VIII. EUSKAL METAL FEST Otsaila 10 SOVENGAR+ INCURSED + PIMEA METSA + FINSTERFORST 20 € / 16 € Otsaila 11 Febrero EUPHORIC + SYLVANIA + PHOENIX RISING + ETERNAL IDOL + BEETHOVEN R. 22 € / 18 € LARRATXO K.E. 19:00 Finsterforst: Talde alemaniarra 2004an sortu zen eta egiten duten musika folk-metala izanik, beraien estilo propioa Black forest metal bezala izendatu dute, sorterriko basoaren omenez. Beraien musikak atmosfera mistiko eta epiko batean murgiltzen gaitu. Rastlost lanarekin datoz, orain arteko arrakasta gaindituz. Pimeä Metsä: Pimeä metsä (“baso iluna” finlandieraz) Madrildik datorren viking-folk-metal taldea da. Lehen aldiz izango da Donostian. Incursed: Talde euskaldunaren viking-metal musika talde eskandinaviarren mailan dago. Fimbulwinter diskoak oso kritika onak izan ditu mundu guztian. Sovengar: 2013an sortua, taldeak folk-power-metal europarraren eragin handia du. 2016an beraien bigarren albuma argitaratu zuten, Metal March. Beethoven R: Madrilgo talde ospetsua A fuego en la piel diskoarekin itzuli da 7 urte luzeren ondoren. Diskoak hard-rock melodikoa lantzen du oro har, heavy metal, blues edo rock klasikoko zertzeladak ere badirelarik. 80ko hamarkadan ospea eman zion esentzia izaten jarraitzen du taldearen musikak. Eternal Idol: Fabio Lioneren (Kamelot, Angra, Rhasody Of Fire, Rhapsody, Vision Divine, Labyrinth, Athena…) azken musika-abentura da Eternal Idol, oraingoan bere ahots miragarria Giorgia Colleluorirenarekin konbinatzen duelarik. Heavy metal klasikoa kutsu progresibo eta sinfonikarekin jorratzen du talde italiarrak. Phoenix Rising: Power metal sinfoniko azkarra egiten duen talde madrildarra. Sylvania: 2007an sorturiko heavy metal sinfoniko estiloko talde valentziarra. Euphoric: Talde tolosarrak bere disko berria aurkeztuko du. Erregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San Sebastián T. (0034) 943 481 161 E.
[email protected] www.donostiakultura.eus Finsterforst: El grupo alemán se creó en 2007 y siendo su estilo el folk-metal, acuñaron su sello personal como Black forest metal en honor a su Selva Negra natal.