Alkatearen Agurra

Alkatearen Agurra

BERMEOKO JAIAK 2013 ALKATEAREN AGURRA Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak disfrutatzeko momentua heldu jaku. Koadrileagaz eta familiagaz alkartzeko eta gure jaiak guk dakigun moduan ospatzeko momentua. Bermeotarrok gure izakereagaz eta inplikazinoagaz gure jaiak munduan bakarrak izatea lortzen dogu. Tradizinoz beteriko jaiak, oso herrikoiak eta bermeotarron itsosupeteko parte hartzeagaz. Urte hau ez da bat be erraza izan hainbat arrazoigaitik , langabezia, arazo ekonomikoak... eta zelan ez, apirilaren 11n sufridutako sutea, benetan gertakari garratz eta tristea izan da. Baina egoera larri horren aurrean be, Bermeoko herriaren erantzuna eredugarria izan da, solidaridadea, eskuzabaltasuna, inplikazinoa, mobilizazinoa, alkarlana... erakutsi dogu eta honek egoera gogor hau errazago eroateko indarra emon deusku. Horrelakoak gara bermeotarrak eta horrela landu behar dogu gure etorkizuna. Bizi doguzan egoerak ezin doguz aukeratu, baina bai egoera horreei aurre egiteko modua. Egungo garaietara eta modernidadera egokitzeko ahaleginak egin behar izaten doguz, baina, era berean, inportantea da guretzat gure ohitura, hizkuntza, ingurua edota nortasuna jagotea eta errespetatzea jaietan be. Izan be, guzti honek eta daukagun giroak bereizten dauzalako Urdaibaiko atea dan herri goxo hau eta gure jaiak. Asko maite dogun herri hau harrotasunez erakusten dogu baina harrokeria barik. Andra Mari eta Santa Eufemia jaien antolakuntzan lanean dabilzan herriko talde eta pertsona guztiei aipamen berezi bat egin nahi deutset eta euren lana eta inplikazinoa bihotz- bihotzez eskertu. Zuok barik ezin izango geunke honelako jairik euki. Gugaz egon ezin izango diranak be gogoratu nahi dodaz, betirako joandako lagunak, preso eta iheslari politikoak, lanean dagozanak eta gaixorik dagozanak. Danentzat besarkada handi bat. Beste barik, seguru nago aurten be gure jaietan giro bikaina izango dogula eta bermeotar guztioi jai zoriontsuak opa deutsuet. Ondo pasa! IDURRE BIDEGUREN Bermeoko alkatea www.bermeokoudala.net 1 STAFF Argitaratzailea Bermeoko Udala Azala <Bermeoko Jaiak 2013> Egilea: Alberto Astui Testuak eta koordinazinoa Bermeoko Udala-Kultura eta Hezkuntza Saila. Diseinua, maketazinoa eta inprimatze lanak Onmotiva, Comunicación & Publicidad Integral, SL. Publizitatea | Onmotiva, Comunicación & Publicidad Integral, SL.- www.onmotiva.es – Tel. 94 486 38 68 Argazkiak Bermeoko Udala: Kultura eta Hezkuntza Saila, Jai Batzordea, Turismo Bulegoa, Udal Artxiboa. Onmotiva, Comunicación & Publicidad Integral, SL. Roberto Garcia Becares Lege gordailua BI – 893/2013 ESKER ONAK Esker beroenak liburu hau kaleratzen lagundu daben pertsona, enpresa eta erakunde guztiei. Debekatuta dago liburu honetan argitaraturiko edozein eduki osorik edo partzialki erreproduzitzea, edozein dalarik baliabidea edo prozedura. Argitaratzekotan editorearen idatzizko eta berariazko baimena beharko da aldez aurretik. Baimenduta ez dagoen erabilera oro legeak ezartzen dauen moduan zigortuko da. Queda prohibida la reproducción total o parcial de cualquiera de los contenidos publicados en este libro, por cualquier medio o procedimiento. Para ello se deberá contar con la autorización previa, expresa y por escrito del Editor. Toda forma de utilización no autorizada será perseguida con lo establecido por la ley. 2 AURKIBIDEA Bermeoko jaietako abestia | Egunaro egunaro kalien 10 Musika: Xabi Aburruzaga | Hitzak: Iñaki Aurrekoetxea LAGUNTZAK Udal Euskera Sailak antolatutako IX. Bertso paper lehiaketa 2013 18 1. mailako 1. irabazlea: Kristina Bilbao Hernandez Udal Euskera Sailak antolatutako IX. Bertso paper lehiaketa 2013 26 1. mailako 2. irabazlea: Eneko Torre Higon Udal Euskera Sailak antolatutako IX. Bertso paper lehiaketa 2013 34 2. mailako 1. irabazlea: Oihane Egaña Gangoiti Udal Euskera Sailak antolatutako IX. Bertso paper lehiaketa 2013 42 2. mailako 2. irabazlea: Xabier Matilla Iturregi Erroxape emakumeen elkarteak antolatutako XVIII. ipuin lehiaketa 50 1. saria euskeraz: “Egunkariko argazkia” Oscar Azkona Garcia Erroxape emakumeen elkarteak antolatutako XVIII. ipuin lehiaketa 62 1. saria gazteleraz: “El regreso” Jesus Caminos Marcet Untzigintza Bermeon: Lamera Gane Txokoa – Iñaki Garro 72 Ontzi baten bizipenak – Jose Muruaga Txirlorak 2013 90 Jose Luis Corrales Los del 98 y Bermeo 102 Markos Estebanez eta Luis Sendino Begoñako Ama Birginaren urpeko Santutegia 112 CEVAS Erasoei aurrea hartzeko baliabideak 120 Bermeko Emakume Feministen Elkartea Bermeotarrak beti itsasora begira 130 Lamera Gane Txokoa – Iñaki Garro BERMEOKO JAIAK 2013 143 Jai egitaraua BEHERAPEN TXARTELAK 172 www.bermeokoudala.net 3 BERMEOKO JAIETAKO ABESTIA EGUNARO EGUNARO KALIEN Musika: XABI Aburruzaga / Hitzak: IÑAKI Aurrekoetxea Sarrera 4 Laminen puntetik zuzenien Izaro zaindari maitagarri giruek berbiztu dauenien itsotxoridxek dinotsu mahoie jantzitte gonapien hamengo barri Lameran sartu da jente artien nekien zantzurik ez danien egunaro egunaro kalien 1 Irrintzi artien hor Xixili 5 kendu dau galbanie Non ete Demiku, non Almike? zapidxe imini eguzkidxe Ogoñotik jai itsosuen jai baserridxen dabil kikuke egunaro egunaro kalien gaur bai Urdaibai! gu bittartien egunaro egunaro kalien 2 Gaztelugatxeko Doniene Atrakaizu txo batela! bedeinkatu gagizula portuen dala martxie lehorrien be gaur libre dozu galtzie bermiotarra lagun artien Xixili topakozu egunaro egunaro kalien Andramaidxetan! 3 Alabatxi! Arrainek be etxerako ordue Itsosue, lurre ta harridxe dakoiela! Bermion topa lekizu Euskal Herridxe Zer dinostazu! On trankil, Xixiligaz jungo herri aske ta euskaldunien nai-eta! egunaro egunaro kalien Atrakaizu txo batela!... (bir) Atrakaizu txo batela! portuen dala martxie gaur libre dozu galtzie Xixili topakozu Andramaidxetan! 10 BERMEOKO JAIAK 2013 www.bermeokoudala.net 11 LAGUNTZAK IX. BERTSO PAPER LEHiaketa 2013 1. mailako 1. IRABAZLEA EUSKERA EUSKADIN Kristina Bilbao Hernandez Ingelesa, frantsesa, Baina euskera dago Klasean ikasteko eta gaztelera. ohean sarturik, batua zailena, Hainbat hizkuntza daude ez dugu erabili gero kalean ez da azaltzeko zera: ta dago gaixorik. ahoskatzen dena. Euskadiko altxorra Laguna sendatzeko Horregatik esazu: da gure euskera, ez dago modurik “gaur da astelehena” ez du ardura giputz euskeraz egitea esan beharrean hau: edo bizkaiera. baino errazagorik. “Hoy lunes que pena!” 18 LAGUNTZAK IX. BERTSO PAPER LEHiaketa 2013 1. mailako 2. IRABAZLEA BERMEORI BURUZKO BERTSOA Eneko Torre Higon Bermeon bizi naiz ni herritxo honetan, betidanik dagoz ta umeak olgetan. Bermeokoa da ta Izaro uhartea eta beti daukagu landarez betea, Bermeon dagoz baita gizonak arrantzan eta jai egunetan danok gagoz dantzan. 26 BERMEOKO JAIAK 2013 www.bermeokoudala.net 27 LAGUNTZAK IX. BERTSO PAPER LEHiaketa 2013 2. mailako 1. IRABAZLEA Oihane Egaña Gangoiti Aurtengo kurtsoari hasiera emanez, denok arduratuta gure etorkizunez. Aurten nota oso onak atera beharra, hasi baino ez gara ta estututa jada. Badoazkuz egunak da hasieran legez, jarraitzen dogu denok ezer ez eginez. Kurtso erdira helduta notak jaso behar, hemen egoten dira barre eta negar. Azkenengo esprinan sartu gara jada, bakoitzaren onena emateko bada. Irakasleek esan orain edo inoiz, hala ere ikasle denok udaren zai gagoz. 34 BERMEOKO JAIAK 2013 www.bermeokoudala.net 35 LAGUNTZAK IX. BERTSO PAPER LEHiaketa 2013 2. mailako 2. IRABAZLEA Xabier Matilla Iturregi Aita jarri arreta kaleko zaratan, hasi dira hizketan Gazte asanbladan. Horrela esan dute Gaztetxe berrian, Gazte abertzaleak berriro herrian. Herriari laguntza gaur emateko zain, horrela esan dute lehen eta orain. Hasi dira oraintxe pintxo poteoan, horrelakoak gara gu Euskal Herrian. Baita arraunean be da harri jasoketan, hoberenak gara ta denok kaleetan. Aurresku bat dantzatzen agurtzen naiz plazan, Euskal presoen alde ari naiz ni dantzan. 42 BERMEOKO JAIAK 2013 www.bermeokoudala.net 43 LAGUNTZAK ERROXAPE EMAKUMEEN ELKARTEAK ANTOLATUTAKO XVIII. IPUIN LEHIAKETA 1.SARIA EUSKERAZ EGUNKARIKO ARGAZKIA Oscar Azkona García Hamaiketakoa. Kafetegi apain batean nengoen goiz hartan, epel eta goxo, kanpoan udagoieneko haizete kementsuak hostoak, plastikozko poltsak, paperak eta beste hegan ipintzen zituen bitartean. Mahaitxo baten aurrean nengoen eserita, koilaratxoaz kafe kikaran isuritako azukre hautsari eragiten eta egunkaria irakurtzen, egunero bezala. Izan ere, lanegunetan ordu erdiko tarte bat hartu ohi dut goizeko hamaiketan edo, bulegotik irten eta zerbait sabeleratzeaz gain kazetako albisteak leitzeko. Jende ugari biltzen da establezimenduan ordu horretan, kafeak nahiz mokaduak dastatzeko, gorbataz eta trajez jantzitako negozio-gizonak batzuk, emakume langileak besteak, seme-alabak ikastetxeak aparkatutako andreak beste hainbat, erretiratuak, eta bestelako pertsona franko ere. Batzuetan bururatzen zait izugarria dela lanik gabe dauden edo zereginik ez duten lagunen kopurua urian, ez baitzait erraz ulertzekoa iruditzen astegunetan horrenbesteko giza higidura sumatzea kaleetan nahiz saltokietan. Horretan nengoela, titularrak eta interesgarritzat jotako notiziak xehekiago irensten, orri bat pasa eta ezaguna zitzaidan aurpegi harekin egin nuen topo, auzoki bati zegokiona. Orokorrean esan liteke bistaz baizik ez nuela ezagutzen morroia, inoiz berarekin hitzen bat trukatu izana banuen ere. Berrogei bat urte izango zituen, gazteagoei dagozkien janzkera eta portaerak zituen arren, eta askotan ikusia nuen arin ibiltzen auzoko kaleetan barna, berezko begirada galduarekin, itxura zabarra zeramala, arropa zimurtuak lisatzeke, urratuta eta nahiko lohi. Halaber, usu egoten zen iragan mendeko idazle ospetsu baten izena duen eta

View Full Text

Details

  • File Type
    pdf
  • Upload Time
    -
  • Content Languages
    English
  • Upload User
    Anonymous/Not logged-in
  • File Pages
    87 Page
  • File Size
    -

Download

Channel Download Status
Express Download Enable

Copyright

We respect the copyrights and intellectual property rights of all users. All uploaded documents are either original works of the uploader or authorized works of the rightful owners.

  • Not to be reproduced or distributed without explicit permission.
  • Not used for commercial purposes outside of approved use cases.
  • Not used to infringe on the rights of the original creators.
  • If you believe any content infringes your copyright, please contact us immediately.

Support

For help with questions, suggestions, or problems, please contact us