Euskaltzainak Bilduma Euskaltzainak izeneko bilduma berrian euskaltzain izan diren eta direnen obrak eta eurei buruzko Argitaratuak: JEAN-LOUIS azterketak argitaratuko dira, Akademiaren DAVANT JEAN-LOUIS DAVANT historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat 1. Gratien Adema. Zaldubi 14. Gorka Aulestia egileren lanak ere alboratu gabe. Saindu batzuen biziaz. 2007 Escritores euskéricos contemporáneos. 2011 2. Pierre Charritton Pierre Broussain. 2007 15. Gratien Adema. Zaldubi Alegiak eta bertze neurtitzak. 2011 JEAN LOUIS DAVANT Jean Louis Davant Iratzabal 1935eko uztailaren 5ean jaio zen, 3. Pierre Lhande Zuberoako Urrustoi-Larrabile herrian. Laborantza ikasketak Yolanda eta beste euskarazko idazlanak. 2007 16. Gratien Adema. Zaldubi burutu zituen Frantziako Angers hirian: hemeretzi urte zituela Bertze prediku batzuk. 2011 ANTOINE D’ABBADIE, sartu zen eta hogeita birekin irten, ingeniari tituluarekin 4. Gratien Adema. Zaldubi (Ingenieur Agriculteur de l’Ecole Superieure d’Agriculture Artzain beltxaren neurtitzak. 2008 17. Junes Casenave-Harigile ABBADIAZ d’Angers). Xiberoko antzertia edo pastorala. 2011 1960an, Hazparneko Laborantza Ikastetxean hasi zen lanean. 5. Antonio Arrue Bertan ihardun zuen jubilatu arte. Idaztiak & Hitzaldiak. 2008 18. Txomin Peillen Karrikaburu Enbata mugimendu abertzalearen bultzatzaileetariko bat izan zen Jon Mirande, olerkaria. 2012 Davant. 6. Domingo Agirre 1965eko irailaren 24an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta hamar urte beranduago, hots, 1975eko otsailaren 28an, euskaltzain oso. Gutun bilduma. 2008 19. Jean-Louis Davant 1957az geroztik egunkari eta aldizkari askotan argitaratu ditu Antoine D’Abbadie, Abbadiaz. 2012 Euskaltzaindia bere artikuluak, euskaraz zein frantsesez. Horietan jorratu dituen 7. Txomin Peillen Karrikaburu Real Academia de la Lengua Vasca gaiak honako hauexek dira: laborantza, ekonomia, egoera soziala, Biziaren Hiztegiak. 2009 politika, historia, kultura. Académie de la Langue Basque 1980an literaturan hasia dugu Davant, bereziki olerkian. Pastoral- 8. Gorka Aulestia antzerki ere ugari idatzi du. Estigmatizados por la guerra. 2009 Agerturiko liburuak: -euskaraz eleberri bat, hiru saio, sei olerki liburu, zazpi «trajeria» 9. Jean-Louis Davant (pastoral), hamar bat liburuxka, eta Idazlan hautatuak; Zuberoako literaturaz. 2009 -frantsesez, Histoire du peuple basque, eta Le « probléme basque » en 20 questions. 10. Gratien Adema. Zaldubi Kantikak. 2009 11. Santiago Ezkerra Beltza. Lizarrusti Bizitza eta lanak. 2009 EUSKALTZAINAK BILDUMA ANTOINE D’ABBADIE, ABBADIAZ 12. Gratien Adema. Zaldubi Laguntzaileak: EUSKALTZAINDIA Prediku Zenbait. 2009 13. Martin Maister Jesü Kristen imitazionea. 2010 19 JEAN-LOUIS DAVANT ANTOINE D’ABBADIE, ABBADIAZ Argitalpen honen fitxa katalografikoa eskuragarri duzu Euskaltzain diaren Azkue Biblio - tekako katalogoan: www.euskaltzaindia.net/azkue La ficha catalográfica correspondiente a esta publicación está disponible en el catálogo de la biblioteca de la Real Academia de la Lengua Vasca: www.euskaltzaindia.net/azkue Les données bibliographiques correspondant à cette publication sont dispo nibles sur le site de la Bibliothèque Azkue de l’Académie de la langue basque: www.euskaltzaindia.net/azkue A catalog record for this publication is available from the Azkue Biblioteka, Royal Academy of the Basque Language: www.euskaltzaindia.net/azkue © Miquel Gros i Lladós, 2007 © Jean-Louis Davant © EUSKALTZAINDIA / R.A.L.V. / A.L.B. Eskubide guztiak jabedunak dira. Ez da zilegi liburuki hau osorik edo zatika kopiatzea, ez sistema informatikoekin beronen edukia biltzea, ez inongo sistema elektroniko edo mekanikoz, fotokimikoz, magnetikoz, elektrooptikoz, fotokopiaz, erregistratuz edo beste bitartekoz berau transmititzea, aipamenetarako izan ezik, argitaratzailearen edo copyrightaren jabearen aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe. Diseinua eta Inprimatzea Ikeder, S.L. ISBN: 978-84-95438-89-8 Lege-gordailua: BI-1802-2012 JEAN-LOUIS DAVANT ANTOINE D’ABBADIE, ABBADIAZ EUSKALTZAINDIA BILBO 2012 AURKIBIDEA TABLE DES MATIÈRES Aurkezpena . IX Argibide zenbait . 1 Sarrera hitzaldia (Euskaltzaindikoa) . 3 «Abbadia Ürrüstoi» pastorala . 15 Antoine d’Abbadieren bizitza . 65 Lore jokoak . 81 Abbadiaz artikulu zenbait . 107 Bibliografia laburra . 165 AURKEZPENA Asko dira eta aski ezagunak XIX. mendean Euskal Herria gogoan izan zuten atzerritarrak. Horietako batzuk, zer esanik ez, gogoz eta nahiez, berta- kotu egin ziren, euskaldunen izatea eta ezaugarriak eurenganatu arte. Exotismoa, liluragarritasuna … eta aldi berean, Paristik eta Madriletik hain hurrun eta hain hurbil egoteak ekarri zion Euskal Herriari halako kan- potarren jakinmina eta grina. Horien artean nabarmendu zen Antoine d Abbadie, Jean Louis Davant euskaltzain osoak liburu honen orrialdeetan gogoratzen digunez. Gogoratu ere, modu fin eta trebean gogoratzen dizkigu euskaltzain zuberotarrak haren bizitza zertzeladak, bidea emanez, dela xehetasun historikoei, dela –zergatik ez- Zuberoako pastoralaren bertso eta kantuei. Idoroko dugu bertan Zuberoako sustraiak dituen Abbadie bidaialaria, jakinmin handikoa, mendearen aurkikuntza zientifikoen jarraitzaile amorra- tua, Frantziako Académie des Sciences elkarte zientifiko sonatuaren kidea eta zahartzaroan , lehendakaria ere. Orobat, euskaltzale parrokatua, euskara bera, aldez eta moldez, sustengatu eta aitzina eraman zuena. Horiek horrela, aukera paregabea dugu liburu honen bidez jakiteko nor zen Abbadie eta zein haren eginak. Davant gidari segurua da bidaia horretan eta hona ekarri ditu haren inguruko osagarriak, ohargarri eta jakingarri, eus- karaz zein frantsesez. Beste behin ere, bete-betean asmatu duela esan daiteke, gerogarrenean ekarriko dituen beste emaitzen aitzindari. Berriro ere aberastua eta hornitua da Euskaltzainak bilduma emaitza hone- kin. Lenenik ere eginak ditu Davantek halakoak bilduma honetan eta beraz, segida batean ulertu behar da lan hau, idazle baten biografiaren harian. Jarrai- tu dezagun, beraz, Abbadieren lana gure artean bizi dadin ahaleginetan eta laguntzaile izan dezagun horretan Davant euskaltzain zuberotarrak esku- eskura jarri digun argitalpena. Andres Urrutia euskaltzainburua Jean-Louis Davant 1 ARGIBIDE ZENBAIT Antoine d’Abbadie jakintsuna (1810-1897) irlandar euskalduna zen, bai - na lehenik irlandarra : Dublinen jaio zen, hangoa zuen ama, eta berak han iga- ran zituen haurtzaroko, hots haur denborako lehen hamar urteak. Bizkitar- tean, herritar bezala ikusten dut oso naturalki : enetzat Ürrüstoiko da, eta ez ba karrik ürrüstoitar seme. Aita Abadiako premu eta jabea, hortik desterratu ba zen ere hamazortzi urteetan, erbestetik itzuli ondoren oporrez zetorren etxondora, 1799tik berea zuen etxera. Haren ondotik Abadiako jabe izango den Antoinek ere hola eginen du, bereziki gaztaroan, hor bizi den izeba Ma- ria-Maitena « egüzama » delakoaren peskizan. Gaztetik halako zorabio burgoi bat sortu dit Antoinek Arño anaia gaztea - re kin Etiopian dozena bat urtez bizi izan zuen epopeiak. Hori bederen egiaz- koa zen Abadiatarren istorioa bete duten ipuin, asmakizun eta kondaira jorien ar tean. Gisa batez Etxahun-Barkoxerena bezalaxe, holakoz kutsatua da. Leien - da horien sarean bahiturik egon naiz ni ere luzaz. Baina dela bakarka, dela bes te batzuekinbatera edo haien ondotik, horietarik askatzera lehiatu naiz eta be ti lehiatzen urrats eta pausoka : emeki bada emeki, zatika bederen argitzen ari da familia horren historia, bereziki Antoine jakintsunarena. Euskaltzaindiko nire sarrera hitzaldian, 1976an, fede onezko ipuinak fran ko ugari dira, eta guti eskas « Abadia Ürrüstoi » pastoralean ere : hau 1990eko udan antzeztu zidaten, baina 1985koan idatzia nuen. -Lehenbiziko lan hori liburu honetan agertzen dut osoki. -Halaber trajeriako testua, antzerkian parte hartu dutenen zerrendarekin. Gero bi lan gotor : -Antoine d’Abbadie (1810-1897) : Biografia bati buruz. -Antoine d’Abbadieren Lore Jokoak. Azkenik artikulu adierazgarri zenbait, bereziki segidan bi artikulu aski mardul eta lodiak, aldizkari batzuetan agertuak : -Lore Jokoen ingurumenaz : Bat aldizkaria, Donostia, 1997. -Abbadia eta euskara : Elhuyar aldizkaria, 73-74, 1993ko uztail-abuztua, « Antoine Abbadia, XIX. mendeko zientzilari eta euskaltzalea ». Argibide zenbait 2 -Bestalde Abbadiaren bizitzaz eta obraz idatzi ditudan laburpenak asko dira : horietarik bakar bat agertzen dut, eta nahikoa da, batetik bestera oina- rrizko ber berriak errepikatzen baitira orokorki eta nagusiki, ñabardurak eta euskalkia edo euskara maila edo estiloa gora-behera. -Argitaratzen ditudan beste idazki laburrak tematikoagoak dira, eta ho - rrez bakoitzak zerbait berezia dakarke. Jean-Louis Davant Jean-Louis Davant 3 SARRERA HITZALDIA Maule-Lextarreko udaletxe ohian, 1976-VIII-22an (Grafia gaurkotu diot, eta mintzaldirako puntuazioa idazkerari egokitu) Andereak eta jaunak, Mintzaldi hau ez nüke hasi nahi Eppherre anai apezak aipatü gabe. Altzü - rü kütar familia batetako seme, biak izan dira eüskaltzale argiak eta süharrak. Biek lan hanitx egin düe eüskaraz eta eüskararen alde. Gehiena, Guillaume, eüskaltzain osoa zen, ene aitzinekoa, ohore handia bei ta enetako horren ondoko izatea. Elizkizünetan erauntsi dü haboroenik, eta litürgia xiberotarrez ezarri deigü, behar ere, bestela frantses hütseala kon- denatürik baratzen beiginen sail hortan ere. Gazteagoa, Grégoire « Ddiddue », eüskaltzain lagüntzalea, Xiberoko be - rrie maile arraheina zen « Herria » kazetan, eta Mauleko ikastolaren zürkaitz haütüetarik. Biak düala bi urte joan zaizgü betiereko bortüalat, zonbait egün arte, ha - ni txez goizegi..
Details
-
File Typepdf
-
Upload Time-
-
Content LanguagesEnglish
-
Upload UserAnonymous/Not logged-in
-
File Pages179 Page
-
File Size-