Martxoak 23 Victoria Eugenia Antzokia. 20:00 Tindersticks
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
Martxoak 23 Victoria Eugenia Antzokia. 20:00 Tindersticks Syntoramarekin lankidetzan. www.tindersticks.co.uk Stuart Staples baritonoaren ahotsak eta orkestazio ezin zainduago batek definitzen dute Tindersticks-en musika; gaur egungo britainiar pop talde punta-puntako bat da Tindersticks. Talde honek behin eta berriz berrasmatzen du bere burua, baina bere bereizgarriei eutsiz betiere: soinu aratza, ahots garbiak eta instrumentazio zabala, oinarrian gitarrak direla. Taldeak 1991n hasi zuen ibilbidea, eta zortzi album argitaratu ditu harrezkero (kontzertu honetan, bederatzigarrena aurkeztuko digute, The Something Rain, 2012ko otsailean argitaratua); gainera, Claire Denis zine- zuzendari frantsesaren lau filmetako soinu-bandak konposatu dituzte. The Something Rain aurkezteko, Tinderstick-ek Victoria Eugenia bezalako antzokiak aukeratu ditu, musikaren garbitasunak eta dotoreziak ingurune paregabeek ematen duten balio erantsi hori izan dezan. 2010eko maiatzaren eta 2011ko abuztuaren artean grabatu zuten diskoa; bederatzi kanta ditu, eta horietako bat, "Medicine", lehen single bihurtu da dagoeneko YouTube-n ( http://www.youtube.com/watch?v=5v1eFVOj4is ) . Nottinghamdar hauek gaur egungo klasiko bihurtu dira dagoeneko; Scott Walker indie belaunaldiarentzat dena. Esan bezala, 1991n hasi zuten ibilbidea, eta handik bi urtera atera zuten lehen diskoa, Tindersticks I ; album harekin erakutsi zuten harrezkero beren bidea markatu duten berezigarri asko. Sibaritek eta sibaritentzat egindako moldaketak eta Stuart Staples-en baritono ahotsa armatzat hartuta, Gainsbourg eta Hazlewood-en bidetik abiatu ziren. Taldearen buru, une malenkoniatsuetarako "crooner" dotore bat, kulunkatu edo negar egiten zuten tresna sorta batek lagunduta: biolinak, kariloia, tronpeta, bibrafonoa, Hammond organoa… Ganberako pop goitarra eman zuten lehen hiru albumetan, kritikak beso-zabalik hartu zuena, eta gero soul-erantz egin zuten Simple Pleasure (1999) eta Can Our Love... (2001) diskoetan, baita frogatu ere eszeptikoei bazekitela maila goren hari eusten ekipajea arindutakoan ere, eta haien estilo-liburua ez zela zenbaitek esaten zuten bezain zurruna. 2005ean, Staples-ek bakarrik ekin zionean, taldea haustekotan egon zen, baina ez zen halakorik gertatu, eta zazpigarren lana kaleratu zuten, The Hungry Saw (2008). 2012an, The Something Rain honekin (bederatzigarrena, soinu- bandak eta zuzenekoak kontatu gabe), dotorezia aldarrikatuko dute berriz ere..