ESKOZIA KNOYDART PENINTSULA Ipar Highlands
ESKOZIA KNOYDART PENINTSULA Ipar Highlands 2017ko datak Ekainaren 24tik uztailaren 1era Uztailaren 22tik 29ra Abuztuaren 12tik 19ra The Knoydart Penintsula; adierazgarrienak Uharte txikietako urruneko mendietan barrena, Eskoziako ibilaldiarik eder eta bakartienak; itsasontziz helduta Urruneko txoriak eta hainbat animalia basati Tokiko sukaldaritzarik jatorrena, eta bakarrik itsasontziz hel litekeen landetxea Knoydart penintsula oso urrun dago mendebaldeko beste highlandsetatik. Knoydart urrun dago, eta itsasontzia da hara iristeko biderik onena, baita inguru hartako uharterik ederrenetara heltzeko ere, hala nola Skye-ra, non baleak begiztatzeko aukera izango dugu. Mary Doune izango da gure ontzia, Rum eta Eigg uharte txikietara joateko, bai eta gero haietan mendirik mendi ibiltzeko. Irteera: Mallaig, 17:50, ekainak 28 Bukaera: Mallaig, 10:00, uztailak 5 EGITARAUA EKAINAK 24 MALLAIGerako bidaia. MALLAIG–KNOYDART Mallaigera heltzea erraza da, bai autoz edo trenez, beti West Highland Railway Line erabilita. Elkarretaratzea: ekainaren 24an, 17:30ean, Mallaigen. Itsasontziz egingo dugu Mallaig–Douane (Knoydart penintsula). Duaneko lodge edo ostatu eder batean. Lo egitea eta afaltzea. EKAINAK 25 KNOYDART aldeko MENDI MUINO BELTZAK eta AIROR ITSASLABARRA Lodge-ko atetik bertatik abiatu, eta ibilaldia egingo dugu Mendi Muino Beltzetan zehar; aukera izango da Roine na Beinne (441 m) harkaitzezko gailurrera igotzeko: bista itzelak, eta arranoak eta orkatz gorriak ikusteko aukera. Gailurretik iparraldera jaitsi, kostaraino, non bidezidor bat hartuko dugu Airor urruneko auzoa bisitatzeko. Bideari jarraituz, gure lodge-ra helduko gara. Gosaria, piknika, afaria. 14 km, 7 ordu EKAINAK 26 EIGG UHARTE TXIKIA eta SGURR (393 m) igotzea An Sgurr gailurrera igotzea izango dugu helburu. Eigg uharteko punturik altuena da: toki ederra, itsaso gainean, txilardegi basati baten erdi-erdian. Goitik, Muck ingurumari ederra ikus liteke.
[Show full text]