Jean Baptiste Elizanbururen Mendeurrena
JEAN BAPTISTE ELIZANBURUREN MENDEURRENA Sara, 1991-XII-20/21 JEAN BAPTISTE ELIZANBURUREN MENDEURRENEAN Sara, 1991-XII-20 Jean Aniozbehere herriko auzapeza Agur Jaun-Andereak, Ongi etorri Saran, Axukar-en herrian Eskuadiko herri ederenetarik batean, bi mila - ta zonbeit saratarren artean, gehienak lehen bezala oraino artzain eta laborari, 010 - ola ahal bezinbat luze egon nahiak. Aitortu behar zauztet zuen agerraldiak ohorez eta zorionez betetzen gaituela. Hemen zarezte Elizanburu saratarraren ospatzerat etorriak, baina honen bitartez Sara guzia duzue ospatzen. Eskerrak beraz Eskaltzaindiari, eta oraino gehiago Elizanbururi, mende baten berantarekin: Saran beti astia. Gogotik uzten zauztegu, zuen egun eta biharko lanerentzat, gure Herriko etxearen leihorra, Elizanbururen bizitegi izanaren parrean eta bistan. Agian ahalko duzue bildu, Saran den leku ederrenean, indarrik aski guri emateko duela ehunurte Elizanburuk eta saratarrek zuten eskuaraz mintzatzeko gogoa, gure hizkuntza ez dadin latina bezala liburuetan gorde eta gakatu, garbiki ezagun baita zer galbideetan dagoen gure min tzaira mende honen ondarrean. Eskual zaintza da eskualdun bakotxaren kargu eta eginbidetarik lehe na; beraz bada, goresmen eta errespetu zor ditugu zuei, eskualtzaintzan handienak zareztelakotz. Egonaldi eta lanaldi on bat opatzen zauztet Saran, eta euskara bizi dadila mendeetan gaindi. J. B. ELIZANBURUREN HILTZEAREN MENDEMUGAKO BILTZARREA Sara, 1991-XIl-20 Juan Mari Lekuona SARRERA HITZAK Jakintza maiIan ari garenean, badirudi aIde txikiagoak daudela ipa rraIdekoen eta hegoaIdekoen artean. Baina artegintzari dagokion arIoan, zehazki esanik Iiteraturan, pentsa daiteke aIde handiagoak ote dauden mugaz-handikoen eta mugaz-hemendikoen artean. Adibidez, hor daude egon, iparrekoek dituzten zaiItasunak Orixeren Euskaldunak goraipatze ko, edota hegoaIdekook eduki ditzakegun eragozpenak Etxahun bati edo ta 1. B. EIizanbururi berari bertsogintza arIoan goimaila aitortzeko.
[Show full text]