IXILERA IXIL, IXIL, IXIL Language Family
IXILERA IXIL, IXIL, IXIL Language family: Mayan, Quichean-Mamean, Greater Mamean, Ixilan. Language codes: ISO 639-1 - ISO 639-2 - ISO 639-3 ixl Glottolog: ixil1251. Beste izen batzuk (autoglotonimoa: ixil): ixil, chajul [IXJ] hizk. Guatemala. ixil, nebaj [IXI] hizk. Guatemala. ixil, san juan cotzal [IXL] hizk. Guatemala. GUATEMALA ixil, chajul [IXJ] 18.000 hiztun, (1998, SIL) Quiché Departamendua. Mayan, Quichean-Mamean, Greater Mamean, Ixilan. Dialektoa: ilom. Adin guztietakoak. Hiztegia, gramatika, VSO. ixil, nebaj [IXI] 35.000 hiztun (1991, SIL). Nebaj eskualdea, Quiché departamendua. Mayan, Quichean-Mamean, Greater Mamean, Ixilan. Adin guztietakoak, hiztegia, gramatika, VSO. ixil, san juan cotzal [IXL] 16.000 hiztun (1998, SIL). Quiché departamendua, Mayan, Quichean-Mamean, Greater Mamean, Ixilan . % 70-75eko ulergarritasuna 3 ixileren artean, elebitasun eskasa espainieraz, adin guztietakoak, VOS. Hizkuntza / lengua: ixilera / ixil / ixil / ixil. Hiztunak / hablantes (1995): 69.000-140.000 (Wikipedia). Herrialdea / país: Guatemala. oOo HISTORIA. Guatemalan 21 hizkuntza maia mintzatzen dira, gehi 3 ez maia, hots, garifuna edo karibea, xinka eta gaztelania, hau ofiziala izanik, eta 21 horien artean ixilera agertzen da. Maia herriaren bizitza kulturalaren trantsizioaz jakitun, inbasio espainolak sortua, gaurko maiek diote beren arbasoek utzitako kulturak munduko beste edozein herri zibilizaturen ezaugarri guztiak dituela. Honela bada, maiek beren existentzia garatzen ari den herri bezala aitortzen dute eta mundu osoari azaldu nahi diote beren borondatea nortasun, kultura eta historia propioak dituztela eta hau lortu dezaketela “Proyecto Lingüístico Francisco Marro-quín” bezalako erakundeen interbentzioari esker. HIZKUNTZA. Ezaugarri nagusiak. Fonetika. Ixilera hizkuntza maian 37 hots grafiko daude 10 bokalak barne. Morfosintaxia. A) Ixileraz, aurrizkiak eta atzizkiak bakarrik daude, ez dago artizkirik: taq’on (zure lana) delakoan t singularreko hirugarren pertsonaren aurrizkia da eta aq’on lana adierazten duen erroa da.
[Show full text]