Bilboko Udal Musika Bandak Belgian Guides Errege Banda Omenduko Du Igande Honetan Norbert Nozyren Batutapean
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK BELGIAN GUIDES ERREGE BANDA OMENDUKO DU IGANDE HONETAN NORBERT NOZYREN BATUTAPEAN Garai guztietako musika europarraren banda profesional garrantzitsuenetakoa da. 1832an sortutako banda, honen musika Erkoreka Plaza, 1 48007 Bilbao 1 48007 Plaza,Erkoreka | artxiboan literatura bandistikoaren altxor handiak aurkitzen dira. “Belgian Guides oroitzapena” izeneko kontzertu honetan konpositore belgikarren obrez osaturiko programa osoa eskainiko da: August de Boeck, Victor Legley, Jean Absil, Paul Gilson eta Jan Van Der Roost. Gabinete de Prensa Gabinete Emanaldia 12:00etan hasiko da. Sarrerek 5 euroko prezioa izango dute eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus web orrialdean, zein Kutxabankeko kutxazainetan eskura daitezke. (Bilbo, 2021eko otsailak 5).- Bilboko udal musika bandak "Oroitzapenaren soinua" Prentsa Kabinetea Prentsa | eskaintzen duen denboraldi honetan, beharrezkoa da banden historia musikalaren errepertorioak programatzea, beren garapen artistiko eta sozialari lagundu diotenak. Hori dela eta, hain zuzen ere, igande honetan, otsailak 7, Pascual Vilaplanak Norbert Nozy belgikar maisu ospetsuari eskainiko dio batuta Belgian Guides Errege Banda omentzeko xedez, garai guztietako musika europarraren banda profesional garrantzitsuenetakoa. 1832an sortutako banda, honen musika artxiboan literatura bandistikoaren altxor handiak aurkitzen ditugu. 94 420 35 19 / 94 420 59 93 / 94 420 30 93 | Fax: 94 420 52 16 | [email protected] | www.bilbao.eus [email protected] 16 | 52 420 94 30 Fax: 93 | 420 / 94 93 59 420 / 94 35 19 420 94 Horrela, eta 1985 eta 2003 artean haren zuzendari nagusia izan zenaren gidaritzapean, AYUNTAMIENTO BILBAO DE Bilboko Bandak 5 konpositore belgikarren 5 obrez osaturiko programa osoa eskainiko du: August de Boecken “Rhapsodie Dahoméenne”, Victor Legleyen “Le bal des Halles op.43b”, Jean Absilen “Roumaniana op.92”, Paul Gilsonen “Richard III” eta Jan Van Der Roosten “Spartacus”. “Belgian Guides oroitzapena” izeneko kontzertua XIX. mendeko Belgikako musikaren BILBOKO UDALA BILBOKO partitura garrantzitsuenetako batekin hasiko da: Dahomeyko erresumaren frantziar 94 420 52 61 / 94 420 52 94 / 52 94 / 420 94 61 / 52 94 420 kolonizazioaren ondoren August de Boeckek idatzitako “Rhapsodie Dahoméenne”, alegia. Tel. Jarraian Victor Legley biolin-jotzailearen “Le Bal des Halles” entzungo da. Autorea Jean Absilen konposizio ikaslea eta Belgikako Erroma Sariaren irabazlea izan zen. Obra hau 1954an orkestra sinfonikorako idatzi zuen, 1977an bandarako egokitu zuen konpositoreak berak eta Belgian Guides Errege bandak estreinatu zuen. Kontzertua Jean Absil XX. mendeko eragin handikoenetako musikari belgikarraren “Roumaniana” lana eskainiko da. Maisuak 1934an Belgikako Erroma Saria irabazi zuen eta bere banda-produkzioa garai guztietako haize eta perkusio-orkestretarako literaturako garrantzitsuenetakoa da. Interpretazio honen ondoren Belgikako haizetarako musikaren patriarkatzat hartzen den Paul Gilsonen “Richard III” obertura entzungo da. Obra Shakespeare-ren drama homonimoan oinarritzen da eta Gilsonen sorkuntza gaitasunaren eta bere hizkuntzaren eklektizismoaren erakusgarri ona da. Azkenik, kontzertua Jan Van Der Roost (1956) belgikar maisuaren lan interpretatuenetako batekin amaituko da: Espartako gladiadore erromatarraren balentria kontatzen duen “Spartacus”. Van Der Roost Bilbao Musikak antolatutako Musika Zuzendaritzako III. Topaketetako irakasle gonbidatua izan zen 2019an. Jarduna 12:00etan hasiko da eta sarrerak Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus web orrialdean, zein Kutxabankeko kutxazainetan eskura daitezke. 5 euroko prezioa izango dute. Ekitaldi honen ondoren Banda Euskalduna Jauregiko Auditoriora itzuliko da otsailaren 21ean. Pascual Vilaplanaren batutapean eta Juan Jesús Silguero (flauta) eta Rafael Climente (klarinetea) bakarlariekin batera, Bandak honako obrak eskainiko ditu, besteak beste: Belliniren “Norma”, Danziren “Sinfonia Concertante” eta Barnesen “Symphony nr.2”. Programarako oharrak (J. Rafael Pascual-Vilaplana) Bilboko Udal bandak "Oroitzapenaren soinua" eskaintzen duen denboraldi honetan, beharrezkoa zen banden historia musikalaren errepertorioak programatzea, beren garapen artistiko eta sozialari lagundu diotenak. 1832an Belgian Guides Errege Banda sortu zen, garai guztietako musika europarraren banda profesional garrantzitsuenetakoa. Bere musika artxiboan literatura bandistikoaren altxor handiak aurkitzen ditugu. Eta gaur zuzendari gonbidatu gisa etorriko zaigu, 1985 eta 2003 artean haren zuzendari nagusia izan zena, Norbert Nozy belgikar maisu ospetsua. Bere gidaritzapean, Bilboko Udal Bandak konpositore belgikarren programa osoa eskaintzen du, August de Boecketik hasita (1865-1937). Organista eta Bruselako kontserbatorioko ikaslea, Belgikako estilo inpresionistaren sortzailea izan zen, bere lagun eta aholkulari handia zen Paul Gilsonekin batera. 1893an bere obrarik ospetsuenetako bat idatzi zuen: Rhapsodie Dahoméenne. Partitura, Dahomeyko erresumaren frantziar kolonizazioaren ondoren idatzi zen, egungo Beningo Errepublikaren kostaldean zegoen antzinako estatu afrikar bat. Dahomey-tik etorritako eta Bruselan jotzen ikusi zuen musikari ibiltarien talde batetik jaso zuen Boeckek lanaren gai nagusia. Zalantzarik gabe, XIX. mendeko Belgikako musikaren partitura garrantzitsuenetako bat da. Ondoren, Victor Legley (1915-1994) belgikar maisuaren musika entzungo dugu, Jean Absilen konposizio ikaslea eta biolin-jotzailea, eta Belgikako Erroma Sariaren irabazlea. Bere musikak Reger, Debussy, Ravel eta Hindemithen eragina du. Bere hitzetan: "Entzuleei garrantzi handia ematen diet, baina ez nuke nahi baieztapen hori gaizki ulertzerik. "Entzuleez" ari naizenean, noski, musikan interesa duten pertsonei buruz ari naiz, (…), erlaxatzeko modu goratu batetik hasi eta esperimentu jakin batzuetara arte 2 / 5 (…)”.1954an orkestra sinfonikorako idatzi zuen Le Bal des Halles lana bandarako egokitu zuen konpositoreak berak 1977an, eta Belgian Guides Errege bandak estreinatu zuen. Musika deskribatzailea da eta dantzaldi bat dakarkigu gogora Halles izenekoetan, XIX. mendearen erdialdean sortutako Parisko merkatuetan. Jean Absil (1893-1974) XX. mendeko eragin handikoenetako musikari belgikarra da. Paul Gilsonen ikaslea izan zen Bruselan, eta 1934an Belgikako Erroma Saria irabazi ondoren, Parisera joan zen bizitzera, eta han Ibert, Milhaud eta Honegger musikagileekin harremanetan jarri zen. Bruselako Kontserbatorioan irakasle gisa egindako lana nabarmendu zen. Bere banda-produkzioa garai guztietako haize- eta perkusio- orkestretarako literaturako garrantzitsuenetakoa da. Craïova, Caracal, Sueava, Pascani, Resini eta Banaateko dantza errumaniarrei buruzko suite bat da Roumaniana, Sirbaren birtuosismoarekin amaitzen dena, errumaniar ijitoen orkestrek berezkoa duten dantza. Zalantzarik gabe, Paul Gilson (1865-1942) XX. mendeko konpositore belgikar askoren maisu eta aholkularia izan da. Belgikako haizetarako musikaren patriarkatzat hartzen da, errepertorio berri eta espezifiko baten bultzatzailea izan baitzen musika banden ahalmenak aprobetxatzeko 1889an Roma Saria irabazi zuen eta Anberes eta Bruselako konposizio-irakasle gisa eragin nabarmena izan zuen zenbait konpositore-belaunalditan. Izan ere, bere ikasle batzuek musika sorkuntzako talde bat sortu zuten 1925ean, Los Sintetistas izenekoa, Gilsonen ideia sortzaileak erakusteko asmoz. Egile hauek dira: René Bernier, Francis de Bourguignon, Théo de Joncker, Marcel Poot, Maurice Schoemaker, Jules Strens eta Robert Otlet. Richard III obertura Shakespeare-ren drama homonimoan oinarritzen da eta Gilsonen sorkuntza gaitasunaren eta bere hizkuntzaren eklektizismoaren erakusgarri ona da. Kontzertua Jan Van Der Roost (1956) belgikar maisuaren lan interpretatuenetako batekin amaitzen da, Bilboko Udal bandak urtero antolatzen dituen Musika Zuzendaritzako III. Topaketetako (2019) irakasle gonbidatua izan zena. Van Der Roost maisua mundu osoan gehien interpretatzen den konpositore garaikideetako bat da. Bere olerki sinfonikoak, Spartacus, Espartako gladiadore erromatarraren balentria kontatzen du, K. a. 73an esklaboen matxinada baten buru izan zena. Obraren barnean konektatutako hiru mugimenduetan, esklaboen jatorriaren soinu deskribapen bat entzungo dugu, Espartakoren maitasuna haien bizitzaren gidari bezala eta jasan zuen gurutziltzaketa krudela. Partitura hori dagoeneko mitikoa da XX. mende amaierako banda-errepertorioan, eta Belgian Guides Errege Bandak estreinatu zuen, gaurko gure zuzendari gonbidatuak, Norbert Nozy maisuak, zuzenduta. Zuzendari gonbidatua: Norbert Nozy Orkestra zuzendaria, saxofoi jotzailea eta irakaslea. Saxofoi jotzaile bezala bere aitak zuzentzen zuen bere jaioterriko bandarekin hasi zen, eta 17 urterekin zuzendari izatera iritsi zen. Bruselako Errege Kontserbatorioan eta Lovainako Lemmens Institutuan ikasi zuen. Bertan, Saxofoiko Goi Mailako Diplomaz gain, ikasketa amaierako zazpi lehen sari 3 / 5 eskuratu zituen. Zuzendaritza ikasi zuen André Vandernoot, Leonce Gras eta Jean Sébastien Béreaurekin Parisko kontserbatorioan. Victor Legleyren konposizioko ikaslea izan da. Saxofoi jotzaile gisa egindako lanagatik, "Pro Civitate" lehiaketa (1970) eta Rotterdamgo Gaudeamus Saria (1973) irabazi zituen. 1972tik 1975era Belgian Saxophone Quartet eta Belgian Saxophone Ensemble taldeetako kide izan zen. 1975ean zuzendari gazteentzako Stravinsky lehiaketa irabazi zuen, Bruselako "La Monnaie" ek antolatua. 1973-74 urteetan North Texas State Universityko irakasle gonbidatua izan