Jean Baptiste Elizanbururen Mendeurrena
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
JEAN BAPTISTE ELIZANBURUREN MENDEURRENA Sara, 1991-XII-20/21 JEAN BAPTISTE ELIZANBURUREN MENDEURRENEAN Sara, 1991-XII-20 Jean Aniozbehere herriko auzapeza Agur Jaun-Andereak, Ongi etorri Saran, Axukar-en herrian Eskuadiko herri ederenetarik batean, bi mila - ta zonbeit saratarren artean, gehienak lehen bezala oraino artzain eta laborari, 010 - ola ahal bezinbat luze egon nahiak. Aitortu behar zauztet zuen agerraldiak ohorez eta zorionez betetzen gaituela. Hemen zarezte Elizanburu saratarraren ospatzerat etorriak, baina honen bitartez Sara guzia duzue ospatzen. Eskerrak beraz Eskaltzaindiari, eta oraino gehiago Elizanbururi, mende baten berantarekin: Saran beti astia. Gogotik uzten zauztegu, zuen egun eta biharko lanerentzat, gure Herriko etxearen leihorra, Elizanbururen bizitegi izanaren parrean eta bistan. Agian ahalko duzue bildu, Saran den leku ederrenean, indarrik aski guri emateko duela ehunurte Elizanburuk eta saratarrek zuten eskuaraz mintzatzeko gogoa, gure hizkuntza ez dadin latina bezala liburuetan gorde eta gakatu, garbiki ezagun baita zer galbideetan dagoen gure min tzaira mende honen ondarrean. Eskual zaintza da eskualdun bakotxaren kargu eta eginbidetarik lehe na; beraz bada, goresmen eta errespetu zor ditugu zuei, eskualtzaintzan handienak zareztelakotz. Egonaldi eta lanaldi on bat opatzen zauztet Saran, eta euskara bizi dadila mendeetan gaindi. J. B. ELIZANBURUREN HILTZEAREN MENDEMUGAKO BILTZARREA Sara, 1991-XIl-20 Juan Mari Lekuona SARRERA HITZAK Jakintza maiIan ari garenean, badirudi aIde txikiagoak daudela ipa rraIdekoen eta hegoaIdekoen artean. Baina artegintzari dagokion arIoan, zehazki esanik Iiteraturan, pentsa daiteke aIde handiagoak ote dauden mugaz-handikoen eta mugaz-hemendikoen artean. Adibidez, hor daude egon, iparrekoek dituzten zaiItasunak Orixeren Euskaldunak goraipatze ko, edota hegoaIdekook eduki ditzakegun eragozpenak Etxahun bati edo ta 1. B. EIizanbururi berari bertsogintza arIoan goimaila aitortzeko. Eta ez dirudi hesiak hain aItuak direnik mugaz bi aldetako hizkuntzaIarien artean. Hango eta hemengo literaturgintza baIioztatzeko orduan adostasun batera iristeko dagoen zaiItasunari, arrazoibide hau aurkitzen diogu: nahi ko besteIakoak direIa mugaren bi aIdetako euskaI Iiteratur gertakariaren hainbat puntu. HaIa noIa, herrialdeen, pertsonen eta literatur Ianen histo ria, hauen inguruko tradizioa, idazleen eskoIatze eta hezkuntza, Iekuan lekuko literatur lege eta arautegiak, eta azken batean, estiloaren alderdiak eta honen inguruko gustamoldeak. Hitz batean, literatur arloan eta barru tian ere, hor daude mugak ezarririko desberdintasunak, ahaztu ezin ditugunak, batez ere olerkigintza bezalako gai mehe eta sentiberan mugi tzen garenean. J. B. Elizanbururi bere heriotzeko mendemugan eskaintzen dizkio gun ikerlan eta ikaskuntza hauetan, hamabi hitzaldietatik bederatzi ipa rraldekoek emanak dira; beraz lautatik hiru. Honek esan nahi du, mugaz gorakoak direla jardunaldion ardatz, hegoaldeko zenbaitzuren laguntzaz. Horregatik, ekitaldiok badute gauza bat ona, ukatu ezina: tradizio bere koek eman dezaketen segurantzia daukagu, sujetari dagokion alderdi zahar eta berriagoetan. Bigarren, tratamendu zabala eman zaio Elizanbururen izateari eta poesigintzari. Kanpotik ikuskatzen da bere ekarria, orduko ingurugiroa 14 EUSKERA - XXXVll (2.aldia) xehetuz eta argituz: hor agertuko digu M. Goihenetxek nola zen Lapur di XIX. mendearen azken hamarkadetan; eta beste hiru hizlarik esango digute Elizanburuk garaikide zituen beste olerkariekin zuen zerikusia: Haritschelharrek Leon Elissamburu aurkeztuko digularik, Charritonek Adema eta Elizanburu eta Andiazabalek Ttipi Urrufiarra; eta X. Elosegik eskainiko digu Elizanbururen bizitza. Gero, barrrutik begiratuz, olerkari alderdiak aurkeztuko dira, Orpustanek, Aurelia Arkotxak eta Urkizuk ikerturik; musika alderdia Arana Martijak musikologi mailan arloa horni turik; ahaztu gabe Piarres Adame eleberriko zenbait literatur alderdi Orpustanek eta Ana Maria Toledok sakondurik; eta azkenik Elizanburu ren hizkuntza Oihartzabalen eskutik. Esan dezagun, hirugarren, zer dugun gogoan lan honi ekiterakoan: Elizanbururen bibliografian zientzi eskakizunak sarraraztea. Izan ere, gau rregun, euskal olerkarien poetikei buruz tesilanak egin diren unetik, gero eta errenagoa eta motzagoa ikusten da ikertu ez diren beste autoreen eta olerkarien bibliografia. Adibidez, Etxahun, Detxepare, Lauaxeta, Lizardi, Aresti eta abar tesigai gertatu direnetik, hutsala geratzen bide da gainera ko olerkarien ezagutza metodologikoa. Eta ez da harritzekoa Elizanburu rekin ere zerbait horrelako gertatzea une honetan. Eskuarki esan dezakegu hemen, duda-muda gehisko daudela Eliza bururen kasuan, bai pertsonari buruz, bai olerkigintzari buruz, bai balioz tapenari buruz. Eta erantzun bat zor diogu saratarrari, bere poesi garran tzia bazter-ezinezkoa denez euskal letren munduan. Bestalde, aurrerakuntza bat suposa dezake, Elizanburu gaur egungo literatur kritikaren lanmeto doak erabiliz aztertzeak, saratarraren emaitza ikuspuntu berrietatik araka tuz eta xehetuz. Eta zeresanik ez, neurtizlari mailan ikertzeak ekarriko duen emaitza ona, estrofismo erromantikoak ezarririko moldebarruan gauzatua ikusirik Yan Bathiten poetika hain ezaguna. Gero, Piarres Adameren inguru doazen lanak daude, zuhurtziaren ikaspideak eta epikureismoa gauzatuz. Giza arketipo baten xehetasunak leudeke, giza eredu herrikoi baten ispilatze jakingarriak azalaraziz. Guzti hauek gogoan ekingo diogu jardunaldi hauei. Eta entzungo dugulakoan nago gauza berririk, zehatzagorik eta sakonagorik. Behar bada, hemengo ekarria ez da izango tesilan baten adinekoa batasunaren aldetik: tesiaren emaitza beti da berezia, erabatekoa, egitura bete-betekoa. Baina jardunaldiotan emango den ikuspegia anitza denez eta askoren artean landua, honek ere izango duelakoan nago eragin onik Elizanbururen poetikaz ikuspegi gaurkotuagoa eduki dezagun. Besteak beste, bidea zabalduko dugulakoan nago, urrats eder bat emango dugulakoan. Eta batez ere, bidea zabalduko dugu, gerora beste lan sistematuagoak etor daitezen, bai Elizanbururen olerkigintza gai har- 1. B. ELIZANBURUREN HlLTZEAREN MENDEMUGAKO... -Juan Mari Lekuona 15 tuz; bai XIX-XX. mendeen mugako poesigintza, orain'dik behar bezala sailkatu gabe daukaguna, izenez eta izanez hobeki tajutuz eta markatuz; bai autoreei buruzko balioztapen zihurragoak eginez; bqi talde poetikoak eta eskolak zehatzago berezkoan finkatuz. !! Ekintza bat eskaini nahi zaio Elizanbururi. Horretabko bide nahiko egokia hartu dugulakoan nago, batez ere unibertsitate desberdinetako irakasleek parte hartzen dutelarik. Zihur gaude urrats bat ematen dugula Elizanbururen bibliografian, zegoena ederkitxo aberastuz. Eta gerora begi ra ari izan gara lanean, batez ere euskal literaturari buruzko ikerkuntzan andana sendoagotu asmoz. Jakingarria gerta dadila denontzat jardunaldion emaitza, antolatzai leon helburua betez eta gauzatuz. Azkena: bukatzeko J. B. Elizanburuk euskaldun guztion artean izan duen arrakasta adierazteko, eta olerkari honen garrantzia azpimarra tzeko, gertakaria xume bezain adierazkorra aipatu nahi dizuet. Honatx gertatutakoa: Erroman zen, 1954an, orduko irakasle eta ikasle batzuek euskaldunok ohi dugun lagunartea genuen. Askari ondoko kantaldian, "Ikusten duzu goizean" kantatu genuen. Eta hara non Aita Zameza, jesuita bizkaitarra, ordukotz nahiko xahartua, San Agustini buruz espe zialista zena, begietan negarra zeriola egon zen saratarraren kantua entzu ten ari zen denboran. Hori da Elizanburu euskaldunentzat: odolaren mintzoa, arimaren arnasa, urrutian itzulimina sortzen duen bihozkada. Eta hori da guk egunotan sakonago ezagutu eta geureganatu nahi genukeen euskal poeta, haren heriotzeko mendemugan. IPAR EUSKAL HERRIA XIX.MENDEKO AZKEN HAMARKADETAN Sara, 1991-XIl-20 Manex Goihenetxe Nolakoa zen Ipar Euskal Herria denbora horietan? Erantzunik argie na edo adierazgarriena aurki dezakegu 1867.an E. Reclus ikerlariak Revue des Deux Mondes agerkarian argitaratu zuen artikulu batean: "Les Bas ques un Peuple qui s'en va" (1). Euskaldunak ziren beraz desagertzen ari zen jende bat. Iduri zait orduko gizartearen eta kulturaren ingurugiroa nahiko ongi adierazten duela idazleak: 1. Alemaniatik ufatzen zuen haizearen berri ematen digu, Hum boldt zela media Alemaniako eskolaren pean atxikiak edo haziak baitzi ren beti euskal ikasketak: "Le memoire de Humboldt sur la langue basque, insere en 1817 dans le Mithridate d'Adelung, et les Recherches sur les habitants primitifs de l'Espagne" (...) ont ete le point de depart des travaux entrepris en Allemagne, en France et dans le pays basque lui-meme, sur l'etude comparee de l'ancien idiome des Iheres" (2). 2. Hizkuntza-mugari garrantzia ematen zen. Iduri luke orduan Eus kal Herriaz ezin zitakela hitzegin gaskoinarekin euskararen mugak pare katu gabe. Eta hogeigarren mendetik begiratu eta Euskal Herriari buruz hor erabiliak izan ziren joko batzu nahiko arriskugarriak direla erran dezakegu. Halere Elisee Reclus ikerlariaren oharra argia eta zuhurra da hizkun tzaren muga aipatzen duelarik: "Quand il s'agit de tracer avec vigueur la frontiere entre le basque et les patois bearnais ou gascons, les renseignements (1) E. Reclus; Revue des Deux Mondes, 1867.eko martxoaren 15a, 319-340 or. e(2) Ibid., 322 or. (2) Ibid., 314-315 or. 18 EUSKERA - XXXYll (2.aldia) necessaires font defaut. Certaines communes situees au sud de I'Adour entre Bayonne et I'embouchure du Gave, appartiennent a la fois aux deux regions ethnologiques" (3). 3. Besterik ere aipatzen du, hala nola euskal