EAED-086 2019-11-21 Ebazpena.Pdf (PDF, 1
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, ETXEBIZITZA SAlLA PLANIFICACION TERRITORIAL Y VIVIENDA lngurumen Sailburuordetza Viceconsejerla de Medio Ambiente lngurumen Administrazioaren Zuzendaritza Dirección de Administración Ambiental EBAZPENA, 2019ko azaroaren 21ekoa lngurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baita landa-eremuetako erabilera publikoko berdeguneak eta toki irekiak arautzeko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren irismenari buruzko dokumentua. AURREKARIAK 2019ko ekainaren 17an, Gasteizko Udalak Landa -eremuetako erabilera publikoko berdeguneak eta toki irekiak arautzeko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketaren ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa hasteko eskatu zuen, bai Euskadiko lngurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean bai lngurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoaren arabera . Eskaeran Planaren zirriborroa, legeria sektorialean eskatutako dokumentazioa eta hasierako dokumentu estrategikoa jaso ziren . 2019ko urriaren 8an eta azaroaren 19an, abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 19. artikuluan eta Plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duen Dekretuak (urriaren 16ko 211/2012 Dekretua) 9. artikuluan ezarritako kontsulten tramitea egin zuen ingurumen organoak, eta espedientean bildutakoa izan zen emaitza. Jasotako txostenak aztertuta, egiaztatu zen ingurumen-organoak bazituela behar beste judizio elementu ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua egiteko, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 19. artikuluan dioenaren arabera. ZUZENBIDEKO OINARRIAK lngurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen l. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da ingurumenean ondorio ad ierazgarriak izan ditzaketen planen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea, ingurumenaren babes-maila handia bermatuz, garapen jasangarria sustatze aldera. Halaber, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 1998ko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42 . artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek behar bezala bermatuko dute, besteak beste, helburu hau betetzen dela : hautabide egokienak hautatu ahal izateko, plangintza prozesuaren lehen faseetan egingo dela ingurumenaren gaineko eraginei buruzko analisia, betiere kontuan izanik jardueren ondoriozko eragin metatzaile eta sinergikoak. Era berean, 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, 6.1. b) artikuluan ezarritakoa aplikatuta, planei eta programei ere ohiko ingurumen-ebalua zi o estrategikoa eg ingo zaie, ba i eta haien aldaketei ere, baldin eta Administrazio publiko batek onartzen baditu eta horiek legezko edo arauzko xedapen batek ag induta eg iten eta onartzen badira Natura 2000 Sareko guneei eragiteagatik ebaluazio bat behar dutelako, 42/2007 Legeak aurreikusitako baldintzetan (42/2007 Legea, abenduaren 13koa, Natura Ondare eta Biodibertsitateari buruzkoa ). Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 46.1 artikuluan xedatutakoaren a rabera, ebaluazio bateratua egin behar da (ingurumen-ebaluazio estrategikoa) arauaren l. eranskineko A) letran jasotako planei Donostia kalea 1 - Tel. : 945 01 95 48 - 01010 Vitoria-Gasteiz lotuta. Plan horien artean, Landa-eremuetako erabilera publikoko berdeguneak eta toki irekiak arautzeko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa sartzen da. Abenduaren 9ko 21/2013 Legeak xedatzen duenez, plan baten ohiko ingurumen-ebaluazioa hasteko, beharrezkoa da ingurumen-organoak ingurumen-azterketa estrategikoaren irismena zehaztea, eraginpeko administrazio publikoei eta interesdunei kontsulta egin ostean. Arau horrek eskabideari erantsi beharreko dokumentuak xedatzen ditu 18.1 artikuluan eta, abenduaren 9ko 21/2013 Legeari aurka egiten ez zaionean, urriaren 16ko 211/ 2012 Dekretuaren 8. artikuluak zabaldu eta osatu egiten du hasierako dokumentu horri erantsi beharrekoaren edukia. Amaitzeko, ingurumen-azterketa estrategikoaren irismena zehazte aldera, aintzat hartu dira 2013ko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak IV. eranskinean jasotako eskakizunak, ingurumen azterketa estrategikoaren edukiari buruzkoak, bai eta 2012ko urriaren 16ko 211/2012 Dekretuak l. eta 11. eranskinetan jasotakoak ere, erreferentziako dokumentuaren edukiari eta ingurumen jasangarritasunari buruzko txostenaren edukiari buruzkoak, hurrenez hurren. Orain arte ezarritakoari jarraikiz, espedienteko txostenak aztertu dira eta honako hauek gu ztiak ikusi dira: otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra (Euskadiko lngu rumena Babestekoa), abenduaren 9ko 21/2013 Legea (ingurumen-ebaluazioari buruzkoa), urriaren 16ko 211/2012 Dekretua (planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duena), apirilaren llko 77/2017 Dekretua (lngurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizi tza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena), urriaren 1eko 39/2015 Legea (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena), urriaren 1eko 40/2015 Legea (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa) eta aplikatzekoa den gainerako araudia. Horiek horrela, bada, honako hau EBAZTEN OUT: Lehena.- lngurumen-ondorenetarako baino ez, Landa -eremuetako erabilera publikoko berdeguneak eta toki irekiak arautzeko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren irismenari buruzko dokumentua ematea. A. Planaren xedea HAPOaren (hemendik aurrera, Plana) Aldaketaren helburua hau da : udal-mugarteko landa eremuetako erabilera publikoko berdeguneen eta toki irekien erabilerari buruzko araudiak aldatzea, indarreko HAPOan bildutako erregulazioak oztopatu egiten duelako araudi horiek ezartzea, hirian eta udalerriko landa-eremuetan eskaera-maila bera ezartzen baita. Zeha zki, Plana landa-eremuen bizitegi-bilbean (hots, hiri-lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian) sartutako erabilera publikoko berdeguneei eta toki irekiei - sistema orokortzat jo gabeei aplikatzen zaie. Proposatutako aldaketak ez du lurzoruaren erabilera orokorren eta xehatuen esleipena aldatzen, erabilera-araubidea aldatzen du, besterik gabe . Planak berariazko araubide bat ezartzen du landa -eremuetako berdegune eta toki irekietarako, eta honako aldaketa hauek sartzen ditu indarrean dagoen antolamenduan: a. lndarreko HAPOan - 5.03.39 artikuluan- berdegune eta toki irekietarako erabilera hauek arautzen dira: Kirol-erabilera instalazioetan - dela estalietan dela estali gabeetan-, kultura ekipamenduen erabilera, izaera iraunkorreko kultura- edo jolas-jardueretarako instalazioak, eta lurpeko aparkalekuak. Planak artikulu berri bat biltzen du, 5.03 .39 .Bis, erakunde txikientzat bakarrik; beraz, landa-eremuko bizitegi-bilbean sartutako toki ireki eta berdeguneetan honako erabilera hauek onartuko zaizkie halako erakundeei: musika-kioskoak, 2 egoteko eremuak, autobus-markesinak eta kirol- edo jolas-eremu txikiak. Araudi horretatik kanpo daude Armentiako basilikaren inguruko ze laiak, Zadorrako parke lineala, Estibalizko muinoa eta lurzoru urbanizagarriko 21. eta 33. sektoreen eremua. b. Kendu egiten dira gutxieneko lurzati-azalerari eta gehieneko okupazio-azalerari buruzko baldintzak. Kirol edo jolaserako guneak itxi gabe estali ahal izango dira. Kioskoak eta markesinak partzialki estali eta itxi ahal izango dira. c. Planak ezartzen duenez, estalkien gailurrerako gehieneko altuera ezin da S metrotik gorakoa izan . Bestalde, Gasteizko Aireportuaren Plan Zuzentzai lean definitutako Aireportuko Sistema Orokorrarekin lotutako hainbat erregulazio gehitu zaizkio Planari, ingurumenaren ikuspegitik garrantzirik ez dutenak. B. lngurumen-helburu estrategikoak, printzipioak eta aplikatzeko jasangarritasun-irizpideak. Plana egiteko funtsezko oinarritzat hartuko dira IV. lngurumen Esparru Programa 2020ren helburu estrategikoak eta jarduketa-ildoak. Zehazki, kontuan hartu beharko da nola Planak barne hartzen duen 1.3 jarduketa-ildoaren 9. jarduketa, zeinak honako hau ezartzen baitu: «Biztanleria-dentsitate handiagoei lehentasuna ematen dien, erabilera-konbinazioa sustatzen duen eta lurzoru-kontsumoa optimizatzen duen lurralde-anto/amendu adimendun bat ezartzen de/a bultzatzea, haren berrerabi/pena eta birsortzea lehenetsiz» . Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko Lege Orokorrean bildutako irizpideak (otsailaren 27ko 3/1998 Legea) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuan bildutakoakjaso beharko ditu. Urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 2. artikulua aplikatuz, honako hauek dira Planaren ingurumen-ebaluazioa gidatu beharko duten garapen jasangarriaren printzipioak: Lurzorua zentzuz eta intentsitatez erabiltzea eta lehendik ere artifizialduta dauden lurzoruen erabilera intentsiboa lehenestea, lurzoru naturala u·rbanizaziotik babestuz. Hiri-segregazioa, hiri-barreiadura eta mugikortasun behartua saihestea irisgarritasuna sustatzeko asmoz, lurzoruaren erabileren plangintza integratuaren, mugikortasunaren, eta hiri-egitura dentso, trinko eta konplexuen bidez. Lurzoruaren zigilatzea murriztea, lurzorua jasangarritasun handiagoz erabiliz eta ahal beste eginkizuni euts diezaion sustatuz. Natura-baliabideen kontsumo jasangarria sustatzea : ura, energia, lurzorua eta materia la k. Habitatak eta espezieak, natura-ingurumena eta konektagarritasun ekologikoa zaintzea eta hobetzea. Paisaia eta kultur ondarea kontserbatu eta hobetzea. Energia-aurrezpena, energia eta efizientzia berriztagarrien erabilera eta kogenerazioa sustatzea. Aire garbia bermatzea, bai eta zarata