Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

KLASIKOEN 8. IRAKURKETA JARRAITUA

NARRAZIO GUZTIAK (1979 – 1990) JOSEBA SARRIONANDIA

GIROTZE-JARDUERAK

1

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

HELBURUAK

 Ekainaren 5ean Arriagan izango den Klasikoen 8. irakurketa jarraitua euskaltegian girotzea.  “Narrazioak”irakurriko den klasikoa ikasleei ezagutaraztea.

 Idazlea, Joseba Sarrionandia, gure ikasleei hurbildu haren lana ezagutaraztea.

 Idazlearen lanen zenbait pasarte irakurriz edota entzunez ikasi eta gozatzea.

 Liburuak lantzen dituen gai nagusiez jardutea eta gogoeta egitea.

 Irakurketan ikasleak izango duen esperientzia errealera hurbiltzea.

 Ikasle-irakurleok idazleari berari mezu edo gutun bat helarazteko aukera bideratzea.

JARDUERAK

0. IRAKURKETAREN AURKEZPENA 1. ABESOJ AIDNANOIRRAS/ JOSEBA SARRIONANDIA BIZITZA PUSKAK:  POTT BANDA  KARTZELA/IHESA/ERBESTEA  POETA ERRARIA

2. 35 URTE IDAZTEN KONTAERA BERRIA (B2tik aurrera) OBRA ZABALA NARRAZIO BAT (B2tik aurrera)

3. SARRIREKIN KANTUAN NARRAZIO-PASARTE BAT IRAKURGAI GUTUNA SARRIRI

*Jarduera gehienak B1etik aurrera egin daitezkeen arren, batzuetan B2 gutxieneko maila beharko da testuak ulertzeko. Beheragoko mailetakoentzat kantuak eta jarduera errazenak bidera daitezke irakaslearen laguntzaz. Helburu nagusia da euskaltegiko ikasle gehienek 8.Irakurraldi jarraituaren berri izatea.

2

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

Klasikoen 8. irakurraldi jarraitua

Duela zazpi urte Axularren Gero izan genuen irakurgai, duela sei Mogelen Peru Abarca, duela bost Jon Miranderen Haur besoetakoa, duela lau Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso, duela hiru Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, duela bi Bernardo Atxagaren Obabakoak, iaz Gabriel Arestiren Harri eta herri, eta aurten… Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak eleberria izango dugu irakurgai.

KLASIKOEN VIII. IRAKURRALDI ETENIK GABEA

2015eko ekainaren 5ean.

08:00 – 20:00 // ARRIAGA ANTZOKIA

Antolatzailea: BILBO ZAHARRA euskaltegia

Ipuingintza modernoaren sorrera markatu duen libururik baldin bada, euskaraz, hori Narrazioak izan da, Joseba Sarrionandiak 1983an kaleraturiko kontakizun-bilduma, sentsibilitate berri bat ekarri zuena erabilitako hizkuntzan, kontaeran nahiz gaietan.

80ko hamarkada hartan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: aipaturikoNarrazioak, Atabala eta euria (1985) eta Ipar aldeko orduak (1990). Horiek guztiak, aurretik idatzitako beste hiru istoriorekin batera, bildu zituen 2011n Elkar argitaletxeak Narrazio Guztiak liburuan.

(Elkar)

Azala: Vicente Ameztoy

3

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

1. J ABESOJ AIDNANOIRRAS/JOSEBA SARRIONANDIA

BIZITZA PUSKAK

Joseba Sarrionandia Uribelarrea Iurretan jaio zen 1958an. Filologia ikasi zuen Bilbon eta gazte-gaztetatik hasi zen literaturan.

POTT BANDA

Bilbon 1977an sortu zen talde apurtzaile eta abanguardista, izen bereko aldizkari baten bueltan sortu eta 1980an desegin zena. Mitikoa da bertan parte hartu zuten gehienak kulturgintzako pertsona oso ezagunak direlako egun, nor bere arlo eta joera politikoan.

 Bandakideak: ea asmatzen duzun nor den nor…

 Aukeratu zuk pertsona hauetako bat informazioa lortu eta eta hurrengo eskolan kontatzeko.

4

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

KARTZELA

1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Garai hartakoak dira hainbat lan, tartean, Narrazio Guztiak narrazio -bildumako hainbat. Harrezkero, preso izatearen errealitatea bere obran hainbat aldiz ukitu du.

IHESA

1985eko San Fermin egunean Martuteneko espetxetik ihes egin zuen, barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, Iñaki Pikabea presoarekin batera bozgorailu batean ostenduta. Gertaera haren omenez taldeak Sarri, Sarri kanta ospetsua egin zuen.

 KORTATU taldeak egindako SARRI SARRI kanta KARAOKEA ikusi nahi?

 Bitxikeria bat: Sarri sarri kanta, dirudienez, Kortatu taldekoek euskaltegian hasiberriak zirela idatzi zuten irakaslearen laguntzaz.

5

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

ERBESTEA

1985etik iheslari bizi da atzerrian, dagoeneko, Espainiako legeen arabera, haren delituek preskribatu badute ere. Hain zuzen, emigrazioa edota erbestea

Sarrionandiaren lanetan askotan ageri den gaia da.

 Asko izaten dira sorterritik alde egiteko arrazoiak: aipatu taldean eta saiatu adosten hiru nagusienak garrantziaren arabera.

1.

2.

3.

 “Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau.” “Han ere zakurrak oinutsik”

Azaldu esaera zahar horiek, zuen ustez, zer adierazi nahi duten. Gero, bat aukeratuta, testuinguru batean erabiltzen saiatu idatziz (5/10 lerrotan).

 Irakurri FIGLIO DI CANE narrazioaren hasiera eta erantzun taldean galdera hauei:

- Luigik bakarrik egin zuen bidaia? - Zergatik joan ote zen Calabriatik Chicagora? - Zure ustez, Chicagon nolako bizimodua izango zuen etorkizunean?

 Bukatzeko, hiztegia lantzeko ariketa ere baduzu.

FIGLIO DI CANE

Zortzi urte baino ez zituen Luigik Calabriako mendien bestaldean eguzkia ezkutatzen(1) azkenengoz so egin(2) zuenean, 1894ko abuztuan. Anselmi familia Gaglione herrixkatik Chicago hirira joan zen egun haietan, italiar hegoaldeko buztinezko eremu lehorrak(3) atzean utzirik. Gibelean(4) geratu ziren berunezko eguzkien azpian makurturiko aihen* eta gorputzak. Gibelean geratu ziren amildegietako ahuntzak, arrailduretako(5) sugeak, malariak horiztaturiko haur masailak(6), eta aro sargorietako(7) euri eskeak. Gaglione hilen hezurren gainean eraikiriko(8) herria zela esaten zuen bertako enterradoreak(9) zakur galduek(10) lurpetik hezur zurixkak ateratzen zituztenean. Atzealdean uzten zutena gibelean eta bihotzean zeramatenez gero, Ameriketara zihoazenek ez zuten atzerantz begiratzen.

*aihen: mahatsondoa edo mahatsondoaren adarra

6

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

(1) A. babesten/ B. ostentzen/ C. salatzen (6) A. mamiak/ B. atzaparrak/ C. matrailak

(2) A. begiratu/ B. oroitu/ C. ahaztu (7) A. goxoetako/ B. epeletako/ C. sapetako

(3) A. ahanzkorrak/ B. idorrak/ C. zatarrak (8) A. zutitutako/ B. eraitsitako/ C. zabalduriko

(4) A. atzean/ B. ezkutuan/ C. zalantzan (9) A.nekazariak/ B. ekoizleak/C. lurperatzaileak (5) A. arrakaletako/ B. haitzetako/ C. goroldioetako (10) A. alderraiek/ B. uxatuek/ C. zorritsuek

POETA ERRARIA

Atzerrian bizi izan den urte luze hauetan guztietan -badira dagoeneko hogeita hamar Euskal Herritik kanpo- euskaraz idazten eta argitaratzen jarraitu du, eta saritua ere izan da behin baino gehiagotan. 2011n Euskadi Literatura saria lortu zuen Moroak gara behelaino artean saiakerari esker.

 Orain gutxi ETB1eko Sautrela saioan audio-elkarrizketa egin diote Joseba Sarrionandiari. Hona hemen elkarrizketa horren transkripzioa, baina erantzunak eta galderak bereizi ditugu: ea lortzen duzun galderok erantzunekin lotzea!

GALDERAK

0. Zein idazle jarraitzen dituzu bereziki? (A) 1. Poesia eta ipuingintza izan dira zure gailurrak, baina azken liburua saiakera itzel bat izan duzu. Zahartzen ari? 2. Fikzioak ez du jada balio gauzen kontatzeko? 3. Baina jendeak sinestu egiten ditu kontuak… 4. Ez dituzu guzti-guztiak kontatu, hala ere. Badakigu hori. Idazleak badu aukeratzen ibiltzeko eskubidea ala memoria osorik kontatzen behar du saiatu? 5. Zein da idazlearen zeregin nagusia, egiteko behinena? 6. Lagun izoztua zure eleberri nagusia da, besteren baten asmorik? 7. Noiz itzuliko zara Euskal Herrira?

7

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

0-A

Nire hasierako maisuak lanean jarraitzen dute: Atxaga, Saizarbitoria, Izagirre…Nire belaunaldikoak denak interesatzen zaizkit. Asko dira banan-bana aipatzeko eta gazteagoak ere heldu dira gauza berriekin. (…)Azkenaldian emakumeen ikuspegiak sorprenditu nau liburu batzuetan: Eider Rodriguezen ipuinak, Miren Agur Meaberen “Kristalezko begia”, Itziar Rozasen “Beltzuria”, gaur leitzen egon naizen “Erraiak”. Emakumearen ikuspegia marginalitatetik euskal literaturaren erdira heldu dela ematen du lehenengoz.

B

Behinena, behingoa eta garrantzi handikoa, ba, espektakuloaren gizartean horri ematen zaio argia. Golari eta… Baina nik eguneroko lanean sinesten dut, batez ere, nire aita bezala, nekazaritzatik zetorren eta fabrikan lanean. Ez naiz ausartzen behinena zer izan daitekeen definitzen. Badira zeregin sinpleak ondo egiten direnak. Zapatariak zapatak konpontzen ditu nire kale izkinan, antzeko artisaua sentitzen naiz ni. Eta beste hiru edo lau liburu egin nahi nituzke euskaraz, ahalik eta ondoen idatziak eta gizabidezkoak.

C

Zahartzen seguroa da. Bizitza alfabeto bat ba da Zetaruntz goaz denak. Baina zuk esan nahi duzu poesia heldutasun gabeziaren seinalea dela, ez? Narratiba heldutasunean egiten dela eta saiakera zahartzaroan. Ba ez dakit hori bilakaera biografikotzat har daiteken. Ni saiakera hori egin nuen hasarre nengoelako gure politikariekin eta munduan gertatzen dena harrigarria iruditzen zaidalako. Utopian bizi garelako. Utopiak dio gauza bat kontatzen zaigula eta errealitatea bestelakoa dela. Mendebaldean, edo mendebaldeko ustezko balioak ez direlako gero ia inon gauzatzen; eta guzti hori ahalegindu nintzen azaltzen. Protesta haundi bat da orduan liburua. Ez dakit ez ote den gaztetasun seinalea, protestatzea.

D

Etxera itzultzea zaila egiten da batzuetan. Baina laster, ahal dudanean…

8

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

E

Balioko ez du ba! Telebistako albistegia ere, nire ustez, fikziozkoa izaten da gehienbat; abiapuntutik bertatik. Konprobatu daiteke fikzioa… efektismo guzti hori, begira ze joko bisual eta sonoroekin presentatzen den albistegia… aurkezlea zein txukun jantzita… irribarrez, paper batzuei begira, esanez: orain munduan gertatu den guztia kontatuko dizuet. Halaxe hasten dira albistegietako kontalariak: mikro-ipuinak kontatzen, ez? Hori ipuin baten hasiera baizik ezin da izan, gaur munduan gertatu dena kontatu behar digula.

F

Zer da osorik? Edozein testu konkretu ere iceberg baten modukoa da. Oso bisuala da Hemingwayren icebergaren teoria. Hemingwayk konposizio teknika eta idazkera bihurtu zuen icebergaren ideia hori, baina nire ustez edozein liburutan gertatzen da hori. Edozein liburu da iceberg baten punta bezalakoa. Axularren Gero bera esate baterako. Non daude liburu horretan liburu hori idazten ari zela, Pierre de Lancrek erre arazitako sorginak? Errepresioa ixilpetuta, mendetako kanpandorre gizartea dago hor nonbait, liburuaren barruan. Edozein liburutan dago gehiago lerroen artean, lerro arteko zuritasun horretan tinta beltzean baino.

Inork ere ez du dena kontatzen, ez? Inposiblea da, aspergarria eta gainera zertarako.

G

Hiru edo lau eleberri utzi izan ditut erdi idatzita. Denbora behar da gero, ondo idazteko.

H

Bai egia parte batzuk dituztelako ipuinek. Helduek umetan kontatzen zizkiguten ipuin eta leiendek ere izango zuten egia parte bat eta sinesten genituen. Ondo beldurtzen gintuzten behintzat ipuin batzuekin.

0 1 2 3 4 5 6 7 A

Elkarrizketa osoa entzun nahi baduzu… POETA ERRARIA

9

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

2. 36 URTE IDAZTEN

KONTAERA BERRIA

Ez da dudarik Sarrionandiaren ipuingintzak ekarpen berezia egin diola euskal literatura modernoari. Estilo eta hizkera berria landu zuen, dotorea bezain adierazkorra, irudiz eta kolorez betea. Paisaia exotiko zein hurbilak, pertsonaia historiko-fantastikoak, teknika eta gai berriak, erreferentzia literarioak… askotariko baliabideak erabiltzen ditu kontaera bakar eta aberats horretan irakurlea harrapatzeko.

 Irudiak sortzeko trebetasun berezia du Sarrionandian. Adibide gisa, hona hemen Estazioko Begiradak narrazioko pasarte labur bat. Bertan geltoki baten zain dagoen norbaiti begira, hainbat bizitza-istorio kontatzen zaizkigu.

ESTAZIOKO BEGIRADAK

“Estazio abandonatu bat, bi aulki eta hamaika istorio asma ditzake tristurak.” Michel Saulaie

Edo, eman dezagun, arropa koloretsuarekin, puta dela, Claudine. Arroz hautsez zuritu ditu masailak, zimurrak estaltzearren. Itzal beltza da gaueko mitxeleta beltzen artean, bidariren baten zain, edo ez, bakarrik egon nahian. Akigarria da bizitza –pentsatu du– berunezko arrats hauetan. ‘Aizak’, nori diotso?, ‘ukitu nahi dituk ene izter arteak?’ Itzalak bakarrik inguruan, bagoi eta landare lehorrenak. Erosle gabe geratzen da larrua, herrialde mutuan. Koñak botila txiki bat dauka poltsan ukendu eta errimelekin batera, atera eta zurrutada edan du. Urte gehiegi iragan da azkenengo amodio gutuna jaso zuenetik; idatzi, ez du halakorik egundo idatzi.

 Orain zeure txanda da. Asmatu zain dagoen horri beste bizitza bat. Imajinatutakoa ikaskideen aurrean kontatuko duzu gero.  Hasiera: Edo eman dezagun…

10

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

 Jarraian, Hondartzan zure pausoak narrazioaren amaiera duzue irakurgai.  Irakurri ondoren taldean aipatu zein adjektiborekin lotuko zenuketen kontaera bera, estiloa.

BIZIA FILOSOFIKOA BORTITZA ERROMANTIKOA ASTUNA TRINKOA

GOXOA LATZA ASPERGARRIA

TRAGIKOA BARREGARRIA ITOGARRIA MAGIKOA

HONDARTZAN ZURE PAUSOAK

(…)

Ikaroren lumak ere erori dira ur gainera. Libiarren sare galduak hedatu dira itsasoan. Flebas feniziarrak ez du itsas hondoko zurrunbiloan perlarik aurkitu. Izotza bihurtu da ura, izozmendien kontra gelditu dira urak.

Ilargi gau bakoitza zeure aldamenean etzatea da. Asmatu egiten ditut zure gorputza, zure begiak, eta zure ahotsa. Zeu ukitu nahi zintuzket, ez amets egin bakarrik.

Kalan erditu nintzen. Haur zuri eder bat zen. Zilborrik ez zuen, neuk ere ez dudan bezala. Gainerakoa aitarena zuen, larru azpiko elurra ere bai.

Batzuetan itsasora eramaten nuen altzoan harturik. Besteetan arroketan uzten nuen. Gero, umea zela oraindik, herrira joaten hasi zen. Urteak geroago, bizimodua portuan egiten zuen, baina arratsero bisitatzen ninduen. Goizaldean itzultzen zen jende artera. Itsasoak ez du oroimenik, horregatik errepikatzen da beti. Gau hartan ere neurekin egon zen, ni uhinetan eta bera txalupan. Arroketan gizon armatuak ostentzen ari zirela kon-turatu nintzen. Karabineroen txarolezko kasko okerrak dirdiratzen ziren ilargipean, haien fusilen itzal beltza ispilatzen zen zohardian. Eta heriotzaren soinu mutua zabaltzen hasia zen itsas hegian. Txalupatik jaitsi eta pauso batzuk eman zituen hondartzan. Gelditu egin zen, poltsikotik zigarroa eta pospoloak ateratzeko. Ilunpetan, zigarroa ahoan, pospoloa piztu zuenean, suak aurpegia argitzen ziola, berun jasak zulatu zituen gauerdiaren oihala eta mutilaren gorputza. Zerraldo erori zen. Apar begiak hautsi egin ziren uhinean. Uretarik irten nintzen. Neure umearen alboan eseri nintzen, karabineroz inguraturik. ‘Gazterik hasten dira kontrabandoan’, esan zuten. Eta negar egin nuen. Haiek ez. Eta orduan, negar egin zuen bakarra izan nintzen. Karabineroek ez ninduten ikusten, ez entzuten. Itsas zolako aingura herdoilduetan hazten den belar gorria edan behar da laminak ikusteko, eta uhin arteko gure eresiak aditzeko.

11

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

Ahazturak ezabatuko zituen tiro hotsak, zigarro etena, nire negarra, eta hareatzan geratu ziren bota aztarnak. Mutiko haren bularretik erne zen egunsentia. Hango harea beste inongoa baino zuriagoa da. Uhin magaletan apar begiak sortu ziren berriro ere. Eta apar begien barruan gordetzen dira itsasoan isilpeko guztiak.

 Berriro irakurri ipuin-pasartea eta zehaztu taldean eduki nagusiak:  PERTSONAIAK:  GAIAK:  GERTAERAK:  LABURPENA ( 10 lerrotan saiatu irakurritakoa laburbiltzen, zure hitzekin.)

______

______

12

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

OBRA ZABALA

Bibliografia itzela du Sarrionandiak. Narrazioez gain, poesia-bildumak, hainbat saio, eleberriak, mikroipuinez osatutako bildumak, haur literaturakoak, itzulpenak…

ILUNTASUNA NEHURTZEN  Poema entzun eta ikusiko duzu orain HEMEN idazleak irakurria eta KUKAI taldearen eskutik dantza bihurtuta. Argia amatatzen denean, ustekabean,

ez dugu zer atxeki, ez nora jo, ez zer egin, argi higatzen diren haur izuak besterik.

esateko: ilunbetan gaude. Argia amatatzen bada, zaila da lehenago hasitako

Egoera tristea da, baina zeozelan solasa jarraitzea,

onuragarria. Iluna arren dena berdina da, edo berdintsua

Onuragarria da, normalean inguruarekiko izan beharko luke,

dugun konfidantza eten eta baina argia amatatu denean isildu zara gure berezko bakardade eta babes gabezia edo gaia aldatu duzu,

egiaztatzen duelako. eta armairutik ateratako kriseilu zaharrak

Argia amatatzen denean, ustekabean esan dut, argia eman arte

zeren eta hori ustekabean gertatzen da beti, begibistakoa ezezaguna egin zaizu eta akzidente bat bezala, gure ahalmena haztamuka bizi izan zara...

zentral hidroelektrikoen mendean dagoela, Eskerrak ilunbeak ditugula, argirik gure borondatea posterik poste heltzen diren oraindik ez badugu.

kableetatik zintzilik, Ilunbetan bizitzen ikasi arte ez dugu gure ziurtasuna bonbilaren metalezko hari mehea argi bizitzen jakingo.

bezain larria dela ohartzen gara.

Eta bitartean ez garela ezer, ilunbetan © Joseba Sarrionandia

13

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

NARRAZIO BAT

Guztiak agian ez dituzu irakurriko, baina zuretzat narrazio hau aukeratu dugu atrebentzia handiz. Baietz gainerakoak irakurtzeko gogoz geratu!

ATABALA ETA EURIA

“Eta kartzelara sartu bazaituzte ere,

han non hormek ez baitute zuganaino munduko ezer iristen utziko,

ez al duzu orduan ere zeure haurtzaroa,

errege ganbara miresgarri hori,

oroitzapen altxor hori ukanen?”

Rainer M. Rilke

Haurtzaroko oroitzapenak lainoen modukoak dira, lantzean behin heltzen dira, lainoen moduan, eta, gelditu gabe, lainoen moduan iragaten dira, laru edo ilunago, garai-garaiak edo behealdeak ferekatuz, gogoaren alde batetik bestera, gertaera ahaztuak ispilatuz edo atzekoz aurreko azalpenak utzirik. Begira egiezu lainoei iragan ahala, han dago behialako arratsaldea, sukalde iluna arratsaldean, leiho irekia eta su isiotu berria sukalde ilunean.

Hantxe dago haurra leiho irekira igota, atabala gerrian, lauren bat urte izango ditu. Sutondoan, aldamenean, amama adabakiak josten. Kanpoan haizea dabil, herrialde guztiko adarrei eragiten, orbela asaldatzen, gauzak eromenaren hari luzez mugitzen. Haurrak, aulki gainean zutik, zeru zati bat ikusten du, goibel eta beterik datozen lainoak. Andere haurdunaren antzekoak, lainoak. Haurrak ardi larruzko atabaltxoa dauka zinta urdinetik eskegirik gerrian. Eskuineko atzamarretan dauzka makilatxo biak.

Haria jostorratzean sartu du amamak galtza beltz batzuk josteko. Haizeak altxatu egiten ditu hostoak eta hautsa airean gora, haurraren betileetan azkura eraginez. Baratzeko alanbreetan eskegiriko izarak ere bete, astindu eta bortizki tolesten dira; hegaldatu ezineko uso zuri handiegiak legez izarak.

Amamak, zutitu eta umearen atzetik leihoan zehar begiratu ondoren, mahai gainean utzi ditu galtzak eta titarea. Sukaldetik ez irteteko esan dio haurrari: zu hementxe egon. Izarak batu eta laster nator, ekaitza dakarrelako.

14

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

Ate ondotik guardasola hartu eta badoa amama, atea erdi zabalik utzita. Etxe aurretik pasatu da. Aulki lokaren gainean, haurra poztu egin da amama etxe aurrean ikustean, makilatxoaz atabala jotzen ere hasi da; bam, bam, bam, bi, hiru edo lau kolpe.

Ordurako hasiak dira ur-tantak, anpulu hotza erori da haurraren masailera. Begiak itxi ditu eta beste bana jausi zaizkio betazaletara. Begiak ireki dituenerako kolorez aldatzen hasi da airea eta lurra, itzalagoa da dena, giroa hozten eta gauzak biguntzen ari direla ematen du. Hautsa ureztatzen hasi da, eta zoruko orri iharrak euriaren azpian ikaratu egiten dira, lurrarekin berdintzeko, beldurrez ala atseginez. Oinaztargiak zerua zeharkatu du, labanak animalia zaurituko lukeen moduan, eta trumoiak burrunbadaz ireki du kontzertua berehala. Euri zaparradak soinu ozena eta ugaria egiten du lurrean, hostoetan eta teilatu hegaletan.

Ikustekoa ikusita, haur bakartia leihoko aulkitik jaitsi da. Sukaldeko atetik irten eta bebarrutik kanpora doa. Tente geratu da une batez ura sentitzean, doi-doi makurtu du gero burua, asunek bezala hotzikara sentitzean. Laket zaio atabala jotzea makilatxo biekin, euri-jasak belar luzeiritziak garbitzen eta berdatzen dituen artean. Eta euri artean ibiltzen hasi da haurra, ura lurrean bildu eta harri eta belartxoen artetik irristatzen dela, aldapan behera doala. Haurrak ere uraren irristaera segituko du.

Abiadan doa ura larreetan beherantz, belarrak igurtziz, lodia, lohia, mintzaira isilpeko eta umilean kantatuz. Haurra bere atabala jotzen doa makilatxoekin, blai eta estropezuka. Deika ditu akaso errekako eta itsasoko laminak, zain ditu moiletan kristalezko ontziak eguzkiak ostentzen direneko urrutietan, eta uraren bidetik joan gura du ipuinetako herrialderantz. Txori habiak daude haurraren bihotz barruan, orein instintua dabil haren gorputz hain txiki hain hauskorrean. Emaro jausten da euria aurreko marrak borratuz eta ur-bide berri etengabe eta amairik gabeak erakutsiz.

Euri gardenak, inoiz inon zintzilikatutako ametsak, mundura erortzen. Ur latsak elkartzen dira errekastoak sortzeko eta makilatxoen kolpeek atabalaren larru bigunduan oihartzun malgua egiten dute maldan behera. Oihartzuna ere entzuten da. Oihartzuna isiltasunaren forma bat da, euri hotsa ere isiltasunaren modua den bezala, eta oinetako bustiak bidaiako galeraren eta bakardadearen ezaugarri dira. Haurrak ez daki noraino eramango duen urak, ibarren bestaldeko herrialdean zelakoak izango diren zaldiak eta arbolak. Baina atabala joko du uraren erresuman ere eta itzuleran titare berriak ekarriko dizkio amamari, itsasoan topatuko duen zaldiaren gainean itzuliko denean.

15

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

Haurra bere ametserantz doa ekaitza atertu duenean ere, eta argia ahuldu denean ere eguratsean. Aldapan behera doa uraren arrutak segituz. Bat-batean, erreka ertzean irristatu egin da eta amildu. Sasi artean kateaturik geratu da, zangoak ur hotzetan, oinak urpeko lokatzean hondaturik, belar eta odol zaporea sentitu du ezpainetan. Makilatxoak eskuan dauzka, baina atabala urak darama. Han ikusten du haur jausiak jada urrun bere atalabala korrontean behera desagertzen dela.

Ezin da askatu, eta haurra, ur uherrean sasietara loturik, hotzez eta oinazez, amamari deika hasi da. Amama. Negar anpuluak agertu zaizkio begietan, eta amama, amama, amama deitzen du. Baina ez dator haurraren uso begiak lasaitzera amamarik.

Ostadarra sor liteke haurraren makilatxoetarik. Baina ez, argiak ez du munduari hornidurarik eskaintzeko indarrik. Iluntzea da eta ilundu egingo du, egunero bezala, ezelako gupidarik edo damurik gabe.

Haurraren deia ez du inork entzuten, ez eta amamak ere. Haurraren minaren oihartzuna bai, bihotzean sentitzen du amamak. Haizeak jada hautsitako guardasola esku batean eta izara luze lurretik zehar arrastatzen dituenak beste eskuan dabil amama, larri, leku batetik bestera haurraren bila, ume, ume, ume deika.

Jaurti egingo du guardasola estratan, galdu egingo ditu izarak belardietan. Lainoetan helduz eta aldenduz moldatzen eta ezabatzen diren imajinak islatuko dira, bitartean, haurraren begi argi- ilunetan.

Gero, lainoen artean ilargia agertuko da, atabalaren larru borobila dirudiela, zuria, urruna eta mutua.

16

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

SARRIREKIN KANTARI 3.

Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Oskorri, Imanol, Deabruak Teilatuetan, Jabier Muguruza, Berri Txarrak, Sagarroi, Kauta, ZeEsatek; Eñaut Elorrieta, Gose… Hainbat eta hainbat izan dira Joseba Sarrionandiaren poemak musikatu dituzten artistak, eta sortutako abestiak ere kontaezinak izan dira. 1983tik 2014ra bitarte, estilo guztietako abestien letra izan dira idazlearen olerkiak, eta herri kantugintzan ezinbesteko erreferentzia bihurtu da.

 2014koa da GOSARIAK diska, Sarrionandiarekin elkarlanean Gose taldeak sortutako kantuekin. Jarraian entzungo duzuen kantuan hitz-jolasa da gakoa. Azpimarra itzazu dauden KATU guztiak eta aztertu. Bururatzen zaizu KATU duen beste hitzik?

KATUAREN KANTUA

Katu bat lasai garaje alboan Halaxe da katua hiri honetan debekatu!” Buztana buztana altxatuz nazkatu, konplikatu Halaxe da katua miauka eta madarikatua bilakatu. nazkatu, konplikatu kamioi handi bat heldu Elkarri agintzen hasi dira eta eta madarikatu bilakatu. denean katuak entzun du garbi: Pistola bana atera eta burrunbadan balaztaka. “Kamioia altxatu beharko du sakatu dute katua. Txoferrak eskatu du errime, eta Tiro artean ihesi doa marmarrean eta irainka: horko katu hori ekarri!” lasai zegoen katua. “Gurpil zahar hori puskatu Katua jaiki eta arrapaladan Katua harrapatu ezinik baitzait, handik eskapatu nahiz: geu gaituzte galdekatu. nork daki hemen “Zuen kamioiak zeuek Hagatik dugu ikusi legez mekanika?” altxatu, gertaera musikatu. Mekanikoa, logale, etzanda; ni katu bat baizik ez naiz!” Katuak, katu, katuak katu, garagardoen katua: Bi polizia patruilakoek Katuak eta katuak… “Ai zer tristea langilearen ozen dute oihukatu: Katuen gauzak ere bilaka atsedenaldi ukatua.” “Katu hiztunak aspaldi ziren daitezke konplikatuak.

17

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

MARTIN LARRALDE

Larre berdeak, etxe zuri ______jendarme auto bat bidean bildots artean pasatzen.

Etxe elizetan otoitzak, betiko otoitzak ______leun igotzen. Martin Larralde ez da sekula itzuli, baina itzuli balitz (arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)... Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da, larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidan

Bayonne 17 panopetik. Jendea ______larritasuneraino perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara. Inork ere ez du (dena ohitura, ______, dena barkamena) oroimenaren korapiloa deslotzen. Inork ere ez du koblakaririk behar...

Martin Larralde honelako egun batez hil zen galeretan, begiak zabalik etzanda, agian, zerua, ______dela esanez

(Ruper Ordorika)

18

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

 Laboak ere hainbat kantu eder sortu ditu Sarriren poemekin. 1984koa da honako hau:

SORTERRIKO KOPLAK

Ohianeko pagoak blai Eder basoan haritza aideratuz hiru elai. haran aldean garitza. Ostadarraren harian dira Fruitu antzera ontzen da hemen hirurak pausatu nahi. gizasemeen bizitza.

Larrosak dira gorriak Sagar gorriak dilindan edo bestela xuriak. damea dago ganbaran Hagitzez dira ederragoak maite laztanez hartzeko eta neskatilaren irriak. elkartzeko ohantzean.

Maldan behera urratsa Isiltasuna abailtzen da betiko bidean latsa. luma galdu bat bezala Hodei ilunak gaua belzten du begiak uso, mingaina arana udazkena ez da bedatsa. zure bihotza ene aingura.

Usapalak ostantzean Hurrun gauhontzak uluka huts bat badut bihotzean. zakur deslaiak zaunkata. Zatoz maitea gure etxera Mende oso bat iraganen dut dostatzera arratsean. zure ondoan koblak.

 Eta bukatzeko, Ken7ren kanta bat… GAUEKO ARGIAK

Argiak piztuta topatzen jakin nahi nuke nola, desioak ikusteko ditut jakin nahi nuke nork, zerk argiak. kalera irteten naizen pizten dituen... orduan Jakin nahi nuke iluntzean nork pizten ote jakin nahi nuke argiak pizten... ditu nola pizten diren... jakin nahi nuke... argi horiek ezkutuan? jakin nahi nuke... jakin nahi nuke.... nola pizten diren... nola pizten diren... Atzo itzaltzen ikusi nituen goizean lanerantz nindoala Ametsak pizteko, Gogoak ere gaua erretiratzen hasia eta esperantza hirietako zen ilunaldietarako, argi antzera eguzkia jalgitzen zela. argiak. piztu daitezen Batak bestearen gure gauetan. Argiak onak dira, egietan ere,

19

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

4. IRAKURKETA PRESTATZEN

 Ekainaren 5ean Arriagan Narrazio Guztiak liburuaren irakurraldi etenik gabea egingo dugu egun osoan zehar.  Jarduera honetan ahoz gorako irakurketa prestatzen ikasiko dugu, eta pasarte bat irakurriko dugu adibide gisa.  Ahots gora irakurtzeko testua prestatzeko zenbait aholku bildu ditugu. Ez duzu zertan aholku guztiak bere horretan jarraitu noski, baina baten bat lagungarri gerta dakizuke.

Elementu prosodikoek (ebakera, intentsitatea, lastertasuna, pausa-isiluneak, tonu-intonazioak, distantzia-erregistroak) diskurtsoaren antolatzaile lana egiten dute ahozko hizkuntzan.

AHOTS GORA IRAKURRI

1. Idazki osoa astiro irakurri, isilean, eta azpìmarratu hitz ezezagunak eta zalantzazkoak. 2. Argitu lexiko aldetiko zalantzak hiztegira joz, eta jabetu idazkiaren mezuaz. 3. Irakurri ahots gora arretaz, irakurketaren zailtasunez ohartzeko. 4. Markatu testuan ahoskerari dagozkion aldaketa fonetikoak, adibidez, koloredun bolalumak erabiliz. 5. Adierazi etenaldiak, sintagmaren osotasunari erreparatuz. 6. Kontuan izan ahoz egiteko pausal-isiluneak ez direla soilik puntuazioarenak. 7. Galdegaia adierazi, aditzarekin batera ebaki ahal izateko.Giltza-hitzak markatu, indartzeko. 8. Kontuan hartu puntuazio-markak, tonu aldaketak egoki egiteko. Horretarako, ikurrak erabil ditzakezu: ---- eten jarraia \ beheranzko sekuentzia

___ (azpimarratua) adierazkortasuna, / goranzko sekuentzia

enfasia duten elementuak

9. Erreparatu perpaus nagusiari nahiz mendekoari, eta jabetu haien arteko harremanaz. 10. Aurreko ohar guztiak aintzat hartuta, irakurri ahoz gora testua.

20

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

 Hona hemen irakurtzeko pasartea. Testua prestatu ondoren, saiatu 1´50-2 minutuko tartean irakurtzen.

7. PASARTEA

Literatura eta mentura laket zitzaizkion Billyri, eta mutil alaia izan zen Sheila izeneko neskalaguna suizidatu zitzaion arte, ezen eta orduan esaldi luze bat izkiriatu baitzuen logelako horman: “Bizitzea edo hiltzea axola ez deneko unera iristean, ni iritsi naizen bezala, zaila egiten da bizitzara itzultzea, zaila egiten da norberegan berriro sinestea, norbere buruaren zati on bat hil egin delako.”

Nobelaren batetik kopiatua zirudien. Francis Scott Fitzgerald? Joseph Conrad? William Shakespeare? Ez zuen baina nobela bat bi aldiz irakurtzeko edo esaldirik ederrena asmatzeko astirik izan William horrek, handik gutxira, hogeita sei urterekin zine-areto batean utzi baitzuten tiro batez zerraldo; eserlekuan bertan eta filmaren erdian.

Luigi betilunago agertu zen beti harrezkero. Autorea, hilketarena, nor zitekeen barrundatu zuen apika, edo asmatu zuen. Azartatuz edo ez, anaiaren aldeko elizkariaren ondoren Madigan aldera abiatu zen. Wabash etorbidean gelditu eta autotik jaitsi gabe itxaron zuen, Beaux Arts aurrean, ordu luzez, Arte Ederren kafetegiaren parean. Mutil saldoak eta andere- gizonak irten ziren lantzean behin, algaraka edo mutu. Hotza egiten zuen.

Halako batean, gauerdiko ordu batak ia puntuan, Joe Lombardo, Dean Lake eta Angelo Labriola irten ziren.

21

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

5. GUTUNA SARRIRI

Azkenaldian askotan antolatzen dira Euskal Herrian irakurle-klubak eta bestelako literaturazale-taldeak. Bertan elkartutakoek idazlearekin berarekin egoteko aukera ere izaten dute zenbaitetan. Egon zara inoiz horrelako batean?

Klasikoen irakurraldietako aurreko edizio zenbaitetan geuk ere izan dugu aukera idazle “klasiko baina bizidunak” gurean izateko: Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, . Ohorea izan da guretzat. Aurtengo irakurraldian, zoritxarrez, ez dugu Joseba Sarrionandia gurekin aurrez aurre izango, bai baina bestelako harremana, jakina, hau guztia antolatu eta egin ahal izateko.

 Beraz, idazleari berari zerbait galdetu edo esan nahi izanez gero, idatzi zure mezua lasai, Bilbo Zaharra Euskaltegitik helaraziko diogu-eta.  Irakurketa egunean bertan ere liburukotea jarriko dugu irakurleek nahi dutena idazteko.  Jarduera honetan saio moduko bat egitea proposatu nahi dizugu.

Zer esan edo galdetu nahiko zenioke Joseba Sarrionandiari?

Erabili nahi duzun baliabidea: galderak, iritzi-testua, bertsoak, argazkiak, marrazkiak, audioak, bideoa…

22

Joseba Sarrionandia 35 urte idazten

ERANTZUNAK

FIGLIO DI CANE

1.B/ 2.A/3.B/4.A/5.A/6.C/7.C/8.A/9.C/10.A

POETA ERRARIA

0 1 2 3 4 5 6 7 A C E H F B G D

MARTIN LARRALDE

Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme auto bat bidean bildots artean pasatzen. Etxe elizetan otoitzak, betiko otoitzak neguko keearen antzera lehun igotzen. Martin Larralde ez da sekula itzuli, baina itzuli balitz (arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)... Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da, larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidan Bayonne 17 panopetik. Jendea familia erretratuetan bezala larritasuneraino perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara. Inork ere ez du (dena ohitura, dena errua, dena barkamena) oroimenaren korapiloa deslotzen. Inork ere ez du koblakaririk behar...

Martin Larralde honelako egun batez hil zen galeretan, begiak zabalik etzanda, agian, zerua, itsaso ziki bat dela esanez.

23