Julen Martinez de Estibariz Espainiako txapelunorde Ultra distantzian

2018ko irailak 4. Mendi lasterketen euskal selekzioko Julen Martinez de Estibariz 2. sailkatu da Trail Valle de Tena lasterketan, Panticosan, Espainiako Ultra Txapelketan. Hermuakoa sekulako denboraldia osatzen ari da: linea erako Espainiako Txapelketan 3. izan zen, taldeka Euskal Selekzioarekin txapeldun , eta Espainiako Kopa ere 3. amaitu du.

Irailaren 1ean jokatu zen Espainiko Ultra Txapelketako lasterketak 77 km eta 6.800 metro positibo zituen. Julenek denboraldiko plangintzan ez zuen sartu lasterketa hau, baina abuztuko lan asmoak aldatu behar izan zituenez parte hartzea erabaki zuen: “azken orduko erabakia izan zen, lan egutegi aldaketa batek eskura jarri zidan parte hartzeko aukera. Duela bi urte 43 kilometrokoan hartu nuen parte, lasterketa irabaziz, eta oso oroitza ona nuen. Lasterketa ederrak dira, eta luzea probatzeko gogoa nuenez joatea erabaki nuen”.

Julen lasterketa buruan aritu zen uneoro Andreu Simon kataluniarrarekin batera (linea erako Espainiako Kopako irabazlea aurten). “Lau-bost korrikalari batu ginen hasieran, baina Garmo Negroko igoeran egin genuen aurrera Andreuk eta biok. Asko gozatu genuen elkarrekin”. Lasterketa kideak azken kilometroetan egin zion ihes Juleni, Foratata muinoa gainditu eta Formigal eta Sallent de Gallegora alderako jaitsiera elkarrekin egin ostean, 70. Km inguruan. “Sallentetik Lanuzara errepidez egin behar izan genuen, hor jada indarrak xehatuta nituen eta ezin izan nion Andreuren erritmoari eutsi”. Erreferentzia faltan bigarren postua ondo lotuta zuenik ez zekienez, handik Panticosara arteko bidean estutzen jarraitu zuen, tartean Peña Plana igoz: “gogorra egin zitzaidan azken zati hori, baina badakit halako distantziei neurria hartzen eta asmatu nuen sufritzen”.

MENDI LASTERKETEN ESPAINIAKO ULTRA TXAPELKETA 2018

GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK 1.Andreu Simon (Catalunya) 11:46:05 1.Laura Sola (Nafarroa) 15:09:08 2.Julen Martinez de Estibariz 11:57:57 2.Sofia García (Andaluzia) 15:23:43 3. Antonio Blanco (Aragon) 12:17:29 4.Aroa Sío (Galizia) 15:51:59

Ultra distantzian Espainiako txapelunorde. Halako emaitza batek hauspotuta bi aste barru Eskozian jokatuko den Munduko Ultra Txapelketarako ateak zabaldu ote zaizkio? “Ez, ez, hasteko jada Euskal Selekzioak aspalditik, eta baldintzak ondo zehaztuta, baduelako helburu horri begira taldea osatuta. Eta edonola ere ez nuke nahikoa denborarik izango azken lasterketa honetako esfortzuari buelta emateko”, esanez baztertu ditu zalantzak.

Linea erako lasterketetako Euskal Selekzioko blokearen plangintzan burutu du denboraldia, eta hurrengo jomuga, urrian, Munduko Kopako 10. eta azken proba du bloke horrek: Skyrace, Italian.

MUNDUKO KOPA OIHANA AZKORBEBEITIA (Abadiño) NAHIA QUINCOCES (Mendexa) JOKIN LIZEAGA (Urnieta, Zanpatuz ME)

HASSAN AITCHAOU (Villabona, Idiazabal KE) IMANOL GOÑI (Ea, ArrolapeMT) BEÑAT KATARAIN (Zegama, Goierri Garaia)

MUNDUKO ULTRA TXAPELKETA LEIRE MARTINEZ (Portugalete, Erlaitz ME) JAVI DOMINGUEZ (Gasteiz) JON ERDAIDE (Gorliz, Zanpatuz ME) RAUL MACARRO (Bilbo)

ESPAINIAKO KOPA ETA TXAPELKETA AITZIBER IBARBIA (Zizurkil, Aizkardi ME) MAYI MUJIKA (Elgoibar, Morkaiko ME) IBAN LETAMENDI (Oñati, Aloña Mendi KE) JULEN MARTINEZ DE ESTIBALIZ (Hermua) ASIER ALONSO (Oñati, Zortzietakoak KE) ANDER IÑARRA (Lezo) XABIER MACIAS (Iruña, Sestao Alpino) ASIER LARRUZEA (Güeñes, Azpigorri MK) MAITE ETXEZARRETA (Azpeitia, Sokaitz)

Mendi Lasterketen Euskal Selekzioaren 2018ko EGUTEGIA MARTXOA 8 Espainiako Kopa Trail Cara los Tajos, Alhaurin el Grande, Malaga APIRILA 15 Espainiako Kopa Garganta de los Infiernos, Jerte, Caceres MAIATZA 6 Espainiako Kopa Panxampla, Alfara de Carles, Tarragona 20 Espainiako Txapelketa KB KV Arredondo, Cantabria 27 Munduko Kopa Zegama-Aizkorri EKAINA 10 Espainiako Txapelketa Mabo, Borriol, Castellon 16 Munduko Kopa Livigno SkyMarathon (Italia) 23 Munduko Kopa , Dion (Grezia) 24 Espainiako Kopa Zumaia Flysch Trail UZTAILA 1 Munduko Kopa , Barruera, Lleida 29 Munduko Kopa Comapedrosa Skyrace (Andorra) ABUZTUA 5 Espainiako Kopa Vistabella, Castellón 25 Munduko Kopa , Zermatt (Suitza) IRAILA 1 Espainiako Ultra Txap Valle de Tena, Panticosa 1 Munduko Kopa (Amerikako Estatu Batuak) 14 Munduko Ultra Txap Ben Nevis Ultra (Eskozia) URRIA 13 Munduko Kopa Limone Extreme (Italia)

EMF Rankinga 2018

Lau lasterketa falta dira (18tik) mendi lasterketen 2018ko EMF Rankinga ixteko: Axari Trail linea erako lasterketa Idiazabalen, datorren igandean, eta Rankingeko hiru bertikalak: Intza- Ttutturre, Uharte-Arakil-Beriain (EH Txapelketa) eta Anboto KB.

EMF RANKINGA 2018

GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK 1.Igor Urionabarrenetxea (Arrolape) 4964 1.Maite Etxezarreta (Sokaitz) 3994 2.Alfonso Castellanos (Zortzietako) 4670 2. Lorena Guinaldo (Trail Erraz) 3994 3.Mikeldi Solana (Trail Erraz) 4573 3.Beatriz Villegas (Zortzietako) 3984 4.Beñat Katarain (Goierri Garaia) 3994 4.Ainara Uribarri (Aloña Mendi) 3971 5.Xabier Azpirotz (Txurregi) 3937 5.Vanessa Pelaez (Sestao Alpino) 2999

EMF TXAPELKETAK 2018 APIRILA 22 Linea Aloñako Igoera Oñati UZTAILA 13-15 Ultra Ehun Milak Beasain IRAILA 23 Bertikala Uharte Arakil-Beriain Uharte-Arakil EMF RANKINGA 2018 URTARRILA 13 Linea Kalamua Barinaga jaitsiera Markina-Xemein MARTXOA 24 Linea Kolaziño Mendi Eguna Bedia APIRILA 28 Ultra Nafarroa Xtreme Zubiri 29 Linea Pagoeta Mendi Lasterketa Zarautz EKAINA 2 Ultra EH Mendi Erronka Leitza 2 Linea Galdames Mendi Bira Galdames 9 Linea Gabez Takarraran Eskoriatza 10 Linea Intxixu Trail Oiartzun 10 Linea Lakuntza Aralar Lakuntza 17 Linea Amurrio Trail Amurrio 17 Linea T3T Tolosa 24 Linea Triku Trail Etxarri-Aranatz IRAILA 9 Linea Axari Trail Idiazabal 15 Bertikala Intza Ttutturre Intza URRIA 6 Bertikala Anboto KB Atxondo