara iristeko biderik onena, baita inguru hartako uharterik ederrenetara heltzeko ere, hala nola Skye-ra, non baleak begiztatzeko aukera izango dugu. Mary Doune izango da gure ontzia, Rum eta Eigg uharte txikietara joateko, bai eta gero haietan mendirik mendi ibiltzeko. Irteera: Mallaig, 17:50, ekainak 28 Bukaera: Mallaig, 10:00, uztailak 5 EGITARAUA EKAINAK 24 MALLAIGerako bidaia. MALLAIG–KNOYDART Mallaigera heltzea erraza da, bai autoz edo trenez, beti West Highland Railway Line erabilita. Elkarretaratzea: ekainaren 24an, 17:30ean, Mallaigen. Itsasontziz egingo dugu Mallaig–Douane (Knoydart penintsula). Duaneko lodge edo ostatu eder batean. Lo egitea eta afaltzea. EKAINAK 25 KNOYDART aldeko MENDI MUINO BELTZAK eta AIROR ITSASLABARRA Lodge-ko atetik bertatik abiatu, eta ibilaldia egingo dugu Mendi Muino Beltzetan zehar; aukera izango da Roine na Beinne (441 m) harkaitzezko gailurrera igotzeko: bista itzelak, eta arranoak eta orkatz gorriak ikusteko aukera. Gailurretik iparraldera jaitsi, kostaraino, non bidezidor bat hartuko dugu Airor urruneko auzoa bisitatzeko. Bideari jarraituz, gure lodge-ra helduko gara. Gosaria, piknika, afaria. 14 km, 7 ordu EKAINAK 26 EIGG UHARTE TXIKIA eta SGURR (393 m) igotzea An Sgurr gailurrera igotzea izango dugu helburu. Eigg uharteko punturik altuena da: toki ederra, itsaso gainean, txilardegi basati baten erdi-erdian. Goitik, Muck ingurumari ederra ikus liteke. Gosaria, Piknika, afaria. 8 km, 4 ordu EKAINAK 27 KNOYDART zeharkatu MAM BARRISDALEtik barrena Ibilaldi zoragarria Knoydart gurutzatuz iparretik hegoraino, Old Forge pubeko ateraino —Eskoziako pub urrunena da—. Itasontziz joango gara Loch Hourn-eraino (Barrisdale Bay). Mam Barrisdale (450) m lepora eramango gaitu bideak, nondik jaitsiera luze bati ekingo diogu: Glean an Dubh-Lochain to Inverie. Taldea ondo ibiliz gero, joan liteke Ladhar Bheinn (1.020 m) gailur zoragarriraino, nondik bista izugarri ederrak ditugu. Gosaria, piknika, afaria. 14 km, 6 ordu EKAINAK 28 Itsasoz RUM UHARTERA eta RUM CUILLIN gailurrera Mary Douane txalupan, Sound of Sleat badia bizkor gurutzatu, eta Rum uhartera helduko gara. Bi aukera ditugu, eguraldia gorabehera: uharte basati hori gurutzatu alderik alde, edo Rum Cuillins mendilerroko gailur bat igotzea. Biak ala biak aukera ederrak. Berandu itzuliko gara gure Lodgera; garaiz, ordea, garagardo bat edateko eta afariari ekiteko. Gosaria, piknika, afaria. 10 km, 5 ordu EKAINAK 29 Itsasoz SKYE uhartera eta LOCH CORUISK lakura Skye uhartera itsasoz ailegatu, eta, hango Cuillins mendien bihotzean, ibilaldiari ekingo diogu Loch Coruisk laku liluragarriaren inguruan. Gosaria, piknika, afaria. 11 km, 5 ordu EKAINAK 30 SGURR COIRE CHOINNICHEAN (796 m) Mendi Ikusgarri hau Inverie herriaren gainetik altxatzen da. Gailurretik ederki ikusten dugu hala Inverie badia nola Hebridak azken uhartea, 60 itsas milia harantzago, Minch. Gosaria, piknika, afaria. 10 km, 5 ordu UZTAILAK 1 Atzera MALLAIGera Gosari eder eta lasai baten ondoren itsasoratuko gara txalupan; argi ibili, itsas zeharkaldian sarri ikus litezkeelako baleak inguru hauetan. Trenean etorri direnak gogoan, garaiz helduko gara Mallaigera, Glasgowerako eguerdiko trena hartzeko moduan izan daitezen. Gosaria. OHARRA Gidariak betiere alda ditzake ibilbideak, eguraldiarengatik edo beste arrazoiren batengatik. Barnean dago 7 gau, urruneko landetxe batean, logela bikoitzean, Twin oheetan edo bakarkakoetan Mantenu osoa Mendi gidaria Eguneroko ibilaldi gidatuak Itsasontzia, uharte txikietan urruneko ibilaldiak egiteko Itsasontzia, Mallaig eta Knoydart artean, eta gainontzeko itsas ibilaldiak ELKARRETARATZEA Gure gidaria taldearen zain izango da Mallaig Railway Station-eko nasa nagusian, ekainaren 24ko 17:50ean, uztailaren 22ko 17:50ean, abuztuaren 12ko 17:50ean. Ordu horretan heltzen da Glasgowtik datorren trena. LANDETXEA Landetxe jator eta eroso batean izango gara, Knoydarteko kostaldean eta mendi ingurune eder batean. Logela bikoitzak, Twin oheekin; edo bakarkako logelak, bakarrik doazenentzat. Etxe eder bat da, barrualdea dena du egurrezkoa. Logelak goiko aldean daude, eta behean gela handi bat dago, non sukaldea eta jangela dena bat eginda dauden. Komunak, berriz, beheko aldean daude, sukaldearen ondoan. Otorduak ondoko Taste of Scotland jatetxean izango dira, eta tokiko arrainak eta Eskoziako otordu propioak dastatzeko aukera izango da. Ardoak, garagardoak eta whiskiak ez dira falta jatetxean. Argibideak eta izen-emateak mendiak eta herriak Pastandegia etxea. 31891 Gaintza. Nafarroa Tel./Faxa: 948-51 32 33 Astelehenetik ostiralera, 09:30-14:00 [email protected] , www.mendiaketaherriak.eus .