37 eta 38. zenbakiak / 2012ko abendua

Word dokumentua/Pdf formatua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA ELKARTEA VI. EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA JARDUNALDIA

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA ELKARTEAK 2012‐2015 PLAN ESTRATEGIKOA ONARTU ZUEN, DONOSTIAKO AQUARIUM‐EAN EGINDAKO BATZAR OROKORREAN

2012ko otsailean ekin genion Hausnarketa Estrategikoari, eta aipatu bezala, ekainaren 14an egindako Batzar Orokorrean onartu genuen. Izan beharko genukeena adostu, eta izan behar duguna izateko bidea onartu da Plan Estrategikoan. Horretarako sei ildo estrategiko adostu dira:

1. Soziolinguistika arloko ikerketa, garapen eta berrikuntza agentea bihurtzea. 2. Soziolinguistika arloko ezagutza kudeatzeko agente bihurtzea. 3. Soziolinguistika Klusterra Elkartearen nazioartekotzea. 4. Erakunde berritzailea bihurtzea. 5. Erakundea ekonomikoki sendotzea. 6. Erakundearen izaera eta egituraren inguruan hausnartzea, erabakitzea eta gauzatzea.

Informazio gehiago hemen: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/5537

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA ELKARTEAREN BAZKIDE BERRIAK

2012an erakunde hauek Elkartearen bazkide egin dira:

• UEMA (Udal Euskaldunen Mankomunitatea). • Euskadiko Kutxa. • Zumaiako Udala. • Errenteriako Udala. • Donostiako Udala.

Horietaz gain, aipaturiko Batzar Orokorrean, Euskaltzaindia ohorezko bazkide izendatu genuen.

EUSKARAREN ERABILERARI BURUZKO IKERKETEN EMAITZAK AURKEZTU ETA AZTERTU ZIREN EHU‐REN UDA IKASTAROETAN

Soziolinguistika Klusterra Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera, EUSKARAREN ERABILERAREN BILAKAERA, EGOERA ETA NORABIDEA DATUEN ARGITAN ikastaroa antolatu zuen EHUko XXXI. Ikastaroaren helburua, Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitza nagusiak aurkeztea izan zen, 2011ko datuekin osatu berriak baitziren.

Datuen aurkezpenaz gain honako hauek egin zuten bere ekarpena:

‐ Iñaki Iurrebasok, euskararen erabilera diagnostikoa egin zuen. ‐ Albert Fabak Katalunia eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa izan zituen mintzagai. ‐ Iñaki Martinez de Lunak, egoera baloratzeaz gain norabide proposamenak izan zituen hizpide.

Ikastaroko materiala hemen aurkitu dezakezue: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/5600

SOZIOLINGUISTIKA SARRERA IKASTAROA UEU‐REN UDA IKASTAROETAN

Soziolinguistika Klusterra Elkarteak SOZIOLINGUISTIKA: KONTZEPTU NAGUSIAK ikastaroa antolatu zuen UEUren udako ikastaroetan. Ikastaroaren helburua, soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptu, ideia, teoria eta gaiak begien aurrean jarriko dizkion formazioa ematea zen.

Informazio gehiago hemen: http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2012/07/06/arkaitz‐ zarraga‐azurmendi‐euskal‐komunitateak‐argi‐erakutsi‐du‐bere‐izaerari‐eutsi‐nahi‐diola‐ hizkuntzaren‐normalizazioa‐lortu‐nahi‐duela/

EUSKARAREN NORMALIZAZIO KASU AURRERATUAK

Soziolinguistika Klusterra Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiaren laguntzaz, euskararen normalizazio kasu aurreratuak argitaratu ditu: Kide eta BBK.

Kasu aurreratuak hemen aurkitu ditzakezue: http://www.soziolinguistika.org/eu/kasuak

“GAZTEAK ETA EUSKARA GASTEIZEN” IKERKETA PROIEKTUA

Soziolinguistika Klusterra Elkarteak, Gasteizeko Udaleko Euskara Zerbitzu eta Gazteria Sailarekin elkarlanean, Gasteizko 18 eta 24 urte bitarteko gazte euskaldunek euskararen egoera eta bilakaerari buruz duten ikuspegia aztertu du.

Ikerketaren txostena hemen aurkitu dezakezue: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/5518

AHOZKO KALE ERABILERAREN NEURKETA. HERRIETAKO NEURKETA BEREZIAK.

Ahozko kale erabileraren Euskal Herriko datuak uztailean aurkeztu ondoren (http://www.soziolinguistika.org/eu/node/5191), udazkenean herrietako neurketen emaitzak aurkeztu dira hainbat herritan: Laudio, Hernani, Bermeo, , Oñati, Sakana, , Igorre, , , , Antzuola, , Zaldibar, , Erandio, Larrabetzu, Aramaio, Aretxabeleta, , Urduña eta Gernikan.

HAUSNARTU SARIAK 2012

Soziolinguistika Klusterrak antolaturiko V HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Lehiaketako sariak erabaki dira pasa den abenduaren 13an buruturiko epai‐mahaiaren bileran.

Aurkezturiko lanak saritzeko orduan epai‐mahaiak deialdian ezarrita zeuden irizpideak kontuan hartu ditu, bereziki, euskal soziolinguistikarentzat berritzailea izatea, eta, neurri batean, euskal

eremuan aplikagarria izatea.

Epai‐mahaiaren bilera 2012ko abenduaren 13an izan zen, eta bertan parte hartu zuten honako kideek:

• Pello Jauregi, Pedagogiako UPV‐EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila • Iñaki Martinez de Luna, EHUko irakaslea, BAT Soziolinguistika aldizkariko argitalpen batzordea • Joxean Amondarain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara teknikaria. • Iván Igartua, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Koordinaziorako Zuzendaria

Hartutako erabakiaren arabera honako lanak saritu ziren:

• Lehen saria, 1.500 €. Hizkuntza gutxituen eraginkortasuna pertsuasio prozesuetan. Euskararen kasua EAEn. Iñigo Fernandez Ostolaza • Bigarren saria, 1.000 €. Arnasguneak. Ezaugarriak. Zenbait arnasguneren egoeraren behaketa. Xabier Bengoetxea Muxika • Hirugarren saria, 700 €. Federiko Krutwigen asmo soziolinguistikoa gerraostean (1949‐1951). Antton Ugarte

HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARI‐BANAKETA 2013ko urtarrilaren 31n burutuko da, Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen Euskal Soziolinguistika VI. Jardunaldian

HIZKUNTZEN ERABILERAREN NEURKETA BEHAKETA BIDEZ. ARGITALPENA

NPLD‐ren (Network to Promote Linguistic Diversity) enkarguz eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, Soziolinguistika Klusterra Elkarteak hizkuntzen erabilera behaketa bidez neurtzeko metodologiari buruzko liburua idatzi du. Liburua aurten argitaratuko da eta NPLD‐ren bilera batean aurkeztuko da. EKIMENAK EUSKARAREN ETA SOZIOLINGUISTIKAREN INGURUKO KANALAK ETA BLOGAK SAREAN

• Berriaren euskararen kanala: Ereiaro • Argiaren Euskara bloga: http://www.argia.com/euskara • Kike Amonarrizen bloga Argian: www.argia.com/blogak/kike‐amonarriz • Euskal Kultur Erakundearen Soziolinguistika bloga

JARDUNALDIAK ETA MINTEGIAK

SOCIOLINGUISTIC SYMPOSIUM 2012

Oihana Lujanbio aipaturiko Simposiumean izan da eta kronika egin digu.

Abuztuaren bukaeran 19. Soziolinguistika Sinposiumean izan gara, Berlingo Unibertsitate Librean (Freie Universität). Jardunaldi honen kronika egiteko, goizago edo beranduago hitz bat agertu behar da: HANDITASUNA. Ikaragarri handia izan da, jende eta hitzaldiz betea. 800‐900 entzule ibili dira denera lau egunetan zehar. Goiz eta arratsaldean saioak, 9:00etatik 18:30etara. Egunaren hasieran, plenarioan biltzen ginen entzule guztiak eta ondoren hasten zen hitzaldien aukeraketa. Batzuetan, 30 hitzaldiren artean egin behar zen aukera eta guztira, egunero, 200 bat hitzaldi zeuden aukeran. Entzuleak bezala, hizlariak bost kontinenteetatik etorri dira. Eta denetik aurkitu ahal izan da: edukietan, soziolinguistikaren arlo zabala aztertu da, soziolinguistika bariazionistatik, hizkuntza‐ plangintzaraino. Aurkezpenen kalitatean ere, denetik: ongi prestatutako aurkezpenekin batera, edalontziak gainezka egin diena; ingelesa argia erabiltzen zuena eta beste hizkuntza batean ari zela zirudiena (nahiz eta dena ingelesez izan)...

Antolakuntza ere neurri berekoa izan da: antolatzaile‐taldearekin batera aritu dira lanean 50 unibertsitate‐ikasle eta hitzaldien edukiak irakurtzeko taldea. Hitzaldien edukiak irakurtzen lan handia egon da, nazioarteko jardunaldi hauetan jardunaldiaren gaia, lekua eta datak aurkeztu eta ikerlariei beren lanak bidaltzeko deia egiten zaielako. Auskalo zenbatek bidali zuten beren lana 19. sinposiumera.

Handia ez da beti hobea, ordea. Hainbeste aukera zegoen, guztien izenburuak irakurtzea ere zaila zela. Hitzaldi guztien gaineko informazioa eskura genuen, baina aldi berean ziren 30 hitzaldien edukiak ezin irakurri (oroitu guztira 200 hitzaldi inguru zirela egunean). Jardunaldian zehar ezagututako guztiek gauza bera zioten: "too big".

Jardunaldiaren bukaeran, hurrengo jardunaldiaren berri eman dute (Finlandian izanen da, Jyväskylä‐ n, 2014an), eta azkenik, antolaketan parte hartu duten guztientzako eskerren eta txaloen unea izan da.

Informazio gehiago hemen: http://www.sociolinguistics‐symposium‐2012.de/

HIZTUNETIK HIZTUNERA MINTEGIA

EHUren Uda Ikastaroen baitan, ekainaren 27tik 29ra bitartean, mintegia izan zen. 2012ko ekainaren 27tik 29ra. Zuzendaria: Jone M. Hernández, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko gizarte antropologiako irakaslea. Ikastaroaren aurkezpenean aipatu bezala, mintegiak hausnarketarako eta elkartrukerako gune bilakatu nahi izan zuen: 1. Hizkuntzen eta bereziki euskararen dimentsio kualitatiboan sakontzeko, dimentsio subjektibo eta emozionaletan bereziki erreparatuz. 2. Hizkuntza eta oroimen historikoaren arteko loturak irudikatzea eta horren inguruan planteamendu berritzaileak erakarri euskaren inguruko hausnarketara 3. Iragana eta oraina kontuan izanda, etorkizunerako lan ildo berriak irudikatu, beti ere hizkuntzaren dimentsio kualitatiboan eta subjektiboan sakontzeko asmoz. 4. Gaian eta planteamenduan egon daitezkeen interesak eta motibazioak ildo berean jarri sare, proiektu edota lantalde berriak sustatzeko.

Ikastaroaren aurkezpena: http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1338534802

Lehen eguneko kronika: http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1340811120

Bigarren eguneko kronika: http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1340899228

Hirugarren eguneko kronika: http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1340987701