Sarrera Google Fit Wikiloc Intereseko Beste Aplikazio Batzuk
Total Page:16
File Type:pdf, Size:1020Kb
EGON ZAITEZ AKTIBO GOOGLE FIT ETA WIKILOCEKIN Sarrera Teknologia berrien sarrerak aldaketa ugari ekarri ditu gure bizitzara, batez ere kirolaren munduan. Lehen korrika egiteko musika gailua eramaten zutenek orain hainbat erabilera ezberdin dituzten aparatuak eramaten dituzte: egindako ibilbidea erregistratzen duten gailuak, egindako ariketen hainbat parametro gordetzen dituztenak, helburu ezberdinak lortzeko egin beharreko ariketak iradokitzen dituztenak... Google Fit Googlen erronka eguneko jarduera fisikoa joko batean bihurtzea da, erabiltzaileak ixten joango diren eraztunen bidez, edo ez, hainbat erronka agertuko zaizkie, hala nola, egunean eginiko urrats kopurua edo eguneroko jarduera. Google Fit- en funtzio nagusiak honako hauek dira: • Helburu pertsonalak ezartzea. • Egunean zehar eginiko jarduerak ikustea eta bere iraupena. • Denboran zehar jarduera konparatu, eginiko bilakaera ikusiz. • Google Fit-ekin konektatutako beste aplikazioen datuak gorde. Wikiloc Android eta IOS gailuentzako eta Interneten eskuragarri dagoen aplikazio bat da, GPSarentzako ibilbideak almazenatu eta partekatzen uzten diguna. Aplikazioaren bitartez: • Ibilbideak aurkitzea: Aukeratzen duzun lekuaren arabera zuretzat interesgarri izan daitezkeen bide ugariak aurkitu ahal izango dituzu. • Zure ibilbideak grabatu: Zure ibilbideak grabatu eta Wikilocera igo ditzakezu. ibilbideei argazkiak eta interes-puntuak gehitu ditzakezu. • Ibilbideak partekatzea: Ibilbideak sare sozial desderdinetatik partekatu ditzakezu. • Dohaineko mapak offlline: Oso baliagarriak izan daitezkeen mapak deskargatu ditzakezu dohainik. Intereseko beste aplikazio batzuk Bakoitzaren aktibitate fisikoaren jarraipena egiten laguntzen duten beste hainbat aplikazio ere badaude, adibidez: Runtastic, Runkeeper, Endomondo, Nike+Run club... 1.