Prentsa Oharra Nota de Prensa

Aldundiak aireko argazkiak egin dizkie 18 udalerriri, hirigintza plangintza hobetzeko Duela zenbait hilabete egindako hamalau udalerriren argazkiei batuko zaie zerrenda hori. Guztira, Arabako 32 udalerritako 212 herriguneren aireko argazkiak eginda daude. Arabako Foru Aldundiak lan grafiko hori egiten jarraituko du harik eta Arabako geografia guztia osatu arte agintaldia amaitu aurretik.

Herritarrek eskuragarri dituzte argazkiak, doan, esteka honetan: www.araba.eus

Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 5a. Arabako Foru Aldundiak aireko argazkiak egingo dizkie lurralde historikoko herrigune guztiei, aireko sistemen bitartez. Tresna horren bidez, errazagoa izango da hirigintza plangintza, eta argazkiok Ingurumen eta Hirigintza Sailak lehendik dauzkan kartografia eta ortoargazkiei batuko zaizkie.

Gainera, foru erakundeak Arabako herritar guztien esku jarri ditu kalitate handiko airetiko irudi horiek. Proiektua duela zenbait hilabete hasi zuten lehenengo hamalau udalerrien irudiekin, eta honako hau proiektu horren bigarren fasea da. Orain, datu base hori handitu egin da, beste 18 udalerri eta 87 herriguneren argazkiak ere sartu baitira.

Arabarrek eskuragarri dituzte horiek guztiak, doan, webgune honetan: www.araba.eus. Zehazki, udalerri hauek gehitu dira: , , Armiñon, Arratzua-Ubarrundia, Bernedo, , Bilar, Iruña Oka, , , Bastida, Guardia, Lantziego, Moreda Araba, , Oion, Eskuernaga, Iekora eta horietako 87 kontzejuak (argazkietara zuzenean joateko, egin klik esteka honetan).

Dokumentazio grafikoko lan hauek aurrera jarraituko dute Arabako geografia guztia osatu arte, helburua delarik Arabako herri eta udalerri guztiak edukitzea eskura agintaldia amaitu aurretik.

ARABAKO FORU ALDUNDIA / DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Probintzia plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz Tel: 945 18 18 32 Silvia Núñez Castro www.araba.eus – [email protected] 1

Prentsa Oharra Nota de Prensa

Ortoargazkiak eta kartografia Era berean, Arabako Foru Aldundiak eguneratu egin ditu Arabako Lurralde Historikoaren ortoargazki edo argazki bertikal deritzenak, zeinek herriguneen kartografia hobetzeko aukera ematen duten. Irudi horiek lortzeko, hegaldi pilotatuak egin izan dira azken hamar urte hauetan.

Bai ortoargazkiak, bai kartografia berria –1:500 eskalakoa– dagoeneko eskura daude inprimatu eta bistaratzeko, webgune honetan: www.araba.eus. (Ortoargazkietara zuzenean joateko, egin klik esteka honetan).

ARABAKO FORU ALDUNDIA / DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Probintzia plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz Tel: 945 18 18 32 Silvia Núñez Castro www.araba.eus – [email protected] 2