Helmut Lachenmann
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
MUSIKAGILE HANDIAK GERTUTIK: HELMUT LACHENMANN 2016ko OTSAILAREN 21, IGANDEA, VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA Musikenek azken urteotako nazioarteko konpositore nagusiei eskainitako seriea hasiko du Donostia 2016ren eskutik. Azken berrogeita hamar urteetan musikaren garapenean zeresan nabarmena izan duten artista handiak publikoari modu oso ludiko eta atseginean gerturatzea da helburua, hainbat jarduera eskainiz. Ikus-entzuleak konpositoreak aurrez aurre izango ditu sormena ulertzeko modua azaltzen duten topaketetan, haien musikari buruz arituko diren adituen solasaldietara joan ahal izango da, eta musika hori kontzertu batean entzuteko aukera izango du. Zikloa Helmut Lachenmann konpositorearen bisitarekin hasiko da. 17.30: Solasaldi/tertulia Helmut Lachenmann-en inguruan, konpositorea bera, Arturo Tamayo Zuzendaria eta Mikel Urquiza, Lachenmann-en omenez egindako obraren autorea, bertan direla. Aurkezle/moderatzaile: Mikel Chamizo. Victoria Eugeniako Antzokiko Club Aretoa. 19.00: Helmut Lachenmann-i eskainitako Kontzertua. Musikenen ikasitako bi konpositore gazteren aurkezpen eta azalpenekin, Mikel Urquiza y Mikel Chamizo. Victoria Eugenia Antzokiko Areto Nagusia. Musikene Orkestra Sinfonikoa Zuzendaria: Arturo Tamayo Ikusia Ikusirik ……………..…………… Mikel Urquiza (erabateko estreinaldia. H. Lachenmann-i omenaldia) Seis piezas para orquesta, op. 6… Anton Webern Schreiben……………….………………… Helmut Lachenmann PREZIO BAKARRA (solasaldia eta kontzertua barne): 5 euro HELMUT LACHENMANN Helmut Lachenmann (1935) XX. mendeko hirugarren hereneko musika sormenaren konpositore nagusietakoa da: bere ideiak, hartzen duen jarrera, eta bereziki entzunezko materiarekin eta horren arkitekturarekin egin duen lanak eta esplorazioak funtsezko aldaketak ekarri ditu idazketa instrumentalaren pertzepzioan eta arrasto sakona utzi du, non gazteenek haren obraren arabera definitu beharra izan baitute beraien burua. 80. urteurrena dela-eta nazioartean programazio asko egiten ari dira, besteak beste Berlingo Filarmonikak Tableau egingo du Simon Rattle-rekin 2016ko otsaileko biran, edo Lachenmann Perspektiven proiektua, Musik der Jahrhunderte-k koordinatua eta Musikeneren partaidetza izango duena. MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOA Euskal Herriko Goi Mailako Musika ikastegiak bere ikasketa planean barne hartzen du hainbat talderekin lan egitea, Orkestra Ikasketen Programaren barruan hain zuzen ere. Hori dela eta ikastegiko ikasle guztiek jotzen dute, lau urteko heziketan zehar, Musikene Sinfoniettan (ganbera orkestra), Banda Sinfonikoan eta Orkestra Sinfonikoan. Hiru taldeak lanaldi intentsibotan antolatzen dira –orkestraren kasuan hiru aste intentsibo ikasturtean zehar– kontzertu bat edo batzuekin amaituz. Horri esker ikasleek kontaktu praktikoa izaten dute bizitza profesionalarekin eta gonbidatutako irakasle eta zuzendari ezberdinekin. Lutz Köhler, Salvador Mas, Michael Thomas, Manel Valdivieso, Enrique García Asensio, Juan Luis Martínez, Pablo González, José Luis Estellés, Jesús Echeverría, Juanjo Mena, Simon Bernardini, Pierre Cao, Colin Metters, Arturo Tamayo eta José Ramón Encinar bezalako maisuek, besteak beste, zuzendu dute Musikene Orkestra Sinfonikoa. 2003. urtean sortua, ikastegiko disko zigiluarentzat grabatzeaz gain Donostiako Kursaal Auditorioan aritu izan da hainbatetan –2004ko Musika Hamabostaldiko Hasiera kontzertua, 2005eko Eguberritako Kontzertua, EITBk grabatua eta emana, edo Carmina Burana 2012ko otsailean Bilboko Koral Elkartearekin batera–. Musikene Sinfonikoak Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdian parte hartu zuen 2006an, eta hurrengo urtean Zaragozako Auditorioan eman zuen kontzertua. 2009ko otsailean Pablo Sorozabalen Juan José operaren kontzertu bertsioa estreinatu zuen Madrilgo Auditorio Nazionalean eta Donostiako Kursaal Auditorioan. Azken urteotan hainbatetan aritu da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Bilboko Arriagan. 2015eko azaroan Usandizagaren Las Golondrinas operaren kontzertu bertsioa egin zuen Bilbo, Donostia eta Gasteizen. ARTURO TAMAYO, Zuzendaria Madrilen jaioa, bertako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen, Ohorezko saria lortuz Konposizioan. Orkestra Zuzendaritzan Diploma lortu zuen Friburgoko Goi Mailako Musika eskolan, bertan XX. mendeko musika interpretazio irakasle izan zelarik 1979tik 1998ra arte. Bere trebakuntzak iraun zuen bitartean Zuzendaritza eskolak jaso zituen Pierre Boulez-en eskutik Basilean, Francis Travis-en eskutik Friburgon, Witold Rowicki-ren eskutik Vienan, eta Konposizio eskolak Wolfgang Fortner eta Klaus Huber-en eskutik Friburgon. Europako jaialdi nagusietan aritu da zuzendari modura, hala nola Salzburgo, Lucerna, Wien Modern, Londongo Proms, Veneziako Bienale, Maggio Musicale Fiorentino, Holland Festival, Parisko Udazkeneko jaialdia edo Berliner Musikbiennale jaialdietan, besteak beste. John Cage, Iannis Xenakis, Giacinto Scelsi, Klaus Huber, José Luis de Delás, Brian Ferneyhough, Wolfgang Rihm, Mauricio Ohana, Sylvano Bussotti, Niccolò Castiglioni, Luis de Pablo, Mauricio Kagel, Gonzalo de Olavide, Giacomo Manzoni edo Philippe Manoury bezalako konpositoreen erabateko estreinaldiak egiteaz gain, gure garaiko musikari bikainenekin aritzen da elkarlanean: Pierre Boulez, Luciano Berio, Karlheinz Stockhausen, Olivier Messiaen, Goffredo Petrassi, Luigi Nono, Witold Lutoslawski, Morton Feldmann, Helmut Lachenmann, Giacinto Scelsi edo Salvatore Sciarrino. Opera Zuzendari modura Europako areto nagusietan jardun da, bai Mozart eta baita erabateko estreinaldiak ere hartzen dituen errepertorio anitz zein interesgarria eskainiz. Europako orkestra entzutetsuenak zuzendu ditu, hala nola Baviera Irratiko Sinfonikoa, Radio Symphonie Orchester Berlin, Symphonie Orchester Frankfurt, Radio- Symphonie-Orchester Wien, BBCSymphonie- Orchester, Philharmonia Orchestra, Orchestre Nationale de France, Orchestre Philharmonique de Radio France, Ensemble Intercontemporain, Orchestre de Chambre de Lausanne, Orchestra dell’Accademia Santa Cecilia di Roma, eta Hagako Erresidentzia Orkestra, beste askoren artean, Espainiako ia orkestra guztiez gain. Disko ekoizpen zabala eta anitza du, nazioartean hainbat sari jasoa da Mauricio Ohana eta Iannis Xenakis-en orkestra obren erregistroagatik, besteak beste. Franco Donatoni, Klaus Huber, Francisco Escudero, Luis de Pablo, Goffredo Petrassi, Félix Ibarrondo, Gerardo Gombau, Gonzalo de Olavide, Bruno Maderna edo Rodolfo Halffter bezalakoen musika ere grabatu du, eta egun Alberto Ginastera grabatzen ari da Berlingo Deutsches Symphonieorchester orkestrarekin. Granadako Arte Ederren Errege Akademiako kide da eta Zuzendaritza irakasle Alcalá de Henareseko Unibertsitateko Musika Gelako Hobekuntza Ikastaroetan. Gaur egun Orkestra Zuzendaritza irakasle da Musikenen eta italiar Suitzako Luganoko Kontsebatorioan. Interpretazio Sari Nazionala eman zioten 2002. urtean. MIKEL URQUIZA Leioako kontserbatorioan akordeoi jotzaile modura trebatu ondoren, Mikel Urquizak (1988, Bilbo) konposizioa ikasi zuen Musikenen Gabriel Erkoreka, Ramon Lazkano eta Zuriñe Gerenabarrenarekin. 2012tik ikasketak areagotzen ari da Parisko CNSM ikastegian Gérard Pessonekin. 2015ean Erromako Akademia Frantsesak saria eman zion, Villa Medicin biziz. Diotima laukotearekin egiten duen elkarlan emankorraren ondorioz bere Ondar laukotea estreinatu da, bai eta White nights abestiak ere Sarah Maria Sun-ekin Royaumonteko Voix nouvelles programan, ondoren bigarren hari laukote baterako enkargua jasoz. Elkarlan estuan aritzen da baita ere L’Instant Donné ensenblearekin, 2015ean Les lueurs se sont multipliées estreinatu zutelarik (Frantziako kultura ministerioaren enkarguz) eta obra berri bat estreinatuko du 2016 Witten jaialdian. Beste proiektu batzuek Instercontemporain ensenblearekin, Parisko Operarekin, Euskadiko Orkestrarekin, JONDEren Akademiarekin, New European Ensemblearekin, SMASHekin, Talweg hirukotearekin, eta Wilhem Latchoumia bezalakoekin lan egitera eraman dute Donostiako Musika Hamabostaldia, Gaudeamus Muziekweek edo Lucernakoa bezalako jaialdietan. MIKEL CHAMIZO Euskal Herrian 1980an jaioa, konposizioa ikasi zuen Musikenen Ramon Lakano, Gabriel Erkoreka eta Stefano Sacaranirekin. Bere musikak arreta berezia ematen dio instrumentu akustikoen eta elektronikaren uztartzeari eta Veneziako La Biennale, Donostiako Musika Hamabostaldia, Sound and Music Computing Conference, Le Quartz, BBVA Fundazioa, Phonos, Juan March Fundazioa edo Esukadiko Orkestra Sinfonikoa bezalako jaialdi eta zikloetan interpretatua izan da. Sare sozialen musika aukerak ere ikertu ditu 365musicaltweets.com proiektuarekin, Twitterren urte betez garatua. Gaur egun soinuzko paisaia dramatizatu sail zabaletan ari da lanean. Konpositore lanekin batera lan handia egiten du kazetari, musika krikari eta dibulgatzaile modura. Mundoclasico.com egunkari digitalaren zuzendariorde da, eguneroko prentsarekin elkar lanean aritu ohi da Euskal Herrian eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egitarauen oharrak idazten ditu. Musika apreziazio eskolak eman ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Esperientzia Gelan, musika garaikideari buruko hitzaldiak irakurri ditu eta artikulu espezializatuak idatzi ditu BBVA Fundazioa, Reina Sofía Arte Museoa, March Fundazioa, Donostiako Musika Hamabostaldia, Kanarietako Musika Jaialdia, Gaztela Leongo Arteen Nazioarteko Jaialdia, Musika Garaikidearen Zabalkunderako Zentroa edo Gaztela Leongo Orkestra Sinfonikoa bezalakoentzat. ¡ACÉRCATE A LOS GRANDES COMPOSITORES! HELMUT LACHENMANN DOMINGO 21 DE FEBRERO DE 2016, TEATRO VICTORIA EUGENIA Musikene inicia, de la mano de Donostia 2016, una serie dedicada a los compositores